Euskal industriaren panorama 2023 

Atalak
Atalak
 

Aurkezpena

2023. urteari dagokion Euskal Industriaren Panoramaren argitalpen honekin, Eustatek bi helburu betetzen ditu: informazioaren analisiaren aldeko apustuari eusten dio, datuak osatzen eta aberasten dituzten sintesi-produktuen bidez, eta eskuragarri dauden datu estatistiko guztiak biltzen ditu (Jarduera ekonomikoen direktorioa, Kanpo-merkataritzaren estatistika, Kontu Ekonomikoak, Industria-inkesta, besteak beste), kasu honetan, euskal industriaren ikuspegi globala eskaintzeko helburuarekin.

Panorama honek hamabi edizio betetzen ditu, eta 4 ataletan zehazten da. Horietako batean kokatu nahi da Euskal AEko industria euskal testuinguru makroekonomikoan, baita gure inguruko beste ekonomia batzuekin alderatuta ere. Beste batean, industria gure erkidegoan kokatuko dugu, balio erantsia eta pertsonal okupatua bezalako alderdi garrantzitsuak aztertuz eta arreta eskualdeetan jarriz, industriak ikuspegi geografiko hurbilago batetik duen garrantziaren azterketan.

Gainera, lehiakortasun-adierazle batzuk errepasatu dira konparazio gisa, eta industria-inbertsioaren azterketari ere ekin zaio. Azkenik, industriaren sektorea aztertzen da, I+G+Bra, IKTen erabilerara eta 4.0 Industriara begira, industria-bilakaeraren etapa berri gisa, ekoizpen-bitartekoak antolatzeko modu eraginkorrago berri bat sortzeko helburuarekin.

Iaz bezala, edizio hau irakurketa atseginagoa egiten duten infografiekin aurkezten da, grafiko interaktiboak erabiliz eta atalak zenbakiz ordenatu gabe, edukira gehien interesatzen zaiona sar dadin.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Eustaten estatistiketan parte hartuz lan hau posible egin duten enpresa guztiei. Zure esanetara gaude eskatu nahi duzuen edozein informaziorako eta egin nahi diguzuen edozein iradokizunetarako.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali