2024/02/08ko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA. 2023/IV
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,9 gehitu ziren 2023. urte osoan
2023ko azken hiruhilekoan, salmentak %0,3 handiagoak izan dira 2022ko azken hiruhilekoan baino
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak %0,3 gehitu dira 2023ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren ondorioak atera ondoren eta prezio finkoetan. Zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, salmenten urte arteko hazkundea %1,0koa izan da.Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, urteko laugarren hiruhilekoko txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak ere %0,3 egin du gora.
Urteko azken hiruhilekoan, Elikaduran eta Gainerako produktuetan prezio finkoetan egindako salmentak %0,9 eta %1,1 igo dira, hurrenez hurren, 2022ko hiruhileko beraren aldean. Automobilgintzarako erregaia sektorean, aldiz, salmentak aurreko urteko hiruhileko berean ikusitakoak baino %8,4 txikiagoak izan dira.
2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan eta prezio finkoetan, Gainerako produktuetan salmentak %2,0 igo dira; Elikaduran eta Automobilgintzarako erregaian, berriz, %1,1 eta %3,3 egin dute atzera, hurrenez hurren.
Índice de comercio minorista de la C.A. de Euskadi. Tasas de variación interanual e intertrimestral IV/2023 (p). ##
| | Prezio finkoak |
| | t / t-4 | t / t-1 | At / At-4 |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 0,3 | 0,3 | 0,9 |
| Araba/Álava | -0,1 | 0,4 | -1,3 |
| Bizkaia | 0,2 | 0,1 | 2,0 |
| Gipuzkoa | 0,6 | 0,5 | 0,2 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | 0,9 | -1,1 | 1,2 |
| Elikagaien saltoki espezializatuak | 1,3 | -0,2 | -0,9 |
| Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak | 0,6 | -1,8 | 2,1 |
| Gainerako produktuak | 1,1 | 2,0 | 1,4 |
| Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak | 2,8 | 0,5 | 3,8 |
| Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak | -1,5 | 1,7 | -2,4 |
| Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak | 6,0 | 0,9 | 5,8 |
| Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak | -0,8 | -1,2 | 1,7 |
| Automoziorako erregaia | -8,4 | -3,3 | -3,6 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe | 1,0 | 0,5 | 1,3 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 1,1 | -0,2 | 1,3 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean
Data 2024ko Otsailaren 8a
Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)
Elikadurako txikizkako merkataritzaren barruan, elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzako salmentak (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) %1,3 gehitu dira 2022ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuko salmentak (batez ere supermerkatuak eta hipermerkatuak), bestalde, %0,6 igo dira urte arteko terminoetan.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzaren barruan, bestelako kontsumo-ondasunetan espezializatutako sektorean (besteak beste, kirol-artikuluak, jokoak edo jostailuak) salmentak %6,0 igo dira aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean. Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak) %2,8ko igoera izan da. Aitzitik, Etxeko ekipamenduaren sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak) eta Espezializatu gabeko eta gainerako produktuen sektorean (korrespondentzia edo Internet) salmenta-bolumena %1,5 eta %0,8 jaitsi da urte artean, hurrenez hurren.
Lurralde historikoen arabera, 2023ko laugarren hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko %0,6ko igoera izan du Gipuzkoan eta %0,2koa Bizkaian. Araban, aldiz, indizea %0,1 jaitsi da urte artean.
2023ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean enplegatutako langileak %1,1 gehitu dira aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean. Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldiz, %0,2ko jaitsiera ikusten da.
2023. urteko balantzea
Txikizkako sektorearen salmentak %0,9 gehitu dira 2023 osoan, salmentak %1,2 hazi direlako elikaduran eta %1,4 gainerako produktuetan. Automobilgintzarako erregaiaren sektorean, aldiz, 2023an metatutako salmentak 2022an ikusitakoak baino %3,6 txikiagoak izan dira.
Lurralde historikoen arabera, txikizkako sektoreko salmentak %2,0 igo dira 2023an Bizkaian eta %0,2 Gipuzkoan. Araban, azkenik, salmentek %1,3 egin dute atzera.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren %95,0ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62