65 urte eta gehiagoko pertsonak ospitaleratzeen erdiak ziren 2020an, eta egonaldien % 57
2020an, 222.438 ospitaleratze erregistratu ziren Euskal AEn; haietatik, erdia baino pixka bat gehiago 65 urteko eta gehiagoko pertsonenak izan ziren. Ospitaleratze horiek ospitaleko 2.035.368 egonaldi ekarri zituzten; egonalditzat pertsona bakoitzak ospitaleratuta ematen duen gau bakoitza dela ulertzen da. 65 urteko eta gehiagoko pertsonen egonaldiak kopuru osoaren % 57 izan ziren.
Adinekoak ospitaleratzeko kausa nagusiak zirkulazio-sistemako gaixotasunak eta digestio-sistemako gaixotasunak izan ziren bi sexuetan, eta ondoren, kanpoko kausak emakumeetan, eta tumoreak, gizonetan.

Arnas-sistemako gaixotasunak izan ziren bi sexuetan ospitaleratzeen laugarren kausa prebalenteena; ondoren, tumoreak emakumeen artean eta gaixotasun genitourinarioak gizonen artean. COVID-19a ospitaleratzeko zazpigarren arrazoi nagusia izan zen, zazpigarrena emakumezkoetan eta seigarrena gizonezkoetan.
Info gehiago
65 urteko eta gehiagoko pertsonetan, ospitaleko egonaldiak egiteko kausa nagusiak, bi sexuetan, nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak izan ziren, bai eta zirkulazio-gaixotasunak ere. Nahasmenduak ospitaleko egonaldirako kausa gisa emakumeetan ohikoagoak izan ziren gizonetan baino. Askotan, ospitale psikiatriko espezializatuetako egonaldi luzatuak dituzten patologiak izaten dira.

Kanpoko arrazoiengatik, arnas-sistemako gaixotasunengatik eta digestio-sistemako gaixotasunengatik ospitaleko egonaldiak ere izan ziren garrantzitsuak emakumeen kasuan; gizonen artean, tumoreak eta arnas aparatuko gaixotasunak izan ziren hirugarren eta laugarren egonaldi-kausak. COVID-19a izan zen, gizonen artean, bostgarren kausarik nagusiena 2020an; azken kausa hori, berriz, seigarren prebalenteena izan zen emakumeetan.
Info gehiago
2021ean, Euskal AEn, 23.073 pertsona hil ziren: 11.508 emakume eta 11.565 gizon. Hildako pertsonen batez besteko adina 81 urte izan ziren: emakumeak, batez beste, 84 urterekin hil ziren eta gizonak, 78 urterekin. Emakumeen % 87,4 69 urte baino gehiagorekin hil ziren, eta % 74,6, 79 urte baino gehiagorekin; gizonetan, heriotzen % 76,9 70 urterekin eta gehiagorekin izan ziren, eta % 54,2, 80rekin eta gehiagorekin.
70 urteko eta gehiagoko emakumeen bi heriotza-kausa nagusiak, alegia, zirkulazio-gaixotasunak (heriotza guztien % 29,4 adin-tarte horretan) eta tumoreak (% 17,3), bat etorri ziren gizonen kausa nagusiekin, baina alderantzizko ordenan: tumoreak heriotza guztien % 28,4 izan ziren, eta zirkulazio-gaixotasunak, % 25,3; bi kausa horiek 70 urteko eta gehiagoko gizonen heriotza-tasaren erdia baino gehiago (% 57,7) izan ziren.Info gehiago

Nahasmendu mentalen eta portaeraren nahasmenduen nagusitasuna hiltzeko kausa gisa handiagoa izan zen 70 urtetik aurrerako emakumeetan (% 11,3) gizonetan baino (% 6,6). COVID-19a hirugarren kausa nagusia izan zen 70 urteko eta gehiagoko gizonetan; adin-tarte horretako heriotza guztien % 8,4 izan zen. 70 urteko eta gehiagoko emakumeetan, COVID-19a adin-tarte horretako heriotza guztien % 6,6 izan zen, bosgarren heriotza-kausa nagusiena.Info gehiago
2021ean, COVID-19a funtsezko kausa izan zuten 1.682 heriotza egon ziren, guztira; alegia, heriotza guztien % 7,3 urte horretan, 757 emakumeetan eta 925 gizonetan. Ondorioz, 2020ko heriotzak baino % 45,7 gutxiago. COVID-19aren ondoriozko heriotzen % 61,2 80 urteko eta gehiagoko pertsonetan gertatu ziren: COVID-19agatik hildako gizonen % 53,3k 80 urte eta gehiago zituzten, eta, emakumeetan, % 70,8k.