HomeDocumentazioaDokumentazio espezifikoaMetodologiaBiztanleria_jardueraren_arabera_sailkatzeko_inkestaMetodologia-fitxa: Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Metodologia-fitxa: Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (Kod. 050403)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestak (aurrerantzean BJA), hiru hilean behin eta urtean behin ematen ditu datuak, biztanleriak giza jardueretan (lanekoak izan ala ez), bereziki, izaera ekonomikoa duten jardueretan duen parte-hartzeari buruz. Euskal AEko familia-etxebizitzetan bizi diren biztanleek ekoizpen-jarduerarekiko zer harreman duten jasotzen du, ezaugarri hauen arabera: adina, sexua, amaitutako ikasketa-maila handiagoa eta nazionalitatea.

Hauek dira BJAk ikertutako aldagai nagusiak:
Biztanleria aktiboa, aldagaien arabera: lanbidea, jarduera-sektorea eta egoera profesionala. Biztanleria aktiboa bi taldetan zatitzen da: biztanleria landuna, aldagaien arabera: garatutako enplegu motak, soldatako langileen kontratu mota eta lanaldi partziala; eta biztanleria langabea, langabe motaren eta langabeziaren iraupenaren aldagaien arabera.
Lan-kontraturik ez duen biztanleria aktiboa, aldagaien arabera: ikasketak eta etxeko lanak.
Biztanleria inaktiboa, erretiroaren eta ezgaitasun-egoeren arabera.
Enplegu-bilaketa: kudeaketak, eremua eta modua.
LANEko (Laneko Nazioarteko Erakundea) landunen egoera Gizarte Segurantzan eta MUFACEn (Mutualidad General de Funcionarios Civiles del Estado de España).
LANEko langabeen egoera Lanbiderekiko.

3.2. Sailkapen-sistemak





Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009

Lanbideen Sailkapen Nazionala: LSN-2011

3.3. Estaldura sektoreka

Eragiketak sektore ekonomiko guztiak (JESN-2009, hiru digitu) eta okupazio guztiak (LSN-2011, hiru digitu) estaltzen ditu.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Euskal AEko familia-etxebizitzak eta horietan bizi diren pertsona fisikoak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Urte osoan edo gehienean ohiko bizilekutzat erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonen multzoa sartzen da populazioan; beraz, ez dira sartzen etxebizitza kolektiboak eta bigarren bizilekuak.

3.7. Eremu geografikoa

Eragiketaren lurralde-eremua Euskal AE da. Banakapen-maila handiena lurralde historikoak eta hiriburuak dira.

3.8. Denborazko estaldura

Urte osoko emaitzak eskuratu ziren lehen urtea 1985a izan zen, eta emaitzak hilero argitaratzen hasi ziren 1986ko urrian; eta hiru hilean behin, 1987ko lehen hiruhilekoan.

3.9. Oinarri-aldia

2015. urtea oinarri-aldia da. Horretan izan zen azken metodologia-aldaketa esanguratsua, nahiz eta ez zuen seriea haustea ekarri.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datu argitaratuak balio absolututan (milaka) aurkezten dira, nagusiki. Datuak ehuneko eta tasatan ere argitaratzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Emaitzen argitalpenean, hiru hilean behingo erreferentziako datuak daude (hiruhileko naturaleko erdiko puntua), baita urteko erreferentziako datuak ere (urte naturaleko erdiko puntua).

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

BJA Europako erregelamenduen arabera arautzen da, Europar Batasunaren Lan Indarrari buruzko Inkestarekiko: Honako hauek dira erregelamendu nagusiak: 1998ko martxoaren 9ko 577/98 erregelamendua, hori aldatzen duen 2003ko azaroaren 25eko 2257/2003 erregelamendua, eta langabeziaren definizio eragilearen irizpide eragileak ezartzen dituen 1897/2000 erregelamendua.

577/98 erregelamendua, 1998ko martxoaren 9koa

2257/2003 erregelamendua, 2003ko azaroaren 25ekoa

Europako Batzordearen 1897/2000 erregelamendua

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Inkesta sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo, zenbakizko eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Hiru hilean behin ezagutarazten da.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: azken prentsa-oharrak, jarduerarekin eta lan-merkatuarekin erlazionatutako azken txostenak, grafikoak eta bistaratzeak, mikrodatuak eta honako taula estatistiko hauek:
  - Jarduera-, enplegu- eta langabezia-tasak:
     Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleriaren jarduera- eta langabezia-tasa, hiruhilekoka, lurralde historikoaren arabera
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleriaren jarduera-tasa, hiruhilekoka, adinaren eta sexuaren arabera; kargura dituzten seme-alaben kopuruaren eta sexuaren arabera; eta amaitutako ikasketa-mailaren arabera.
     Euskal AEko 16-64 urte artean dituen biztanleriaren okupazio-tasa, lurralde historikoka, sexuaren eta adinaren arabera; sexuaren eta adinaren arabera; kargura dituzten seme-alaba kopuruaren eta sexuaren arabera; eta amaitutako ikasketa-mailaren arabera.
     Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen langabezia-tasa, hiruhilekoka, sexuaren eta adinaren arabera.
     Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleriaren jarduera- eta langabezia-tasa; 16 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren okupazio-tasa, hiruhilekoka, hiriburuen arabera.
 - Biztanleria, jardueraren arabera:
     Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria, hiruhilekoka, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera; eta hiriburuen eta sexuaren arabera.
     Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria landuna, hiruhilekoka, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera; adinaren eta sexuaren arabera; kargura duten seme-alaba kopuruaren eta sexuaren arabera; eta hiriburuen eta sexuaren arabera.
     Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria landuna, hiruhilekoka, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera; lurralde historikoaren eta sektore ekonomikoaren arabera; adinaren eta sexuaren arabera; egoera profesionalaren, sexuaren eta lanaldi motaren arabera; kargura duten seme-alaba kopuruaren eta sexuaren arabera; eta hiriburuen eta sexuaren arabera.
     Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria langabea, hiruhilekoka, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera; eta hiriburuen eta sexuaren arabera.
     Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria, hiruhilekoka eta etxeko lanak egiten dituen maiztasunaren arabera, eta sexuaren eta jarduerarekiko harremanaren arabera; Lanbideko erregistroan langabe gisa duen inskripzio-egoeraren arabera, jarduerarekiko harreman motaka; eta Gizarte Segurantzako afiliazio-egoeraren arabera, jarduerarekiko harreman motaka.

- Metadatuak:
  - Metodologia eta kalitatea: honako agiri hauek ditu:
     Kalitate-fitxa
        Fitxa metodologikoa:
        Ohar metodologikoak: BJAren zifren berrikuspenak eta Ohar metodologiko orokorra
    Orotariko txostenak: Laginketa Erroreen Kalkulua, BJA 2015eko Aldaketa nagusiak eta Euskal AEko jarduerari buruzko biztanleria-inkestako eremu txikien zenbatespena
  - Definizioak
  - Kodeak eta nomenklaturak
  - Galdetegiak
  - Informazio osagarria: Datuak zabaltzeko egutegia

Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Hiruhilerokoak
Jarduera, enplegu eta langabezia tasak
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen jarduera, okupazio eta langabezia-tasa, lurralde historiko, sexu eta hiruhilekoen arabera (%). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen jarduera, okupazio eta langabezia-tasa, lurralde historiko, adin eta hiruhilekoaren arabera (%). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren jarduera-, okupazio- eta langabezia-tasak, lurralde historikoaren, amaitutako ikasketa-mailaren, hiruhilekoaren, aldiaren eta tasaren (%)arabera. 2015 - 20222024/04/18Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleriaren jarduera-, okupazio- eta langabezia-tasak, lurralde historikoaren, nazionalitatearen eta hiruhilekoaren arabera (%). 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleriaren jarduera-, okupazio- eta langabezia-tasak, hiriburuen, sexuaren eta hiruhilekoaren arabera (%). 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen jarduera, okupazio eta langabezia-tasa, eskolatze-maila eta hiruhilekoaren arabera (%). 1985 - 20142016/04/22Download
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko erlazioa kontuan hartuta (LANE), lurralde historiko, sexu eta hiruhilekoaren arabera (milakoak). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko erlazioa kontuan hartuta (LANE), lurralde historiko, adina eta hiruhilekoaren arabera (milakoak). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleak , jarduerarekiko harremanaren (LANE), lurralde historikoaren, amaitutako ikasketa-mailaren, hiruhilekoaren eta aldiaren arabera (milakotan). 2015 - 20222024/04/18Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko harremanaren (LANE), lurralde historikoaren, nazionalitatearen eta hiruhilekoaren arabera (milakoak). 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko harremanaren (LANE), hiriburuen, sexuaren eta hiruhilekoaren arabera (milaka). 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko erlazioa kontuan hartuta (BJA), lurralde historiko, sexu eta hiruhilekoaren arabera (milakoak). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko erlazioa kontuan hartuta (BJA), lurralde historiko, adina eta hiruhilekoaren arabera (milakoak). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleak, jardueraren, lurralde historikoaren, amaitutako ikasketa-mailaren, hiruhilekoaren eta aldiaren arabera (milakotan). 2015 - 20222024/04/18Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko erlazioa kontuan hartuta, ekonomi sektore, lurralde historiko, sexu eta hiruhillekoaren arabera (milakoak). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko erlazioa kontuan hartuta, lanbide-egoera, lurralde historiko, sexu eta hiruhilekoaren (milakoak). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztaneria landun alokatua, kontratu-mota kontuan hartuta, lurralde historiko, sexu eta hiruhilekoaren arabera (milakoak). 1993 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko erlazioa kontuan hartuta, erreferentzia-pertsonarekiko ahaidetza, lurralde historiko eta hiruhilekoaren arabera (milakoak). 1985 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria, Gizarte Segurantzako afiliazio-egoeraren, jarduerarekiko harremanaren, hirugarren sektore historikoaren, unitatearen eta hiruhilekoaren arabera. 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria, Gizarte Segurantzako afiliazio-egoeraren, jarduerarekiko harremanaren, sexuaren, unitatearen eta hiruhilekoaren arabera. 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria, Lanbideren erregistroan langabe gisa inskribatuta dagoen egoeraren, jarduerarekiko harremanaren, lurralde historikoaren, unitatearen eta hiruhilekoaren arabera. 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria, Lanbideren erregistroan langabe gisa inskribatuta dagoen egoeraren, jarduerarekiko berrelikaduraren, sexuaren, unitatearen eta hiruhilekoaren arabera. 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, kontuan hartuta jarduerarekiko erlazioa (LANE), eskolatze-maila eta hiruhilekoaren arabera (milakoak). 1985 - 20142016/04/22Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jarduerarekiko erlazioa kontuan hartuta (BJA), eskolatze-maila eta hiruhillekoaren arabera (milakoak). 1985 - 20142016/04/22Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landunaren asteko orduen batez bestekoa, lurralde, sexu, sektore ekonomiko eta hiruhilekoaren arabera (orduak). 2015 - 20242025/01/21Download
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landunak lan egindako asteko orduen batez bestekoa, enplegu jarraitua eta ohiko lanaldia egin duena, lurralde historikoaren, sexuaren, sektore ekonomikoaren, hiruhilekoaren eta aldiaren arabera. 2015 - 20242025/01/21Download

10.4. Mikrodatuetarako sarbidea

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

BJAn EUROSTATek gomendatutako honako kalitate-adierazle hauen balio bakoitzerako helburu espezifiko batzuk ezartzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Honako hauek dira inkestaren erabiltzaile nagusiak (ustiapen espezifikoa hiru hilean behin jasotzen dutenak):
- Euskal AEko sailak eta organismo autonomoak (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila, Osalan eta Lanbide)
- Tokiko erakundeak (Vitoria-Gasteizko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta abar)
- Langileak eta instituzioak ordezkatzen dituzten erakundeak (LAB, CCOO, ELA eta CEBEK)

Ohiko eskatzaile diren honako erabiltzaile hauek ere nabarmentzekoak dira:
- Euskal AEko administrazio publikoko beste sail, erakunde autonomo eta sozietate publiko batzuk
- Sail desberdinetako estatistika-organoak, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (EGK)
- Foru-aldundiak
- Enpresak, enpresa-elkarteak eta merkataritza-ganberak
- Ikertzaileak eta unibertsitateak
- Partikularrak
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 5 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,15 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,49. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

BJAk Europako erregelamenduek eskatzen duten informazio esanguratsuena ematen du, Europar Batasunaren Lan Indarrari buruzko Inkestarekiko: 577/98 erregelamendua, 1998ko martxoaren 9koa, 2257/2003 erregelamendua, 2003ko azaroaren 25ekoa, eta Europako Batzordearen 1897/2000 erregelamendua, 2000ko irailaren 7koa.

Bestalde, ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, BJAren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa eta hiriburuak dira.

577/98 erregelamendua, 1998ko martxoaren 9koa

2257/2003 erregelamendua, 2003ko azaroaren 25ekoa

Europako Batzordearen 1897/2000 erregelamendua

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Inkestaren diseinuak fidagarritasun- eta zehaztasun-maila altua bermatzen du lortutako datuetan. Hiru hilean behingo erantzun-tasari % 85etik gora eusteko helburua ezartzen da eta laginketa-errorea ahalik eta txikiena izatea, hots, ez izatea Euskal AEko Langabezia-tasaren aldakuntza-koefizientearen % 4tik gorakoa.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostenean kontsultatu daiteke nola egiten den JLBko laginketa-erroreen kalkulua.
2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:

Aldakuntza-koefizientea - Arabako langabezia-tasa: % 14,3
Aldakuntza-koefizientea - Bizkaiko langabezia-tasa: % 8,2
Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEko langabezia-tasa: % 6
Aldakuntza-koefizientea - Gipuzkoako langabezia-tasa: % 11,3

Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostena

Kalitate-fitxa

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 85,72

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera

Datuak erreferentziako hiruhilekoaren hurrengo hilabetean argitaratzen dira, eta emaitzen desfasea 3 astekoa da, erreferentziako aldiko azken egunarekiko.
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 21 egun -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

BJAren inkestak nazioarteko konparagarritasuna bermatzen du, LANEk (Lanaren Nazioarteko Erakundea) eta EUROSTATen erregelamenduek Lan Indarraren Inkesta baterako ezarritako definizioak eta kontzeptuak betetzen baititu.
2023 urtean % 83,40 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 38 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Emaitzen ustiapenari esker, LANEk (Lanaren Nazioarteko Erakundea) eta EUROSTATek ezarritako definizioak eta kontzeptuak betetzen dituzten beste estatistika ofizial batzuekin konpara daiteke. Gainera, BJAk emaitzen eta beste bi administrazio-iturrien arteko aldeak azaltzen ditu: Gizarte Segurantzako afiliatuak eta Lanbiden erregistratutako langabeak.

15.4. Barne-koherentzia

Eragiketan zehar egiten diren analisi- eta baliozkotze-prozesuei esker bermatzen da barne-koherentzia. Zehazki, datuak biltzeko prozesua itxi aurretik, baliozkotze orokor bat egiten da, hein- edo grafo-errorerik eta datuen koherentzia-errorerik ez dagoela bermatzeko.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 690000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, aurreko bi urteetako datuak berrikusten dira populazio berriaren oinarrian. Horrela, aurreko urteko datuak berrikusi egiten dira eta horren aurreko urteko datuak behin betiko bihurtzen dira. Indarreko urteko datuak behin-behineko gisa geratzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak galdetegi espezifiko baten eta administrazio-informazioaren iturrien bidez lortzen dira.

BJAren laginaren eremua Euskal AEko familia-etxebizitza okupatu guztiak dira. Gutxienez banako bat bizi den familia-etxebizitza guztiak barne hartzen dira, Eustaten biztanleriaren erregistroren arabera.

BJA 1/8ko hiru hilean behingo errotazioa duen etxebizitza-panel batean oinarritzen da, eta, beraz, etxebizitzak 2 urtez egoten dira inkestan.

Etapa bateko etxebizitza-lagina da, 20 eskualdetan eta lurralde historikoetako hiru hiriburuetan geruzatua. Laginketa-tamaina 6.344 etxebizitzakoa da hiruhileko bakoitzeko: 1.456 etxebizitza Araban; 2.702 Bizkaian; eta 2.186 Gipuzkoan; horietan, guztira, 15.000 banako inguru daude.

Laginketaren zozketa probabilistikoa da eta CUBE metodoarekin orekatzen da txandakatze bakoitzean; beraz, 8 lagin baliokide lortzen dira. Intuitiboki, metodo horrek jatorrizko populazioren proportzioak mantentzen ditu laginean, oreka-aldagai batzuekin, eta kontuan hartzen ditu diseinuan sartzeko probabilitateak.

Oreka-aldagaiak ikergai diren aldagaiekin lotuta daudenak dira: populazio-banaketak eskualdeetan eta hiriburuetan, adinaren eta sexuaren arabera; familien tamainak; enplegu eta langabeziaren administrazio-erregistroetan egotea; eta nazionalitatea.

Denbora-diseinuari dagokionez, hiruhileko bakoitza aurrez definitutako 13 astetan banatzen da. Eta, esleipenerako, 13 azpilagin egiten dira txandako. Lehen hiruhilekoko lehen asteko lehen eguna urtarrilaren 1a da.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Etengabea

18.3. Datu-bilketa

Galdetegiak Internet bidez, telefono bidezko elkarrizketa bidez edo bisita bidez jaso daitezke. Nolanahi ere, elkarrizketatuek eskatzen duten bilketa-metodoa jarraitzen da.

Galdetegia betetzeko Web aplikazioa aukeratzen duten pertsonek astebete dute hori egin ahal izateko (inkestaren astea). Aste honetan amaitzen denean, sarbidea itxi egingo da, eta telefonoz edo inkestatzaile baten laguntzaz bete beharko da.

Informazioa biltzen den bitartean, hainbat alderdi kontrolatzen dira, hala nola asteen, txandaren eta eskualdearen araberako erantzun-tasa, atzerritarren erantzun-tasa, erantzuteko ezintasunagatik etxeetan egindako inkestei erantzun ez zaielako jarduteko protokoloa aplikatzea eta inkestak baliozkotzea.

18.4. Datuen baliozkotzea

Informazioa biltzeko prozesuan behar diren kontrolak eta baliozkotzeak egiten dira, datuak behar bezala grabatu daitezen. Hiru kategoriatan egituratzen dira:

- Hein-baliozkotzeak: galdera-erantzun bakoitzeko (eremu) baliozko balioak kontrolatzen dituzte, horien derrigortasuna barne.
- Grafo-baliozkotzeak: galdera-erantzunen koherentzia kontrolatzen dute, galdetegien betetze-grafoa oinarri hartuta, baldin eta halakorik badago.
- Koherentzia-baliozkotzeak: datu-basean jasotako informazioetako edozein erlazionatzea ahalbidetzen dute, bai inkestan bertan sortutakoa bai lagungarria edo erreferentea den beste bat.

18.5. Datuen bilketa

Zenbatespen-fasean, pisuak kalkulatzeko eta kalibraziorako, honako hauek hartu dira kontuan: populazio, familia-banaketak, enplegu eta langabeziaren administrazio-erregistroetan egotea, inkestaren astea eta txanda.

Populazioari buruz erabilitako informazio osagarria:
- Populazio-proiekzioak, lurraldearen, sexuaren eta adin-hamarkaden arabera.
- Populazio-ehunekoa, eskualdeen eta hiriburuen arabera
- Populazio-ehunekoa, familia-etxebizitzan bizi den pertsona kopuruaren arabera
- Adin aktiboan dagoen pertsonarik ez duten/pertsonak dituzten familietan bizi den populazio-ehunekoa
- Atzerritarren ehunekoa adin-tarteen arabera
Familiei buruz erabilitako informazio osagarria:
- Familia-ehunekoa, kide kopuruaren (edo familiaren tamainaren) arabera
- Familia kopurua lurralde historikoaren arabera.

Administrazio-erregistroetako enplegu eta langabeziari buruz erabilitako informazio osagarria:
- Gizarte Segurantzaren erregistroa: afiliatuen kopuruari buruzko hiruhilekoko datuak, sexuaren, adin-taldearen, lurralde historikoaren, nazionalitatearen, jarduera-sektoreen, egoera profesionalaren eta soldatako langileen kontratu motaren arabera
- Lanbideren erregistroa: erregistratutako langabe kopuruari buruzko hiruhilekoko datuak, sexuaren, adin-taldearen, lurralde historikoaren eta nazionalitatearen arabera.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

Europar Batasunaren Lan Indarraren Inkestaren metodologia

Europar Batasunaren Lan Indarraren Inkestaren metodologia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali