Euskal industriaren panorama 2023 

Atalak
Atalak
 

Euskal AEko industriaren testuinguru makroekonomikoa

Euskal AEko industria gaur egun kokatzen den testuinguru makroekonomikoa aztertzeko, Euskal AEko eta Europar Batasuneko (EB-27) ekonomiaren azken aldiko bilakaera lau adierazle ekonomikoren bidez laburbilduko dugu: BPG errealaren urte arteko hazkunde-tasa, kateatutako bolumen-indizeetan neurtuta, enplegua sortzeko tasa (enplegatuen bilakaera gisa ulertuta), langabezia-tasa eta kontsumoko prezioen indizea.

2021ean, euskal industriaren jarduerak aurreko urtean izandako beherakada irauli zuen, COVID-19aren pandemiaren ondorioengatik. Susperraldi hori ia adierazle ekonomiko guztietan nabaritu da. BPG errealarekin hasita, bai Euskal AEn, bai 27-EBn, aztertutako azken urteetako tasa positiborik altuenak ditugu, % 5,9 eta % 5,4, hurrenez hurren; beraz, 2014tik mantendu zen joera positibora itzuli gara, 2020an hautsi zena.

Enpleguak 2021ean izan duen joerak ere hazkunde-joera bera izan du aztertutako bi eremu geografikoetan; 27-EBn enplegu-sorkuntzan igoera handiagoa izan da, % 1,5, Euskal AEn baino ( % 0,3).

2014. urteko langabezia-tasa Euskal AEn izan da altuena, % 16,1, Europako batez bestekoa baino bost puntu pasatxo gorago. 2015ean, hazkunde ekonomikoaren tasa positiboen susperraldiarekin batera, Euskal AEko langabezia-tasaren jaitsiera hasi zen. Joera hori 2019ra arte mantendu da Euskal AEn; aldiz, 2020an, eta pandemiaren ondorioengatik, langabezia-tasak gora egin du, 2021ean berriz ere % 10,0ra jaitsiz, eta EB-27n % 7,1era.

2021ean, KPIak bilakaera positiboa izan du, bai Euskal AEn ( % 6,4), bai EB-27n; azken horretan, ordea, bilakaera txikiagoa izan da ( % 5,3).

Euskal AEko eta EB-27ko makromagnitude nagusien bilakaera. Aldakuntza-tasa erreala (%). 2021

 Benetako BPGEnpleguaLangabezia tasa*KPI**
 Euskal AEEB-27Euskal AEEB-27Euskal AEEB-27Euskal AEEB-27
2009-4,1-4,3-9,6-1,88,19,311,3
20100,72,2-2,9-0,99,110,12,82,5
20110,31,9-2,5010,810,12,42,8
2012-2-0,7-4,8-0,211,811,12,72,3
2013-1,7-0,1-3,7-0,415,111,60,60,8
20141,61,6-1,70,916,111-0,7-0,2
201532,31,10,915,710,20,30,2
20163,321,91,313,89,31,51,1
20172,82,82,71,611,68,31,11,4
20183,12,11,71,510,57,411,6
20192,21,80,91,19,86,81,21,6
2020-9,6-5,6-3,2-1,410,67,2-0,30,2
20215,95,40,31,5107,16,45,3
* biztanleria aktiboaren %

** aurreko abenduarekiko igoera-tasa

Oharra: EBrekin aldera daitekeen enplegua pertsonak dira

Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Eurostat eta INE (KPI)



Euskal ekonomia testuinguru zabalago batean kokatu ahal izateko, BPG errealaren urte arteko aldakuntza-tasak Euskal AEn, Espainian, EB-27n, Japonian eta Estatu Batuetan azken 13 urteetan izan duen bilakaera aztertuko dugu.

2009. urtetik aurrera, urte horretan eragin handiagoa izan baitzuen depresio sakonaren irteerak, ikusten dugu Europaren bilakaera ez zela Japonia eta Estatu Batuenarekin paraleloa izaten ari. 2010ean hasitako susperraldiaren ondoren, 2011n ekonomia guztiek izan zuten beherakada handiagoa edo txikiagoa, baina Japoniak eta Estatu Batuek hazkundearen bidera itzultzea lortu zuten 2012an, 2013an jarraituta; Europako ekonomiak, oro har, eta, batez ere, Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiek ez zuten balio positiboetara itzultzea lortu 2014ra arte. Hurrengo urtean, 2015ean, hazkunde hori berretsi zen aztertutako ekonomia guztietan.

2016rako eta 2017rako aztertutako esparru guztietan BPG errealaren hazkunde-tasak positiboak izan ziren, eta Espainiak eta Euskal AEk izan zituzten tasarik altuenak. Hazkunde hori 2019ra arte mantendu da, eta urte horretan Japonia izan da BPG negatiboa izan duen bakarra (-%0,4), aztertutako ekonomien barruan. Hortik aurrera, eta 2020rako, BPG errealaren beherapena orokorra da, pandemiaren ondorioengatik. Hala ere, industriaren gorakadaren ondorioz, BPGaren tasak hazi egin ziren aztertutako ekonomia guztietan. Hazkunderik handienak Estatu Batuetan eta Euskal AEn izan dira, % 5,9ko hazkundearekin. BPG gutxien igotzen duen ekonomia Japonia da ( % 2,1), ondoren EB-27 ( % 5,4) eta Espainia ( % 5,5) daude.

Europar Batasunaren barruan, ekonomien portaera ez da homogeneoa izan. Aztertzeko, Euskal AEko bilakaera konparatua aurkezten da, eta 27-EBko batez bestekoa Alemania, Espainia eta Frantziakoarekin.

Itxuraz, ekonomia guztien bilakaerak antz handia du, batez ere aztertutako lehen urteetan; izan ere, 2009an herrialde guztiek jasan zuten krisiaren zatirik larriena, baina guztiak ez dira modu berean eboluzionatzen ari puntu horretatik aurrera.

Alemaniak eta Frantziak azkar berreskuratu zuten pultsua 2010ean eta 2011n, baina 2012an eta 2013an desazelerazio zantzu argiak izan zituzten, % 0 inguruko hazkundearekin, eta 2014an suspertzeari ekin zioten berriro, hurrengo urteetan bide horri eutsiz. 2020. urtean, COVID-19aren pandemiak ekonomia guztiak kaltetu zituen urtean, beherakada % 3,7koa eta % 7,8koa izan zen, hurrenez hurren. Aztertutako azken urtean, 2021ean, suspertu egin ziren, nahiz eta Frantziak Alemaniak baino neurri handiagoan egin zuen gora. Horrela, Frantziak bere BPGa % 6,8 handitu zuen, susperraldi-tasa handiagoa aztertutako ekonomien artean, eta Alemaniak, berriz, % 2,6 igo zuen, guztietatik txikiena.

Espainia eta Euskal Autonomia Erkidegoa oso antzekoak dira, baina aztertutako beste bi herrialdeek baino zailtasun handiagoak dituzte krisialditik ateratzeko. Izan ere, eurentzat berrerortzea esanguratsuagoa izan zen, 2013ra arte negatiboak izan ziren tasekin. 2014an, bi ekonomiek antzeko hazkunde-tasa izan zuten, % 1,5 ingurukoa. 2015. urteaz geroztik, aldiz, aztertutako herrialde guztietako tasarik altuenak izan dituzte, EB-27ko batez bestekoaren gainetik ( % 2,0), 2020ko osasun-krisiak BPG erreala gainerako ekonomien azpitik jaitsiarazi dien arte. Horien jaitsierak % 11,3 eta % 9,6 izan dira, hurrenez hurren. Azkenik, 2021ean, gainerako ekonomiek bezala, BPG erreala handitu da, eta, gainera, oso antzeko tasetan, Espainian % 5,5 eta Euskal AEn % 5,9.

Euskal AEko BPGk urtean zehar izan duen bilakaeraren azterketa koiunturalagoak, Euskal AEko hiruhilekoko kontabilitateak islatzen duenak, berretsi egiten du 2020. urteko BPGaren balantzea, COVID-19aren ondoriozko osasun-krisiak markatuta, 2019. urtearekiko beherapenarekin ixten dela. Horrela, 2020ko laugarren hiruhilekoan, eta hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, EAEko BPGa % 1,2 hazi da, eta, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, berriz, BPGren % 7,5 jaitsi dela zenbatetsi da.

Hala ere, ikusten dugu 2021ean EAEko BPGk pandemiaren aurretik zituen posizioak berreskuratu dituela, 2021. urtea % 5,9ko urteko hazkundearekin itxiz 2020. urtearekin alderatuta. Joera positibo hori 2022an ere mantendu da, 2022ko laugarren hiruhilekoan, eta hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, EAEko BPG % 0,5 hazi da, eta aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, % 2,9.


Kanpo-merkataritzako eragiketak egiten dituzten EAEko enpresen merkataritza-fluxuak aztertuta, Europako testuinguruan kokatzen da Erkidegoaren posizioa, eta tresna eztabaidaezina da errealitate ekonomikoa ezagutzeko, ekonomiaren koiunturako bilakaeraren eta kanporako irekitasun-mailaren adierazle gisa.

Industria-ondasunen esportazioak 26.022 milioi eurora iritsi ziren 2021ean, hau da, 2020an baino 4.898 milioi gehiago, hau da, % 23,2ko igoera. Era berean, inportazioak 21.282 milioi eurokoak izan ziren, hau da, 5.414 milioi euroko igoera 2020an erregistratutako balioekin alderatuta, hau da, % 34,1eko igoera. Ondorioz, 2021eko ekitaldiko industria-ondasunen merkataritza-saldoak (esportazioen balioaren eta inportazioen balioaren arteko aldea) 4.739 milioi euroko superabita izan zuen. Estaldura-tasa (esportazioen balioa adierazten duen ehunekoa, inportazioenaren aldean) % 122,3koa da.


Industriako esportazioen eta inportazioen eta industriako BPGren urte arteko aldakuntza-tasak termino arruntetan aztertuta, 2003 eta 2021 urteen arteko aldian, ikusten da korrelazio ohikoa dagoela industriako ondasunen kanpo-merkataritzaren fluxuen eta industriako BPGaren artean, nahiz eta azken horrek profil leunagoa izan normalean.

Urte batzuetako egonkortasun erlatiboaren ondoren, 2006. urtetik aurrera, urtetik urterako aldakuntza-tasak pixkanaka desazeleratzen hasi ziren, eta 2009. urtean izan zuten punturik baxuena. Ondoren, 2010ean indartsu egin zuen gora, eta gorabeherekin jarraitu zuen, neurri handiagoan edo txikiagoan, 2020an balio negatibo nabarmenak aurkitu arte, nahiz eta 2009koak baino txikiagoak izan. Horrela, 2020an esportazioak % 17,1 murriztu dira, inportazioak % 21,3 eta BPG % 12,2. 2010ean bezala, 2021ean ere, tasa horiek nabarmen azkartu dira, eta aztertutako serieko tasarik altuenetara iritsi dira: esportazioetan % 23,2ko hazkundea izan da, inportazioetan 34,1ekoa, eta BPG % 6,1 igo da aurreko urtearen aldean.

Industria-sektorearen esportazio-joeraz ari bagara (industria-esportazioek industriako BPGrekiko duten proportzioa), argi eta garbi ikusten da Euskal AEko industria-enpresen kanpo-joera, joera hori % 147koa izan baitzen 2021ean. Ezaugarri hori ez da uniformea sektoreka, eta esportatzeko joera handiagatik nabarmentzen dira Garraio-materiala ( % 462), Kokeria eta petrolio-fintzea ( % 448) eta Makineria eta ekipoa ( % 201) sektoreak.

Euskal AEko industriako kanpo-merkataritzaren xede eta jatorri diren 10 herrialde nagusien 2022rako esportazioen eta inportazioen balioari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu Alemania eta Frantzia nabarmentzen direla, milioi eurotan, esportazioen eta inportazioen artean. Azken horien artean, Txinako Herri Errepublika sailkapeneko hirugarren postuan dago. Industria-esportazioen hartzaileen artean, aipatutakoez gain, Estatu Batuak eta Herbehereak nabarmentzen dira.

Ranking horretan, Txina da Erkidegoak merkataritza-saldorik txarrena duen herrialdea, hau da, esportatutakoaren balioarekin konpentsatzen ez den produktu-barietate handia inportatzen delako.

Euskal AEko industri ondasunen kanpo-merkataritza, esportatutako partida nagusien arabera (p). 2021-2022

 202120222022 (%)2021/2022 (%)
Guztira25.665.43432.538.407100,026,8
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak2.098.2732.637.3168,125,7
Petrolioaren olio finduak1.178.3732.620.5768,1122,4
Automobilentzako zati eta osagarriak1.749.1982.108.0466,520,5
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.516.5341.714.4285,313,0
Kautxuzko pneumatiko berriak1.048.6561.220.5633,816,4
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak657.866871.7182,732,5
Hodi edo profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak327.627674.6632,1105,9
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako583.227570.6301,8-2,2
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak228.700501.4451,5119,3
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak386.684462.0371,419,5
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako34.372458.4311,41.233,7
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak335.583422.2771,325,8
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak253.617380.0731,249,9
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak244.434371.0051,151,8
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak265.356315.8891,019,0
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko191.430280.4050,946,5
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina234.172272.8800,816,5
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak....206.691268.6770,830,0
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak…208.310257.5610,823,6
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk183.602253.8800,838,3
Landu gabeko aluminioa265.195250.4200,8-5,6
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)174.638245.2830,840,5
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak228.477244.7940,87,1
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin105.268237.9900,7126,1
Ardoa, mahats freskoarena225.358235.6720,74,6
(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Ekainaren 15a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2021ean eta 2022an esportatutako industria-partida nagusiak berdinak dira, baina ordena desberdinean aztertutako bi urteetan. Partidarik garrantzitsuena 10 pertsona baino gutxiagoko turismoena da, guztizkoaren % 8,1, urte arteko % 25,7ko hazkundearekin. Ondoren, Petrolio-olio finduak ( % 8,1) eta Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (guztizkoaren % 6,5) daude. Nabarmentzekoa da taulan agertzen diren 25 partidetatik bik bakarrik izan dituztela hazkunde negatiboak aztertutako aldian.

Industria-ondasunen kanpo-merkataritza, autonomia-erkidegoen arabera (p). 2022

 Esportazioak (milaka eurotan)Inportazioak (milaka eurotan)Estaldura-tasa (%)Merkataritza-saldoa (milaka eurotan)
Guztira389.209.791457.321.52785,1-68.111.736
autonomi erkidegoa    
Andaluzia42.957.71247.167.99591,1-4.210.283
Aragoi16.423.08014.717.370111,61.705.710
Asturiasko Printzerria6.177.1966.856.14690,1-678.950
Balear Uharteak2.604.4022.256.429115,4347.973
Kanariak3.275.0353.942.48083,1-667.445
Kantabria3.510.2473.077.635114,1432.612
Gaztela-Mantxa10.272.68914.636.70770,2-4.364.018
--Gaztela eta Leon14.812.66513.896.390106,6916.275
Katalunia94.926.891111.798.95884,9-16.872.067
Extremadura2.977.1422.287.806130,1689.336
Galizia29.886.14127.083.808110,32.802.333
Madrilgo Erkidegoa59.079.474110.618.51453,4-51.539.040
Murtziako Eskualdea14.408.94118.801.16176,6-4.392.220
Nafarroako Foru Komunitatea10.700.7347.281.396147,03.419.338
Euskal AE32.538.40729.411.492110,63.126.915
Araba/Álava9.341.9405.721.552163,33.620.388
Bizkaia13.291.76017.971.26674,0-4.679.506
Gipuzkoa9.904.7075.718.674173,24.186.032
Errioxa2.082.6941.705.509122,1377.185
Valentzia39.621.89239.298.766100,8323.126
Ceuta27.579384.8027,2-357.223
Melilla14.35017.92480,1-3.574
Zehaztu gabe2.912.5202.080.239140,0832.281
(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Ekainaren 15a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Azkenik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-jarduera hurbilen duen ingurunean kokatzeko, industria-produktuen esportazioen eta inportazioen balioak aurkezten dira, estaldura-tasarekin eta merkataritza-saldoarekin batera, estatu osokoak eta autonomia-erkidego guztietakoak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetakoak ere.

Lurralde historikoen artean, portaera desberdina ikusten da. Araban eta Gipuzkoan, industria-produktuen esportazioek ia bikoiztu egin dute inportazioen balioa (estaldura-tasak: % 163,3 eta % 173,2, hurrenez hurren). Bizkaiak, aldiz, eta "produktu energetikoen" inportazioaren ondorioz, % 74,0ko estaldura-tasa izan du 2022an.

Nafarroa, Extremadura, Errioxa, Balear Uharteak, Kantabria eta Aragoi dira Euskal Autonomia Erkidego osoan baino estaldura-tasa handiagoak dituzten erkidego bakarrak ( % 110,6). Aitzitik, eta Ceuta eta Madrilen atzetik, Gaztela-Mantxa, Murtziako Eskualdea eta Katalunia dira inportazioen fluxu arruntak esportazioenak baino askoz handiagoak izan dituztenak, kasu guztietan % 90etik beherako estaldura-tasekin.

2022an, eta Estatu osorako, inportazioen balioa esportazioen balioa baino handiagoa izan da, estaldura-tasa % 85,1ekoa izan baita, hau da, 68.112 milioi euroko merkataritza-defizita.

2022ko urtarrilaren 1ean, Euskal AEko industria-sektoreak 10.377 enpresa zituen, hau da, Erkidegoan instalatutako enpresa guztien % 6,9. Azken urte honetan, bai industria-enpresen kopuruak, bai enpresenak, ekonomia osoan % 1,0 egin zuten behera. 2011. urtearen aldean, industria-enpresek % 19,4 egin zuten behera, eta enpresa guztiek % 8,7. Nabarmendu behar da manufaktura-industriarekin lotutako jardueretan biltzen direla industria-enpresa ia guztiak, zehazki % 96.

Euskal AEn instalatutako enpresen kopurua. 2010-2021

 2010201120122013201420152016201720182019202020212021/2020 (%)
B. Erauzteko industriak373942404140404042393835-7,9
C. Manufaktura industria13.12712.45511.85811.42111.11510.97910.69210.54610.46810.23410.0629961-1,0
D. Energia elektrikoaren hornidura143135120118118122119114121131129127-1,6
E. Ur hornidura2392402322342292372482512562532482542,4
Araba/Álava13.54612.86912.25211.81311.50311.37811.09910.95110.88710.65710.47710377-1,0
Ekonomia guztira165.995165.517161.067159.001158.810158.436158.086156.528157.358153.971152.554151088-1,0
Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Euskal AEko enpresak eta haien enplegua jarduera-sekzioaren eta egoitza soziala duten lurralde historikoaren arabera aztertuz gero, ikusten da Euskal AEko enpresen batez besteko tamaina 6 landunekoa zela enpresa bakoitzeko euskal ekonomia osoan, eta industria-enpresetan 17,4koa zela enpresa bakoitzeko.

Jarduera-sekzioaren arabera, ur-hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa dira enpresa bakoitzeko okupatuen kopuru handiena dutenak (22,5 okupatu). Ondoren, manufaktura-industria dago (17,3 okupatu, batez beste).

Enpresak eta beren enplegua Euskal AEn, jarduera-atalaren (A21) egoitza sozialaren arabera. 2022/01/01

 GuztiraAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoaEstatuko gainerakoak
 KOPEnpleguaKOPEnpleguaKOPEnpleguaKOPEnpleguaKOPEnplegua
Guztira151.088911.65620.725180.46976.050363.89249.926247.2014.387120.094
Industria10.377180.9211.72927.6634.25466.2184.01369.84938117.191
B. Erauzteko industriak3538165814217974632
C. Manufaktura industria9.961172.7251.64526.3974.09262.2243.88668.16933815.935
D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura1272.0922473561.5363411613367
E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa2545.723541.135922.241841.49024857
Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Sozietatearen egoitza lurraldez lurralde aztertuz gero, ikusten da Bizkaian zutela egoitza erkidegoan kokatutako enpresen erdiek ( % 50,3), Gipuzkoan % 33,0k eta Araban % 13,7k. Industria-enpresetan, egoitzaren araberako banaketa hori oso antzekoa zen: industria-enpresen % 3,7k bakarrik zuten egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo.

Establezimenduen araberako azterketak ikuspegi zehatzagoa eta mugatuagoa eskaintzen du. Enpresen dinamika establezimenduen tamainaren ikuspegitik aztertuta, ikus dezakegu Euskal AEn establezimenduen batez besteko tamaina 16,3 langilekoa zela. Industria-establezimenduen % 83,7k 20 pertsona baino gutxiago zituzten, eta enpleguaren % 21,4 osatzen zuten. Beste muturrean, establezimenduen % 0,7k, 250 langile baino gehiagorekin, enpleguaren % 24,5 biltzen zuten.

Enpleguaren banaketa Euskal AEn jarduera-adarraren arabera, batez besteko tamainari eta enplegatutako pertsonen geruzari jarraiki. 2021

 Banaketa (%)Batez besteko tamainaEstablecimientos (%) ##Enplegu-geruza (%)
 EnpleguaEstablezimenduak <2020-249>=250<2020-249>=250
Araba/Álava10010016,383,715,60,721,454,124,5
Ateratze-industriak0,20,48,592,97,1-72,927,1-
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria7,412,79,590,19,70,238,953,87,4
Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria0,95,22,897,32,7-69,330,7-
Zurgintza, papera eta arte grafikoak5,111,97,093,16,9-41,258,8-
Kokeak eta petrolioa fintzen0,50,0976,00,00,0100,00,00,0100,0
Industria kimikoa2,01,423,064,335,00,614,678,46,9
Botiken fabrikazioa0,70,174,443,850,06,32,963,433,8
Kautxuzko eta plastikozko produktuen eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa9,35,925,980,318,61,115,544,639,9
Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa32,228,518,478,620,60,823,657,918,5
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa3,61,636,264,833,02,38,870,820,4
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa4,71,940,159,238,42,47,765,027,3
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa11,55,335,261,536,52,111,163,825,1
Garraiorako materialen fabrikazioa10,51,7103,062,330,17,72,727,270,1
Altzarien fabrikazioa; beste manufaktura-industria batzuk; makinen eta ekipoen konponketa eta instalazioa6,718,55,993,46,50,044,652,62,8
Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura1,21,612,290,78,70,628,651,919,5
Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa3,53,317,676,922,30,822,058,020,0
Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Ikus daitekeenez, enpleguaren tamainaren araberako banaketa asko aldatzen zen sektore batetik bestera. Adibidez, Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioak biltzen zuen euskal industriako enplegu eta establezimenduen ehuneko handiena: lehenengoaren % 32,2 eta bigarrenen % 28,5. Sektore honetako establezimenduak 20 enplegu baino gutxiagoko tartean kontzentratzen ziren, % 78,6rekin. Enpleguari dagokionez, sektore horretan, 20 eta 249 langile bitarteko tartean, enpleguaren erdia baino gehixeago zegoen, enplegatuen % 57,9.

Establezimenduaren batez besteko tamaina 16,3 pertsonakoa izan zen, eta batez besteko hori nabarmen gainditzen zuen jarduera-adar batek, Kokeriak eta Petrolioa fintzea (976 enplegu, batez beste), establezimendu bakarraren tamainak baldintzatuta. Oso urrun daude jada Garraio-materialaren fabrikazioa (103) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (74,4) adarrak.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoan 2021ean ezarritako enpresen demografia aztertuko dugu.

2021ean jarduerak hasi eta utzi zituzten enpresen saldo garbia negatiboa da: 1.411 enpresa gutxiago ekonomia osoan. Industria-jarduera duten enpresetan, saldo global hori -86koa da, eta ia guztia manufaktura-industriako enpresei dagokie. Hala ere, nabarmentzekoa da ur-hornikuntza jarduera-adarrak 12 enpresatako saldo positiboa izan zuela.

Enpleguaren saldo globalari dagokionez, ekonomia osoan 2.316 landun gehiago izan ziren, altak, bajak eta mugimenduak kontuan hartuta. Industriako saldo globala, ordea, negatiboa da, 50 enpleguko jaitsiera izan baitu. Saldo hori enpresetan eta enpleguan kontrako jarrera duten ia bi jardueraren emaitza da. Manufaktura-industriaren kasuan, 96 enpresa gutxiago izanik, 130 enplegu gehiago ditu. Bestalde, ur-hornidura jarduerak, 12 enpresatako saldo positiboarekin, 224 enplegu galdu ditu.

Enpleguaren saldo orokorra, ekonomia oso aintzat hartuta, 12.185 langile gutxiagokoa izan zen, kontuan izanda altak, bajak eta jarraitzen duten enpresetan izandako mugimenduak. Industriaren saldo globala ere negatiboa izan da, 4.812 lanpostu galdu zirelako (ia guztiak). Eta gauza bera gertatu zen Manufaktura-industria adarrean.

Enpresa-demografia eta enplegua Euskal AEn, jarduera-sekzioaren arabera (A21). 2022/01/01

 AltakIrteerakSaldo osoa 2021
 KOPEnpleguaKOPEnpleguaKOPEnplegua
Guztira13.01924.87014.43025.007-1.4112.316
Industria5731.5716622.403-86-50
B. Erauzteko industriak1x4x-230
C. Manufaktura industria5291.3336262.200-96130
D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura15411535014
E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa281971716812-224
(x)Isilpekotasun arrazoiak direla-eta babestutako laukia

Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali