2023/07/19ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN SEKTOREAREN ESTATISTIKA-IKT. 2021
IKT sektoreko enpresen % 32,4 berritzaileak dira eta % 7,3k I+G egin dute 2021ean Euskal AEn
Berrikuntza, I+G eta merkataritza elektronikoa nabarmentzen dira IKTen sektorean, gainerako sektoreekin alderatuta
IKT sektoreko enpresen % 32,4 berritzaileak dira, eta % 7,3k barneko I+G egin dute 2021ean Euskal AEn, sektoreen guztizkoaren % 19,9ren eta % 1,0ren aldean, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera.
2021ean, IKTen sektorea Euskal AEko ekonomiako lanpostuen % 2,3 eta enpresen % 1,9 izan zen. Gainera, balio erantsi osoaren % 2,1 izan zen, hau da, 1.662 milioi, eta 4.441 milioi euroko negozio-zifra lortu zuen.
Zifra horiek, aurten ere, datu positiboak dira 2020. urtearekin alderatuta, bai enpresa-kopuruak (% 1,5), bai enplegu okupatuak (% 3,4) gora egin baitute. Orobat, negozio-zifraren datuak ere hobetu dira, % 9,2 igo baitira aurreko urtearen aldean, eta balio erantsia, % 2,0.
2010etik, eskuragarri dagoen serie historikoaren lehenengo urtetik hain zuzen, IKTen sektorean bildutako enpresen kopurua % 34,1 hazi da, eta lanpostuak, berriz, % 12,8.
Zehazki, 2021ean 2.804 enpresa eta 25.051 lanpostu zenbatu ziren sektore horretan, 2010az geroztik izan diren balio maximoak, eta enpresen batez besteko tamaina 8,9 pertsonakoa izan da.
Euskal AEn IKT sektoreko magnitude nagusiak lurraldeka eta jarduera ekonomikoaren arabera. 2021
| | Enpresak (1) | Lanpostuak | Negozio kopurua (2) | Balio erantsi gordina cf (2) |
| IKT sektorea, guztira | 2.804 | 25.051 | 4.440.969 | 1.661.917 |
| Lurralde historikoa | | | | |
| Araba/Álava | 387 | 2.873 | 456.417 | 160.412 |
| Bizkaia | 1.679 | 14.893 | 2.953.426 | 1.103.732 |
| Gipuzkoa | 827 | 7.285 | 1.031.126 | 397.773 |
| | | | | |
| IKT manufaktura-industria | 81 | 4.582 | 594.948 | 212.480 |
| Merkataritza eta IKT zerbitzuak | 2.723 | 20.469 | 3.846.021 | 1.449.437 |
(1)Baliteke enpresa-kopuruaren lurralde-batura ez etortzea guztizko kopuruarekin
Jarduera duten lurralde historiko bakoitzean behin zenbatu dira, eta EAE osoan behin bakarrik.
(2)Mila euro
Data 2023ko Uztailaren 19a
Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien IKT sektorearen estatistika
IKT sektoreko enpresek sektore guztiak batera hartuta baino I+G+B jarduera gehiago egiten dituzte
IKT sektoreak, Euskal AEko enpresa guztien % 1,9 bakarrik izan arren, I+G egiten dutenen % 13,8 biltzen du eta, 101,1 milioi eurorekin, enpresa-sektoreko barneko I+Gko gastu osoaren % 7,9 gauzatzen du.
Gainera, IKT sektoreko enpresen % 7,3k barneko I+Gko jarduerak egiten ditu, eta ehuneko horrek nabarmen gainditzen du sektoreen guztizkoan erregistratu zena, % 1,0koa izan baitzen.
2021ean, sektore horretako 1.721 langile aritu ziren I+Gn, “dedikazio osoko baliokidetzan”, eta horietatik % 22,7 (390) emakumeak izan ziren. IKT sektorean aritzen ziren I+Gko 1.721 pertsona horiek I+Gn diharduten enpresen sektoreko langileen % 11,6 ziren, eta, konparazioa I+Gko langile guztiekin egiten badugu, % 8,3 ziren.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde nabarmenak daude sektoreen guztizkoaren eta IKTen artean. Halatan, 2021ean, IKT sektoreko establezimenduen % 32,4 berritzaileak izan ziren; sektore guztiak batera hartuta, aldiz, % 19,9. Enpresaren tamaina kontuan hartuz gero, “10 langile edo gehiago” dituzten enpresetan % 51,5 lortu zen, eta % 32,6 sektore guztiak batera hartuta.
Berrikuntza-jardueretan egindako gastuari dagokionez, IKT establezimenduek 343,7 milioi euro bideratu zituzten, sektoreen guztizkoaren gastuaren % 11,3. Gastu horretatik, 294,1 milioi “10 langile edo gehiago” dituzten establezimenduei zegozkien, hau da, tamaina horretako enpresen gastu osoaren % 11,2.
Euskal AEn IKT sektoreko Berrikuntzaren garrantzia eta I+Gko intentsitatea, lurralde historikoaren, jarduera ekonomikoaren eta enplegu-geruzen arabera (%). 2021
| | Guztira | 10 langile edo gehiago |
| | Berrikuntza maila (1) | Barruko I+G maila (2) | Berrikuntza maila (1) | Barruko I+G maila (2) |
| SEKTOREAK, GUZTIRA | 1,69 | 0,92 | 2,26 | 1,34 |
| IKT sektorea, guztira | 6,35 | 2,17 | 6,28 | 2,45 |
| Lurralde historikoa | | | | |
| Araba/Álava | 2,42 | 1,38 | 2,96 | 1,74 |
| Bizkaia | 6,81 | 1,89 | 7,52 | 2,10 |
| Gipuzkoa | 7,56 | 3,50 | 4,52 | 3,95 |
| | | | | |
| IKT manufaktura-industria | 4,36 | 3,97 | 4,36 | 3,96 |
| Merkataritza eta IKT zerbitzuak | 6,67 | 1,88 | 6,64 | 2,16 |
(1)Berrikuntzaren garrantzia: (berrikuntzako gastuak/negozioen kopurua)*100
(2)Barruko I+Garen garrantzia: (barruko I+G gastuak/negozioen kopurua)*100
Data 2023ko Uztailaren 19a
Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien IKT sektorearen estatistika
IKT sektoreak ere sektoreen guztizkoak baino baliabide-proportzio handiagoa bideratu zuen I+G+Bra, gastura bideratzen dituen zifrek adierazten duten bezala, bai berrikuntzan, bai barneko I+Gn, negozio-zifrarekin alderatuta (intentsitate-ratioak berrikuntzan eta barneko I+Gn). Zehazki, berrikuntzako intentsitatea 6,4 da sektore horretan; sektore ekonomiko guztiak batera hartuta, berriz, 1,7 da. Barneko I+Gren kasuan, ratioa 2,2 da IKTen sektorean, eta 0,9 guztizkoan.
Merkataritza elektronikoa IKT sektorean hedatuago dago sektoreen guztizkoan baino
IKT teknologien erabilera oso hedatuta dago sektore honetako enpresetan. Izan ere, Internet eta posta elektronikoa % 99,8ra iristen dira; sektoreen guztizkoan, berriz, % 92 baino zertxobait gehiagora. Era berean, IKT sektorean webguneak dituzten enpresak % 71,6 dira, eta sektoreen guztizkoan, berriz, % 57,5.
Merkataritza elektronikoa ere gainerako sektoreetan baino askoz garatuago dago. IKT sektorean bitarteko horren bidez erosi zuten establezimenduak % 67,1 izan ziren, eta salmentak egin zituztenak % 10,7; sektoreen guztizkoan, aldiz, % 25,0 eta % 8,3 izan ziren, hurrenez hurren.
Horrenbestez, merkataritza elektronikoa IKT establezimenduen % 67,6n egiten zen 2021ean, eta sektoreen guztizkoan, berriz, % 28,0n.
Azkenik, IKT sektoreak ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua: esportazioak 373,2 milioi euro izan ziren 26.021,9 milioiko guztizko kopuruaren aldean, eta inportazioak, berriz, 558,0 milioi 21.282,4 milioiko guztizkoaren aldean, hau da, % 1,4 eta % 2,6, hurrenez hurren.
Truke horietan ohikoenak diren produktuen artean, hauek nabarmentzen dira esportazioetarako: Beste IKT produktu batzuk (% 40,1) eta Osagai elektronikoak (% 37,4). Inportazioetan, berriz, honako hauek: Beste IKT produktu batzuk (% 31,7), Osagai elektronikoak (% 29,9) eta Telekomunikazio-ekipoak (% 20,9).
Ohar metodologikoa:
IKT sektorea manufaktura-industriek eta zerbitzu-industriek osatzen dute, zeinen jarduera nagusia informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenarekin, ekoizpenarekin, merkaturatzearekin eta erabilera intentsiboarekin lotuta dagoen. Sektoreak berrikuntzako, aurrerapen teknologikoko eta produktibitateko tasa handiak ditu ezaugarri; beraz, eragin handia du jarduera ekonomikoan. Eustat web-a. Fitxa metodologikoa: IKT sektorea
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62