Euskal industriaren panorma 2022 

euskal_industriaren_panorama_pdf

Atalak
Atalak
 

Manufaktura-industria

2019. urteko datuekin alderatuta, 2020. urtean zehar EAEko manufaktura-industrietan egin den inbertsio garbia (inbertsio gordina ken desinbertsioa) % 22,1 jaitsi da. 2010-2020 aldian, 2010. urtean baino 190 milioi gutxiago inbertitu ziren, eta, 2014tik ikusten zen hazkunde motela hautsi zen.

Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia (mila euro eta %). 2010-2020

 201020112012201320142015201620172018201920202020/2019 (%)
Inbertsioa1.562.7381.626.2891.461.0331.575.1951.391.6541.489.0751.588.4971.529.9941.630.5041.763.0391.372.805-22,1
Inbertsioa / VABcf12,612,912,514,312,612,713,012,112,413,312,2-8,2
Inbertsioa / Langile okupatuak7.4457.9717.5278.4237.5888.0128.3917.8828.2788.9117.174-19,5
Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Industria-inbertsio garbiaren eta industriako balio erantsiaren arteko zatidura aztertu da, eta ikusi da, 2020. urtean aurreko urtean baino % 8,2 txikiagoa izan dela. Datu hori 2010. urtekoarekin alderatzen bada, ikusten da 2020. urteko koefizientea % 3,3 txikiagoa dela.

Bestalde, industria-inbertsio garbiaren eta manufaktura-industrian ari diren enplegatuen arteko kozientearen batezbestekoa 7.174 euro izan zen 2020an, 2019. urtean baino % 19,5 txikiagoa. Ratioa 2010ean erregistratutakoa baino % 3,6 txikiagoa da.

Manufaktura-industrietan egindako inbertsio garbiaren banaketa aztertuz gero, ikusten dugu nahiko berdina izan dela EAEko hiru lurraldeetan, desberdintasunak badira ere. 2020. urtean, Gipuzkoak besteek baino inbertsio handiagoa egin du (% 40,6), eta, ondoren, Bizkaiak (% 30,5). Arabak biltzen du gainerako % 28,8a.

Industria-jardueraren adarren araberako inbertsio garbiaren banaketari dagokionez, esan dezakegu, 2020an, Metalurgia eta produktu metalikoak (% 33,3) eta Kautxua eta plastikoak (% 12,6) sektoreek izan dituztela inbertsio-kuota handienak. Industria-inbertsio garbiaren kontzentrazio sektoriala oso handia da: inbertsio handiena duten bi jarduera-adarrek sektorearen inbertsio osoaren ia % 50 biltzen dute.

2019-2020 aldiko inbertsio garbiaren bilakaera jarduera-adarren arabera aztertzen badugu, aipatu behar da hazkunde negatibo handiena izan duen sektorea Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak (–% 89,2) dela, eta, ondoren, Garraio-materiala (–% 41,5). Alde positiboan, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza sektorea nabarmentzen da, % 174,9ko hazkundea izan baitu, eta, haren atzetik, Farmazia-produktuak (% 111,5).

2010-2020 aldian egindako inbertsioaren bilakaera aztertuta, azpimarratzekoa da aztertutako sei sektoreen beherakada, eta Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak izan da aldi horretan beherakada nabarmenena izan duen sektorea (–% 95,4). Aitzitik, 11 urteko aldi horretan bilakaera positibo handia izan duten bi sektore nabarmentzen dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 395,4) eta Industria kimikoa (% 109,2).

Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia (mila euro eta %). 2010-2020

 201020112012201320142015201620172018201920202020/2019 (%)
Inbertsioa1.562.7381.626.2891.461.0331.575.1951.391.6541.489.0751.588.4971.529.9941.630.5041.763.0391.372.805-22,1
Inbertsioa / VABcf12,612,912,514,312,612,713,012,112,413,312,2-8,2
Inbertsioa / Langile okupatuak7.4457.9717.5278.4237.5888.0128.3917.8828.2788.9117.174-19,5
Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Amaitzeko, industria-sektoreek egin duten inbertsio gordinaren bilakaera ageri da, eskuratutako ondasun motaren ikuspegitik. Nabarmentzekoa da bai ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioa bai ibilgetu materialean egindakoa murriztu egin direla 2020an, aurreko urtearen aldean: % 25,8 eta % 7,6, hurrenez hurren. Inbertsio mota bakoitzak orotara izandako pisua oso desberdina da; esaterako, 2020. urtean egin zen inbertsio gordinaren % 88,9 ibilgetu materialetan egin zen.

Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio gordina, ondasun motaren arabera (mila euro eta %). 2010-2020

 201020112012201320142015201620172018201920202020/2019
Inbertsioa guztira1.752.7681.752.6531.639.6261.697.0521.548.8031.602.4451.679.2091.654.5601.879.3811.855.1851.668.447-10,1
Lurrak eta ondasun naturalak35.44845.49822.30332.36137.56333.95339.49827.14053.03839.63634.581-12,8
Eraikuntzak136.440120.137109.148134.346108.805102.047126.855154.734172.593158.209144.350-8,8
Instalazio tekniko espezializatuak462.930472.813278.787201.122188.641207.907277.072228.953274.389202.292295.24245,9
Makineria, lanabesak eta tresneria645.586641.866598.074745.586733.814666.297730.459678.727698.494701.661574.943-18,1
IINFORMATIK TRESNAK20.88430.97920.20422.96624.59016.16319.83623.82326.54933.82523.840-29,5
Garraio-osagaiak33.15720.15221.85215.27019.41623.35426.34522.16924.15327.61628.9674,9
Bestelako ibilgetu materiala63.50373.66468.80358.70074.91597.48986.96295.152102.74694.26370.934-24,7
Aribideko ibilgetu materiala130.359139.803210.752257.518129.138228.556226.408257.751323.502348.791310.920-10,9
Ibilgetu materialean egindako inbertsioa, guztira1.528.3071.544.9121.329.9231.467.8691.316.8821.375.7661.533.4351.488.4491.675.4641.606.2931.483.777-7,6
             
I+Gko gastuak96.321113.423123.440133.031113.58396.79778.39394.952105.576150.143103.982-30,7
Garatutako aplikazio informatikoak9.47415.96211.72813.21515.29515.56613.12213.24615.04215.29818.27119,4
Eskuratutako aplikazio informatikoak29.86421.62324.79719.49621.21723.79226.21531.89438.54235.18729.972-14,8
Emakidak, patenteak, etab.16.2887.391113.1253.28240.5717.9475.20411.98610.1787.1188.12014,1
Bestelako ibilgetu ukiezina72.51449.34236.61360.15941.25582.57722.84014.03334.57941.14624.325-40,9
Ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioa, guztira224.461207.741309.703229.183231.921226.679145.774166.111203.917248.892184.670-25,8
Data 2022ko Uztailaren 13a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Ondasun mota kontuan hartuta, inbertsio gordin garrantzitsuenak honako hauek dira oraindik: Makinak, tresneria eta ekipoak (guztizkoaren % 34,5) eta Uneko ibilgetu materiala (% 18,6). Izan ere, sektore horiek, hurrenez hurren, % 18,1 eta % 10,9ko aldakuntza negatiboak izan zituzten, aurreko urtearekin alderatuta. Azken hamaika urteetako bilakaera aztertzean ikusi da inbertsio osoa % 4,8 murriztu dela, behera egin baitute ibilgetu materialetan egindako inbertsioak (% 2,9) eta ibilgetu ukiezinetan egindakoak ere (% 17,7).

Eskuratutako ondasunen artean, Uneko ibilgetu materiala adarraren bilakaera eta Garatutako aplikazio informatikoak adarrarena nabarmentzen dira; hamaika urteko aldian, % 138,5 eta % 92,9 hazi dira, hurrenez hurren, adar horien inbertsioak.

Lan-kostuak eta horien bilakaera funtsezko elementuak dira ekoizpen-sektore baten lehiakortasun ekonomikoa aztertzeko, eta, horregatik, EAEko manufaktura-industriaren egoera aztertuko dugu, bere inguruko zenbait ekonomiarekin alderatuta. Hiru adierazle aztertuko ditugu: lanak itxuraz duen produktibitatea, soldatapeko bakoitzeko lan-kostuak eta, biak konbinatuta, unitateko lan-kostua.

Produktibitateari dagokionez (faktoreen kostuko balio erantsi gordina –FKBEG– zati landunen kopurua), hobekuntza orokorra ageri da 2010etik aurrera, ekonomia guztietan, baina gorabehera eta alde apalekin. Hala, EAEk, 2010ean berreskuratzen hasi bazen ere, 2012-2013 aldian krisialdi txiki bat izan zuen, eta berriz ere hazkundea izan zuen aztertutako azken urtera arte, alegia, 2019ra arte.

Manufaktura-industrian, pertsona bakoitzeko produktibitaterik handiena 2019an Frantzian dago (urte horretakoak dira azken datuak): 80.100 euro pertsona bakoitzeko; Alemanian ia datu berbera aurkitzen dugu (80.000 €), eta baxuena, berriz, Espainian: 60.800 €. EAEn 66.900 € izan zen, alegia, atzetik ditu Espainia eta EB-27.

Aldi osoa aztertuta, nabarmentzekoa da aztertutako herrialde guztietan manufaktura-industriaren itxurazko produktibitateak izan duen igoera handia. EAEk izan du hazkunderik apalena 10 urte hauetan: % 13,6koa.

Soldatapeko langileen kostuek bilakaera positiboa izan dute 2010-2019 aldian, itxurazko produktibitatearen moduan, eta aztertuko ekonomia guztiek izan dituzte hazkundeak.

2019an, Frantzia eta Alemania nabarmentzen ziren langileen kostu handiengatik: 60.500 € eta 60.200 €, hurrenez hurren. Balio horiek nabarmen txikiagoak dira Espainian (39.200 €). EAE eta EB-27 tarteko egoeran daude, eta soldatapeko langileen kostuak 45.400 € eta 44.100 € izan ziren, hurrenez hurren, 2019an.

Denbora-tarte osoa aintzat hartuta, EAEko eta Espainiako langileko kostuek izan dituzte hazkunde txikienak 2010 eta 2019 bitartean: % 12,2 eta % 9,5eko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren.

Azterketatik ateratako bi ondorio nagusiak honako hauek dira: batetik, EAEk lehiakortasun handiagoa du aztertutako denbora-tartean, inguruko ekonomiekin alderatuta; eta, bestetik, Frantziako eta Alemaniako manufaktura-industriak dauka produktibitate-mailaren hazkunderik handiena. Bestalde, EAEn eta Espainian hazten da gutxien produktibitatea, baina haietan dira pertsonako kostuak apalenak 2010-2019 aldian.

Lan-kostua deritzon aldagaiaren bidez, lan-kostuak produktu-unitate bakoitzeko duen eragina azter daiteke unitateko; hau da, lan-kostuaren eta itxurazko produktibitatearen aldagaiek batera duten eragina neur daiteke. Hortaz, ezinbesteko aldagaia da jarduera ekonomiko baten lehiakortasuna aztertzeko.

LLKren grafikoak oso argi erakusten du zein izan den EAEko manufaktura-industriaren lehiakortasunaren bilakaera aztertutako denbora-tartean, erreferentziatzat hartutako herrialdeekin alderatuta. Hori ikusita, ondoriozta daiteke EAEko manufaktura-industriako langile bakoitzeko lan-kostuak Espainiako ekonomiak 2010ean zituen kostuen antzekoak izan arren, 2019an alde handiagoa dagoela bien artean, eta Frantzia eta Alemania bakarrik ditu aurretik.

Bestela esanda, alderantziz aztertuz gero, EAEko soldaten kostuek balio erantsiaren % 45,5eko gehikuntza sortzen zuten 2010ean; eta datu hori 2019an igo, eta % 47,3 izatera heldu zen. Hala ere, Alemaniak bost puntu baino apur bat gehiago jaitsi du bere produktibitatea. Gainerako ekonomietan, guztiek handitzen dute produktibitatea, neurri desberdinean bada ere.

Azkenik, pertsona bakoitzeko produktibitatea eta lan-kostua aztertuko dira, EAEko manufaktura-industrian. Aldagai bakoitzak aurreko urtearekin alderatuta izan duen aldakuntza-tasa kontuan hartuta, esan dezakegu 2010ean produktibitateak langile-kostuak baino hazkunde handiagoa izan zuela; 2020an, aldiz, justu kontrakoa gertatu da. 2020an, langile-kostuak eta pertsonako produktibitateak behera egin dute aurreko urtearekin alderatuta; zehazki, langileen kostuaren beherakada produktibitatearena baino txikiagoa izan da. Beraz, esan dezakegu langileen kostua produktibitatea baino egonkorragoa dela denboran.



Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali