4/07/24ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. ENPRESAK. 2024
Merkataritza elektroniko bidezko salmentak lehen aldiz 30 mila milioi eurotik gorakoak izan dira Euskal AEn 2023an
Merkataritza elektroniko bidezko salmenten % 24,3 partikularrentzat dira, 2000ko hamarkada hasierako balioak bikoiztuz
Merkataritza elektroniko bidezko salmentak lehen aldiz 30 mila milioi eurotik gorakoak izan dira Euskal AEn 2023an, % 12,8ko igoeraren ondoren, Eustatek landutako datuen arabera.
Hain zuzen ere, sarearen edo beste sistema elektroniko batzuen bidezko salmentek etengabe egin dute gora 2002. urtetik —datuak dauden lehen urtea— aurrera. Igoera berri horiekin, 2023an hogeita hamar mila milioi euro (30.021 M €) gainditu dira, eskuragarri dagoen seriearen maximoa.
Merkataritza elektronikoaren bidez egindako erosketen kasuan, 22 mila milioi euro ingurukoak dira (21.780,3 M €) —balio handiena hori ere—, eta 2022an jasotakoak baino % 10,7 gehiago.
Kalkuluen arabera, merkataritza elektronikoaren bidez salmentak egin zituzten establezimenduen salmenta guztien % 45,7, batez beste, izan ziren salmenta elektronikoak. Kasu horretan, 2023an enpresek egindako erosketa guztien % 36,3 erosketa elektronikoak izan ziren.
Euskal AEn merkataritza elektronikoa erabiltzen duten establezimenduak % 29,2 dira, hau da, berrogeita bost mila eta zortziehun establezimendu inguru. Ehuneko hori aurreko urtekoa baino ehuneko 0,5 puntu handiagoa da.
Euskal AEko merkataritza elektronikoaren bidezko erosketak eta salmentak, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera (milioi euro). 2022-2023
| | Erosketak | Salmentak |
| | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) |
| Euskal AE | 19.673,1 | 21.780,3 | 10,7 | 26.608,4 | 30.021,0 | 12,8 |
| Araba/Álava | 3.322,4 | 3.671,3 | 10,5 | 7.404,0 | 8.334,1 | 12,6 |
| Bizkaia | 10.108,1 | 11.075,9 | 9,6 | 10.227,0 | 11.634,9 | 13,8 |
| Gipuzkoa | 6.242,5 | 7.033,1 | 12,7 | 8.977,4 | 10.051,9 | 12,0 |
| | | | | | | |
| enplegu-geruza | | | | | | |
| 0 - 9 | 5.720,4 | 6.043,0 | 5,6 | 4.575,2 | 5.074,3 | 10,9 |
| >=10 | 13.952,7 | 15.737,2 | 12,8 | 22.033,2 | 24.946,7 | 13,2 |
Data 2024ko Uztailaren 24a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Lurraldeka, hiru lurraldeek izan dute bi digituetatik gorako hazkundea salmenta elektronikoetan. Hala, Araba % 12,6 hazi da, Bizkaia % 13,8 eta Gipuzkoa % 12,0. Erosketa elektronikoei dagokienez, berriz, Gipuzkoa nabarmendu da, % 12,7ko hazkundearekin; ondoren Araba dago, % 10,5ekin, eta azkenik Bizkaia, % 9,6rekin.
Lurralde bakoitzak duen pisuari dagokionez, Bizkaiak Autonomia Erkidego osoaren % 38,8 hartu du, eta Gipuzkoak eta Arabak, berriz, % 33,5 eta % 27,8, hurrenez hurren. Erosketetan, ordea, partaidetza desberdinagoa da: Bizkaiak guztizkoaren % 50,9 hartu du 2023an, Gipuzkoak % 32,3 eta Arabak Euskal AEko erosketa elektronikoen gainerako % 16,9a.
Bestalde, eta tamainaren arabera, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan trukatzen da diru gehien merkataritza elektronikoaren bidez: salmenta elektronikoen % 83,1 eta erosketa elektronikoen % 72,3 ematen da bertan.
Horrez gain, merkataritza elektronikoan parte hartzen duten establezimenduen ehunekoa % 29,2koa da 2023an; zifra hori aurreko urtekoa baino ehuneko 0,5 puntu handiagoa da. Gehikuntza hori elektronikoki erosten dutenetan oinarritzen da (% 26,3), aurreko urtearen aldean ehuneko 0,6 puntu igo ondoren, eta, neurri txikiagoan, salmenta elektronikoak egiten dituztenetan (% 8,8), ehuneko 0,3 puntu hazi ondoren.
Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak ( %). 2001-2023
| | 2001 | 2005 | 2010 | 2015 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
| Establezimenduak, guztira | | | | | | | | |
| Salerosketa elektronikoa | 3,0 | 10,5 | 15,1 | 26,4 | 26,9 | 28,0 | 28,7 | 29,2 |
| Erosketak | 2,7 | 9,6 | 14,2 | 23,9 | 24,0 | 25,0 | 25,7 | 26,3 |
| Salmentak | 0,4 | 1,9 | 3,9 | 6,5 | 7,6 | 8,3 | 8,5 | 8,8 |
| erosketen gaineko (1) | 9,6 | 15,5 | 28,1 | 31,3 | 40,2 | 38,3 | 37,2 | 36,3 |
| salmenten gaineko (2) | 9,9 | 24,6 | 38,6 | 36,8 | 46,6 | 44,0 | 44,5 | 45,7 |
| | | | | | | | | |
| 10 langile edo gehiago | | | | | | | | |
| Salerosketa elektronikoa | 6,4 | 19,5 | 23,1 | 30,0 | 33,5 | 35,3 | 39,0 | 40,4 |
| Erosketak | 5,1 | 17,3 | 20,3 | 25,3 | 28,9 | 30,2 | 34,8 | 35,8 |
| Salmentak | 1,8 | 5,1 | 8,5 | 11,4 | 14,2 | 14,9 | 15,7 | 16,3 |
| erosketen gaineko (1) | 4,6 | 10,3 | 24,6 | 31,0 | 34,0 | 35,5 | 34,8 | 35,1 |
| salmenten gaineko (2) | 12,7 | 19,4 | 38,4 | 42,6 | 43,3 | 43,2 | 46,6 | 48,1 |
(1)Erosketa elektronikoa egiten duten establezimenduetan, erosketa elektronikoen batez besteko ehunekoa guztizko erosketen aldean
(2)Salmenta elektronikoa egiten duten establezimenduetan, salmenta elektronikoen batez besteko ehunekoa guztizko salmenten aldean
Data 2024ko Uztailaren 24a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Era berean, egiaztatu ahal izan denez, bide elektronikoetatik erosten duten establezimenduen kopurua (% 26,3) salmentak sistema horren bidez egiten dutenena (% 8,8) baino askoz handiagoa bada ere, zifra ekonomikoetan salmenta elektronikoak (30.021,0 milioi euro) erosketa elektronikoak (21.780,3 milioi) baino handiagoak dira.
Zifra horiek aldatu egiten dira, enpleguari dagokionez establezimenduek duten tamaina kontuan hartuta. Horrela, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen artean % 40,4k merkataritza elektronikoa egiten du, aurreko urtean baino ehuneko 1,4 puntu gainetik. Segmentu horretan ere gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak (% 35,8) bide beretik salmentak egiten dituztenak baino (% 16,3), eta bi kasuetan igo egin dira aurreko urtearen aldean (ehuneko 1,0 puntu erosten dutenak eta 0,6 puntu saltzen dutenak).
Erosketa elektronikoak egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, guztizko zenbateko ekonomikoaren % 49,5 posta elektronikoz (e-mail) egin da, % 27,8 web-orrien bidez eta gainerako % 22,7 EDI eta beste sare batzuen bidez. Salmenta elektronikoei dagokienez, horien % 34,7 web-orrien, aplikazioen (app-ak) edo Interneteko salmenta-atarien bidez egin dira, % 28,5 posta elektronikoaren bidez, eta gainerako % 36,8 EDIren eta beste sare batzuen bidez.
Aldiak
Aldiak
Merkataritza elektroniko bidezko salmenten % 24,3 partikularrentzat dira, 2000ko hamarkada hasierako balioak bikoiztuz
2023an merkataritza elektronikoaren salmentek izan duten bezero motari dagokionez, gehienek —bitarteko elektronikoen bidez fakturatutako guztizkoaren % 73,6— beste enpresa batzuk izan dituzte hartzaile (B2B izenekoa), % 24,3 kontsumitzaile partikularrei zuzendu zaie (B2C) eta gainerako % 2,1 beste bezero mota batzuen artean banatu da, hala nola Administrazio Publikoak (B2G). Salmenten guztizko zenbaketan beste enpresa batzuei egindako salmentak argi eta garbi nagusi diren arren, kontsumitzaile partikularrei egindako salmenten gorakada azpimarratu behar da; izan ere, 2000ko hamarkadaren hasieran bezero mota hori bide elektronikoen bidez fakturatutako hamar eurotik bat baino ez zen, eta hogei urte geroago, berriz, lau eurotik bat.
Aldiak
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei. Bertan informazio-bilketa 2024ko urtarriletik apirilera egin da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62