2024/11/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2024/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 4,2 gehitu dira 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak % 1,7 gehitu dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2024ko hirugarren hiruhilekoan, salmentak % 4,2 igo dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren eraginak kenduta eta prezio konstanteetan. Salmentak, urte artean, % 4,8 igo dira, gasolindegiak kontuan hartu gabe.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, salmenta-indizea % 1,7 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoan.

2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, Elikaduraren salmentak % 3,0 gehitu dira prezio finkoetan. Gainerako produktuen sektorean, salmenten urte arteko igoera % 6,9koa izan da 2024ko hirugarren hiruhilekoan. Automobilgintzarako erregaiaren sektorean, aldiz, salmentak aurreko urteko hiruhileko berean baino % 1,8 txikiagoak izan dira.

2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean, urtaroen eraginak kenduta eta prezio finkoetan, Elikaduraren sektoreko salmentak % 0,2 jaitsi dira. Gainerako produktuetan eta Automobilgintzarako erregaian, aldiz, salmentak % 4,2 eta % 1,5 igo dira hiruhileko artean, hurrenez hurren.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/III

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE4,21,72,2
Araba/Álava2,91,31,5
Bizkaia4,22,02,0
Gipuzkoa4,71,32,8
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak3,0-0,23,5
Elikagaien saltoki espezializatuak2,8-1,22,7
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak3,00,93,7
Gainerako produktuak6,94,21,7
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak8,42,13,4
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak6,21,8-1,2
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak5,62,1-0,4
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak4,71,24,7
Automoziorako erregaia-1,81,5-2,4
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe4,81,82,7
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE1,70,81,5

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2024ko Azaroaren 8a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikaduraren txikizkako merkataritzaren barruan, Elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzaren salmentak (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 2,8 gehitu dira 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Espezializatu gabeko eta elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi dituen txikizkako merkataritza (batez ere supermerkatuak eta hipermerkatuak), bestalde, % 3,0 gehitu dira salmentak urte arteko terminoetan.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzaren barruan, Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, kosmetika- edo higiene-produktuak) salmentak % 8,4 gehitu dira urte artean, eta Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak barne) % 6,2.

Bestelako kontsumo-ondasunetan espezializatutako sektorean (besteak beste, kirol-artikuluak, jokoak edo jostailuak), salmentak % 5,6 gehitu dira aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Gainerako produktuetan nagusi den sektore ez-espezializatuan (korrespondentzia edo Internet), azkenik, salmentak % 4,7 gehitu dira.

Lurralde historikoen arabera, 2024ko hirugarren hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko hazkundea izan du lurralde historiko guztietan. Araban indizea % 2,9 igo da, Bizkaian % 4,2 eta Gipuzkoan % 4,7.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten bilakaera ere positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Araban eta Gipuzkoan, 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean, salmenten igoera % 1,3koa izan da; Bizkaian, berriz, % 2,0koa.

2024ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean landunen kopurua % 1,7 gehitu da aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean. 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,8 gehitu da.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 96,47ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 4,2 gehitu dira 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022524_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali