Euskal AEko industriaren testuinguru makroekonomikoa
- Testuinguru makroekonomikoa
- BPGaren bilakaera
- Kanpo-merkataritza
- Enpresen dinamismoa
EAEko industriak gaur egun duen testuinguru makroekonomikoa aztertze aldera, EAEko ekonomiak eta Europar Batasuneko ekonomiak (EB-27) izan duten azken bilakaera laburtuko dugu. Horretarako, lau ekonomia-adierazle erabili ditugu: BPG errealaren urte arteko hazkunde-tasa, kateatutako bolumenen indizeen arabera neurtua; enplegua sortzeko tasa (pertsona landunen bilakaeratzat hartuta); langabezia-tasa, eta kontsumoko prezioen indizea.
2020an, COVID-19aren pandemia hasi eta neurri murriztaileenak hartu ziren urtean, alegia, industria-jarduerak kalte larriak izan zituen. COVID-19aren ondorioak ekonomia-adierazle guztietan nabaritu ziren. BPG errealetik hasita, nola EAEn hala EB-27n, aztertutako azken urteetako tasa negatibo altuenak izan ditugu (–% 9,9 eta –% 5,9 hurrenez hurren), eta, beraz, eten egin da 2014tik izandako joera positiboa.
2020an, enpleguak beheranzko joera bera erakutsi du bi eremu geografikoetan: EB-27n % 1,4 jaitsi da enpleguaren sorrera; EAEn, aldiz, % 8,3.
2014an izan zen langabezia-tasarik handiena (% 16,1); hau da, Europako batezbestekoa baino bost puntu gehiago. 2015. urtean, hazkunde ekonomikoaren tasa positiboek gora egiteaz bat, EAEko langabezia-tasa jaisten hasi zen. Joera horrek 2019. urtera arte eutsi zion EAEn; 2020an, baina, pandemiaren ondorioz, langabezia-tasa % 10,6raino igo zen, eta EB-27n, % 7,2raino.
2020an, KPIak bilakaera negatiboa izan zuen EAEn (–% 0,3); 27-EBn, berriz, % 0,2 hazi zen.
Euskal AEko eta EB-27ko makromagnitude nagusiak. Aldakuntza-tasa erreala. (%). 2020
| | Benetako BPG | Enplegua | Langabezia tasa* | KPI** |
| | Euskal AE | EB-27 | Euskal AE | EB-27 | Euskal AE | EB-27 | Euskal AE | EB-27 |
| 2009 | -4,1 | -4,3 | -9,6 | -1,8 | 8,1 | 9,3 | 1,0 | 1,3 |
| 2010 | 0,7 | 2,2 | -2,9 | -0,9 | 9,1 | 10,1 | 2,8 | 2,5 |
| 2011 | 0,3 | 1,8 | -2,5 | 0,0 | 10,8 | 10,1 | 2,4 | 2,8 |
| 2012 | -2,0 | -0,7 | -4,8 | -0,2 | 11,8 | 11,1 | 2,7 | 2,3 |
| 2013 | -1,7 | 0,0 | -3,7 | -0,4 | 15,1 | 11,6 | 0,6 | 0,8 |
| 2014 | 1,6 | 1,6 | -1,7 | 0,9 | 16,1 | 11,0 | -0,7 | -0,2 |
| 2015 | 3,0 | 2,3 | 1,1 | 0,9 | 15,7 | 10,2 | 0,3 | 0,2 |
| 2016 | 3,3 | 2,0 | 1,9 | 1,3 | 13,8 | 9,3 | 1,5 | 1,1 |
| 2017 | 2,8 | 2,8 | 2,7 | 1,6 | 11,6 | 8,3 | 1,1 | 1,4 |
| 2018 | 3,1 | 2,1 | 1,7 | 1,5 | 10,5 | 7,4 | 1,0 | 1,6 |
| 2019 | 2,2 | 1,8 | 0,9 | 1,1 | 9,8 | 6,8 | 1,2 | 1,6 |
| 2020 | -9,9 | -5,9 | -8,3 | -1,4 | 10,6 | 7,2 | -0,3 | 0,2 |
Data 2022ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
EAEko ekonomia testuinguru zabalago batean kokatu ahal izateko, aztertuko dugu EAEko, Espainiako, EB-27ko, Japoniako eta AEBetako BPG errealaren urte arteko aldakuntza-tasek zer bilakaera izan duten azken 12 urteetan.
Kontuan izanda 2009. urtea izan zela atzeraldi handiaren urtetik gogorrena, ikusten dugu
Europaren bilakaera ez zela Japoniaren eta AEBen bilakaeren parean joan egoera horretatik irteteko. 2010. urtean suspertzen hasi ostean, 2011. urtean ekonomia guztiek egin zuten behera; batzuek gogorrago eta beste batzuek leunago. Baina Japoniak eta AEBek 2012. urtean hazteko joera berreskuratu zuten, eta 2013. urtean joera horri eutsi zioten. Europako ekonomia osoak (batez ere Espainiako eta EAEko ekonomiek), aldiz, ezin izan zuten balio positiborik lortu 2014. urtera arte. Hurrengo urtean, 2015ean, hazkundea erregistratu zen aztertutako ekonomia guztietan.
BPG errealaren hazkunde-tasak positiboak izan ziren 2016. eta 2017. urteetarako aztertutako eremu guztietan, eta Espainiak eta EAEk izan zituzten tasarik altuenak. Hazkunde hori 2019ra arte mantendu zen, eta, aztertutako ekonomien artean, Japonia izan zen BPG negatiboa izan zuen bakarra (–% 0,2). Hortik aurrera, baita 2020. urtean ere, BPG errealaren beherakada orokorra zen. Tasarik txikienak Espainiak eta EAEk zituzten: % 10,8ko eta % 9,9ko beherakadak, hurrenez hurren. BPGren jaitsierarik txikiena izan zuen ekonomia AEBetakoa izan zen (% 3,4); haren atzetik, Japoniakoa (–% 4,5), eta, ondoren, EU-27koa ( % 5,9).
Europar Batasunaren barruan, ekonomiek portaera desberdinak izan dituzte. Portaerak aztertzeko, EAEko bilakaera eta EB-27ko batezbestekoa alderatuko dira Alemania, Espainia eta Frantziako bilakaerekin.
Itxuraz, ekonomia guztien bilakaerek antz handia dute, batez ere aztertutako lehen urteetan (2009); izan ere, urte horretan herrialde guztiek jasan zuten krisiaren eraginik handiena. Hala ere, denek ez zuten bilakaera berdina izan puntu horretatik aurrera.
Alemaniak eta Frantziak berehala heldu zioten hazkundeari 2010. eta 2011. urteetan, baina beherakada izan zuten atzera 2012an eta 2013an, % 0 inguruko hazkundeekin. Hala, 2014. urtean hasi ziren indarra hartzen, eta, ordutik, bide horretan jarraitu zuten. Aztertutako azken urtean, 2020an –COVID-19aren pandemiak ekonomia guztiei eragin zien urtean–, % 4,6ko eta % 7,9ko beherakada izan zuten, hurrenez hurren.
Espainiak eta EAEk bilakaera oso antzekoa izan dute, baina aztertu diren beste bi herrialdeek baino zailtasun gehiago izan dituzte krisia gainditzeko. Izan ere, herrialde horiek beherakada handiagoa izan zuten, eta tasa negatiboak izan zituzten 2013ra arte. 2014an, bi ekonomiek antzeko hazkunde-tasak izan zituzten; % 1,5 ingurukoak, hain zuzen. 2015. urtetik aurrera, ordea, aztertutako herrialde guztien artetik tasarik handienak eurek izan zituzten, EB-27ren batezbestekoaren gainetik (% 2,0), harik eta, 2020ko krisi sanitarioaren ondorioz, haien BPG erreala gainerako ekonomien azpitik erori zen arte (% 10,8 eta % 9,9, hurrenez hurren).
EAEko hiruhileko kontabilitateak erakusten du EAEko BPGk urtean zehar izan duen bilakaeraren analisi koiunturalenak berretsi egiten duela 2020ko BPGren balantzea, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioak markatu zuena, beherakadarekin itxi zela, 2019. urtearekin alderatuta. Hala, 2020ko laugarren hiruhilekoan, eta hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPG % 0,6 igo zen, eta, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, kalkulatzen da BPGren % 8,1eko beherakada gertatu zela.
Hala ere, ikusten dugu, 2021ean, EAEko BPGk pandemiaren aurretik zituen posizioak berreskuratu dituela, eta 2021a urteko % 5,6ko hazkundearekin amaitu dela, 2020. urtearekin alderatuta.
Atal honetan, kanpo-merkataritzako eragiketak egiten dituzten EAEko enpresen merkataritza-fluxuak aztertuko ditugu. Azterketa horri esker jakin ahalko dugu zer kokapen duen gure erkidegoak Europako testuinguruan; izan ere, errealitate ekonomikoa aztertzeko ezinbesteko tresna da, horren bidez ezagutu ahal izango baitugu zein den gure ekonomiaren bilakaera koiunturala eta zenbateraino dagoen irekita kanpora.
2020. urtean, industriako ondasunen esportazioak 21.124 milioikoak izan ziren; hau da, 2019. urtean baino 4.362 milioi gutxiago. Beraz, % 17,1eko jaitsiera izan zen. Era berean, inportazioak 15.868 milioi euro izan ziren. Kopuru hori 4.290 milioi euro jaitsi zen, 2019. urtean erregistratu ziren balioekin alderatuta; beraz, % 21,3ko beherakada izan zen. Ondorioz, 2020ko ekitaldiko industriako ondasunen merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) 5.256 milioi euroko superabita izan zuen. Estaldura-tasa (esportazioek inportazioekin alderatuta daukaten ehunekoa) % 133,1 izan zen.
Industriako esportazioen eta inportazioen urte arteko aldakuntza-tasak eta industriako BPG –datuak 2003. eta 2020. urteen artekoak dira– kopuru arruntetan aztertuta, ikusten dugu ohiko korrelazioa dagoela industriako ondasunen kanpoko merkataritza-fluxuen eta industriako BPGren artean, azken horrek, orokorrean, profil leunagoa badu ere.
Ikusten denez, egonkortasun erlatiboko urte batzuen ondoren, eta zehazki 2006. urtetik aurrera, urte arteko aldakuntza-tasetan dezelerazioa hasi zen pixkanaka. 2009. urtean iritsi zen punturik baxuenera, eta, 2010ean, indar handiz hasi zen garatzen. Gorabeherak izan zituen, neurri handiagoan edo txikiagoan, harik eta 2020an balio negatibo nabarmenetara iritsi zen arte, baina, dena den, ez ziren 2009koak bezain nabarmenak izan. Horrela, ikusten dugu, 2020an, esportazioak % 17,1 gutxitu zirela; inportazioak, % 21,3, eta BPG, % 11,2.
Industria-sektorearen esportatzeko joeraz ari bagara (industria-esportazioen proportzioa, industriako BPGren aldean), agerian geratzen da EAEko industria-enpresen kanporako orientazioa, 2020an % 158koa izan baitzen. Ezaugarri hori ez da berdina sektore guztietan. Izan ere, sektore hauek batezbestekoak baino esportatzeko joera handiagoa izan zuten: Garraio-materiala (% 427), Makinak eta ekipoa (% 198) eta Material eta ekipo elektrikoak (% 158).

2021. urtean EAEko industriako kanpo-merkataritzaren helmuga eta jatorri diren 10 herrialde nagusietako esportazioen eta inportazioen balioari erreparatzen badiogu (milioi eurotan), ikusten dugu Alemania eta Frantzia nabarmentzen direla bai esportazioen bai inportazioen artean, baina alderantzizko ordenan. Azken horien barruan, Txinako Herri Errepublika hirugarren postuan dago rankingean. Industriako esportazioak hartzen dituztenen artean daude, arestian zehaztutakoez gainera, Erresuma Batua eta AEB.
Ranking honetan, Txina da merkataritza-saldorik okerrena duen herrialdea, produktu mota asko inportatzen delako eta esportatzen denaren balioarekin konpentsatu ezin delako.
Euskal AEko industri ondasunen kanpo-merkataritza, esportatutako partida nagusien arabera. 2020-2021
| | 2020 | % | 2021 | % 2020/2021 |
| Guztira | 25.665.434 | 100,0 | 20.864.546 | 23,0 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 2.098.273 | 8,2 | 1.757.142 | 19,4 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak | 1.749.198 | 6,8 | 1.421.915 | 23,0 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 1.516.534 | 5,9 | 1.416.185 | 7,1 |
| Petrolioaren olio finduak | 1.178.373 | 4,6 | 813.468 | 44,9 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak | 1.048.656 | 4,1 | 907.193 | 15,6 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 657.866 | 2,6 | 342.986 | 91,8 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 583.227 | 2,3 | 493.937 | 18,1 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 386.684 | 1,5 | 251.364 | 53,8 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 358.644 | 1,4 | 373.767 | -4,0 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 335.583 | 1,3 | 282.389 | 18,8 |
| Hodi edo profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak | 327.627 | 1,3 | 366.412 | -10,6 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 265.356 | 1,0 | 167.758 | 58,2 |
| Landu gabeko aluminioa | 265.195 | 1,0 | 103.260 | 156,8 |
| Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 253.617 | 1,0 | 167.251 | 51,6 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 244.434 | 1,0 | 188.792 | 29,5 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 234.172 | 0,9 | 157.980 | 48,2 |
| Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 228.700 | 0,9 | 138.313 | 65,3 |
| Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 228.477 | 0,9 | 157.802 | 44,8 |
| Ardoa, mahats freskoarena | 225.358 | 0,9 | 205.165 | 9,8 |
| Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak | 220.561 | 0,9 | 69.109 | 219,2 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak… | 208.310 | 0,8 | 202.004 | 3,1 |
| Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak.... | 206.691 | 0,8 | 181.144 | 14,1 |
| Findu gabeko kobreak, fintze elektrolitikorako kobrezko anodoak | 198.486 | 0,8 | 249.809 | -20,5 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 197.548 | 0,8 | 173.958 | 13,6 |
| Trenbideak eta antzekoak mantentzeko edo zerbitzatzeko ibilgailuak | 194.919 | 0,8 | 12.727 | 1431,6 |
Data 2022ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2020an eta 2021ean esportatu diren industriako partida nagusiak berberak dira, baina ordena desberdinean aztertutako bi urteetan. Partida garrantzitsuena 10 pertsonatik beherako turismo-ibilgailuak da: guztizkoaren % 8,2 osatzen du, eta urteen artean % 19,4ko igoera izan du. Atzetik datoz Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (% 6,8) eta Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (guztizkoaren % 5,9). Nabarmendu behar da koadroan agertzen diren 25 partidetatik 3k soilik izan dituztela hazkunde negatiboak aztertutako aldian.
Industria-ondasunen kanpo-merkataritza, autonomia-erkidegoen arabera. 2021
| | Esportazioak (milaka eurotan) | Inportazioak (milaka eurotan) | Estaldura-tasa (%) | Merkataritza-saldoa (milaka eurotan) |
| Guztira | 316.609.748 | 342.787.385 | 92,4 | -26.177.637 |
| autonomi erkidegoa | | | | |
| Andaluzia | 34.551.977 | 33.193.670 | 104,1 | 1.358.307 |
| Aragoi | 14.425.156 | 12.226.313 | 118,0 | 2.198.843 |
| Asturiasko Printzerria | 5.187.149 | 4.641.677 | 111,8 | 545.472 |
| Balear Uharteak | 1.792.945 | 1.368.711 | 131,0 | 424.234 |
| Kanariak | 1.912.199 | 2.704.450 | 70,7 | -792.251 |
| Kantabria | 2.967.169 | 2.465.853 | 120,3 | 501.316 |
| Gaztela-Mantxa | 9.052.421 | 11.106.421 | 81,5 | -2.054.000 |
| --Gaztela eta Leon | 14.844.792 | 10.414.316 | 142,5 | 4.430.476 |
| Katalunia | 80.538.474 | 90.428.609 | 89,1 | -9.890.135 |
| Extremadura | 2.386.864 | 1.914.577 | 124,7 | 472.287 |
| Galizia | 25.269.643 | 20.115.602 | 125,6 | 5.154.041 |
| Madrilgo Erkidegoa | 39.866.771 | 81.568.849 | 48,9 | -41.702.078 |
| Murtziako Eskualdea | 12.152.421 | 10.906.151 | 111,4 | 1.246.270 |
| Nafarroako Foru Komunitatea | 9.497.211 | 5.672.501 | 167,4 | 3.824.710 |
| Euskal AE | 25.665.434 | 21.059.909 | 121,9 | 4.605.525 |
| Araba/Álava | 7.340.459 | 4.529.941 | 162,0 | 2.810.518 |
| Bizkaia | 10.204.983 | 11.879.641 | 85,9 | -1.674.659 |
| Gipuzkoa | 8.119.992 | 4.650.326 | 174,6 | 3.469.665 |
| Errioxa | 1.840.564 | 1.380.863 | 133,3 | 459.701 |
| Valentzia | 32.413.360 | 29.846.439 | 108,6 | 2.566.921 |
| Ceuta | 29.816 | 146.434 | 20,4 | -166.618 |
| Melilla | 17.037 | 14.939 | 114,0 | 2.098 |
| Zehaztu gabe | 2.198.345 | 1.611.101 | 136,4 | 587.244 |
Data 2022ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Azkenik, EAEko merkataritza-jarduera ingurune hurbilean kokatze aldera, Estatuko, autonomia-erkidego guztietako eta EAEko lurralde historikoetako industria-produktuen esportazioen eta inportazioen balioak, estaldura-tasa eta estatu osoko merkataritza-saldoa erakutsi dira.
Lurralde historikoetan portaera ezberdinak antzeman dira. Arabako eta Gipuzkoako industria-produktuen esportazioek ia-ia bikoiztu egin dute inportazioen balioa (estaldura-tasak % 162,0 eta % 174,6 izan dira, hurrenez hurren). Bizkaiak, ordea, % 85,9ko estaldura-tasa izan du 2021. urtean, produktu energetikoen inportazioa dela eta.
Nafarroako Foru Komunitateak eta Gaztela eta Leongo, Errioxako, Balear Uharteetako, Galiziako eta Extremadurako autonomia-erkidegoek bakarrik gainditu dute EAEko estaldura-tasa (% 121,9). Kontrako aldean, Ceutaren eta Madrilen atzetik betiere, esportazioen fluxuak baino askoz handiagoak izan dira inportazioen fluxuak Kanarietan, Gaztela-Mantxan eta Katalunian. Horietan guztietan estaldura-tasak % 90etik beherakoak izan dira.
2021. urtean, estatu osoan, inportazioen balioa esportazioena baino handiagoa izan da. Estaldura-tasa % 92,4koa izan dute; ondorioz, merkataritzako defizita 26.178 milioi eurokoa izan da.
2021eko urtarrilaren 1ean, 10.477 enpresa zituen EAEko industria-sektoreak. Bestela esanda, EAEko enpresa guztien % 6,9. Azken urtean, industria-enpresen kopuruak % 1,7 egin zuen behera, eta, ekonomia osoan, enpresen beherakada % 0,9koa izan zen. 2010. urtearekin alderatuta, industriako enpresen kopurua % 22,7 murriztu zen, eta enpresa guztiak aintzat hartuta, % 8,1. Azpimarratu behar da manufaktura-industriari lotutako jarduerak direla ia industria-enpresa guztietan garatzen direnak; % 96 hain zuzen ere.
Euskal AEn instalatutako enpresen kopurua. 2010-2020
| | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2020/2019 (%) |
| B. Erauzteko industriak | 37 | 39 | 42 | 40 | 41 | 40 | 40 | 40 | 42 | 39 | 38 | -2,6 |
| C. Manufaktura industria | 13.127 | 12.455 | 11.858 | 11.421 | 11.115 | 10.979 | 10.692 | 10.546 | 10.468 | 10.234 | 10.062 | -1,7 |
| D. Energia elektrikoaren hornidura | 143 | 135 | 120 | 118 | 118 | 122 | 119 | 114 | 121 | 131 | 129 | -1,5 |
| E. Ur hornidura | 239 | 240 | 232 | 234 | 229 | 237 | 248 | 251 | 256 | 253 | 248 | -2,0 |
| Araba/Álava | 13.546 | 12.869 | 12.252 | 11.813 | 11.503 | 11.378 | 11.099 | 10.951 | 10.887 | 10.657 | 10.477 | -1,7 |
| Ekonomia guztira | 165.995 | 165.517 | 161.067 | 159.001 | 158.810 | 158.436 | 158.086 | 156.528 | 157.358 | 153.971 | 152.554 | -0,9 |
Data 2022ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Euskal AEko enpresak eta enplegua aztertzen baditugu jarduera-atala eta egoitza zein lurralde historikotan dagoen kontuan hartuta, ikusten dugu hauxe dela Euskal AEko enpresen batez besteko tamaina: enpresako 6 landun Euskal AEko ekonomia osoan; industria-enpresetan, berriz, 17,3 landun enpresa bakoitzeko.
Jarduera-atalaren arabera, Uraren hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa atalean dago enpresako landunen kopururik handiena (24,4), eta haren atzetik, Manufaktura-industria (17,2 landun, batez beste).
Enpresak eta beren enplegua Euskal AEn, jarduera-atalaren (A21) egoitza sozialaren arabera. 2021/01/01
| | Guztira | Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa | Estatuko gainerakoak |
| | KOP | Enplegua | KOP | Enplegua | KOP | Enplegua | KOP | Enplegua | KOP | Enplegua |
| Guztira | 152.554 | 909.442 | 20.858 | 177.660 | 77.151 | 366.355 | 50.315 | 246.798 | 4.230 | 118.629 |
| Industria | 10.477 | 181.493 | 1.753 | 28.183 | 4.337 | 66.836 | 4.019 | 69.220 | 368 | 17.256 |
| B. Erauzteko industriak | 38 | 387 | 7 | 58 | 15 | 215 | 10 | 81 | 6 | 33 |
| C. Manufaktura industria | 10.062 | 172.974 | 1.673 | 26.802 | 4.175 | 62.437 | 3.890 | 67.481 | 324 | 16.254 |
| D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 129 | 2.076 | 25 | 72 | 55 | 1.763 | 38 | 117 | 11 | 124 |
| E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 248 | 6.056 | 48 | 1.251 | 92 | 2.421 | 81 | 1.541 | 27 | 843 |
Data 2022ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Sozietatearen egoitza lurraldeen arabera aztertzean, EAEn ezarritako enpresen erdiek (% 50,6) Bizkaian zuten egoitza; Gipuzkoan % 33,0k, eta Araban % 13,7k. Industria-enpresen egoitzen araberako banaketa ere oso antzekoa zen: industria-enpresen % 3,5ek baino ez zuen egoitza EAEtik kanpo.
Establezimenduen araberako azterketak ikuspegi zehatzago eta mugatuagoa ematen du. Enpresen dinamika establezimenduen tamainaren ikuspegitik aztertuta, ikusten dugu EAEko establezimenduek 16,2 langile izan zituztela batez beste. Industria-establezimenduen % 83,6k 20 langile baino gutxiago izan zituzten, eta lanpostuen % 21,3 osatzen zuten. Beste muturrean, establezimenduen % 0,7k, 250 langile baino gehiago zituztenek, enpleguaren % 24,4 hartzen zuten.
Enpleguaren banaketa Euskal AEn jarduera-adarraren arabera, batez besteko tamainari eta enplegatutako pertsonen geruzari jarraiki. 2020
| | Banaketa (%) | Batez besteko tamaina | Enplegu-geruza (%) |
| | | | <20 | 20-249 | >=250 |
| Araba/Álava | 100 | 16,2 | 21,3 | 54,3 | 24,4 |
| Ateratze-industriak | 0,2 | 7,5 | 81,4 | 18,6 | 0,0 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 7,4 | 9,4 | 39,9 | 52,7 | 7,3 |
| Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria | 0,9 | 2,8 | 66,9 | 33,1 | 0,0 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 5,0 | 6,9 | 42,5 | 57,5 | 0,0 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 0,6 | 990,0 | 0,0 | 0,0 | 100,0 |
| Industria kimikoa | 2,0 | 22,7 | 16,0 | 75,9 | 8,0 |
| Botiken fabrikazioa | 0,5 | 66,0 | 2,7 | 58,3 | 39,0 |
| Kautxuzko eta plastikozko produktuen eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa | 9,3 | 25,3 | 15,4 | 44,7 | 39,9 |
| Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa | 32,0 | 18,0 | 23,5 | 59,5 | 17,0 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 3,6 | 35,3 | 8,8 | 69,7 | 21,5 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 4,7 | 38,8 | 7,9 | 63,6 | 28,5 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 11,2 | 34,4 | 11,3 | 66,2 | 22,5 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 10,8 | 106,2 | 2,6 | 26,4 | 71,0 |
| Altzarien fabrikazioa; beste manufaktura-industria batzuk; makinen eta ekipoen konponketa eta instalazioa | 7,1 | 6,1 | 41,6 | 52,2 | 6,3 |
| Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 1,2 | 12,1 | 27,9 | 51,1 | 20,9 |
| Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 3,7 | 18,9 | 19,9 | 58,6 | 21,5 |
Data 2022ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Ikusten dugun bezala, tamaina-tarteen arabera, enpleguaren banaketa oso ezberdina zen sektore batetik bestera. Adibidez, Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioak izeneko adarrak EAEko industriako lanpostuen eta establezimenduen ehuneko handiena izan zuen: lanpostuen % 32,0 eta establezimenduen % 28,8. Sektore horretako establezimenduak 20 lanpostu baino gutxiagoko tartean zeuden: % 78,5. Enpleguari dagokionez, sektore berean 20 eta 249 langileko tartean enplegatuen erdiak baino gehiago zeuden (% 59,5).
Establezimenduen batez besteko tamaina 16,2 langilekoa izan zen. Eta batezbesteko hori guztiz gainditzen zuen Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak jarduera-adarrak (990 lanpostu, batez beste), dagoen establezimendu bakarraren tamainak baldintzatuta. Hortik oso urrun zeuden honako adar hauek: Garraio-materialaren fabrikazioa (106,2) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (66).
20 eta 249 langile arteko establezimenduek EAEko lanpostuen erdiak hartzen zituzten. Haien artean, Industria kimikoa nabarmentzen zen, enpleguaren % 75,9 multzo horretan biltzen zelako.
Azkenik, EAEn ezarritako enpresek 2020. urtean izandako demografia aztertuko dugu.
2020. urtean lanean hasi ziren eta urte horretan jarduera utzi zuten enpresen arteko saldo garbia negatiboa izan zen: 1.477 enpresa gutxiago ekonomia osoan. Industria-jarduera duten enpresen saldo garbi globala –196 enpresakoa da, eta ia guztiak Manufaktura-industria adarrekoak dira.
Enpleguaren saldo orokorra, ekonomia oso aintzat hartuta, 12.185 langile gutxiagokoa izan zen, kontuan izanda altak, bajak eta jarraitzen duten enpresetan izandako mugimenduak. Industriaren saldo globala ere negatiboa izan da, 4.812 lanpostu galdu zirelako (ia guztiak). Eta gauza bera gertatu zen Manufaktura-industria adarrean.
Enpresa-demografia eta enplegua Euskal AEn, jarduera-sekzioaren arabera (A21). 2021/01/01
| | Altak |
| | KOP | Enplegua | KOP | Enplegua | KOP | Enplegua |
| Guztira | 12.076 | 22.190 | 13.553 | 25.045 | -1.477 | -12.185 |
| Industria | 495 | 1.564 | 678 | 2.288 | -196 | -4.812 |
| B. Erauzteko industriak | 1 | x | 2 | x | -1 | -6 |
| C. Manufaktura industria | 465 | 1.498 | 638 | 2.210 | -180 | -4.987 |
| D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 16 | 66 | 19 | 78 | -8 | 61 |
| E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 13 | x | 19 | x | -7 | 120 |
(x)Isilpekotasun arrazoiak direla-eta babestutako laukia
Data 2022ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda