2023/05/09ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2023/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako sektorearen salmentek % 1,7 egin dute gora Euskal AEn, 2023ko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmentek % 0,6 egin dute gora

Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektoreak % 1,7 handitu ditu salmentak, 2023ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegi-eraginak atera ondoren eta prezio finkoetan, Eustaten datuen arabera. Salmenten urte arteko hazkuntza, gasolina-zerbitzuguneak kontuan izan gabe, % 1,5ekoa izan da.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaro-eragin egokiak kenduta, salmenten indizeak % 0,6 egin du gora 2023ko lehen hiruhilekoan.

Elikagaietako salmentek, prezio finkoetan, % 0,2 egin dute gora, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Gainerako produktuen sektorean, salmenten urte arteko igoera % 2,6koa izan da, 2023ko lehen hiruhilekoan. Automobilgintzarako erregaiaren sektorean, bestalde, salmentek % 5,1 egin dute gora, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2022ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabe eta prezio finkoetan, Elikagaien eta Gainerako produktuen salmentek % 0,9 eta % 2,3 egin dute gora, hurrenez hurren. Automobilgintzarako erregaiaren salmentek, berriz, % 2,8 egin dute behera, hiruhilekoen arteko terminoetan.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2023/I

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE1,70,61,7
Araba/Álava-3,2-1,2-3,2
Bizkaia4,71,14,7
Gipuzkoa-0,60,5-0,6
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak0,20,90,2
Elikagaien saltoki espezializatuak-2,9-0,6-2,9
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak1,61,31,6
Gainerako produktuak2,62,32,6
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak4,6-0,54,6
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak0,01,20,0
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak7,43,27,4
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak1,10,41,1
Automoziorako erregaia5,1-2,85,1
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe1,51,71,5
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE1,0-0,21,0

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2023ko Maiatzaren 9a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikagaien sektoreko txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzaren salmentek (besteak beste, fruta-dendak, harategiak, arrandegiak…) behera egin dute, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 2,9. Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuan (batez ere, supermerkatuak eta hipermerkatuak), berriz, % 1,6 handitu dira salmentak, urte arteko terminoetan.

Gainerako produktuen sektoreko txikizkako merkataritzaren barruan, Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako sektorearen salmentek (hartan sartzen dira, besteak beste, kirol-produktuak, jolasak edo jostailuak) % 7,4 egin dute gora, aurreko urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Pertsonen ekipamenduetan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak), urte arteko hazkuntza % 4,6koa izan da, Gainerako produktuak nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuko sektorean (korrespondentzia edo Internet), % 1,1ekoa. Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (besteak beste, etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak), azkenik, salmentei eutsi egin zaie egonkor, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta.

Lurralde historikoen arabera, 2023ko lehen hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko igoera izan du Bizkaian, % 4,7koa. Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 3,2ko eta % 0,6ko jaitsiera izan da, hurrenez hurren.

Aurreko hiruhileko berarekin alderatuta, salmenten bilakaera positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan; % 1,1eko eta % 0,5eko hiruhilekoen arteko hazkuntzak izan dira, hurrenez hurren. Hala ere, Araban % 1,2 egin dute behera salmentek, 2022ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Euskal AE osoan, 2023ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean enplegatuen kopurua % 1,0 igo da. % 0,2 jaitsi da enplegua, 2022. urteko laugarren hiruhilekoaren aldean.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 93,5eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako sektorearen salmentek % 1,7 egin dute gora Euskal AEn, 2023ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/05/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020941_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali