Adinekoen panorama estatistikoa 2022
Atalak
Atalak
 

pdf


Ingurumen-kontzientzia

Adinekoen % 88 ingurumena babesteko neurriak hartzearen alde agertzen ziren 2020an; ingurumenarekiko kezkak gora egin zuen adin-talde guztietan 2015etik 2020ra, eta are gehiago adinekoen artean

65 urteko eta gehiagoko pertsonen % 94k esan zuten kezkatuta zeudela ingurumenagatik 2020an, eta % 77, oso kezkatuta. Kezka hori 16 urteko eta gehiagoko biztanleriarena baino pixka bat baxuagoa zen (% 97 eta % 83, hurrenez hurren). Ingurumenarekiko kezka adin-talde guztietan hazi da 2015etik, eta neurri handiagoan adinekoetan.

Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko pertsonak, ingurumen-iritzi eta -jarreren, sexuaren eta adin-taldeen arabera (%). 2020

 GuztiraGizonakEmakumeak
 Guztira16-4445-6465 eta gehiagoGuztira16-4445-6465 eta gehiagoGuztira16-4445-6465 eta gehiago
Ingurumen iritziak            
Ingurumenaren egoeraz arduratuta            
Guztira97,298,298,493,996,997,598,194,297,498,998,793,7
Asko83,083,786,777,081,781,185,876,284,386,487,577,5
             
Ingurugiro kanpainak61,762,869,249,861,961,468,352,461,664,170,247,8
Ingurumenaren arazoak27,331,630,017,227,328,731,118,827,334,529,116,0
             
Ingurumen erakundeekiko harremana            
Guztira25,530,829,512,025,628,729,014,925,333,030,09,8
Erakundeekin lan egiten du6,17,67,22,55,96,56,73,86,38,77,61,5
Boluntario gisa parte hartzen du5,98,66,01,86,28,36,52,15,69,05,51,6
Inguruabar kaltegarrien aurka sinatu du18,120,522,38,618,019,421,310,218,121,623,27,4
Inguruabar kaltegarrien aurka agertu da8,111,18,33,27,99,48,83,98,212,87,82,7
Arazoak salatu ditu3,64,34,31,53,33,14,32,23,85,54,30,9
             
Ingurumen neurrien aldekoa. :            
Guztira91,792,693,288,492,292,893,089,891,392,493,487,2
Etxeko hondakinak bereiztera behartzea48,751,045,449,749,952,046,751,447,550,044,248,4
Uraren gehiegizko kontsumoa murriztea66,066,067,863,365,864,967,265,166,167,268,362,1
Erregaiei zerga bat ezartzea60,563,760,256,259,962,957,857,861,164,462,655,0
Garraio pribatuari murrizpenak ezartzea48,649,549,046,647,949,246,348,149,249,951,745,4
Turismoari zerga bat ezartzea43,248,443,235,643,148,341,836,243,348,444,635,2
Energia berriztagarriko parkeak jartzea54,355,856,549,056,056,956,553,652,754,656,545,5
Gehiago ordaintzea energia alternatiboengatik28,030,528,823,228,431,627,624,327,629,330,022,5
Trafikoaren zarata murriztea78,079,580,272,578,378,978,976,377,680,181,569,6
Data 2021eko Ekainaren 23a

Iturria: Eustat. Ingurumenaren inkesta – Familiak



2020an, 65 urteko eta gehiagoko biztanleen % 88k ingurumena babesteko neurriak hartzearen aldeko jarrera erakutsi zuten, emakumeen % 87k eta gizonen % 90ek; aldeko jarrera erakutsi zuten, era berean, 16 urteko eta gehiagokoen % 92 inguruk.

Info gehiago

Adinekoetan, ingurumena babesteko honako neurri hauek izan zuten adostasun gehien: trafikoaren zarata murriztea (% 73), uraren gehiegizko kontsumoa murriztea (% 63), erregaiei zerga bat ezartzea (% 56), etxeko hondakinak bereiztera behartzea (% 50) eta energia berriztagarrien gaitasuna areagotzea (% 49). Adostasun gutxieneko neurria ordezko energiengatik prezio handiagoa ordaintzea izan zen (% 23).


2020an, 65 urte eta gehiagoko biztanleen % 12k adierazi zuen nolabaiteko harremana zuela ingurumen-erakundeekin; 2015ean, berriz, % 14k. 2020an, erakunde horiekiko harreman ohikoenak egoera kaltegarrien aurkako sinatzea (65 urte eta gehiagoko pertsonen % 9) eta egoera kaltegarrien aurkako adierazpena (% 3) izan ziren.

2020an, 65 urte eta gehiagoko biztanleriaren bi pertsonatik batek ingurumena babesteko kanpainen berri izan zuen; 2015ean, berriz, hirutik bat baino ez zen izan. Adinekoen % 17k inguruan ingurumen-arazoak zituela hauteman zuen 2020an, eta zifra hori % 13koa zen 5 urte lehenago.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali