HomeAdinekoen panorama estatistikoa Mendekotasuna eta bakarrik bizi diren pertsonak

Adinekoen panorama estatistikoa 2022
Atalak
Atalak
 

pdf


Mendekotasuna eta bakarrik bizi diren pertsonak

2021ean, 65 urteko eta gehiagoko 39,1 pertsona mendeko zeuden lan egiteko adina zeukaten 100 pertsonako; bakarrik bizi ziren pertsonen % 43,7k 65 urte eta gehiago zituzten

2021ean, adineko pertsonen mendekotasun-indizea honako hau zen: teorikoki mendekoak ziren 39,1 pertsona lan egiteko adina zeukaten 100 pertsonako. Indize hori honela neurtzen da: 65 urteko eta gehiagoko biztanleak (“teorikoki” mendekoak diren biztanleak) 20tik 64 urtera bitarteko biztanleen aldean (biztanleria hori “potentzialki” produktiboa eta aktiboa da edo lan egiteko adinean dago).


2001aren eta 2021aren artean, mendeko pertsonen kopurua, potentzialki aktiboak diren 100 pertsona bakoitzeko, handitu egin da, eta 11,2 pertsona gehiago dira; 2001eko 27,9 mendeko pertsonatik 2021eko 39,1era egin du. Mendeko pertsona horietatik guztietatik, 22,4 emakumeak dira eta 16,7, gizonak.

2001-2021 aldian, adineko pertsonen mendetasunaren hazkundea handiagoa izan zen emakumeen artean gizonen artean baino: mendetasuna zuten emakumeen kopurua 6,2 handitu zen lan egiteko adinean dauden 100 pertsonako 2001etik; gizonen artean, lan egiteko adinean zeuden 100 laguneko mendeko pertsonen kopurua 5,1 igo zen aldi horretan bertan.

2021ean, Euskal AEn landunen arteko 118.700 mendeko pertsona inguru bizi ziren, eta, haietatik, 100.100 inguru, alegia, % 84, 65 urtekoak eta gehiagokoak ziren. Edozein adinetako landunen mendeko pertsonen % 65,4 emakumeak ziren, eta gainerako % 34,6 gizonak. Kasuen % 80an, mendekotasuna zuen pertsona ez zen landunarekin bizi.

Mendeko pertsonen lanaldian zaintzeari dagokionez, kasuen % 50,6an ordainsaririk gabeko beste senide batzuek ematen zituzten, % 28,1ean ordainsaria zuen beste pertsona batek eta % 15,7an gizarte-zerbitzuek. Beste zaintzaile mota batzuek emandako zainketak, hau da, senide okupatuak eta bizilagunek edo lagunek emandakoak, aldiz, gutxiengoak izan ziren.

Info gehiago



Mendeko pertsonen lanalditik kanpo zaintzeari dagokionez, kasuen % 63,2tan ordainsaririk gabeko beste senide batzuek ematen zituzten zaintzak eta kasuen % 23,8tan senide okupatuek. Ordainsaria zuten beste pertsona batzuek emandako zaintzak (% 7,1) eta gizarte-zerbitzuek emandakoak (% 5,8) izaera marjinalagoa izan zuten.

Info gehiago



270.558 pertsona bakarrik bizi ziren Euskal AEn 2021ean, biztanleria osoaren % 12 baino pixka bat gehiago (% 12,3); haietatik, % 57 emakumeak ziren eta gainerako % 43a, gizonak. Bakarrik bizi ziren pertsonetatik, 118.226k, alegia, % 43,7k, 65 urte eta gehiago zituzten. Adin-talde horretan, pertsonen % 23,5 bakarrik bizi ziren, emakumeen % 30 eta gizonen ia % 15.

Info gehiago



2021ean, 64 urtera arte, bakarrik bizi ziren biztanleetan, gizonak ziren nagusi. 65 urtetik aurrera, emakume kopuru handiagoa bizi zen bakarrik gizon kopurua baino, adin-talde guztietan: 70 eta 74 urte bitartean, bakarrik bizi ziren 3 pertsonatik 2 emakumeak ziren; 75 eta 79 urte bitartean, lautik 3; 80 eta 84 urte bitartean, 5etik ia 4, eta 85 urtetik aurrera bakarrik bizi ziren pertsona guztien % 80.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali