2023/08/07ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2023/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako sektorearen salmentek % 1,1 egin dute gora Euskal AEn, 2023ko bigarren hiruhilekoan

Urteko metatuan, txikizkako merkataritzaren salmentak % 1,5 igo dira

Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektoreak % 1,1 handitu ditu salmentak 2023ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegi-eraginak atera ondoren eta prezio finkoetan, Eustaten datuen arabera. Salmenten urte arteko hazkuntza, gasolina-zerbitzuguneak kontuan izan gabe, % 2,3koa izan da.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaro-eragin egokiak kenduta, salmenten indizeak % 0,5 egin du gora 2023ko bigarren hiruhilekoan.

Elikagaietako salmentek, prezio finkoetan, % 1,7 egin dute gora, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Gainerako produktuen sektorean, salmenten urte arteko igoera % 2,8koa izan da. Automobilgintzarako erregaiaren sektorean, bestalde, salmentek % 11,1 egin dute behera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabe eta prezio finkoetan, Elikagaien eta Gainerako produktuen salmentek % 0,9 eta % 0,5 egin dute gora, hurrenez hurren. Automobilgintzarako erregaiaren salmentek, berriz, % 3,9 egin dute behera, hiruhilekoen arteko datuen arabera.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2023/II

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE1,10,51,5
Araba/Álava-2,70,0-2,9
Bizkaia0,80,22,8
Gipuzkoa3,41,11,4
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak1,70,91,0
Elikagaien saltoki espezializatuak-1,7-0,1-2,1
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak3,31,22,4
Gainerako produktuak2,80,52,8
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak2,50,33,8
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak2,30,61,1
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak4,1-0,45,7
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak3,70,62,4
Automoziorako erregaia-11,1-3,9-3,9
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe2,30,71,9
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE2,00,81,5

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2023ko Abuztuaren 7a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikagaien sektoreko txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzaren salmentek (besteak beste, fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, eta abar) % 1,7 egin dute behera 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuan (batez ere, supermerkatuak eta hipermerkatuak), berriz, % 3,3 igo dira salmentak urte arteko terminoetan.

Gainerako produktuen sektoreko txikizkako merkataritzaren barruan, Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako sektorearen salmentek (hartan sartzen dira, besteak beste, kirol-produktuak, jolasak eta jostailuak) % 4,1 egin dute gora, aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Gainerako produktuak nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuko sektorean (korrespondentzia edo Internet) salmenten igoera % 3,7koa izan da. Azkenik, Pertsonen ekipamenduetan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienikoak) eta Etxeko ekipamenduaren sektorean (besteak beste, etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak) salmentek % 2,5 eta % 2,3 egin dute gora, hurrenez hurren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Lurralde historikoen arabera, 2023ko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko % 3,4ko igoera izan du Gipuzkoan eta % 0,8koa Bizkaian. Araban, berriz, % 2,7ko jaitsiera izan du.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan eta Bizkaian, eta hiruhilekoen arteko % 1,1eko eta % 0,2ko igoerak izan dira, hurrenez hurren. Araban, berriz, salmentei egonkor eutsi zaie 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Euskal AE osoan, 2023ko bigarren hiruhilekoan, eta aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, txikizkako merkataritzaren sektoreko enplegatuen kopurua % 2,0 igo da. 2023ko lehen hiruhilekoaren aldean, berriz, igoera % 0,8koa izan da.

2023ko lehenengo bi hiruhilekoen balantzea

2023ko lehenengo bi hiruhilekoetan, txikizkako sektorearen salmentek % 1,5 egin dute gora aurreko urteko aldi metatu beraren aldean, eta ekarpen positiboak izan ditu bai Elikaduraren sektoreak (% 1,0) bai Gainerako produktuen sektoreak (% 2,8). Automobilgintzarako erregaiaren azpisektorean, aldiz, salmentek % 3,9 egin dute behera bi hiruhilekoetako metatuan.

Lurraldez lurralde, Bizkaian aurten, orain arte, salmenten igoera metatua % 2,8koa da eta Gipuzkoan % 1,4koa. Araban, aldiz, salmentak % 2,9 jaitsi dira.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 92,3ko estaldurarekin kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako sektorearen salmentek % 1,1 egin dute gora Euskal AEn, 2023ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/08/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021198_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali