Euskal industriaren panorama 2023 

Atalak
Atalak
 

Manufaktura-industria

Euskal AEko manufaktura-industriak 2021ean egindako inbertsio garbia (inbertsio gordina ken desinbertsioa) % 3,6 igo zen 2020. urtearekin alderatuta. 2011-2021 aldian, inbertitutako bolumena 2011koa baino 204 milioi gutxiago da, eta 2015ekoen antzeko tasetara itzuli da..

Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia (mila euro eta %). 2011-2021

 201120122013201420152016201720182019202020212021/2020 (%)
Inbertsioa1.626.2891.461.0331.575.1951.391.6541.489.0751.588.4971.529.9941.630.5041.763.0391.372.8051.421.9963,6
Inbertsioa / VABcf12,912,514,312,612,713,012,112,413,312,210,9-11,0
Inbertsioa / Langile okupatuak7.9717.5278.4237.5888.0128.3917.8828.2788.9117.1747.3983,1
Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Industria-inbertsio garbiaren eta industriako balio erantsiaren arteko zatidura aztertuta, ikusten da 2021. urtea aurreko urtekoa baino % 11,0 txikiagoa izan dela. Konparazioa 2011. urtearekin alderatuz gero, 2021. urteko koefizientea % 16,0 txikiagoa da.

Bestalde, industria-inbertsio garbiaren eta manufaktura-industrian okupatutako langileen arteko zatidura 7.398 eurokoa izan da batez beste 2021ean, 2020an baino % 3,1 handiagoa. Ratioa 2011n erregistratutakoa baino % 7,2 txikiagoa da.

Manufakturako industria-inbertsio garbiaren banaketa aztertuz gero, ikusiko dugu nahiko uniformea izan dela Euskal AEko hiru lurraldeetan, nahiz eta alde txikiak ikusten diren. 2021ean, Bizkaia izan da ehuneko handiena hartu duen lurralde historikoa, % 38,6rekin; ondoren, Gipuzkoa dator, % 36,4rekin, eta, azkenik, Araban kontzentratu da gainerako % 25,0a.

Industria-jardueraren adarren araberako inbertsio garbiaren banaketari dagokionez, esan dezakegu 2021ean inbertsio-kuota handienak izan dituzten jarduerak Metalurgia eta produktu metalikoak ( % 32,4) eta Kautxua eta plastikoak ( % 12,7) izan direla. Beraz, industria-inbertsio garbiaren sektore-kontzentrazioaren maila oso handia da, inbertsio handiena duten bi jarduera-adarrek sektoreko inbertsio osoaren ia % 50 hartzen baitute.

2020-2021 aldian jarduera-adarren araberako inbertsio garbiaren bilakaerari erreparatzen badiogu, hazkunde negatibo handiena izan duen sektorea Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoak (%-61,5) izan da, eta ondoren Zura, papera eta arte grafikoak (%-23,2). Alde positiboan, Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea sektorearen % 253,5eko hazkundea nabarmentzen da, eta atzetik Produktu farmazeutikoak, % 137,2rekin.

2011-2021 aldian egindako inbertsioaren bilakaera aztertuta, aipatzekoa da aztertutako zortzi sektoreren beherakada; izan ere, Kokeriak eta petrolioa fintzea da aldi horretan beherakada handiena izan duen sektorea (-%79,1). Aitzitik, bi sektorek bilakaera positibo handia izan dute 11 urteko aldi horretan: produktu farmazeutikoak ( % 196,2) eta industria kimikoa ( % 112,1).

Inversión neta de la industria manufacturera de la C.A. de Euskadi por ramas de actividad (miles de euros y %). 2011-2021

 201120122013201420152016201720182019202020212021/2020 (%)2021 (%)
Total Industria Manufacturera1.626.2891.461.0331.575.1951.391.6541.489.0751.588.4971.529.9941.630.5041.763.0391.372.8051.421.9963,6100,0
03 - Ind. alimentarias, bebidas, tabaco131.15881.22270.220108.556160.043145.975127.101147.384162.866140.654141.3410,59,9
04 - Textil, confección, cuero y calzado3.5934.1994.8788.1836.1194.4482.3182.3952.4786.8122.625-61,50,2
05 - Madera, papel y artes gráficas98.81774.64952.71967.70761.57197.93948.91778.537100.876126.98397.576-23,26,9
06 - Coquerías y refino de petróleo236.79593.907112.45142.10672.12570.19785.71174.715129.91213.97749.407253,53,5
07 - Industria química28.89833.58738.55875.26273.69440.31834.62131.80945.10666.15161.304-7,34,3
08 - Productos farmacéuticos27.16019.2956.9536.8732.1909.83522.17916.05716.04233.92680.458137,25,7
09 - Caucho y plásticos161.738146.590150.363128.662166.844206.292182.480132.937226.746172.856181.0534,712,7
10 - Metalurgia y productos metálicos483.596444.913457.931436.255479.672550.368537.454606.546610.726457.655460.9750,732,4
11 - Prod.informáticos y electrónicos29.64532.55839.85839.36632.35934.33651.06251.74454.39232.52547.77446,93,4
12 - Material y equipo eléctrico87.62295.67851.11478.80465.74239.19536.34143.77940.82041.16037.235-9,52,6
13 - Maquinaria y equipo134.381112.209140.585118.207138.054143.660182.838185.117132.997138.431134.680-2,79,5
14 - Material de transporte158.886278.005420.963238.185196.239217.113188.481220.262206.235120.557104.267-13,57,3
15 - Muebles y otras manufactureras44.00044.22128.60243.48834.42328.82130.49139.22233.84321.11823.30110,31,6
Fecha 12 de Julio de 2023

Fuente: Eustat. Encuesta industrial

Azkenik, industria-sektoreek erositako ondasun motaren ikuspegitik egindako inbertsio gordinaren bilakaera aurkezten da. Nabarmentzekoa da bai ibilgetu ukiezineko inbertsioa bai ibilgetu materialeko inbertsioa jaitsi egin direla 2021ean aurreko urtearen aldean, % 3,4 eta % 0,3, hurrenez hurren. Inbertsio mota bakoitzak guztizkoan duen pisua oso desberdina da, ibilgetu materialean egindako inbertsioa 2021ean egindako inbertsio gordin osoaren % 89,2 baita.

Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio gordina, ondasun motaren arabera (mila euro eta %). 2011-2021

 201120122013201420152016201720182019202020212021/2020
Inbertsioa guztira1.752.6531.639.6261.697.0521.548.8031.602.4451.679.2091.654.5601.879.3811.855.1851.668.4471.657.174-0,7
Lurrak eta ondasun naturalak45.49822.30332.36137.56333.95339.49827.14053.03839.63634.58153.53754,8
Eraikuntzak120.137109.148134.346108.805102.047126.855154.734172.593158.209144.350161.03311,6
Instalazio tekniko espezializatuak472.813278.787201.122188.641207.907277.072228.953274.389202.292295.242303.9302,9
Makineria, lanabesak eta tresneria641.866598.074745.586733.814666.297730.459678.727698.494701.661574.943584.1621,6
IINFORMATIK TRESNAK30.97920.20422.96624.59016.16319.83623.82326.54933.82523.84026.44410,9
Garraio-osagaiak20.15221.85215.27019.41623.35426.34522.16924.15327.61628.96723.127-20,2
Bestelako ibilgetu materiala73.66468.80358.70074.91597.48986.96295.152102.74694.26370.93483.51617,7
Aribideko ibilgetu materiala139.803210.752257.518129.138228.556226.408257.751323.502348.791310.920243.082-21,8
Ibilgetu materialean egindako inbertsioa, guztira1.544.9121.329.9231.467.8691.316.8821.375.7661.533.4351.488.4491.675.4641.606.2931.483.7771.478.831-0,3
             
I+Gko gastuak113.423123.440133.031113.58396.79778.39394.952105.576150.143103.98293.906-9,7
Garatutako aplikazio informatikoak15.96211.72813.21515.29515.56613.12213.24615.04215.29818.27114.762-19,2
Eskuratutako aplikazio informatikoak21.62324.79719.49621.21723.79226.21531.89438.54235.18729.97236.92423,2
Emakidak, patenteak, etab.7.391113.1253.28240.5717.9475.20411.98610.1787.1188.1203.561-56,1
Bestelako ibilgetu ukiezina49.34236.61360.15941.25582.57722.84014.03334.57941.14624.32529.19020,0
Ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioa, guztira207.741309.703229.183231.921226.679145.774166.111203.917248.892184.670178.343-3,4
Data 2023ko Uztailaren 12a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Ondasun-motaren arabera, inbertsio gordin garrantzitsuenak makinerian, tresnerian eta ekipoetan (guztizkoaren % 35,3) eta instalazio tekniko espezializatuetan ( % 18,3) egindakoak izan dira; hurrenez hurren, % 1,6ko eta % 2,9ko aldakuntza positiboak izan dituzte, aurreko urtearen aldean. Azken hamaika urteetako bilakaerari dagokionez, inbertsioaren guztizkoa % 5,4 jaitsi da, ibilgetu materialeko inbertsioa % 4,3 eta ibilgetu ukiezineko inbertsioa % 14,2 murriztu baitira.

Erositako ondasunen artean, Aribideko ibilgetu materialaren bilakaera nabarmentzen da, hamaika urteko aldi honetan inbertsioa % 73,9 hazi baita, eta Eskuratutako aplikazio informatikoena, % 70,8.

Lan-kostuak eta horien bilakaera funtsezko elementua dira produkzio-sektore baten lehiakortasun ekonomikoaren azterketan, eta horregatik aztertuko dugu Euskal Autonomia Erkidegoko manufaktura-industriak bere inguruko zenbait ekonomiari dagokionez duen egoera. Hiru adierazle aztertuko dira: lanaren itxurazko produktibitatea, soldatapeko bakoitzeko lan-kostuak eta, bien konbinazio gisa, lan-kostu unitarioa (LKU).

Produktibitateari dagokionez, hau da, Faktoreen Kostuaren Balio Erantsi Gordinaren (FKBEG) eta langile okupatuen arteko zatidurari dagokionez, 2010. urtetik aurrera susperraldi orokorra adierazten du, ekonomia guztietan mantentzen dena, gorabehera eta alde txikiekin bada ere. Hala ere, 2020an, aztertutako ekonomia guztiek produktibitatea jaisten ikusi zuten, osasun-krisiak eragindako ondorioen ondorioz, adierazle ekonomiko guztietan nabaritu baitziren. Esate baterako, Euskal AEk, 2010ean suspertzen hasi ondoren, 2012-2013 urteetan krisi txiki bat izan zuen, eta, horren ondoren, berriro hasi zen hazten 2019ra arte, eta 2020an, 2013ko balioetara itzuli zen.

Manufaktura-industriako pertsonako produktibitate handiena Alemanian dago 2020rako (azken urtea da eskuragarri dauden datuekin), 77.400 eurora iristen baita pertsonako; ondoren, Frantzia dator, 70.900 eurora, eta txikiena, berriz, Espainian, 55.900 eurora. Euskal Autonomia Erkidegoa 58.700 €-koa da, Espainiaren gainetik.

Aldi osoa batera aztertuta, nabarmentzekoa da manufaktura-industriaren itxurazko produktibitatearen igoera handia aztertutako herrialde guztietan 2019ra arte. 2020an, jaitsiera orokorra gorabehera, aztertutako ekonomia guztiek, Euskal AEk izan ezik, hazkunde neurritsua izan dute 11 urte horietan.

Soldatapeko bakoitzeko langile-kostuek ere bilakaera positiboa izan dute 2010-2019 aldian, aztertutako ekonomia guztietan hazkundeak izan baitira; aldiz, itxurazko produktibitateak bezala, 2020an guztiek izan dute beherakada handiagoa edo txikiagoa.

2020an, soldatapeko bakoitzeko langile-kostu handiengatik nabarmentzen dira Alemania eta Frantzia, 59.800 €eta 57.200 €, hurrenez hurren. Balio horiek nabarmen txikiagoak dira Espainian, 38.400 €-rekin. Euskal Autonomia Erkidegoa eta EB-27 tarteko posizioan daude, eta soldatapeko langileen kostuak 44.500 €eta 43.400 €izan dira, hurrenez hurren, 2020an.

Aldi osoa aztertuta, Euskal AEko eta Espainiako pertsona-kostuek izan dituzte hazkunderik txikienak 2010 eta 2020 artean, % 9,8ko eta % 7,3ko igoerekin, hurrenez hurren.

Azterketa horretatik ateratako bi ondorio nagusiak, beraz, hauek dira: batetik, aztertutako aldian Euskal AEko lehiakortasuna pixka bat handitu izana inguruko beste ekonomia batzuekin alderatuta, eta, bestetik, Frantziako eta Alemaniako manufaktura-industriek izan dutela produktibitate-hazkunderik handiena. Bestalde, Euskal AEn eta Espainian hazten da gutxien produktibitatea, baina baita pertsonako kostuak txikiagoak diren ekonomietan ere 2010-2020 aldian.

Lan-kostu unitarioa aldagai bat da, eta aukera ematen du laneko kostuak produktu-unitate bakoitzeko duen eragina aztertzeko, hau da, aurrez aztertutako lan-kostuaren eta itxurazko produktibitatearen aldagaien eragin bateratua neurtzeko. Beraz, jarduera ekonomiko baten lehiakortasuna aztertzeko oinarrizko aldagaia da.

LLKren grafikoa nahiko adierazgarria da euskal manufaktura-industriaren lehiakortasunak aztertutako aldian izan duen bilakaerari dagokionez, erreferentziazko herrialdeetan ikusitakoarekin alderatuta. Hori ikusita, ondoriozta daiteke Euskal AEko manufaktura-industriaren lan-kostuak 2010ean Espainiako ekonomiaren ia antzekoak izan arren, 2020an alde handiagoarekin dagoela gainetik, Frantziak eta Alemaniak soilik gaindituta.

Beste era batera esanda, alderantziz, 2010ean Euskal AEko soldata-kostuek balio erantsiaren % 45,5 gehiago sortzen zuten, eta datu hori % 32,0ra jaisten zen 2020an. Era berean, Alemaniak bere produktibitatea zortzi puntu baino gehixeago jaisten du. Gainerako ekonomietan, guztiek murrizten dute produktibitatea, baina neurri desberdinean.

Azkenik, Euskal AEko manufaktura-industriak pertsonako duen produktibitatea eta lan-kostua aztertzen dira. Aldagai bakoitzak aurreko urtearekin alderatuta duen aldakuntza-tasa kontuan hartuta, esan dezakegu, bai 2010. urtean, bai 2021. urtean, produktibitateak langile-kostuak baino gehikuntza handiagoa duela. 2021ean, pertsonako langileen kostuak eta pertsona bakoitzeko produktibitateak igoerak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta, eta langileen kostuaren igoera produktibitatearena baino txikiagoa izan da. Beraz, esan dezakegu langileen kostua egonkorragoa dela denboran zehar produktibitatea baino.



Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali