2024/05/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2024/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak % 0,8 jaitsi dira 2024ko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak % 0,4 gutxitu dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorearen salmentak % 0,8 jaitsi dira 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren eraginak aterata, eta prezio konstanteetan. Salmenten urte arteko jaitsiera, gasolindegiak kontuan hartu gabe, % 0,2koa izan da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, salmenta-indizea % 0,4 murriztu da 2024ko lehen hiruhilekoan.

2023ko lehen hiruhilekoaren aldean, Elikaduraren sektorean salmentak % 0,2 gehitu dira prezio finkoetan. Gainerako produktuen sektorean, aldiz, salmenten urte arteko jaitsiera % 0,5ekoa izan da 2024ko lehen hiruhilekoan. Azkenik, Automobilgintzarako erregaiaren sektorean, salmentak aurreko urteko hiruhileko berean baino % 9,1 txikiagoak izan dira.

2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean, urtaroen eraginak kenduta eta prezio konstanteetan, Elikagaien salmentak % 0,3 gehitu dira. Gainerako produktuetan eta Automobilgintzarako erregaian, berriz, salmentak jaitsi egin dira hiruhileko artean, % 0,1 eta % 1,9, hurrenez hurren.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/I

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-0,8-0,4-0,8
Araba/Álava-1,9-1,3-1,9
Bizkaia-0,5-0,1-0,5
Gipuzkoa-0,9-0,4-0,9
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak0,20,30,2
Elikagaien saltoki espezializatuak-0,3-0,4-0,3
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak0,41,00,4
Gainerako produktuak-0,5-0,1-0,5
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak1,8-0,61,8
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak-4,3-1,6-4,3
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak2,2-0,52,2
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak1,40,31,4
Automoziorako erregaia-9,1-1,9-9,1
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe-0,20,1-0,2
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE1,50,11,5

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2024ko Maiatzaren 8a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikaduraren txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzan (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.), salmentak % 0,3 jaitsi dira 2023ko lehen hiruhilekoaren aldean. Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuan (supermerkatuak eta hipermerkatuak nagusiki) (supermerkatuak eta hipermerkatuak, batez ere), aldiz, salmentak % 0,4 igo dira urtetik urtera.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzaren barruan, Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako sektorearen salmentak (besteak beste, kirol-gaiak, jokoak edo jostailuak, besteak beste) % 2,2 gehitu dira aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean. Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, kosmetika- edo higiene-produktuak), salmenten urte arteko hazkundea % 1,8koa izan da, eta Gainerako produktuak nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren sektorean (korrespondentzia edo Internet) % 1,4koa. Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipamenduak), salmentek % 4,3ko jaitsiera izan dute.

Lurralde historikoen arabera, 2024ko lehen hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko jaitsiera izan du lurralde historiko guztietan. Araban indizea % 1,9 jaitsi da, Gipuzkoan % 0,9 eta, azkenik, Bizkaian % 0,5.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten bilakaera ere negatiboa izan da hiru lurraldeetan. 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean, Araban salmentak % 1,3 jaitsi dira, Gipuzkoan % 0,4 eta, azkenik, Bizkaian % 0,1.

2024ko lehen hiruhilekoan, Euskal AE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duen pertsona kopurua % 1,5 gehitu da aurreko urteko lehenengo hiruhilekoaren aldean. 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,1 gehitu da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 80,0ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak % 0,8 jaitsi dira 2024ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/05/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022026_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali