Euskal industriaren panorma 2022 

euskal_industriaren_panorama_pdf

Atalak
Atalak
 

Euskal AEko industria

EAEko industriak oinarrizko prezioetako balio erantsi gordinean (OPBEG) duen pisu erlatiboa handiagoa da sektore horrek Estatu osoan duena baino: 2020ko partaidetza-ehunekoa ekonomia osoaren % 23,1 da. Hala eta guztiz ere, beste ekonomia batzuekin alderatuta, EAEko egitura produktiboak Frantziako edo Espainiako egiturekin baino zerikusi handiagoa du Alemaniako egiturarekin.

Industriaren balio erantsiak 2020. urterako kateatutako bolumenaren indizean izan duen bilakaerak beherakada handia izan du erreferentzia-eremu nagusietan. Beherakadarik handiena EAEk izan du (% 11,2 jaitsi da), eta haren atzetik daude Espainia (% 10,1), Frantzia (% 9,4) eta Alemania (% 9,3); azkenik, EB-27k izan du beherakadarik txikiena (% 6,7).

Industriaren barruan, industriako adarretako edo sektoreetako balio erantsiaren ehunekoen banaketari dagokionez, ikusten da ohiko sektoreek –Metalurgia eta produktu metalikoak eta Garraio-materiala– pisu garrantzitsua dutela ehunekoetan: EAEko industriaren BEGren % 37,9 osatzen dute 2020an.

2019. urtearekin alderatuta, ehuneko hori puntu bat jaitsi da, baina, hala ere, azken urteetako balioen inguruan dago. Nabarmentzekoak dira, halaber, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Makinak eta ekipoa sektoreen pisua: 2020an, % 11,5 eta % 11,3, hurrenez hurren. EAEko industrian pisu txikiena izan duten bi sektoreak Erauzketa-industriak eta Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak izan dira (2020an, % 0,2 eta % 0,3, hurrenez hurren).

Euskal AEko industriako balio erantsiaren sektorekako banaketa. Uneko prezioak (%). 2010-2020

 20102011201220132014201520162017201820192020
02 - Petrolioa ateratzeko industriak0,70,50,40,40,30,30,20,20,20,20,2
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa6,76,36,06,76,86,56,26,26,16,16,6
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza0,70,80,70,80,70,60,70,70,60,60,5
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak5,15,34,94,84,64,34,34,54,44,44,5
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak1,80,90,60,00,32,83,12,42,21,90,3
07 - Industria kimikoa/ 08 - Farmaziako produktuak3,13,23,03,23,03,23,43,43,53,53,9
09 - Kautxua eta plastikoak9,69,89,69,18,99,39,09,19,39,28,1
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak26,827,227,027,928,727,227,728,328,327,025,7
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak2,32,42,62,62,52,52,52,72,72,82,9
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa5,85,75,74,74,84,03,63,63,63,53,9
13 - Makineria eta tresneria9,610,210,510,310,510,710,610,310,010,211,3
14 - Garraio-materiala9,59,810,010,69,710,210,610,911,511,912,2
15 - Altzariak eta beste manufakturak4,74,24,34,24,14,34,24,34,24,65,1
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna11,011,211,712,012,311,411,410,510,611,111,5
17 - Ur hornidura eta Saneamendu2,62,62,92,72,82,42,62,82,82,93,2
Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

EAEko industriaren egituraren bilakaerari dagokionez, azpimarratu behar da sektoreek antzeko banaketari eutsi diotela, denbora igaro ahala. Aldaketa gutxi batzuk bakarrik izan dira sektore batzuen pisuan, krisiaren eragina handiagoa edo txikiagoa izatearen ondorioz batez ere. Hala eta guztiz ere, adar bakar batek du ehuneko bi puntutik gorako gorabehera: Garraio-materiala; 2010-2020 aldian ehuneko 2,7 puntu handitu du pisua, eta, beraz, 2020an industrian pisu handiena izan duen bigarren adarra izan da. Bestalde, Material eta ekipo elektrikoak sektoreak 1,9 puntu egin du behera 11 urteko aldi horretan, balio erlatiboetan.

Sailkapen horren arabera aztertutako hamabost adarretatik, azpimarratu behar da adar guztien balio erantsia jaitsi dela 2020an, krisi sanitarioaren ondorioz. Beherakada izan duten sektoreen artean, hiru nabarmenduko ditugu: lehenik, Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak (–% 84,1); bigarrenik, Kautxua eta plastikoak (–% 23,0), eta, azkenik, Erauzketa-industriak (% 20,8).

Euskal AEko industriako balio erantsia. Uneko prezioak (%). 2010-2020

 20102011201220132014201520162017201820192020
02 - Petrolioa ateratzeko industriak-19,6-29,1-9,8-1,5-23,3-0,8-30,05,915,4-8,8-20,8
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa8,9-4,3-8,87,92,10,8-1,12,92,11,9-5,6
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza-4,510,9-11,16,9-10,5-5,58,26,8-8,9-4,2-15,4
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak-3,15,8-12,2-4,0-3,2-3,04,85,42,83,3-10,7
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak55,4-48,4-35,1-101,6::13,2-19,3-6,2-10,4-84,1
07 - Industria kimikoa/ 08 - Farmaziako produktuak5,33,5-10,13,2-2,99,510,73,84,63,1-3,0
09 - Kautxua eta plastikoak8,63,4-6,5-7,5-1,49,30,04,16,01,8-23,0
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak6,53,0-5,00,43,5-0,85,85,23,8-2,3-16,9
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak18,66,14,10,3-4,25,70,611,24,98,3-11,4
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa1,7-0,5-4,2-18,81,5-12,3-6,84,21,31,8-3,0
13 - Makineria eta tresneria5,57,9-1,7-4,62,66,72,7-0,51,34,2-3,3
14 - Garraio-materiala10,14,3-1,82,6-7,79,58,55,89,46,2-10,7
15 - Altzariak eta beste manufakturak5,8-8,3-2,3-5,8-1,19,71,26,51,911,2-2,8
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna-4,63,0-0,2-0,53,9-3,84,1-5,45,66,6-9,6
17 - Ur hornidura eta Saneamendu13,11,76,5-9,33,6-7,79,412,02,45,7-1,0
*Ez da datu esanguratsurik

Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Aurreko azterketari erreparatzen badiogu, agerikoa da EAEko industriak sektoreka duen kontzentrazio-maila. Gai hori sakonago aztertzeko, kontzentrazioaren adierazle diskretu bat erabili da, erakusteko zer ehuneko duen industriako lau adar nagusienen BEGk industriaren BEG osoan. Izan ere, Metalurgia eta produktu metalikoak, Garraio-materiala, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Makinak eta ekipoa sektoreek industriako balio erantsiaren % 60,7 hartu zuten 2020. urtean; zehazki, 2010ean baino 3,8 puntu gehiago, bi urte horien arteko aldian izandako gorabehera txikien ondoren.



EAEko industrian nagusi diren sektoreen erakargarritasuna maila teknologikoaren bitartez zehaztea ere faktore interesgarria izan daiteke. EAEko industria-sektore gehienak (BEGren ia % 39,1 hartzen dutenak behintzat), ELGAren sailkapenaren arabera, maila teknologiko «ertain-txikian» sartzen dira. Eduki teknologiko «txikiak» dituzten sektoreen ehunekoak eta sailkapen horretan sartuta ez daudenak aurreko ehuneko horri gehitzen badizkiogu, emaitzak erakusten digu, 2020an, EAEko industriaren % 66, printzipioz, oso erakargarriak ez ziren sektoreetan zeudela. Industria osoa aintzat hartuta, EAEko industria-jardueren % 5,6 bakarrik sartzen da maila altuan. Baina aztertu den aldian (2010-2020) maila hori hazi egin da: 2010. urtean % 3,5 zen, eta 2020an, berriz, % 5,6. 11 urteko aldi horretan, puntu bateko igoera izan dute eduki teknologikoren bat duten sektoreek: 2010ean % 84,9 ziren, eta, 2020an, % 85,9.

Euskal AEko ekonomiaren eta industria-sektorearen azken bilakaera aztertzeko, prezio nominaletan eta errealetan eskuragarri dauden azken adierazleak baliatuko ditugu.

EAEko hiruhileko kontuek bilakaera ekonomikoaren ikuspegi koiunturalagoa eta hurbilagoa ematen digute. Bertatik ondorioztatzen da ezen 2020an BPGk izan duen uzkurdura handia, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioaren ondorio, guztiz estali duela industria-sektoreak 2021ean izan duen bilakaera positiboak. Pandemiari aurre egiteko 2020ko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez hartutako neurrien ondorioz, eragile ekonomikoen jarduera gehienak partzialki edo guztiz geldiarazi ziren, eta horrek sekula ez bezalako beherakada eragin zuen jarduera ekonomikoan. Hala ere, 2021ean, EAEko ekonomia eta industria-sektorea azkar suspertu ziren, pandemiaren aurreko urteetako balioak lortu arte.

Euskal AEko BPG p/m eta industriako BEG prezio korronteetan. Urte arteko hazkunde-tasak (%). 2020-2021

 20202021
 GuztiraIVGuztiraIIIIIIIV
Industria eta energia-12,6-10,012,7-0,332,88,814,5
Manufaktura-industria-13,4-10,112,80,135,39,312,2
BPG merkatu-prezioetan-10,1-8,48,1-1,920,96,29,2
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

EAEko industriak, balio nominaletan, bilakaera positiboa izan du 2021. urtean, baita balio errealak kontuan hartuta ere (moderatua izanik ere). Hala, EAEko industriak % 8,5eko tasa positiboa izan zuen industria eta energia osoan, eta % 9,2koa manufaktura-industrian; BPGk, berriz, igoera apalagoa izan zuen (% 5,6).

Euskal AEko BPG p/m eta industriako BEG. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko hazkunde-tasak (%). 2020-2021

 20202021
 GuztiraIVGuztiraIIIIIIIV
Industria eta energia-11,2-6,88,5-1,130,25,54,3
Manufaktura-industria-11,6-6,69,2-0,733,15,93,8
BPG merkatu-prezioetan-9,9-8,15,6-2,918,63,94,7
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Euskal AEko BPG merkatuko prezioetan eta industriako BEG. Urte arteko hazkunde-tasak (%). 2020-2021

Bolumen-indize kateatuak

Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Bestalde, Industria Produkzioaren Indizea (IPI) hilero ateratzen da, eta industriaren BEGren bilakaera erreala neurtzen du, balio errealetan. Adierazle horren bidez, gainera, 2022. urteko lehenengo hilabeteetan EAEko industriak izan duen bilakaera ere azter dezakegu, sektoreak nolabait banatuta.

Beheko grafikoan ikusten da indize horrek zein bilakaera izan duen azken urteotan (2022ko martxora arte) industriako sektore handienetan. Nabarmentzekoa da indize orokorraren aldakortasuna, eta, batez ere, 2020ko apirilean sektore guztiek izandako beherakada handiaren eta 2021eko apirilean izandako gorakada handiaren arteko kontrastea. Izan ere, 2020an, jarduera ekonomikoaren zati handi bat geldiarazi zen, krisi sanitarioaren ondorioz, eta ekoizpenaren guztizkoa % 38,8 jaitsi zen; 2021ean, ordea, indize orokorra % 63,7 igo zen.

Industriako lan-ikuspegiari dagokionez, nabarmena da industriako enpleguaren garrantzia Euskal AEn. Landunen adierazlea aintzat hartuta, 2020an, EAEko langileen % 20,4k industrian lan egiten dute. Eta datu horrek sobera gainditzen ditu bai Estatuko batezbestekoa (% 11,0) bai EB-27koa (% 16,0), 2010. urtetik ia bi puntu galdu baditu ere. Industrian aritzen diren langileen jaitsiera hori aztertutako hiru eremu geografikoetan erakusten da; hala eta guztiz ere, ehuneko horrek Estatuan 1,4 puntu galdu ditu; EB-27n 0,6 puntu, eta Euskal AEn, 1,8.

2020. urtean, krisi sanitarioaren ondorioz, industrian jarduten zuten landunen kopuruak % 8,2 egin zuen behera, kopuru absolutuetan. Kopuru horiek urrun daude 2010eko datuetatik, industriak 28.000 enplegu baino gehiago galdu baititu denbora-tarte horretan.

Industria-jardueren enplegua aztertzean ikus dezakegu industriako langile kopuruari egin zaion ekarpena asko aldatzen dela adar batetik bestera, industriako balio erantsian adar horiek duten ordezkaritza-mailarekin bat etorriz.

Hala, industriaren hiru adarretan biltzen dira EAEko industrian aritzen diren langileen % 54: Metalurgia eta produktu metalikoak (% 33,2); Makinak eta ekipoa (% 11,1), eta Garraio-materiala (% 9,7). Landunen kopuru txikiena duten sektoreak, aldiz, hauexek dira: Erauzketa-industriak (% 0,2), eta Farmazia-produktuak eta Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak (industriako enpleguaren % 0,5 hartzen du bakoitzak).

Euskal AEko industriako langile okupatuen banaketa, industri adarren arabera. 2010-2020

 201020112012201320142015201620172018201920202020%2020/2019
Araba/Álava218.819213.405203.174195.633192.387194.458198.141203.497206.349207.004200.6992.963,2-3,0
02 - Petrolioa ateratzeko industriak7005795504704594674374454594314186,2-3,0
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa15.91115.56014.58714.53314.48114.66014.59915.06215.23515.24714.762218,0-3,2
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza3.0212.8332.6502.4802.4062.4372.4812.5452.5752.3982.35434,8-1,8
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak14.62513.95312.94212.22211.70011.53811.47111.61711.45911.49811.179165,1-2,8
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak1.1861.1841.1521.0901.0471.0511.0231.0251.0321.00099014,6-1,0
07 - Industria kimikoa4.5604.3213.9163.8783.8203.8484.0454.1224.1114.0053.95358,4-1,3
08 - Farmaziako produktuak63658458857860863965566467172393213,828,9
09 - Kautxua eta plastikoak21.86421.83220.01618.58218.10818.62818.63319.22719.10919.13418.516273,4-3,2
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak74.74472.37968.78965.97665.76366.32467.17968.93769.53569.73866.666984,3-4,4
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak5.7435.7955.9415.7835.7106.0636.2246.5706.7797.0386.66698,4-5,3
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa12.75512.55911.97710.8179.5049.0818.9068.9808.8719.1769.036133,4-1,5
13 - Makineria eta tresneria21.77821.36620.66620.32220.72121.20421.85722.23422.68123.00822.228328,2-3,4
14 - Garraio-materiala17.92217.39216.93017.73016.72017.00218.37118.96320.60720.39719.551288,7-4,1
15 - Altzariak eta beste manufakturak15.17114.27613.96013.01312.80213.38613.86514.17614.30214.49014.521214,40,2
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna2.4502.4552.3562.3482.2952.2552.2012.3612.3592.0872.15431,83,2
17 - Ur hornidura eta Saneamendu5.7536.3376.1545.8116.2435.8756.1946.5696.5646.6346.773100,02,1
Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Industriako enpleguaren kontzentrazio maila handi hori ia ez da aldatu azken urteotan.

2020an jasandako COVID-19aren ondorioz, EAEko industriako landunen kopurua % 3 jaitsi zen, eta, beraz, azken urteetan izandako joera positiboa hautsi zen. Enplegatutako pertsonen kopurua bost urtez etengabe hazten ari zela ikusi ondoren, urte hartan 200.699 ziren; hau da, 2019an baino sei mila pertsona gutxiago.

Bestalde, bereziki azpimarratu behar da zein handia den industrian lan egiten duen emakumezkoen kopuruaren eta ekonomia osoan lan egiten dutenen arteko aldea. Hala, ekonomian, oro har, emakumezko landunen ehunekoa 2020an (% 47,8) industrian lan egiten dutenen bikoitza baino gehiago izan da (% 22,2). Dena den, zerbitzuen sektorean biltzen da emakumeen ehuneko handiena.

Iturria: Eustat. Biztanleriaren jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Landunen kopurua industria adarren arabera aztertzen baldin badugu, azpimarratzekoa da jardueraren arabera zeharo aldatzen dela emakumezko langileen kopurua. Beheko grafikoan, hain zuzen, jarduera-adarren gaineko informazioa ematen da, eta 2020. urtean langile guztien artean emakumezkoek izan zuten parte-hartzearen maila bereizten da.

Grafikoko zazpi adarretan, emakumeen okupazioa industria sektoreko batezbestekoaren gainetik dago. Adar horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (landunen % 72,5 emakumeak dira) eta Farmazia-produktuak (% 56,7 dira emakumeak). Kopurua txikiagoa izan arren, honako sektore hauetan ere emakumeen parte-hartzea handia da: Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (% 39,2), eta Produktu informatikoak eta elektronikoak (% 33,6).

Azpimarratu behar da industria-sektorean enplegu-tasa eta pisu handiena duten adarretan oso txikia dela emakume landunen ehunekoa. Hala, Metalurgia eta produktu metalikoak sektorean, adibidez, % 14,8 bakarrik dira emakumeak.

EAEko industria-sektorearen banaketa eta bilakaera aztertuko dugu, eskualdez eskualde, baina B (Erauzketa-industriak) eta C (Manufaktura-industria) atalak bakarrik hartuko ditugu aintzat.

COVID-19aren pandemiaren ondorioak arintzeko ezarri ziren jarduera-murrizketak gorabehera, 2020an, EAEko hogei eskualdeetatik hirutan hazi zen erauzketa-industriako eta manufaktura-industriako enplegua: Añanan (% 4,3) eta Arabako Mendialdean (% 0,6), eta Plentzia-Mungian (% 3,2).

Eskualde mailako salmenta garbiek, hala ere, joera okerragoa erakusten dute: EAEko hogei eskualdeek urteko hazkunde-tasa negatiboak izan zituzten, eta berriz ere Arabako Mendialdea (% 1,7) eta Plentzia-Mungia (% 2,6) izan ziren eragin gutxien jasan zutenak. Gipuzkoaren kasuan, Urola Kosta izan zen egoerari ondoen eutsi zion eskualdea (–% 6,9).

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Aldi erabilgarriak

Erauzketa- eta manufaktura-industrietako enplegua % 3,1 jaitsi da Arabako eskualde guztietan. Enpleguaren beherakadak neurri handiagoan edo txikiagoan gertatu diren arren lurraldean, bi eskualdetan gora egin du enpleguak. Bizkaian, enpleguak % 3,7 egin du behera, batez beste, eta zazpi eskualdeetako batek bakarrik izan du urteko aldakuntza positiboa; gainerakoei dagokienez, Gernika-Bermeok izan du jaitsierarik nabarmenena. Gipuzkoan, enpleguaren ondorioak ez dira hain larriak izan (–% 3,0); hala ere, eskualde guztietan ikusten da kopurua neurri handiagoan edo txikiagoan murriztu dela.

Esan dezakegu Gipuzkoa dela dentsitate uniformeena duen lurraldea; Araban, aldiz, landunak eskualde bakar batean biltzen dira bereziki: Arabako Lautadan. Landunekin gertatzen den bezala, industria-sektoreko salmenten banaketa uniformeagoa da Gipuzkoan, eta desberdinagoa Araban.

Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
Iragazkia eta animazioa
Langileak
2020
Konparazioa

Egin klik eskualdeetan historikoa ikusteko

Salmentei dagokienez, adierazi behar da Araban % 16,3 jaitsi zirela salmenta garbiak, 2019. urtearen aldean, eta, joera horretan, Arabako Lautada nabarmentzen da. Izan ere, bertan bildu zen lurraldeko salmenta guztien ehunekorik handiena (% 71,8), bai eta enpleguarena ere (% 63,5). Nabarmendu behar da eskualde horretan Gasteiz sartzen dela, lurraldeko hiriburua.

Bizkaian, joera negatiboa da (% 22,7), eta bi eskualde nabarmentzen dira: Bilbo Handia (Bilbo sartzen da, lurraldeko hiriburua, eta fakturazio osoaren % 63,6 dagokio) eta Durangaldea (% 20,7). Bien artean, enplegu osoaren ia % 80 biltzen dute.

Gipuzkoan, salmenten bilakaera ez da hain gogorra izan: 2020an % 14,1 murriztu da negozio-zifra. Hiriburuari dagokion eskualdean, Donostialdean, % 12,9 murriztu ziren salmentak, eta Gipuzkoako salmentetan zuen pisua enpleguaren tamainaren oso antzekoa zen. Horrela, Donostialdeak salmenten % 24,5 eta lurraldeko enpleguaren % 25,0 biltzen zituen; bi kasuetan, gainerako hiriburu-eskualdeek lurraldearen aldean zituzten zifrak baino txikiagoak.

Bestalde, balio erantsi gordinak (ekoitzitakoaren eta erabilitako kontsumoen balioaren arteko aldea da, eta sortutako aberastasuna adierazten du), % 15,2ko beherakada izan zuen 2020an. Eskualdearen bilakaera Arabako Mendialdean bakarrik izan da positiboa: bere balio erantsia % 12,6 handitu da 2019tik 2020ra. Araban, oro har, % 13,6 jaitsi zen balio erantsia. Bizkaia izan zen beherakadarik handiena izan zuen lurraldea (% 19,1). Gipuzkoa, aldiz, sortutako aberastasuna gutxien murriztu zuen eskualdea izan zen, aurreko urtearen aldean (% 12,3).

Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
Iragazkia eta animazioa
Vabcf
2020
Konparazioa

Egin klik eskualdeetan historikoa ikusteko

Azkenik, industria-establezimenduen banaketa aztertu dugu, lurralde historikoen eta eskualdeen arabera, baita azken urtean izan duten bilakaera ere. Lurraldeen arabera, 2020an, Bizkaian ezarritako establezimenduek EAEkoen % 42,9 osatzen zuten; Gipuzkoan ezarritakoek % 39,4; eta Arabakoek % 17,7.

Eskualdeen arabera, lurralde historikoetako hiriburuak dituzten hiru eskualdeek dute establezimendu kopuru handiena 2020an:

2020. eta 2019. urteetan erregistratutako aldakuntzei dagokienez, lau eskualdetan bakarrik izan da positiboa, eta Arabako Mendialdea nabarmentzen da (% 10,5). Hiru eskualdek balio berari eusten diote, eta gainerako eskualdeetan murriztu egin da industria-establezimenduen kopurua 2020an, bereziki Arratia-Nerbioin (–% 6,2).

Euskal AEko industria-establezimenduak, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera (%). 2013-2020

 Urte arteko hazkundeaGuztizkoaren gaineko ehunekoa
 2022/12/1314/1315/1416/1517/1618/1719/1820/1920132014201520162017201820192020
Euskal AE-2,7-2,3-1,8-2,6-1,0-0,8-1,9-1,7100100100100100100100100
                 
Araba/Álava-1,5-2,0-1,9-1,2-0,7-0,7-0,4-1,017,017,017,017,217,317,317,617,7
Añana4,70,00,01,50,07,42,7-4,00,50,60,60,60,60,60,70,7
Arabako Lautada / Llanada Alavesa-2,9-1,8-2,5-1,7-1,4-0,60,4-2,49,59,69,59,69,69,69,89,7
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa-8,3-9,110,00,04,5-17,40,010,50,20,20,20,20,20,20,20,2
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa1,1-3,4-2,20,20,0-1,1-2,10,93,73,73,73,83,83,83,83,9
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea-2,5-6,5-2,82,22,10,02,84,01,21,21,21,21,31,31,31,4
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa0,91,80,9-4,4-1,9-0,5-4,3-1,01,81,81,91,91,81,81,81,8
                 
Bizkaia-3,4-3,5-1,9-3,4-0,8-0,8-1,7-2,343,943,443,443,043,143,143,142,9
Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión-3,7-2,9-4,5-2,1-1,1-3,2-1,1-6,21,71,61,61,61,61,61,61,5
Bilbo Handia / Gran Bilbao-4,2-3,3-2,0-4,20,0-0,4-1,7-2,627,527,327,226,727,027,127,126,9
Durangaldea / Duranguesado-2,1-4,6-2,7-0,3-3,60,1-0,7-1,67,57,47,37,57,37,37,47,4
Enkartazioak / Encartaciones1,8-0,60,0-8,9-1,30,0-4,60,01,41,41,41,31,31,31,31,3
Gernika-Bermeo-3,3-6,11,8-1,8-3,2-1,0-1,0-2,41,91,81,81,91,81,81,81,8
Markina-Ondarroa2,5-9,3-3,2-1,7-1,7-10,4-7,1-3,51,61,51,51,51,51,41,31,3
Plentzia-Mungia-3,61,71,4-3,70,00,0-0,31,42,32,42,52,52,52,52,62,6
                 
Gipuzkoa-2,5-1,1-1,7-2,3-1,1-1,0-2,7-1,539,139,639,639,839,739,639,339,4
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa-2,01,6-1,31,0-0,80,5-3,30,03,13,23,23,43,43,43,43,4
Debabarrena / Bajo Deba-1,0-2,2-2,4-1,4-1,8-0,6-3,2-1,34,74,74,74,74,74,74,64,7
Debagoiena / Alto Deba-3,2-4,5-3,0-4,51,2-1,2-0,9-1,43,93,83,83,73,83,83,83,8
Donostialdea-1,80,2-2,3-3,5-2,4-1,8-2,6-1,613,914,314,214,113,913,813,713,7
Goierri-3,3-0,61,5-4,01,1-2,4-0,4-1,83,83,94,03,94,04,04,04,0
Tolosaldea-4,7-2,40,40,8-0,2-1,2-4,10,04,04,04,14,34,34,34,24,3
Urola Kosta-3,2-2,6-2,3-1,3-1,50,9-4,1-2,55,65,65,65,75,65,75,65,6
Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali