2025/04/24ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2025EKO MARTXOA
Eraikuntzaren kostuak % 0,3 jaitsi dira Euskal AEn 2025eko martxoan
Urtetik urtera, 2025eko martxoa 2024ko martxoarekin alderatuta, kostuak % 0,9 igo dira
Eustaten datuen arabera, eraikuntzaren kostuen indizea % 0,3 jaitsi da Euskal AEn 2025eko martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta. 2024ko hilabete berarekin alderatuta, kostuak % 0,9 igo dira.
Eraikingintzako kostuak % 0,3 jaitsi dira, eta ingeniaritza zibilekoak, berriz, % 0,4. 2024ko martxoarekin alderatuta, prezioak % 0,9 igo dira eraikingintzan, eta % 1,0 ingeniaritza zibilean.
Aurreko hilabetearekin (2025eko otsailarekin) alderatuta, lehengaien kostuak % 0,4 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuek, berriz, egonkor jarraitu dute. Urtetik urtera, lehengaien kostua % 1,1 igo da, eta eskulanaren kostua, berriz, % 0,4.
Lehengaien kostuak % 0,4 jaitsi dira hiletik hilera eraikingintzaren sektorean, eta % 0,6 ingeniaritza zibilaren sektorean. Urtetik urterako bilakaeran, eraikingintzako lehengaien kostuak % 1,1 igo dira, eta ingeniaritza zibileko lehengaienak, berriz, % 1,2.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2025
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 121,2 | -0,3 | 0,9 |
| Eraikinak | 121,0 | -0,3 | 0,9 |
| Ingeniaritza zibila | 121,9 | -0,4 | 1,0 |
| | | | |
| Lehengaiak | 122,8 | -0,4 | 1,1 |
| Eraikinak | 122,6 | -0,4 | 1,1 |
| Obra zibila | 123,6 | -0,6 | 1,2 |
| | | | |
| Laneskua | 116,9 | 0,0 | 0,4 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Apirilaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengai nagusien prezioek honako azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2025eko martxoan: Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak izan ezik (% 4,9ko igoera) eta Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 3,7ko igoera). Aldiz, sektorean erabilitako Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea adarreko lehengaien kostua % 13,6 jaitsi da.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Martxoa 2025
| | m / m-12 |
| Ateratze-industriak | 0,4 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | -13,6 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa | 3,7 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu | 4,9 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 3,2 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Apirilaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62