2023/05/26ko prentsa-oharra

IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Ikasleko irakaskuntzako gastua Euskal AEko ikastetxe publikoetan % 13,6 handitu da 2017/18 eta 2020/21 ikasturteen artean

2020/21 ikasturtean, irakaskuntza publikoetako gastu osoa 2.222 milioi eurokoa izan da

Ikastetxe publikoetan, ikasleko irakaskuntza-gastua 6.795 eurokoa da, 2020-2021 ikasturtean; alegia, % 13,6ko igoera egon da 2017-2018 ikasturtearen aldean, Eustaten datuen arabera. Irakaskuntzako gastuaren zenbateko osoa 2.038 milioi eurokoa da, eta % 11,5eko hazkuntza izan da. Gastu horrez gainera, jarduera eta zerbitzu osagarriena eta kapitalena ere kontuan hartzen baditugu, gastu osoa 2.222 milioi eurokoa da.

Ikastetxe publikoetako gastuaren zati handiena, % 96,5, jarduera arruntak ordaintzera bideratzen da, eta gainerakoa, % 3,5a, inbertsioetara. Bestalde, gastu arrunta, 2.145 milioi euro honela banatzen da: % 95, irakaskuntzara bideratzen da zuzenean, eta kapitulu esanguratsuena pertsonalaren gastuena da, % 91,5 baitagokio epigrafe horri; % 4,2 jantokiko eta eskola-garraioko zerbitzu osagarrietara bideratzen da, nagusiki.

graf0020961_01_e.png

Emandako irakaskuntza-motaren arabera, unibertsitatearen aurreko erregimen orokorreko irakaskuntza-mailak ematen dituzten ikastetxeei gastu osoaren % 75,3 dagokie, eta unibertsitateari % 19,6, eta erregimen bereziko irakaskuntza-zentroei (artistikoak) gainerako % 5,1a. Ez da desberdintasun esanguratsurik antzematen 2020/21 ikasturte honen eta aurrekoen artean.

Ikastetxe publikoetan, eskola-unitateko irakaskuntza-gastuak, Haur Hezkuntzan, 112.570 €-koak dira, eta Lehen Hezkuntzan, 103.764€-koak. Erdi-mailako irakaskuntzetan, 152.127 €-koak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 208.902 €-koak Batxilergoan eta 176.307 €-koak eta 172.208 €-koak erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketan, hurrenez hurren.

Ikasleko irakaskuntza-gastuak 7.589 €-koak dira Haur Hezkuntzan, eta, Lehen Hezkuntzan, 6.561 €-koak. Erdi-mailako irakaskuntzetan, 8.733 €-koak dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 8.582 €-koak Batxilergoan eta 9.791 €-koak eta 8.788 €-koak erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketan, hurrenez hurren. Arte-irakaskuntzetan, Hizkuntzak, Musika, Dantza eta Arteak eta Ogibideak sartzen dira, eta gastu horiek 2.181 €-koak dira ikasleko. Azkenik, unibertsitate-irakaskuntzan, ikasleko gastua 8.400 €-koa da.

graf0020961_02_e.png

Unitateko irakaskuntza-gastuak % 13,5 hazi dira 2020-2021 ikasturtean, 2017-2018 ikasturtearen aldean, ikasleko irakaskuntza-gastuen hazkuntza ia bera, % 13,6 egin baitute gora. Azken horiek, gainera, unibertsitate- eta arte-ikasketak barne hartzen dituzte, eta unitateko gastua unibertsitatearen aurreko mailen erregimen orokorreko ikasketetarako baino ez da kalkulatzen.

Ikasleko irakaskuntza-gastua nabarmen hazi da Haur Hezkuntzan (% 27,3), eta Lehen Hezkuntzan % 15,4 hazi da, DBHn % 12,4 eta Batxilergoan % 2,9; % 6,3 jaitsi da, berriz, erdi-mailako Lanbide Heziketan. Goi-mailako Lanbide Heziketan ikasleko gastua ere handitu da, % 2,4, eta goi-mailako ikasketetan, berriz, nahiko egonkor mantentzen da (–% 0,3). Arte-irakaskuntzetan, ikasleko irakaskuntza-gastuak % 42,6 egin du gora ikasturte honetan, 2017/18 ikasturtearekin alderatuta.

2020-2021 ikasturtean, ikastetxe publikoen sarrera osoa 2.252 milioi eurokoa izan da; % 96,3 sarrera arruntari dagokio eta % 3,7, kapital-sarrerari. Sarrera arruntaren osagai nagusiak dirulaguntza publikoak dira, guztizkoaren % 94,1. Iturri pribatuei % 5,7 dagokie, nagusiki irakaskuntza-kuoten (% 2,4) eta jarduera eta zerbitzu osagarrien (% 2,6) bidez.

Irakaskuntza publikoaren gastu-kontzeptu nagusiak. 2011-2021

Excel csv
 2011/122014/152017/182020/21Aldakuntza 2020/21 - 2017/18 (%)
Guztizko gastua (milioi euro)1.8541.9462.0612.2227,8
Irakaskuntza-gastua (milioi eurotan)1.5581.7071.8282.03811,5
Irakaskuntza-gastua ikasleko (eurotan)5.1095.4435.9796.79513,6
Irakaskuntza-gastua unitateko (eurotan) (1)96.181106.833112.733127.91513,5

(1)Adierazle haui unibertsitatearen aurreko mailei dagokie soilik

Data 2023ko Maiatzaren 26a

Iturria: Eustat. Irakaskuntza Publikoaren Gastu eta Finantzaketaren Estatistika

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.esTel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ikasleko irakaskuntzako gastua Euskal AEko ikastetxe publikoetan % 13,6 handitu da 2017/18 eta 2020/21 ikasturteen artean

Eragiketa : 
Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eragiketa kodea : 
042911
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2001-2021
Eguneratze data : 
2023/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali