2025/02/06ko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2024/IV
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 2,9 gehitu dira 2024. urte osoan
2024. urteko azken hiruhilekoan, salmentak aurreko urteko azken hiruhilekoan baino % 4,0 handiagoak izan dira
Eustatek landutako datuen arabera, 2024. urtearen baturan, Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 2,9 gehitu ziren. Elikaduraren sektorean igoera % 3,9koa izan da, Gainerako produktuetan % 2,6koa eta Automobilgintzarako erregaien sektorean salmentak % 1,7 txikiagoak izan dira 2023an erregistratutakoak baino.
Lurralde historikoen arabera, txikizkako sektoreko salmentak % 3,5 hazi dira 2024an Gipuzkoan, % 2,7 Araban eta % 2,6 Bizkaian.
Sektoreko landunen indizeak % 0,9ko igoera izan du 2024an.
2024ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 4,0 igo dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Salmenten urte arteko hazkundea, gasolindegiak kontuan hartu gabe, % 4,7koa izan da.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, txikizkako merkataritzaren salmenta-indizea % 0,6 igo da 2024ko laugarren hiruhilekoan.
Urteko azken hiruhilekoan, Elikaduran eta Gainerako produktuen salmentak prezio konstanteetan % 4,7 eta % 4,6 igo dira, hurrenez hurren, 2023ko hiruhileko beraren aldean. Automobilgintzarako erregaiaren sektorean, aldiz, salmentak aurreko urteko hiruhileko berean baino % 3,2 txikiagoak izan dira.
2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, urtaroen ondorioak kenduta eta prezio konstanteetan, Elikadurako salmentak % 1,4 hazi dira, eta Gainerako produktuen eta Automobilgintzarako erregaiaren salmentak, berriz, % 0,5 eta % 3,2 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/IV
| | Prezio finkoak |
| | t / t-4 | t / t-1 | At / At-4 |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 4,0 | 0,6 | 2,9 |
| Araba/Álava | 3,8 | -0,4 | 2,7 |
| Bizkaia | 3,8 | 0,7 | 2,6 |
| Gipuzkoa | 4,5 | 1,0 | 3,5 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | 4,7 | 1,4 | 3,9 |
| Elikagaien saltoki espezializatuak | 3,5 | 0,5 | 2,9 |
| Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak | 5,2 | 0,6 | 4,3 |
| Gainerako produktuak | 4,6 | -0,5 | 2,6 |
| Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak | 3,6 | 0,5 | 3,6 |
| Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak | 1,7 | -0,1 | -0,5 |
| Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak | 9,0 | 1,6 | 2,5 |
| Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak | 6,5 | 1,7 | 5,3 |
| Automoziorako erregaia | -3,2 | -3,2 | -1,7 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe | 4,7 | 0,5 | 3,3 |
| | | | |
| Langileria-indizea | | | |
| Euskal AE | 0,1 | -0,5 | 0,9 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean
Data 2025eko Otsailaren 6a
Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)
Elikaduraren txikizkako merkataritzaren barruan, Elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzaren salmentak (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 3,5 hazi dira 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Txikizkako merkataritza ez-espezializatua, elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi (supermerkatuak eta hipermerkatuak, batez ere), bestalde, % 5,2 gehitu dira salmentak urte arteko terminoetan.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzaren barruan, Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, kosmetika- edo higiene-produktuak) salmentak % 3,6 gehitu dira urte artean, eta Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak barne) % 1,7.
Bestelako Kontsumo-ondasunetan espezializatutako sektorean (besteak beste, kirol-artikuluak, jokoak edo jostailuak), salmentak % 9,0 gehitu dira aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean. Gainerako produktuetan nagusi den sektore ez-espezializatuan (korrespondentzia edo Internet), azkenik, salmenten gehikuntza % 6,5ekoa izan da.
2024ko laugarren hiruhilekoko txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak urte arteko hazkundea izan du hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan indizea % 4,5 igo da, eta Araban eta Bizkaian, berriz, % 3,8.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten bilakaera ere positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, % 0,7 eta % 1,0ko igoerekin, hurrenez hurren. Araban, aldiz, salmentak % 0,4 gutxitu dira hiruhileko artean.
2024ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean landunen kopurua % 0,1 gehitu da aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean. 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,5 jaitsi da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtaroen ondorioak kendutako serieetan oinarrituta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 94,42ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62