Merkataritza elektronikoak gero eta garrantzi handiagoa du Interneten. Sareko globalizazioari esker, ordutegi-murrizketarik gabe egin ahal izan dira negozioak mundu osoan, eta erosteko eta saltzeko modu berri bat sortu da, bai enpresen artean, bai kontsumitzaileen artean. Web Orriek eta enpresen beste sare batzuek bilakaera izan dute zerbitzu horiek emateko.
Erosketa elektronikoak biztanleen artean
Interneteko erabiltzaileen erdiak baino gehiagok ondasun edo zerbitzuren bat erosi du 2023an bide horren bidez azken 3 hilabeteetan. Kolektibo horrek arropa eta oinetakoak (kolektiboaren bi heren), etxerako ondasunak, ostatuak, ikuskizunetarako sarrerak, zaintza pertsonalak eta higienekoak, garraioa eta kirol-materiala erostea du helburu.

Ekipamenduei buruzko datuak inkestaren erreferentzia-urteko lehen hiruhilekokoak dira, baina merkataritza elektronikoari buruzkoak, zifra ekonomikoak gehitzean, informazioa bildu aurreko urte ekonomikoari buruzkoak dira beti.
Merkataritza elektronikoak banaketa desberdina du Euskal AEko enpresetan, sistema horren bidezko erosketa edo salmenten arabera. Enpresen tamainaren eta ekoizpen-sektorearen arabera ere aldeak daude. Enpresek gutxiago erabiltzen dute beren produktuak saltzeko.
Era berean, oso adierazgarria da merkataritza elektronikoak azken bi hamarkadetan izan duen bilakaera ikustea. 2001ean merkataritza elektronikoa egiten zuten enpresen ehunekoa ia anekdotikoa zen, eta gaur egun lau enpresatik batek egiten du.
Halaber, bide elektronikoetatik erosten duten establezimenduen kopurua bide beretik saltzen dutenena baino askoz handiagoa bada ere, zifra ekonomikoetan salmenta gehiago egiten dira erosketa elektronikoak baino.
Lurralde historiko bakoitzaren pisuari dagokionez, hirurek nahiko antzera banatzen dituzte salmenta elektronikoak. Erosketetan, ordea, partaidetza desberdinagoa da; Bizkaiak Euskal AE osoko erosketa elektroniko guztien erdia hartzen du.
Sektoreka, industria-sektoreko enpresak dira baliabide hori gehien erabiltzen dutenak saltzeko, zerbitzuen sektoreari hurbiletik jarraitzen diote eta eraikuntza-sektorekoak ia ez dira existitzen.
Adierazgarriagoak dira erosketak egiten dituztenentzat lortzen diren ehunekoak, enpresen laurdenak baino gehiagok modu horretan erosten baitute.
Tamaina kontuan hartuz gero, datu horiek aldatu egiten dira 10 langile edo gehiagoko establezimenduak kontuan hartzen direnean, eta merkataritza elektronikoa tamaina horretako hiru enpresatatik batera iristen da. 2001ean, establezimenduen % 6,4k merkataritza elektronikoa egiten zuen, egungo % 39aren aldean. Urte hartan, % 5,1ek erosketak egiten zituzten, eta % 1,8k salmentak; azken urte horretan, % 34,8k erosketak egiten zituzten, eta % 15,7k salmenta elektronikoak.
Erosketa elektronikoak egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, guztizko zenbateko ekonomikoaren ia erdia posta elektronikoz (e-mail) egin da, laurden bat EDIren bidez (datuen truke elektronikoa) eta beste sare batzuen bidez, baita web orriaren bidez ere. Bestalde, salmentak EDIren eta beste sare batzuen bidez egin dira kasuen % 40,1ean, web-orri, aplikazio (app) edo Interneteko salmenta-atarien bidez % 34,8an, eta posta elektronikoaren bidez % 25,0an.
2022an merkataritza elektronikoko salmentak bideratu diren bezero motari dagokionez, bitarteko elektronikoen bidez fakturatutako guztizkoaren ia hiru laurden, beste enpresa batzuk izan dira hartzaile (B2B izenekoa), laurden bat kontsumitzaile partikularrei zuzendu zaie (B2C) eta gainerako ehuneko eskasa beste bezero mota batzuetan banatu da, hala nola administrazio publikoetan (B2G).
Merkataritza elektronikoan parte hartzen duten establezimendu publikoen ehunekoa % 20 ingurukoa da, establezimenduen tamaina edozein dela ere.
Lurraldeka, Gipuzkoa nabarmentzen da, Bizkaian eta Araban baino zertxobait gehiago ezarri baita.
Administrazioaren jarduera-adarrak kontuan hartuta, hezkuntza ( % 25etik gertu) eta gizarte-, jolas- eta kultura-jarduerak nabarmentzen dira, % 21arekin gainerako adarren aurretik baitaude (Administrazio publikoa eta defentsa, Osasuna eta beste jarduera batzuk).
Datu horiek nazioartean zer suposatzen duten jakiteko, eta ekipamenduetan gertatzen zen bezala, Euskal AEren kasuan ondorengo datuak dauden arren, EBko herrialdeetarako eskuragarri dauden datuak 2022ko lehen hiruhilekoari buruzkoak dira. Euskal Autonomia Erkidegorako konparagarritasun hobea lortze aldera, 10 langile edo gehiagoko enpresei dagozkien datuak erabiltzen dira, aldi berean eta herrialde horietako informazioa ekoizten duten erakundeek erabili dituzten sektorizazio berberak erabiliz.
Hori guztia kontuan hartuta, ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoan, azken urteetan gora egin duen arren, truke-mota horrek neurrizko eragina duela euskal enpresetan, eta Europar Batasuneko batez bestekotik gertu dagoela, bai erosketak egiten dituzten enpresen proportzioan, bai salmenta elektronikoak egiten dituztenen proportzioan.
