2025/10/21eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. LEHEN SEKTOREA. 2025

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Lehen sektoreko 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 34,2k presentzia du Interneten, web-orri bidez


Sektore horretako establezimenduen % 94k izapide elektronikoak egiten ditu administrazioekin


2025ean, Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko lehen sektoreko establezimenduen % 34,2k presentzia du Interneten, web-orri bidez, Eustaten datuen arabera. Establezimenduen guztizkoa —hamar langiletik beherakoak eta gorakoak— aintzat hartuz gero, proportzio hori % 8,9koa da.


Informazioa eskuragarri dagoen hizkuntzei dagokienez, gaztelania nabarmentzen da (% 98,0), ondoren datoz euskara (% 38,5), ingelesa (% 25,3) eta beste hizkuntza batzuk (% 10,7)..


Web-orri horietan enpresari berari buruzko informazio orokorra aurki daiteke, orrien % 99tan, eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen katalogoa % 66,2tan, edo informazioaren pribatutasun-adierazpena % 61,3tan, besteak beste.


Euskal AEko establezimenduetako informazio teknologien magnitude nagusiak jarduera-adarraren eta enplegu-geruzaren arabera (%). 2025

Excel csv
  Ordenagailu pertsonala Internet Webgunea Datutruke elektronikoa (EDI) Merkataritza elektronikoa (1)
ESTABLEZIMENDUAK, GUZTIRA          
Sektoreak, guztira 95,8 95,5 55,7 60,2 29,9
Lehen Sektorea 80,0 77,1 8,9 14,9 12,5
   Nekazaritzakoak 79,5 76,5 8,7 14,7 12,3
   Arrantza eta akuikultura 90,7 90,7 12,9 18,4 16,6
Industria 97,8 97,6 73,2 60,8 35,4
Eraikuntza 93,9 93,9 41,4 53,4 19,9
Zerbitzuak 96,5 96,3 58,1 62,8 31,6
10 LANGILE EDO GEHIAGOKO ESTABLEZIMENDUAK          
Sektoreak, guztira 99,8 99,8 92,4 79,1 40,2
Lehen Sektorea 100,0 100,0 34,2 37,4 16,3
Industria 100,0 100,0 93,7 75,6 47,4
Eraikuntza 100,0 100,0 84,7 66,6 38,2
Zerbitzuak 99,7 99,7 93,3 81,7 38,6

Unitatea: establezimenduen gaineko ehunekoa

(1)Merkataritza elektronikoari buruzko datuek 2024ko abenduari egiten diote erreferentzia

Data 2025eko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea; eta Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak




Euskal AEko lehen sektoreak bere IKT ekipamenduak hobetzen jarraitzen du 2025ean


Bestalde, Euskal AEko lehen sektoreak bere IKT —Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak— ekipamenduak hobetzeko joerarekin jarraitzen du. Horrela, gaur egun, 2025. urtean, establezimenduen % 80,0k ordenagailua du eta % 77,1ek Interneterako konexioa. Ehuneko horiek % 77,8 eta % 73,4 ziren, hurrenez hurren, 2022an. Gainera, 2025ean, adierazi den bezala, establezimenduen % 8,9k web-orria du, 2022an % 7,7k zuen bitartean. Azkenik, % 12,5ek merkataritza elektronikoa egiten du, 2022an % 10,6k egiten zuen bitartean.


IKT ekipamenduetan hobekuntza hori egin arren, lehen sektorea urrun dago oraindik euskal ekonomiaren gainerako sektoreetatik 2025ean. Beste sektore horietan, ordenagailuak dituztenen (% 95,8) edo Interneterako sarbidea dutenen (% 95,5) ehunekoak handiagoa izaten jarraitzen du.


Alde horiek are handiagoak dira web-orriaren bidez interneten duten presentziaren, datuak elektronikoki trukatzearen (EDI) edo merkataritza elektronikoaren kasuetan: sektoreen guztizkoaren batez bestekoa, ordena berari jarraituz, % 55,7, % 60,2 eta % 29,9 da, lehen sektorean web-orria dutenen % 8,9ren, datuak elektronikoki trukatzen dituztenen (EDI) % 14,9ren eta merkataritza elektronikoa egiten dutenen % 12,5en oso gainetik.


Sektore honetan erabilpen-portzentaje txikiagoen azalpen posible bat da establezimendu gehienen tamaina txikia izatea: %86,6k 2 langile edo gutxiago ditu, eta horrek ekipamendu hauetara iristea zaildu dezake.


Horrela, establezimenduen tamaina kontuan hartuz gero, Euskal AEko lehen sektoreko 10 langile edo gehiagoko enpresek gainerako jarduera-sektoreen antzeko IKT ekipamenduak dituzte, web-orriei dagozkienak izan ezik. Tamaina horretan, lehen sektorean ordenagailua duten edo Internetera sartzen diren establezimenduak % 100 dira batez beste. Hala ere, web-orria % 34,2k du edo merkataritza elektronikoa % 16,3k egiten du, eta ehuneko horiek sektoreen guztizkoaren batez bestekotik urrun daude.


Arrantza-enpresek nekazaritzakoek baino IKT ekipamendu gehiago dituzte


Aipatzekoa da lehen sektorean bildutako ehunekoak oso desberdinak direla nekazaritza-enpresen edo arrantza-enpresen arabera; azken horiek ekipamendu-ehuneko handiagoak lortzen dituzte, nahiz eta lehen sektorean duten pisua % 4 pasatxokoa izan.





Nekazaritza-sektorean, teknologia horien eskuragarritasuna % 79,5ekoa da ordenagailuen kasuan eta % 76,5ekoa Interneten kasuan; arrantza-sektoreko enpresetan, berriz, ehuneko horiek % 90,7ra igotzen dira bi kasuetan. Web-orria, bestalde, nekazaritza-establezimenduen % 8,7k eta arrantza-establezimenduen % 12,9k du; merkataritza elektronikoa, berriz, % 12,3k eta % 16,6k egiten du, hurrenez hurren.


Desberdintasun horiek ez dira soilik jarduera desberdinagatik, ustiategien tamainak ere eragina du berriro. Nekazaritza-sektorean, establezimendu ia guztiak (% 99) 10 langile baino gutxiagokoak dira; arrantza-sektorean, berriz, desoreka txikiagoa dago 10 langile baino gutxiagoko enpresen (% 65) eta 10 langile edo gehiagoko enpresen (% 35) artean.


Beste alderdi batzuk: konexio motak, administrazioarekiko izapideak eta segurtasun-neurriak


Interneterako sarbidea duten establezimenduei dagokienez, % 80,2k konexio finkoak ditu, eta % 94,8k konexio mugikorrak.


Gainera, lehen sektoreko establezimenduen % 94,0k izapideren bat edo zerbitzuren bat egin du Administrazio Publikoarekin Internet bidez 2025ean. Izapidetze hori zuzenean egin daiteke (% 53,8k egin du), eta hirugarrenen bidez (aholkularitza-enpresak…) (% 82,3k egin du). Sektore horretako 10 langile edo gehiagoko establezimenduak bakarrik kontuan hartzen badira, ehuneko hori % 100era igotzen da.


Bestalde, lehen sektoreko establezimenduen % 65,9k neurriren bat hartuta du segurtasun informatikoaren arloan. Hartutako neurri horien artean nabarmentzekoak dira, %20tik gora, software eguneratua duela (%57,7), pasahitz seguruak erabiltzen dituela (%57,4) eta kanpoko Backup-ak dituela (%20,9). 10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, ehuneko horiek guztiak handiagoak dira, eta establezimenduen % 93,1ek segurtasun informatikoko neurriren bat hartuta du.





Metodologiari buruzko oharra: Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI) lehen sektorean hiru urtean behin egiten da.



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lehen sektoreko 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 34,2k presentzia du Interneten, web-orri bidez

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea
Eragiketa kodea : 
222140
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2025
Eguneratze data : 
2025/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali