Euskal industriaren panorma 2022 

euskal_industriaren_panorama_pdf

Atalak
Atalak
 

Aurkezpena

Euskal AEko industriaren egoeraren ikuspegia (2022) argitaratzearekin bat, Eustatek bi helburu betetzen ditu: informazioaren azterketaren aldeko apustuari eusten dio, datuak osatzen eta aberasten dituzten sintesi-produktuak eskainiz, eta, gainera, eskura dauden datu estatistiko guztiak integratzen ditu (jarduera ekonomikoen direktorioa; kanpo-merkataritzaren estatistika; kontu ekonomikoak; industriaren inkesta, eta abar), Euskal AEko industriaren irudi globala eskaintzeko.

Hamaikagarren edizioa betetzen duen ikuspegi hau 4 ataletan dago banatuta. Horietako batean, Euskal AEko industria Euskal AEko testuinguru makroekonomikoan kokatu nahi dugu, baita gure inguruko beste ekonomia batzuekin alderatu ere. Beste batean, gure erkidegoan kokatuko dugu industria, balio erantsia, langile landunak eta beste alderdi garrantzitsu batzuk aztertzeko, eta eskualdeetan jarriko dugu arreta, industriaren garrantzia ikuspegi geografiko hurbilago batetik aztertzeko.

Gainera, lehiakortasun-adierazle batzuk berrikusiko ditugu, konparazio gisa, eta industria-inbertsioaren azterketari ere helduko diogu. Azkenik, industria-sektorea aztertuko da, I+G+Bari eta IKTen erabilerari erreparatuta.

Edizio honetan, aldaketa bat egin dugu aurkezpenean: infografiak txertatu ditugu, irakurketa errazteko; grafiko interaktiboak erabili ditugu; atalak ez ditugu zenbakien arabera ordenatu, eduki bila dabilenak aukera dezan gehien interesatzen zaiona.

Eustaten estatistikak betez lagundu duten enpresa guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, horiei esker egin ahal izan baita lan hau. Erabiltzaileen esanetara jartzen gara, edozein informazio emateko edo edozein iradokizun jasotzeko.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali