2023/11/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2023/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentek % 0,7ko igoera izan dute 2023ko hirugarren hiruhilekoan

2023ko lehen hiru hiruhilekoen metatuan, txikizkako merkataritzaren salmentek % 1,1eko igoera izan dute

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektoreko salmentek % 0,7ko igoera izan dute 2023ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, egutegi-eraginak atera ondoren eta prezio konstanteetan. Salmenten urtetik urterako igoera, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 0,3ra iritsi da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, bidezko urtaro-eraginak kenduta, 2023ko hirugarren hiruhilekoko salmenta-indizeak % 0,1eko beherakada izan du.

Elikagaien sektoreko salmentek, prezio konstanteetan, % 1,4ko igoera izan dute 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Gainerako produktuen sektorean, berriz, salmentek % 0,7ko beherakada izan dute urtetik urtera. Azkenik, Automoziorako erregaiaren sektorean, salmentak aurreko urteko hilabete berekoak baino % 5,8 handiagoak izan dira.

2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabe eta prezio konstanteetan, Elikagaien sektoreko salmentek % 0,2ko igoera izan dute, eta Gainerako produktuen sektorekoek, berriz, % 2,4ko beherakada. Bestalde, Automoziorako erregaiaren sektoreko salmentek emaitza positiboa izan dute, eta % 4,8 igo dira.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2023/III

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE0,7-0,11,1
Araba/Álava1,1-0,3-1,9
Bizkaia2,90,72,8
Gipuzkoa-2,6-1,2-0,1
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak1,40,21,1
Elikagaien saltoki espezializatuak-2,0-0,4-2,0
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak3,00,12,6
Gainerako produktuak-0,7-2,41,6
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak5,00,44,2
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak-8,8-3,5-2,4
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak5,60,75,7
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak3,3-0,62,7
Automoziorako erregaia5,84,8-1,9
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe0,3-1,21,4
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE1,20,31,3

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2023ko Azaroaren 8a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikagaiei lotutako txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzan (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak eta abar) egindako salmentek % 2,0ko beherakada izan dute 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Aitzitik, Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuan (supermerkatuak eta hipermerkatuak nagusiki), salmentek % 3,0ko igoera izan dute urtetik urtera.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzaren barruan, Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako sektorean (kirol-gaiak, jokoak eta jostailuak, besteak beste) salmentek % 5,6ko igoera izan dute aurreko urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higiene-produktuak), salmentek % 5,0ko igoera izan dute. Gainerako produktuak nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren sektorean (korrespondentzia edo Internet), salmentak % 3,3 igo dira urtetik urtera. Etxeko ekipamenduaren sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta komunikazio-ekipamenduak), berriz, salmentek % 8,8ko beherakada izan dute.

Lurralde historikoak kontuan hartuta, 2023ko hirugarren hiruhilekoko salmenten indizeak % 2,9ko igoera izan du urtetik urtera Bizkaian, eta % 1,1ekoa Araban. Gipuzkoan, berriz, % 2,6ko beherakada gertatu da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten bilakaera Bizkaian baino ez da positiboa izan, % 0,7ko igoerarekin. Araban, salmentek % 0,3ko beherakada izan dute hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta Gipuzkoan, berriz, % 1,2koa.

Euskal AE osoan, 2023ko hirugarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean aritu diren langileen kopuruak % 1,2ko igoera izan du aurreko urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, igoera % 0,3koa izan da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hirugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 95,3ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentek % 0,7ko igoera izan dute 2023ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021513_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali