Aurkezpena
Euskal industriaren egoeraren ikuspegia
(2025) argitaratzearekin bat, Eustatek bi helburu betetzen ditu:
informazioaren azterketaren aldeko apustuari eusten dio, datuak osatzen
eta aberasten dituzten sintesi-produktuak eskainiz, eta, gainera, eskura
dauden datu estatistiko guztiak integratzen ditu (jarduera ekonomikoen
direktorioa; kanpo-merkataritzaren estatistika; kontu ekonomikoak;
industriaren inkesta, eta abar), euskal industriaren irudi globala
eskaintzeko.
Hamalaugarren edizioa betetzen duen
ikuspegi hau 4 ataletan dago banatuta. Horietako batean, EAEko industria
euskal testuinguru makroekonomikoan kokatu nahi dugu, baita gure
inguruko beste ekonomia batzuekin alderatu ere. Beste batean, gure
erkidegoan kokatuko dugu industria, balio erantsia, langile landunak eta
beste alderdi garrantzitsu batzuk aztertzeko, eta eskualdeetan jarriko
dugu arreta, industriaren garrantzia ikuspegi geografiko hurbilago
batetik aztertzeko.
Gainera, lehiakortasun-adierazle batzuk
berrikusiko ditugu, konparazio gisa, eta industria-inbertsioaren
azterketari ere helduko diogu. Azkenik, industriaren sektorea aztertuko
dugu, bereziki ikertuz I+G+B arloa, IKTen erabilera eta 4.0 industria,
ekoizpen-bitartekoak modu eraginkorragoan antolatzeko modu berri bat
sortzea xede duen bilakaera industrialaren etapa berri gisa.
Iaz bezala, edizio honetan infografiak
aurkeztu ditugu, irakurketa errazteko; grafiko interaktiboak erabili
ditugu; atalak ez ditugu zenbakien arabera ordenatu, eduki bila
dabilenak aukera dezan gehien interesatzen zaiona.
Eustaten estatistikak betez lagundu duten
enpresa guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, horiei esker egin ahal
izan baita lan hau. Erabiltzaileen esanetara jartzen gara, edozein
informazio emateko edo edozein iradokizun jasotzeko.