2026/02/06ko prensa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA. 2025/IV

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak eta langile okupatuak. 2025eko laugarren hiruhilekoa



Nabarmentzekoak



2025. urtea

Urte arteko bilakaera: Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentek % 3,5 egin dute gora.

Sektoreak: Elikadura sektorean urte arteko aldakuntza-tasa % 2,5ekoa da, Gainerako produktuak sektorean % 2,9koa eta Automoziorako erregaia sektorean % 12,3koa.

Lurralde historikoak: Araban urte arteko aldakuntza-tasa % 5,5ekoa izan da, Bizkaian % 2,9koa eta Gipuzkoan % 3,4koa.

Enplegua: langile okupatuak % 0,8 handitu dira urte batetik bestera.


2025eko laugarren hiruhilekoa

Urte arteko bilakaera: Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 3,7 hazi dira.

Hiruhile arteko bilakaera: Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentek % 0,7 egin dute gora hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Sektoreak: Elikadura sektorean urte arteko aldakuntza-tasa % 1,9koa da, Gainerako produktuak sektorean % 3,0koa eta Automoziorako erregaia sektorean % 19,4koa.

Lurralde historikoak: Araban urte arteko aldakuntza-tasa % 6,3koa izan da, Bizkaian % 2,6koa eta Gipuzkoan % 4,1ekoa.

Enplegua: langile okupatuak % 1,0 hazi dira 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean.


Destacados


Azerketa estatistikoa


2025. urtea

2025. urte osoan, txikizkako merkataritzako salmentek % 3,5eko hazkunde metatua izan dute, Eustatek landutako datuen arabera. Elikagaien sektorearen kasuan, salmentak % 2,5 igo dira aurreko urtearen aldean, Gainerako produktuen sektorean % 2,9 eta Automoziorako erregaia sektorean % 12,3.


Urtean zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Araban igoera % 5,5ekoa izan da, Bizkaian % 2,9koa eta Gipuzkoan % 3,4koa.


Sektoreko landunen indizeak % 0,8ko hazkunde metatua izan du 2025ean.


2025eko laugarren hiruhilekoa


2025eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 3,7 handitu dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren.


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 0,7 hazi dira, dagozkien urtaro-eraginak kenduta.




Salmenten urtez urteko bilakaera positiboa izan da bai Elikadura sektorean, bai Gainerako produktuak sektorean, bai Automoziorako erregaia sektorean. Igoera % 1,9koa, % 3,0koa eta % 19,4koa izan da hurrenez hurren, 2024ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.


Hiruhileko arteko datuei dagokienez, joera goranzkoa izan da. Elikagaiak sektorean % 0,4ko igoera izan da, Gainerako produktuak sektorean % 0,1ekoa eta Automoziorako erregaia sektorean % 2,8koa.


Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/IV

Excel csv
  Prezio finkoak
  t / t-4 t / t-1 At / At-4
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera      
Euskal AE 3,7 0,7 3,5
Araba/Álava 6,3 0,9 5,5
Bizkaia 2,6 0,5 2,9
Gipuzkoa 4,1 1,1 3,4
 
Indize orokorra sektorearen arabera      
Janariak 1,9 0,4 2,5
Elikagaien saltoki espezializatuak -2,3 -0,1 -1,9
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak 3,3 -0,7 4,0
Gainerako produktuak 3,0 0,1 2,9
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak 3,9 1,2 2,3
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak 2,8 0,8 3,3
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak 3,6 0,6 5,8
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak -0,8 -0,2 -0,4
Automoziorako erregaia 19,4 2,8 12,3
 
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe 2,4 0,3 2,7
 
Langileria-indizea      
Euskal AE 1,0 -0,2 0,8

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2026ko Otsailaren 6a

Iturria: Eustat. Txikizkako merkataritzaren indizea



Elikaduraren sektorean, 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean, salmentak % 2,3 txikitu dira Elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzan (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak eta abar). Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren merkataritza ez-espezializatuan (batez ere supermerkatuak eta hipermerkatuak), ostera, salmentak % 3,3 hazi dira.


Gainerako produktuen salmentei dagokienez, Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak) salmentak % 3,9 hobetu dira; Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak barne) % 2,8; eta Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako sektorean (besteak beste, kirol-gaiak, jokoak edo jostailuak) % 3,6. Aldiz, Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuetan (korrespondentzia edo Internet) salmentek % 0,8 egin dute behera.


2025eko laugarren hiruhilekoko txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak, urte arteko igoera izan du hiru lurralde historikoetan: Araban indizea % 6,3 igo da, Bizkaian % 2,6 eta Gipuzkoan % 4,1.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten bilakaera ere positiboa izan da hiruretan: Araban % 0,9, Bizkaian % 0,5 eta Gipuzkoan % 1,1 igo dira.


2025eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean landunen kopuruak % 1,0 egin du gora aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean. 2025eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, ordea, enplegua % 0,2 jaitsi da.



INFORMAZIO-OHARRA


Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilaren indizea kalkulatu da laginaren % 94,24 kontuan izanik. 


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak eta langile okupatuak. 2025eko laugarren hiruhilekoa

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2025
Eguneratze data : 
2026/02/06
Hurrengo eguneratzea : 
2026/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali