2024/08/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2024/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak % 0,9 igo dira 2024ko bigarren hiruhilekoan

Urteko lehen sei hilabeteetako metatuan, salmentak % 1,2 gehitu dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorearen salmentak % 0,9 igo dira 2024ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren ondorioak prezio konstanteetan atera ondoren. Salmenten urte arteko igoera, gasolindegiak kontuan hartu gabe, % 1,5ekoa izan da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, salmenta-indizea % 0,2 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoan.

2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, Elikaduraren sektoreko salmentak % 4,4 gehitu dira prezio finkoetan. Gainerako produktuetan, aldiz, salmenten urte arteko jaitsiera % 1,7koa izan da 2024ko bigarren hiruhilekoan. Azkenik, Automobilgintzarako erregaiaren sektorean, salmentak aurreko urteko hiruhileko berean baino % 6,1 txikiagoak izan dira.

2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, termino desestazionalizatuetan eta prezio konstanteetan, Elikaduraren salmentak % 2,6 gehitu dira. Gainerako produktuetan eta Automobilgintzarako erregaian, berriz, salmentak hiruhileko artean % 0,9 eta % 4,7 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/II

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE0,90,21,2
Araba/Álava0,1-0,60,6
Bizkaia0,80,41,0
Gipuzkoa1,40,31,7
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak4,42,63,7
Elikagaien saltoki espezializatuak5,01,92,6
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak4,22,54,1
Gainerako produktuak-1,7-0,9-1,0
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak0,40,01,1
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak-2,6-0,2-5,2
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak-7,8-1,9-4,0
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak2,30,44,8
Automoziorako erregaia-6,1-4,7-2,7
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe1,61,01,5
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE0,80,11,4

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2024ko Abuztuaren 8a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikaduraren txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzaren salmentak (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 5 igo dira 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Txikizkako merkataritza Ez-espezializatua, elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi (supermerkatuak eta hipermerkatuak, batez ere), bestalde, % 4,2 hazi da urte arteko terminoetan.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzaren barruan, Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako sektorearen salmentak (besteak beste, kirol-gaiak, jokoak edo jostailuak) % 7,8 murriztu dira aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak barne), salmentak % 2,6 jaitsi dira urte artean.

Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, kosmetika- edo higiene-produktuak), aldiz, salmentak % 0,4 gehitu dira urte artean, eta gainerako produktuetan nagusi den espezializatu gabeko sektorean (korrespondentzia edo Internet) % 2,3.

Lurralde historikoen arabera, 2024ko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko hazkundea izan du lurralde historiko guztietan. Araban indizea % 0,1 igo da, Gipuzkoan % 1,4 eta, azkenik, Bizkaian % 0,8.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten bilakaera negatiboa izan da Araban, eta positiboa Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban salmentek % 0,6 egin dute behera 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, % 0,3 eta % 0,4 egin dute gora, hurrenez hurren.

2024ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duen pertsona kopurua % 0,8 gehitu da aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,1 gehitu da.

2024ko LEHEN SEIHILEKOAREN BALANTZEA

Lehenengo sei hilabeteetako metatuak % 1,2ko igoera izan du salmentetan, eta igoera hori hiru lurraldeetan izan da: % 0,6 Araban, % 1,0 Bizkaian eta % 1,7 Gipuzkoan.

Elikaduran, salmenten metatuak % 3,7ko igoera izan du; Gainerako produktuetan, berriz, aldakuntza metatua negatiboa izan da, % 1,0koa; Automobilgintzarako erregaiak % 2,7ko jaitsiera izan du. Gainerako produktuen barruan, Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako sektorea eta gainerako produktuetan nagusi den espezializatu gabeko sektoreak (korrespondentzia edo Internet) bakarrik izan dituzte aldakuntza positiboak lehen seihilekoan % 1,1 eta % 4,8, hurrenez hurren.

INFORMAZIO-OHARRA

Txikizkako merkataritzaren indizearen erreferentzia-urtea berritu da, eta 2021a izango da indizearen oinarri berria. Oinarri-aldaketaren prozesuak metodologia sakonki eguneratzea ekarri du, eta, besteak beste, baliozkotzeko eta egozteko metodoak berrikusi dira eta aztertu beharreko biztanleria doitu da. Horrek guztiak indizearen serieak eguneratzea ekarri du.

Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 96,02ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak % 0,9 igo dira 2024ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/08/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022211_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali