HomeGaiakEtxebizitza-parkeaPrentsa Oharrak Euskal AEko familia-etxebizitzen...

2023/08/10eko prentsa-oharra

ETXEBIZITZEN UDAL ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko familia-etxebizitzen parkeak, 2022ko urtarrilaren 1ean, 4.125 etxebizitza gehiago zituen, igoera % 0,4koa izanik

Alokairuko etxebizitzen igoera nabarmentzen da, % 5,7koa, 7.040 etxebizitza gehiago izanik, guztizkoaren % 14,2 izatera iritsi arte

2022ko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen parkea 1.079.201 unitatek osatzen zuten, Eustaten datuen arabera. Etxebizitza horien erdia baino gehiago, 559.235 etxebizitza, Bizkaian daude, eta bizitegi-parkearen % 51,8 hartzen du, beraz. Gipuzkoan 351.356 etxebizitza daude, guztizkoaren % 32,6, eta gainerako 168.610 etxebizitzak Araban daude, parke osoaren % 15,6 izanik.

2021 eta 2022 artean 4.125 etxebizitza gehiago erregistratu dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza-parkeak % 0,4ko igoera erlatiboa izan du, beraz. Azpimarratzekoa da Bizkaian izandako hazkundea, 2.531 unitate gehiago baitaude, eta igoera, beraz, % 0,5ekoa izan da. Gipuzkoan, bestalde, beste 1.070 etxebizitza batu dira, eta igoera % 0,3koa izan da. Araban ere igoera % 0,3koa izan da, beste 524 etxebizitza batu baitira.

Iturria: Eustat. Etxebizitzen udal estatistika

2010etik 2022ra bitartean, Euskal AEko bizitegien parkeak hazkunde eutsia izan du, eta guztira 73.461 unitate gehiago izan ditu; 2010etik % 7,3ko hazkundea izan du, beraz. Arabako lurralde historikoa nabarmentzen da igoera erlatibo handiena izateagatik, 2010etik % 11,3koa, hau da, 17.110 etxebizitza gehiago. Gipuzkoan 22.445 etxebizitza gehiago dira, eta igoera, beraz, % 6,8koa da. Bizkaian, aldiz, 33.906 unitate gehiago dira eta igoera % 6,5ekoa da.

5 etxebizitzetatik 4 baino gehiago ohiko bizitegiak dira Euskal AEn

Familia-etxebizitzen parkearen % 85,2 ohiko bizitegietarako da, eta gainerako % 14,8 bigarren mailako edo bizilagunik gabeko etxebizitzei dagokie. Banaketa portzentual hori nahiko konstantea izan da denboran zehar.

Ohiko bizitegi diren familia-etxebizitzen proportzioak desberdintasun batzuk ditu lurralde historikoetan: % 83,2 dira Araban, % 85 Gipuzkoan (bi kasuetan 2021ean baino bi hamarren gehiago) eta % 85,9 Bizkaian (duela urtebeteko balio bera). Horrela, Araba da bigarren mailako etxebizitzen eta/edo hutsik dauden etxebizitzen proportzio handiena duena, % 16,8rekin; eta Gipuzkoan proportzioa % 15ekoa da eta Bizkaian % 14,1ekoa.

graf0021201_01_e.png

Etxebizitzen erabilera udalerrien tamainaren arabera aztertuz gero, bereziki nabarmentzen da 10.000 bizilagunetik beherako estratua. Multzo horretan, familia-etxebizitza nagusien parkeak Euskal AEko batez bestekoa baino igoera handiagoa izan zuen aurreko urtearekin alderatuta (% 0,9koa, batez bestekoa % 0,5ekoa izanik). Bestalde, behera egin zuen bigarren mailako etxebizitzen edo hutsik dauden etxebizitzen kopuruak estratu horretan (-% 1,6, batez bestekoa -% 0,3koa izanik).

Etxebizitza nagusiak ez direnetan izandako beherakada eta ohiko bizitegi diren etxebizitzen kopuruan izandako igoera neurri txikiagoan errepikatzen da gainerako kategorietan. Salbuespena 40.000 eta 100.000 biztanle artean dituzten udalerrien estratua da, eta hor sartzen dira Barakaldo, Basauri, Getxo, Irun, Portugalete eta Santurtzi. Udalerri horietan aldatu gabe mantendu zen ohiko bizitegien ehunekoa, eta, aldi berean, % 5,1 egin zuen gora bigarren mailako etxebizitzen edo hutsik dauden etxebizitzen kopuruak 2021. urtearekin alderatuta.

Etxebizitza nagusien parkeak hazkunde desberdina izan zuen eskualdeetan 2021. urtearekin alderatuta

Eskualdeko maila geografikoan, kasurik gehienetan igoera txikiak izan dira, eta ohiko bizitegien kopuruan izandako aldaketa horiek Enkartazioetan eta Bilbo Handian izandako % 0,3ko igoeratik Arabako Mendialdean eta Añanan izandako % 2,3ko igoeraren artean daude. Debabarrena eskualdea da alderdi horretan inolako aldaketarik izan ez duen bakarra.

graf0021201_02_e.png

Iturria: Etxebizitzaren Udal Estatistika (EUE)

Alokairuak nabarmen egin du gora 2021 eta 2022 artean, % 5,7, hain zuzen ere

Euskal AEn dauden 918.484 familia-etxebizitza nagusien edukitze-erregimen ohikoena jabetza da, eta guztien % 83,8 dira. Alde horretatik, Bizkaiko lurralde historikoa nabarmentzen da, ehuneko puntu batean gainditzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko jabetzako etxebizitzen batez bestekoa. Gipuzkoan jabetza-erregimeneko etxebizitzak % 82,4 dira eta erdian Araba dago % 83,5ekin, hau ere batez bestekoaren azpitik.

Alokairu-erregimenari dagokionez, alokairuko 130.519 etxebizitza daude, guztien % 14,2, eta gainerako % 2, hau da, 18.081 etxebizitza, beste edukitze-erregimen modu batekin lotuta daude, horien artean ohikoena lagapena da. Lurraldez lurralde, Gipuzkoak eta Arabak gainditu egiten dute alokairuaren batez bestekoa, % 15,6 eta % 15ekin, hurrenez hurren, eta Bizkaian, berriz, alokairuko etxebizitzak % 13,1 dira.

2022an alokairuko 7.040 etxebizitza gehiago zenbatu dira, eta igoera, beraz, % 5,7koa izan da. Igoera hori lurralde historiko guztietan izan da: Araban +% 4,3, Gipuzkoan +% 5,5 eta Bizkaian, nabarmenago, +% 6,3. Lurralde historikoetako hiriburuek ere hurrenkera bera jarraitzen dute. Bilbon izan da alokairuko etxebizitzen ehuneko igoera handiena (+% 7,7), eta jarraian Donostian (+% 6,4) eta, ondoren, Gasteizen (+% 4,5).

Etxebizitzen edukitze-erregimenak alde nabarmenak ditu udalerrien tamainaren arabera. 10.000 biztanletik beherako estratuan, jabetzako etxebizitzen proportzioa handiagoa da, % 86ra iristen baita, eta Euskal AEko batez bestekoarekin alderatuta ehuneko 2,2 gehiago da. Estratu horretan bertan % 11,9 gutxiago dira alokairuko etxebizitzak.

Bestalde, 100.000 biztanletik gorako udalerrien estratuan, behera egiten du jabetza-erregimeneko etxebizitzen proportzioak, eta % 81,4 dira. Gasteiz da jabetzan bizikidetza-unitateen ehuneko handiena duen hiria, eta % 82,7ra iristen da. Horren aurrez aurre, alokairuko edukitze-erregimena nabarmendu egiten da Donostian, era horretako ohiko etxebizitzen % 20 baitu, eta bere estratuko batez bestekoa ehuneko 3,2 puntutan gainditzen du, bere lurraldeko batez bestekoa ehuneko 4,4 puntutan eta Euskal AEko batez bestekoa 5,8 puntutan.

Gora egin du pertsona bakarreko etxebizitzen kopuruak eta behera egin du hiru bizilagun edo gehiago dituzten etxebizitzenak 2021 eta 2022 artean

2022an, Euskal AEn familia-etxebizitzak batez beste 2,4 bizilagun zituen. Pertsona bakarreko etxebizitzak familia-etxebizitza nagusi guztien % 30 dira, eta aurreko urtearekin alderatuta ehuneko 0,6ko igoera izan dute eta 7.284 unitate gehiago dira. Pertsona bakarreko etxebizitza berri guztien % 51 Bizkaian daude, eta lurralde historiko honetan, beraz, 3.717 unitate gehiago dira.

Bestalde, bi bizilagun dituzten etxebizitzak bere horretan mantendu dira aurreko urtearekin alderatuta. Horren aurrez aurre, hiru bizilagun edo gehiago dituzten familia-unitateek zazpi hamarren egin zuten behera batez beste. Alderdi horretan, Bizkaiak izan duen beherakadarik nabarmenena, 8 hamarrenekoa, hain zuzen ere. Gipuzkoako jaitsiera batez bestekoren mailakoa izan zen, eta Araban txikiagoa, 4 hamarren jaitsi baitzen.

Euskadiko familia-etxebizitzaren batez besteko antzinatasuna 47,9 urtekoa da, azalera 87,4 m2-koa, gela-kopurua 4-5ekoa eta bainugela-kopurua 1,4koa

Euskal AEko familia-etxebizitzen parkearen batez besteko antzinatasuna 47,9 urtekoa da. Lurraldez lurralde, Araba da parke gazteena duena, batez beste 41,8 urtekoa. Gipuzkoan batez besteko antzinatasuna 48,4 urtekoa da eta Bizkaian 49,5 urtekoa, parke zaharrena duen lurraldea izanik.

graf0021201_03_e.png

Euskal AEko etxebizitzen azalera erabilgarria batez beste 87,4 m2-koa da. Arabak ditu familia-etxebizitza handienak, batez beste 92,8 m2-koak, eta Gipuzkoak batez beste 87 m2-koak ditu eta Bizkaiak batez beste 86,1 m2-koak.

Gela-kopuruari dagokionez, Euskal AEko familia-etxebizitzen hiru laurdenak 4 edo 5 gela dituzte (logelak, egongela eta sukaldea barne) eta 1,4 bainugela, batez beste, eta ia etxebizitza guztiek dute bainugela bat gutxienez (% 99,7k).

Azkenik, 2022an, Euskal AEko etxebizitza nagusien % 82,9k tutu bidezko gasa zuten eraikinean. Era berean, etxebizitza nagusi guztien % 73,8k zuten igogailua. Emaitza horien arabera, ehuneko hiru eta lau hamarren egin dute gora, hurrenez hurren, ekipamendu horiek 2021. urtearekin alderatuta.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko familia-etxebizitzen parkeak, 2022ko urtarrilaren 1ean, 4.125 etxebizitza gehiago zituen, igoera % 0,4koa izanik

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak
Eragiketa kodea : 
122404
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2023
Eguneratze data : 
2023/08/10
Hurrengo eguneratzea : 
2026/04/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021201_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali