Euskal industriaren panorama 2023 

Atalak
Atalak
 

Euskal AEko industria

Euskal AEko industriak BEGb-ren (Balio Erantsi Gordina, oinarrizko prezioetan) gainean duen pisu erlatiboa handiagoa da sektore horrek Estatu osoan duena baino; partaidetza-ehuneko hori ekonomia osoaren % 23,4 zen 2021ean. Hala eta guztiz ere, eta beste ekonomia batzuekin alderatuta, euskal produkzio-egiturak antz handiagoa du Alemaniarekin Espainiarekin edo Frantziarekin baino.

2021erako, industriaren balio erantsiaren bilakaerak, bolumen-indize kateatuan, susperraldi bat erakusten du, 2020an erreferentziazko eremu nagusietan izandako beherakada handia baino handiagoa. EB-27 da hobekien suspertu dena, % 6,7ko hazkundearekin; ondoren, Espainia dator, % 6,6rekin; Euskal AE, % 6,1ekin; eta, azkenik, hazkunderik txikiena Frantziak eta Alemaniak izan dute, biek % 4,5ekin.

Industriaren balio erantsiaren portzentajezko banaketari dagokionez, industria-jardueraren adar edo sektore desberdinen artean, ikus daiteke sektore klasikoek, hala nola metalurgia eta produktu metalikoak eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreek, garrantzi handia dutela euskal industriaren 2021eko BEGd-aren % 37,8 osatzen baitute.

Nabarmentzekoak dira, halaber, Makineria eta ekipoa sektorearen pisua ( % 11,2) eta Garraio-materiala sektorearena ( % 10,8). Euskal AEko industriaren barruan pisu txikiena duten sektoreak erauzketa-industriak eta ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoak dira, % 0,2 eta % 0,5, hurrenez hurren, 2021ean.

Euskal AEko industriako balio erantsiaren sektorekako banaketa. Uneko prezioak (%). 2010-2021

 201020112012201320142015201620172018201920202021
02 - Petrolioa ateratzeko industriak0,70,50,40,40,30,30,20,20,20,20,20,2
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa6,76,36,06,76,86,56,26,26,16,15,75,4
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza0,70,80,70,80,70,60,70,70,60,60,40,5
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak5,15,34,94,84,64,34,34,54,44,44,24,3
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak1,80,90,60,00,32,83,12,42,21,90,11,1
07 - Industria kimikoa/ 08 - Farmaziako produktuak3,13,23,03,23,03,23,43,43,53,54,14,8
09 - Kautxua eta plastikoak9,69,89,69,18,99,39,09,19,39,29,39,1
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak26,827,227,027,928,727,227,728,328,327,026,626,5
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak2,32,42,62,62,52,52,52,72,72,82,82,5
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa5,85,75,74,74,84,03,63,63,63,54,13,9
13 - Makineria eta tresneria9,610,210,510,310,510,710,610,310,010,210,711,2
14 - Garraio-materiala9,59,810,010,69,710,210,610,911,511,911,610,8
15 - Altzariak eta beste manufakturak4,74,24,34,24,14,34,24,34,24,65,45,6
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna11,011,211,712,012,311,411,410,510,611,111,511,3
17 - Ur hornidura eta Saneamendu2,62,62,92,72,82,42,62,82,82,93,12,9
Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Euskal AEko industria-egituraren bilakaerari dagokionez, nabarmendu behar da denboran antzeko sektore-banaketa mantentzen dela, sektore jakin batzuen pisuari dagokionez aldaketa batzuekin, batez ere krisiaren intzidentzia handiagoaren edo txikiagoaren ondorioz. Gorabehera handienak dituen adarra Industria kimikoa eta produktu farmazeutikoak da, 2011-2021 aldian pisua ehuneko 1,6 puntu handitu baitu. Aitzitik, Material eta ekipo elektrikoaren sektoreak behera egin du 11 urteko aldi horretan, 1,8 puntu termino erlatibotan.

Sailkapen horren arabera aztertutako hamabost adarretatik, azpimarratzekoa da 2021ean balio erantsiaren igoera orokorra, 14 adarretan; soilik Produktu informatiko eta elektronikoak adarrak izan du % 0,9ko jaitsiera arina. Industria kimikoa eta produktu farmazeutikoak % 27,7 igo dira, 2020ko osasun-krisiaren ondorioz; ondoren, ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoak, eta makineria eta tresneria, % 22,2 eta % 15,1, hurrenez hurren.

Euskal AEko industriaren sektoreko balio erantsiaren bilakaera. Uneko prezioak (%). 2011-2021

 20112012201320142015201620172018201920202021
02 - Petrolioa ateratzeko industriak-29,1-9,8-1,5-23,3-0,8-30,05,915,4-8,8-8,63,6
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa-4,3-8,87,92,10,8-1,12,92,11,9-18,13,7
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza10,9-11,16,9-10,5-5,58,26,8-8,9-4,2-30,622,2
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak5,8-12,2-4,0-3,2-3,04,85,42,83,3-18,214,4
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak-48,4-35,1-101,6::13,2-19,3-6,2-10,4-97,7-
07 - Industria kimikoa/ 08 - Farmaziako produktuak3,5-10,13,2-2,99,510,73,84,63,13,527,7
09 - Kautxua eta plastikoak3,4-6,5-7,5-1,49,30,04,16,01,8-12,27,7
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak3,0-5,00,43,5-0,85,85,23,8-2,3-14,610,1
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak6,14,10,3-4,25,70,611,24,98,3-13,9-0,9
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa-0,5-4,2-18,81,5-12,3-6,84,21,31,80,53,9
13 - Makineria eta tresneria7,9-1,7-4,62,66,72,7-0,51,34,2-8,715,1
14 - Garraio-materiala4,3-1,82,6-7,79,58,55,89,46,2-15,52,6
15 - Altzariak eta beste manufakturak-8,3-2,3-5,8-1,19,71,26,51,911,22,313,3
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna3,0-0,2-0,53,9-3,84,1-5,45,66,6-10,28,4
17 - Ur hornidura eta Saneamendu1,76,5-9,33,6-7,79,412,02,45,7-5,23,3
*Ez da datu esanguratsurik

Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Aurreko azterketatik ondorioztatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren kontzentrazio-maila handia dela sektoreka. Gai honetan sakontzeko, kontzentrazio-adierazle diskretu bat erabiltzen da, industriako 4 adar handienen BEGd-ak industriaren BEG osoan duen ehunekoa islatzen duena. Hain zuzen ere, Metalurgia eta gai metalikoak, Garraio-materiala, Energia elektrikoa, Gasa eta lurruna eta Makineria eta ekipoa sektoreek industriako balio erantsiaren % 59,8 bildu zuten 2021ean, 2010ean baino 2,9 puntu gehiago, bi urte horien artean gorabehera txikiak izan ondoren.



Beste faktore interesgarri bat da zehaztea zein erakargarriak izan daitezkeen euskal industriaren sektore nagusiak maila teknologikoaren bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektore gehienak ELGAk maila teknologiko «ertain-baxuko» sektoretzat katalogatutako sektoreetan daude, eta guztizko BEGdaren % 45,3 biltzen dute. Horri teknologia-eduki «txikia» duten sektoreen eta sailkapen horretan sartzen ez direnen ehunekoa gehitzen badiogu, Euskal AEko industriaren % 67,3 inguru printzipioz erakargarriak ez diren sektoreetan zegoen 2021ean. Industriaren guztizkotik, Euskal AEko industri jardueren % 5,3 bakarrik kokatzen da maila altuan, nahiz eta aztertutako aldi honetan, 2010-2021, maila 2010eko % 3,5etik 2021eko % 5,3ra igo den. 12 urteko aldi horretan, eduki teknologikoren bat duten sektoreak bost puntu baino gehiago hazi dira, 2010eko % 84,9tik 2021eko % 90,5era.

Euskal ekonomiaren eta industria-sektorearen bilakaera berriena aztertuko dugu, prezio nominaletan zein errealetan eskuragarri dauden azken adierazleen bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiruhilekoko kontuek bilakaera ekonomikoaren ikuspegi koiunturalagoa eta hurbilagoa ematen digute. Horren arabera, 2020an BPGk izandako uzkurdura handia, COVID-19aren ondoriozko osasun-krisiak markatutakoa, industria-sektoreak 2021ean eta 2022an izandako bilakaera positiboak itzaltzen du. Zehazki, 2022an, EAEko ekonomiak eta industria-sektoreak pandemiaren aurreko mailak gainditzen dituzten balioak lortu dituzte.

Euskal AEko BPG p/m eta industriako BEG prezio korronteetan. Urte arteko hazkunde-tasak (%). 2021-2022

 20212022
 GuztiraIVGuztiraIIIIIIIV
Industria eta energia10,513,914,718,418,212,210,3
Manufaktura-industria11,112,711,712,315,39,79,8
BPG merkatu-prezioetan8,69,58,910,49,28,47,8
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Termino nominaletan, euskal industriaren bilakaera positibo hori ere halakoa izan da 2022an, nahiz eta zertxobait apaldu. Horrela, euskal industria % 4,6ko tasara hazi zen Industria eta energia osoan, eta % 4,3ra Manufaktura-industrian, baina BPGa % 4,4ko tasara igo zen.

Euskal AEko BPG p/m eta industriako BEG. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko hazkunde-tasak (%). 2021-2022

 20212022
 GuztiraIVGuztiraIIIIIIIV
Industria eta energia6,13,74,66,55,93,62,5
Manufaktura-industria5,62,54,35,95,72,62,8
BPG merkatu-prezioetan5,94,94,45,85,03,82,9
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Bestalde, Industri Produkzioaren Indizea (IPI) industriaren BEGd-aren benetako bilakaeraren hileko adierazle bat da, balio errealetan. Adierazle horrekin, 2023ko lehen hilabeteetara arte ere azter dezakegu, sektore-bereizketa apur batekin, euskal industriaren bilakaera berriena.

Hurrengo grafikoan ikus daiteke indizeak azken urteetan izan duen bilakaera, 2023ko martxora arte, industria-sektore handietan. Azpimarratzekoa da 2021eko apirilean izandako igoera handia, indize orokorra % 63,7 igo baitzen 2020. urtearekin alderatuta; izan ere, urte horretan sektore guztiak asko jaitsi ziren, osasun-krisiaren ondorioz jarduera ekonomikoaren zati handi bat erabat edo partzialki gelditu zelako, eta produkzioaren guztizkoa % 38,8 jaitsi zen. 2021eko apiriletik aurrera, pandemiaren aurretik zegoen antzeko joerari eutsi zaio, indize horren berezko gorabeherekin.

Industriaren lan-egoerari dagokionez, nabarmentzen den lehen alderdia Euskal AEko industriako enpleguak duen garrantzia da. Langile okupatuak adierazletzat hartuta, ikus daiteke 2021ean industriak % 19,9ko ekarpena egiten diola guztizkoari Euskal AEn, Estatuko batez bestekoaren ( % 10,9) eta EB-27ko batez bestekoaren ( % 15,7) oso gainetik, nahiz eta pisu hori 2010etik bi puntu baino zertxobait gehiago jaitsi den. Industriako enpleguak okupatutako langile guztiekiko izan duen beherakada hori aztertutako hiru eremu geografikoetan gertatu da, baina Estatuak ehuneko 1,5 puntu galdu ditu eta EB-27k ehuneko 0,9 puntu galdu; Euskal AEk, aldiz, 2,3 puntu galdu ditu.

2020. urtean, krisi sanitarioaren ondorioz, industrian jarduten zuten landunen kopuruak % 8,2 egin zuen behera, kopuru absolutuetan. Kopuru horiek urrun daude 2010eko datuetatik, industriak 28.000 enplegu baino gehiago galdu baititu denbora-tarte horretan.

Industria-jardueren enpleguaren azterketan egiazta daiteke industria-okupazioari egiten zaion ekarpena asko aldatzen dela adar batetik bestera, industria-balio erantsiaren adierazpen-mailarekin bat etorriz.

Industria-jardueraren hiru adarrek Euskal AEko industriako landunen % 53,8 biltzen dute: Metalurgia eta produktu metalikoak ( % 33,2), Makineria eta ekipoa ( % 11,2) eta Garraio-materiala ( % 9,4). Enplegu gutxien duten sektoreak hauek dira: erauzketa-industriak ( % 0,2), koke-lantegiak eta petrolioa fintzea ( % 0,5) eta farmazia-produktuak ( % 0,6).

Euskal AEko industriako langile okupatuen banaketa, industri adarren arabera. 2010-2021

 201120122013201420152016201720182019202020212021%2021/2020
Araba/Álava213.405203.174195.633192.387194.458198.141203.497206.349207.004200.699201.950100,00,6
02 - Petrolioa ateratzeko industriak5795504704594674374454594314184800,214,8
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa15.56014.58714.53314.48114.66014.59915.06215.23515.24714.76214.9067,41,0
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza2.8332.6502.4802.4062.4372.4812.5452.5752.3982.3542.3501,2-0,2
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak13.95312.94212.22211.70011.53811.47111.61711.45911.49811.17911.2765,60,9
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak1.1841.1521.0901.0471.0511.0231.0251.0321.0009909760,5-1,4
07 - Industria kimikoa4.3213.9163.8783.8203.8484.0454.1224.1114.0053.9533.9962,01,1
08 - Farmaziako produktuak5845885786086396556646717239321.1230,620,5
09 - Kautxua eta plastikoak21.83220.01618.58218.10818.62818.63319.22719.10919.13418.51618.5389,20,1
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak72.37968.78965.97665.76366.32467.17968.93769.53569.73866.66667.03033,20,5
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak5.7955.9415.7835.7106.0636.2246.5706.7797.0386.6666.7733,41,6
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa12.55911.97710.8179.5049.0818.9068.9808.8719.1769.0369.1154,50,9
13 - Makineria eta tresneria21.36620.66620.32220.72121.20421.85722.23422.68123.00822.22822.62811,21,8
14 - Garraio-materiala17.39216.93017.73016.72017.00218.37118.96320.60720.39719.55119.0719,4-2,5
15 - Altzariak eta beste manufakturak14.27613.96013.01312.80213.38613.86514.17614.30214.49014.52114.4237,1-0,7
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna2.4552.3562.3482.2952.2552.2012.3612.3592.0872.1542.4871,215,5
17 - Ur hornidura eta Saneamendu6.3376.1545.8116.2435.8756.1946.5696.5646.6346.7736.7783,40,1
Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Industriako enpleguaren kontzentrazio-maila handi hori ia aldatu gabe egon da azken urteotan.

2020an jasandako COVID-19aren ondorioen ondorioz, Euskal AEko industrian okupatutako pertsonen kopuruak behera egin zuen, eta, beraz, hautsi egin zen azken urteetan mantendu zen joera positiboa. Hala ere, 2021ean, langileen kopuruak gora egin du berriro, eta enplegatuen kopurua 201.950ean kokatu da, 2020an baino mila eta berrehun pertsona baino gehiago, nahiz eta kopuru hori ez den iristen pandemiaren aurreko urteetako datuetara.

Bestalde, azpimarratzekoa da industrian lan egiten duten emakumeen kopuruaren eta ekonomia osoaren artean dagoen alde handia. Horrela, ekonomia osoan okupatutako emakumeen ehunekoa ( % 48,0), 2021ean, industriari dagokionaren bikoitza baino gehiago da ( % 22,9). Zerbitzuen sektorean biltzen da emakumeen ehuneko handiena.

Iturria: Eustat. Biztanleriaren jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Okupazioa industria-adarren arabera aztertuta, azpimarratu behar da alde handiak daudela emakumeen okupazioari dagokionez, jardueraren arabera. Hurrengo grafikoan, industria-adarrei buruzko informazioa ematen da, baita emakumeek 2021erako biztanleria landunean duten partaidetza-mailari buruzkoa ere.

Zazpi adarretan ikusten dugu emakumeen okupazioa industria-sektoreko batez bestekoaren gainetik dagoela. Aipatzekoak dira Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (langile okupatuen % 67,5 emakumeak) eta Farmaziako produktuak ( % 52,1 emakumeak). Urrunago, baina partaidetza-tasa handiarekin, elikagaien, edarien eta tabakoaren industria ( % 41,9 emakumeak) eta produktu informatikoak eta elektronikoak ( % 34,6 emakumeak) daude.

Azpimarratu behar da industria-sektorean enplegu eta pisu handiena duten adarretan emakume landunen ehuneko oso txikiak daudela. Adibidez, metalurgiaren eta produktu metalikoen sektorean emakumeen % 15,3 baino ez dago.

Euskal Autonomia Erkidegoko industri sektorearen banaketa eta bilakaera aztertuko ditugu, Industria osoaren B (erauzketa-industriak) eta C (manufaktura-industria) sekzioetan soilik.

Euskal AEko manufaktura- eta erauzketa-industriaren jarduerak suspertu egin du 2021ean pandemiak urtebete lehenago eragindako salmenta-jaitsiera (-%18,4), % 18,6ko hazkundearekin, eta igoerak erregistratu dira EAEko hogei eskualdeetatik hemeretzitan. Gorbeia Inguruak ( % 41,9) eta Añana ( % 26,9) Araban eta Enkarterriak eta Bilbo Handia Bizkaian ( % 30,0 eta % 26,0, hurrenez hurren) dira salmenten gehikuntzarik handienak izan dituzten eskualdeak. Gipuzkoaren kasuan, Debagoiena ( % 22,5) da industri sektorearen salmentak gehien igo diren eskualdea.

Enpleguak % 0,5eko batez besteko hazkundea izan zuen Euskal AEn; Arabako Mendialdea ( % 9,3) eta Gorbeia Inguruak ( % 6,1) Araban, Enkarterriak ( % 5,3) Bizkaian eta Urola Kosta ( % 4,8) Gipuzkoan izan ziren adierazle honen bilakaerarik positiboena izan zuten eskualdeak.

Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta

Aldi erabilgarriak
arabera
Hurrenkera

Erauzketa- eta manufaktura-industrien enpleguak % 0,1 egin du behera Arabako eskualde guztietan, nahiz eta enplegua bi eskualdetan hazi den, Arabako Mendialdean eta Gorbeialdean, non hazkunde nabarmenak izan diren, % 9,3 eta % 6,1 hurrenez hurren. Lurralde horretako gainerako eskualdeetan intentsitate desberdineko murrizketak gertatu dira enpleguan. Bizkaian, enpleguak % 0,1eko hazkundea izan du lurraldeka, eta zazpi eskualdeetatik hiruk bakarrik izan dute urteko aldakuntza positiboa. Enpleguak % 5,3 egin du gora Enkarterrietan, % 0,7 Markina-Ondarroan eta % 0,6 Bilbo Handian. Gainerako eskualdeetan enplegua murriztu egin da edo ez da aldatu; kasurik esanguratsuena Arratia-Nerbioin gertatu da, % 5,6 enplegu gutxiagorekin. Gipuzkoan, enpleguaren gaineko eragina Araban eta Bizkaian baino handiagoa izan da ( % 1,1). Hala ere, eskualde guztiek ez dute beren kopurua hobetu. Urola Kostan enpleguak izan du aldakuntza positiborik handiena ( % 4,8), eta ondoren Donostialdeak, % 2,3ko hazkundearekin.

Esan dezakegu Gipuzkoa dela dentsitate uniformeena duen lurraldea; Araban, berriz, okupatutako langileak eskualde bakar batean biltzen dira, Arabako Lautadan. Langile okupatuekin gertatzen den bezala, industria-sektoreko salmenten banaketa uniformeagoa da Gipuzkoan eta desberdinagoa Araban.

Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
Iragazkia eta animazioa
Langileak
2021
Konparazioa

Egin klik eskualdeetan historikoa ikusteko

Salmentei dagokienez, esan behar da Arabako lurraldean salmenta garbiak % 14,4 igo direla 2020. urtearekin alderatuta, eta joera hori Arabako Lautadak markatzen du, aurreko urtean baino % 14,2 salmenta gehiago izan baititu. Eskualde horretan dago Vitoria-Gasteiz hiriburua, eta lurraldeko salmenta guztien ehuneko handiena biltzen du, salmenten % 71,7, baita enpleguarena ere, % 63,5.

Bizkaian, bi eskualdek joera positiboa izan dute lurraldeko salmentei dagokienez, % 22,0ko hazkundea izan baitute. Bilbo Handiak fakturazio osoaren % 65,7 hartzen du, eta Durangaldeak, % 19,6. Bien artean, Bizkaian erregistratutako salmenta guztien % 85,3 ematen dute, enplegu osoaren ia % 80. Bietan bilakaera positiboa izan da, salmentak % 26,0 eta % 15,5 hazi baitira, hurrenez hurren, 2020aren aldean.

Gipuzkoak enpleguan konparaziozko bilakaerarik onena duen arren, salmenten bilakaera konparatiboa Euskal AEko hiru lurraldeen erdian kokatzen da. 2021ean negozio-zifra % 17,6 igo bazen ere, urrun dago Bizkaiko % 22,0tik eta Arabako % 14,4tik. Hiriburua dagoen eskualdean, Donostialdean, salmentak % 17,2 igo dira eta Gipuzkoako salmentetan duten pisua enpleguaren tamainaren oso antzekoa da. Horrela, Donostialdeak hartzen ditu salmenten % 24,5 eta enpleguaren % 25,3, bi kasuetan zifra txikiagoak Bilbo eta Vitoria-Gasteiz kokatzen diren eskualdeetakoak baino.

Balio erantsi gordinari dagokionez, hau da, ekoitzitakoaren eta erabilitako kontsumoen balioaren arteko aldeari dagokionez, sortutako aberastasuna adierazten du, eta 2021ean % 16,4 igo zen, aurreko urtearen aldean. Eskualdearen bilakaera positiboa izan da EAEko hogei eskualdeetatik hemezortzitan ere, eta Gorbeia Inguruak izan da, berriz ere, 2020tik 2021era bere balio erantsia gehien handitu duena ( % 37,1). Araban, oro har, balio erantsia % 11,2 hazi da. Bizkaia da balio erantsiaren hazkunderik handiena izan duen lurraldea, % 21,9. Gipuzkoan, aurreko urtearen aldean sortutako aberastasunak, balio erantsiak, lurralde horretako salmenten antzeko portaera izan du, eta, beraz, % 14,5eko hazkundearekin kokatu da, Bizkaiaren azpitik eta Arabaren gainetik.

Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
Iragazkia eta animazioa
Vabcf
2021
Konparazioa

Egin klik eskualdeetan historikoa ikusteko

Azkenik, industri establezimenduen banaketa aztertzen da Lurralde Historikoaren eta eskualdearen arabera, baita azken urtean izan duten bilakaera ere. Lurraldeka, 2021ean Bizkaian kokatutako establezimenduek Euskal AEko guztizkoaren % 42,6 hartzen dute, Gipuzkoakoek % 39,7 eta Arabakoek % 17,7.

Eskualdeka, lurraldeetako hiriburuetako hiru eskualdeek hartu zuten establezimenduen ehuneko handiena 2021ean.

2020. urtearekin alderatuta, 2021ean erregistratutako aldaketei dagokienez, sei eskualdetan bakarrik izan dira positiboak, eta Arabako Kantaurialdea nabarmendu behar da, % 4,5ekin. Hiru eskualdek balio berari eutsi diote, eta gainerako eskualdeetan murriztu egin da industria-establezimenduen kopurua 2021ean, batez ere Añanan (-%6,9).

Euskal AEko industria-establezimenduak, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera (%). 2014-2021

 Urte arteko hazkundeaGuztizkoaren gaineko ehunekoa
 14/1315/1416/1517/1618/1719/1820/1920/2120142015201620172018201920202021
Euskal AE-2,3-1,8-2,6-1,0-0,8-1,9-1,7-0,8100100100100100100100100
                 
Araba/Álava-2,0-1,9-1,2-0,7-0,7-0,4-1,0-0,717,017,017,217,317,317,617,717,7
Añana0,00,01,50,07,42,7-4,0-6,90,60,60,60,60,60,70,70,6
Arabako Lautada / Llanada Alavesa-1,8-2,5-1,7-1,4-0,60,4-2,40,09,69,59,69,69,69,89,79,8
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa-9,110,00,04,5-17,40,010,50,00,20,20,20,20,20,20,20,2
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa-3,4-2,20,20,0-1,1-2,10,9-4,43,73,73,83,83,83,83,93,8
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea-6,5-2,82,22,10,02,84,00,01,21,21,21,31,31,31,41,4
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa1,80,9-4,4-1,9-0,5-4,3-1,04,51,81,91,91,81,81,81,81,9
                 
Bizkaia-3,5-1,9-3,4-0,8-0,8-1,7-2,3-1,543,443,443,043,143,143,142,942,6
Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión-2,9-4,5-2,1-1,1-3,2-1,1-6,2-4,21,61,61,61,61,61,61,51,5
Bilbo Handia / Gran Bilbao-3,3-2,0-4,20,0-0,4-1,7-2,6-1,527,327,226,727,027,127,126,926,7
Durangaldea / Duranguesado-4,6-2,7-0,3-3,60,1-0,7-1,6-1,37,47,37,57,37,37,47,47,4
Enkartazioak / Encartaciones-0,60,0-8,9-1,30,0-4,60,00,71,41,41,31,31,31,31,31,3
Gernika-Bermeo-6,11,8-1,8-3,2-1,0-1,0-2,4-2,01,81,81,91,81,81,81,81,8
Markina-Ondarroa-9,3-3,2-1,7-1,7-10,4-7,1-3,5-1,41,51,51,51,51,41,31,31,3
Plentzia-Mungia1,71,4-3,70,00,0-0,31,4-1,72,42,52,52,52,52,62,62,6
                 
Gipuzkoa-1,1-1,7-2,3-1,1-1,0-2,7-1,50,039,639,639,839,739,639,339,439,7
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa1,6-1,31,0-0,80,5-3,30,0-0,53,23,23,43,43,43,43,43,4
Debabarrena / Bajo Deba-2,2-2,4-1,4-1,8-0,6-3,2-1,3-1,24,74,74,74,74,74,64,74,6
Debagoiena / Alto Deba-4,5-3,0-4,51,2-1,2-0,9-1,41,43,83,83,73,83,83,83,83,9
Donostialdea0,2-2,3-3,5-2,4-1,8-2,6-1,60,114,314,214,113,913,813,713,713,8
Goierri-0,61,5-4,01,1-2,4-0,4-1,81,13,94,03,94,04,04,04,04,1
Tolosaldea-2,40,40,8-0,2-1,2-4,10,0-1,54,04,14,34,34,34,24,34,2
Urola Kosta-2,6-2,3-1,3-1,50,9-4,1-2,50,35,65,65,75,65,75,65,65,6
Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali