Informazioaren gizartearen panorama 2022
Atalak
Atalak
 

Administrazio elektronikoa (e-administrazioa)

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ezarpena administrazio publikoen establezimenduetan ezagutzea du helburu, baita Euskal AEko erabiltzaile eta enpresek administrazio publiko horien zerbitzu elektronikoak nola erabiltzen dituzten jakitea ere.

Administrazio elektronikoak administrazioarekiko izapideak telematikoki egiteko aukera ematen du.

Ildo horretan, 15 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileen % 45ek aurkeztu dizkiote Internet bidez betetako formularioak administrazioari azken 12 hilabeteotan. Horrelakorik aurkeztu ez duten Interneteko erabiltzaileen artean, % 6k bakarrik egin dute formularioa bide telematikoetatik ez izapidetzeko hautua.

Administrazioak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuei dagokienez, erabiltzeen % 46k bilatu du informazioa eta % 37k deskargatu ditu formulario ofizialak bide horren bitartez.

Guztira, erabiltzaile diren biztanleen erdiak baino apur bat gehiagok (% 54,5) erabaki dute Internet erabiltzea administrazio publikoak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak baliatzeko.

Enpresek administrazioarekin duten harremanetan, ia enpresa guztiek izapide elektronikoren bat egin zuten administrazio publikoekin. Izapideak zuzenean egin daitezke, hirugarrenen bidez (aholkularitza-etxeak...) edo bi prozeduren bitartez. Horrela, enpresen erdiak baino gehiagok zuzenean egin dute izapideren bat, eta lautik hiruk, berriz, hirugarrenen bidez. Hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, haien tamaina dela-eta baliabide gehiago dituztenez, izapide horiek zuzenean egiten dituzte neurri handi batean. Erdiak baino gehiagok hirugarrenengana jotzen dute.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Egiten diren izapide elektroniko nagusien helburua informazio mota desberdinak lortzea da, baita inprimakiak eta formularioak lortzea ere. Bide horrek ere erabilera handia du BEZa, gizarte-kotizazioak eta hainbat zerga-mota aitortzeko.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Euskal enpresek izapide horiek elektronikoki zein administraziorekin egiten dituzten aztertuz gero, bostetik lau baino gehiago foru-aldundiekin egiten dituzte, eta lautik hiru Administrazio Zentralarekin. Ehuneko horietan eragina dute zerga nagusien gainean dituzten eskumenek. Ondoren, % 65 inguru Eusko Jaurlaritzarekin, heren bat toki-erakundeekin eta neurri txikiagoan Europar Batasunarekin eta beste batzuekin. 10 langile edo gehiagoko enpresetan, nabarmena da toki-erakundeekin, Europar Batasunarekin eta beste batzuekin e-administrazioaz baliatzen diren enpresen proportzioa nabarmen handitu dela.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Halaber, administrazio autonomikoen artean, izapide ohikoenak dira balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) deklaratzea, informazioa bilatzea eta inprimakiak eta formularioak lortzea; Administrazio Zentralari dagokionez, berriz, ohiko izapidea langileen gizarte-kotizazioak deklaratzea da.

Enpresak

Administrazioarekin harremana duten lehen sektoreko enpresak aztertuta, 2019. urtean, % 90k baino gehiagok egin zuten izapide elektronikoren bat erakunde publikoekin. Hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, haien tamaina dela-eta baliabide gehiago dituztenez, ia enpresa guztiek egiten dituzte horrelako izapideak.

Sektoreka, establezimendu guztiak kontuan hartuz, arrantza eta akuikultura sektoreek gehienbat egiten dituzte izapide elektronikoak. Hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, nekazaritza eta arrantza sektorea parean daude.

Egiten diren izapide elektroniko gehienen helburua informazioa eta inprimakiak lortzea da. Gizarte-kotizazioak eta zergak aitortzeko ere erabiltzen dira gehienbat izapide elektronikoak.


Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar