Informazioaren gizartearen panorama 2022
Atalak
Atalak
 

Interneten erabilerak

Erabiltzaileen eta enpresen mailan, Interneteko portaera eta ohiturak askotarikoak dira, denboran zehar aldatzen dira eta hainbat zirkunstantziek bereziki eragiten diete. Hori dela eta, interesgarria da Interneten zer egiten dugun, zergatik egiten dugun eta horren inguruan nola aldatzen garen aztertzea eta ezagutzea.

Euskal AEn Internet erabiltzen duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonak adin-tarte horretako EAEko biztanleria osoaren % 86,3 dira 2022an (1.630.000 pertsona inguru). Aurreko urteko aldi beraren aldean, ehuneko hori ehuneko puntu bat igo da. Euskal AEn, 10 pertsonatik 9k dute Interneteko konexioa etxean, eta azken 3 hilabeteetan konektatu dira.

Interneteko konexioa egiteko tokiari dagokionez, ia erabiltzaile guztiak konektatzen dira etxetik, eta, neurri txikiagoan, lantokitik eta ikastegitik. Pertsona ugari konektatu dira berriki hainbat tokitatik.

15 urteko eta gehiagoko biztanleen % 87k erabiltzen dute Internet Araban eta Bizkaian, eta ondoren Gipuzkoa dator, % 86rekin, 2022an. Bizkaia da lurralde historikoa, aurreko urtearen aldean gehien hazi den Interneteko erabiltzaileen ehunekoarekin.

Genero-arrakala deritzona, 2021ean ehuneko 4 puntukoa zena, ehuneko bi puntura jaitsi da 2022an. Horrela, 15 urte eta gehiagoko biztanleriari dagokionez, Interneteko erabiltzaileak gizonen % 88 dira, eta erabiltzaileak, berriz, emakumeen % 85.

Internet gehien erabiltzen dutenak ikasleak edo aktibo dauden langileak dira: ia denek erabili dute azken 3 hilabeteetan. Ostera, erabilerak nabarmen egiten du behera langabetuen edo aktibo ez dauden langileen artean.


Interneten erabilera-maiztasunari dagokionez, 10 pertsonatik 9 ia egunero konektatzen dira (gutxienez, astean 5 egun). Erabiltzaileen % 6 maiztasun txikiagoarekin konektatzen da.

Azken urteotan, egunero konektatzen direnen taldea ari da gehien ugaritzen. Zehazki, 31 ehuneko puntu hazi da 2011tik 2021era bitartean, eta, beraz, murriztu egin dira beste maiztasun batzuk.


Internet azken hiru hilabeteotan erabili duten pertsonen ehunekoa %57koa zen 2011n, eta % 85ekoa 2021ean.

Interneten erabilera eta bilakaera aldatu egiten dira erabiltzaileen artean, ezaugarri soziodemografikoen arabera. Sexuaren arabera, hazkundea handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino ( % 54tik % 85era). Adinari dagokionez, 65 urtetik gorako taldeak izan du bilakaera handiena aldi horretan. Jarduerari dagokionez, ia ikasle guztiak, baita okupatuak ere, Interneten erabiltzaileak dira 2022an; hala ere, pertsona ez-aktiboen eta langabeen taldeak izan du hazkunderik handiena.


Komunikaziora eta informazioa bilatzera zuzendutako zerbitzuak erabiltzen dituzte, batez ere, Internetera sartzen direnek. Biztanleria ia osoak erabiltzen du WhatsApp edo bat-bateko mezularitzako beste aplikazioren bat, eta neurri txikiagoan bada ere, hauek guztiak ere egiten dituzte: mezu elektronikoak bidali eta jasotzea (% 82,4), egunkariak eta aldizkariak irakurtzea (% 74,9) eta bideokonferentziak egitea (% 59,9). Erabiltzaile guztien erdia baino gehiago, gainera, sare sozialetan ibiltzen dira (% 53,9).

Internet bidez egiten diren eragiketa askoren jatorrian kontsumoa eta jarduera ekonomikoak daude. Besteak beste, bankuetara sartzeko eta finantza-eragiketak egiteko (% 67,7), erosketak egiteko (% 54,7) eta ondasunak eta zerbitzuak erosteko eta saltzeko (% 11,3) erabiltzen da.



Gaur egun, euskal enpresen % 90k baino gehiagok dauka Interneteko konexioa. Bestalde, 10 langile edo gehiagoko enpresak kontuan hartzen badira, % 100 inguruk dute.

Enpresa horiek Interneteko zer konexio-mota duten aztertuz gero, ikus dezakegu Internet daukaten enpresen % 95ek banda zabaleko konexio finkoren bat dutela, eta % 90ek konexio mugikorren bat erabiltzen dutela. Tamaina kontuan hartzen badugu, 10 langile edo gehiagoko enpresetan, mailak zertxobait handiagoak dira aurrekoetan baino; zehazki, % 100etik gertukoak.


Konexio finkoen barruan, azken 20 urteetan, Internet bidezko konexioetan izan duten bilakaerari dagokionez, ADSL bidezko konexioek izan dute bilakaera handiena: 2009. urtean %86,7raino heldu baitziren. Ordutik aurrera, konexio horiek ez dute gora egin; aitzitik, 2013tik aurrera behera egiten dute, gaur egun arte. Horren aldean, aurrekoa ordezkatuz, zuntz optiko bidezko konexioa agertu da (kable bidezkoa, FTTH...). Hazkunderik handiena izan duen konexio mota bihurtu da, eta une honetan, ia % 80koa da erabilera.

Lehengo konexio finkoek (Modem eta RDSI), zeinak 2003. urtera arte konektatzeko bide nagusiak baitziren, beheranzko joera nabarmena izan dute, haien abiadura motela delako; gaur egun ez ditu ia inork erabiltzen, eta horregatik aztergai izateari utzi diote.

Azpimarratu behar da hazkunderik handiena konexio mugikorrek izan dutela azken urteotan. Konexio horiek 2008an hasi ziren hazten, eta hazkunde hori arestian aipatu ADSLaren beherakadarekin batera hasi zen gertatzen.

Interneten presentzia duten gero eta euskal enpresa gehiagok daukate web-orria. Gaur egun, EAEko establezimenduen erdiak baino gehiagok daukate webgunea; 10 langile eta gehiagoko enpresetan, ehuneko hori % 90 baino handiagoa da.

Webgune horietan, gaztelania gehienbat erabiltzen da ia kasu guztietan, enpresa tamaina, sektore ekonomikoa edo kokatuta dauden lurralde historikoa edozein direla. Ondoren, euskara, bost webgunetatik bitan, eta ingelesa, hirutatik batean. Hamar langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartzen baditugu, bitik batek euskaraz eta ingelesez du webgunea; laurden batek beste hizkuntza batzuetan.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Webguneetan ematen diren zerbitzuei erreparatzen badiegu, enpresari buruzko informazio orokorra ematea da ohikoena, eta jarraian, informazioaren pribatutasunari buruzko adierazpena duten webguneak eta produktuen katalogo bat edo prezio-zerrenda bat izatea. Ondoren, ehuneko txikiagoan bada ere, enpresaren profilen loturak gizarte-baliabideetan dituztenak, enplegu-eskaintzei buruzko informazioa dutenak, eskaerak jasotzeko edo erreserbak online egiteko aukera ematen dutenak eta saldu ondoko zerbitzuak eskaintzen dituztenak daude.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Eskualdeen araberaGipuzkoako eskualdeetan dauden enpresetan besteetan baino gehiago erabiltzen da euskara webgunean. Lurralde horretako zazpi eskualdetatik seitan euskara % 50ean erabiltzen da webgunean, eta Urola Kostan, % 67,9raino heltzen da. Ondoren kokatuta dago Bizkaia (% 57,7), eta horren barruan, Markina-Ondarroa eskualdean % 78,5eko erabilera nabarmentzen da gainerako eskualdeen gainetik. Araban (% 47,4 batez beste), Arabako Mendialdea nabarmentzen da, izan ere, establezimenduen % 78,5k dauka webgunean euskaraz.

Ia Administrazio guztia konexio finkoen bidez konektatzen da Internetera, eta lau establezimendutatik hiru, bestelako konexio mugikorra ere badauka. Nabarmentzekoa da zuntz optikoaren (kable bidezkoa, FTTH...) eta konexio mugikorren bilakaera, hazkunde handia izan dutelako. Horrela, aurreko teknologiak ordezkatu dituzte.

Administrazioen webguneetan, erakundeari buruzko informazio orokorra, produktuen katalogo edo prezio zerrendei buruzkoa, eta sare sozialen profiletan sartzeko estekak jasotzen dira gehienbat. Enpresek sektoreko webguneekin alderatuz, administrazioak garrantzi handiagoa ematen die lan-eskaintzei buruzko informazioari eta desgaitasuna duten pertsonen erabilerraztasunari.



Webguneak irakur daitezkeen hizkuntzei dagokienez, euskara eta gaztelania nabarmentzen dira, ia guztietan daude. Ingelesari dagokionez, webguneen % 35,4an dago; % 20 inguruan beste hizkuntza batzuk ere badaude. Enpresen sektorean webgune asko euskaraz daude, eta neurri txikiagoan, berriz, ingelesez edo beste hizkuntza batzuetan.

Enpresak

Interneteko konexioa duten lehen sektoreko establezimenduen artean, laurdenak bostenak konexio finkoak zituzten 2022an, eta ia guztiek konexio mugikorrak. Gainerako sektoreetan bezala, kablearen (zuntz optikoa) erabilera nabarmentzen da, % 50,8 establezimendutan. Haren atzetik, DSLa dago, establezimenduen % 38an. Horrenbestez, argi dago teknologia berriak askoz ere beranduago ezartzen direla horietan hiri-ingurunean baino. Bestelako konexio finkoak % 5,4 dira. Azken horietan, irismen handiagoko haririk gabeko teknologiak erabiltzen dira, hala nola Wimax konexioak, landa-inguruneetan sarbide hobea izateko, eta satelite bidez arrantza-sektorean.


Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar