Aztertzeko berrikuntzak nola egin duen aurrera industria-sektorean, sektore horretako enpresen berrikuntzaren bilakaerari erreparatuko diogu, hainbat ikuspegitatik.
Lehenik eta behin, 2022. urteko berrikuntza-jardueretan egindako gastuaren bilakaera aztertuko dugu, EAEko industria-jardueraren adar guztiak bereizita. Nabarmendu behar da industria osoan egindako gastuak gastu osoaren % 41,8 osatu zuela. Jarduera bakoitzaren pisuari erreparatzen badiogu, EAEn nabarmena da barneko I+G jarduera: industrian egin zen gastuaren ia erdia (% 47,6) I+Gan egin zen. Atzetik, makinen erosketa dator (% 26,9); eta kanpoko I+Gko baliabidea urrunago dago, hirugarren lekuan (% 22,2). Berrikuntzarekin lotutako gainerako jarduerek apenas izan dute garrantzirik.
Adarrez adar aztertuta, honako hauek dira berritzaileenak: Garraio-materiala (berrikuntza teknologikoan egindako inbertsio guztiaren % 27,0), Metalurgia eta produktu metalikoak (guztizkoaren % 15,4), eta, ondoren, hirugarren lekuan, Produktu informatiko eta elektronikoak. Materiala eta ekipo elektrikoa (% 14,7rekin).
Iturria: Eustat. Berrikuntzaren inkesta
Beste alde batetik, 2022. urtean berrikuntzako jardueretarako egin den gastua aztertuko da, EAErako eta Espainiarako eta, betiere, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetarako, horiek direlako berrikuntzan gastu handiena egiten dutenak.
Espainian industria osoan egin den berrikuntza-gastua EAEkoa baino handixeagoa da kopuru erlatiboetan: 2022an, gastu osoaren % 42,6 izan zen, eta gure erkidegokoa, ordea, % 41,8. Bi eremu geografikoetan, barneko I+G da gehien nabarmentzen den elementua (EAEn jarduera mota horretan egin den berrikuntza-gastua % 47,6 izan da, eta Estatuan % 55,9 2022an).

Aurreko informazioa osatzeko, aztertu dezakegu zein den EAEko industria-adarren berrikuntza mota, haien establezimenduen neurria kontuan izanda. Printzipioz, berrikuntzan egin den gasturik handiena 10 langile edo gehiagoko establezimenduek egin dute. Horregatik, establezimendu horiei buruzko informazioa bakarrik adierazi dugu.
Azpimarratu behar dugu EAEko 9 langile baino gehiagoko industria-establezimenduak, oro har, berritzaileagoak direla ekoizpen-jarduera osoa osatzen dutenak baino; zehazki, % 25,3 eta % 22,6 produktu-berrikuntzan, eta % 32,0 eta % 30,7 prozesu-berrikuntzan.
Euskal AEko 10 langile eta gehiagoko establezimenduak, jarduera-adarraren arabera, berrikuntza-motari jarraiki (%). 2020-2022
| | PRODUKTUKO BERRIKUNTZA | PROZESUKO BERRIKUNTZA |
| | Ondasunak | Zerbitzuak | Produktuarenak | Fabrikazio-metodoak | Sistema logistikoak | Prozesatze-metodoak | Kontabilitate-metodoak | Negozio-praktikak | Antolaketa-metodoak | Marketin-metodoak | Prozesuan |
| Guztira | 14,7 | 16,6 | 22,6 | 17,0 | 8,6 | 21,5 | 16,2 | 8,5 | 11,8 | 10,9 | 30,7 |
| Industria | 22,4 | 9,7 | 25,3 | 20,6 | 7,0 | 18,2 | 12,2 | 5,7 | 8,5 | 11,7 | 32 |
| Erauzteko industriak, kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak | 9,1 | 9,1 | 9,1 | 18,2 | 9,1 | . | . | 9,1 | 9,1 | . | 18,2 |
| Elikagaien industriak, edariak, tabakoa | 16,5 | 7,2 | 19,2 | 19,7 | 4,3 | 15,9 | 7,3 | 5,3 | 9,6 | 11,2 | 24 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza | 20,0 | 8,4 | 20,0 | 16,8 | 8,4 | 8,4 | 5,4 | 8,4 | . | 8,4 | 22,2 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 7,2 | 2,7 | 8,8 | 11,4 | 1,4 | 16,7 | 11,0 | 5,0 | . | 8,8 | 27,9 |
| Industria kimikoa eta farmazia produktuak | 42,7 | 9,2 | 43,8 | 35,9 | 13,0 | 26,1 | 9,1 | 16,1 | 18,4 | 14,3 | 48,7 |
| Kautxua eta plastikoak | 18,5 | 9,3 | 19,5 | 15,0 | 4,1 | 13,9 | 3,8 | 0,4 | 6,1 | 5,7 | 17,1 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 16,4 | 6,0 | 18,2 | 18,9 | 8,8 | 16,0 | 14,7 | 3,0 | 5,8 | 12,2 | 31,6 |
| Produktu informatiko eta elektronikoak Material eta tresneria elektrikoa | 43,4 | 26,6 | 52,7 | 34,5 | 12,0 | 35,1 | 21,8 | 17,8 | 18,8 | 20,5 | 45,8 |
| Makineria eta tresneria | 52,3 | 13,2 | 52,3 | 23,9 | 6,9 | 24,4 | 14,6 | 8,1 | 15,5 | 20,5 | 44,1 |
| Garraio-materiala | 29,8 | 10,8 | 29,8 | 36,7 | 4,5 | 19,5 | 12,1 | 6,1 | 6,5 | 12,6 | 43,9 |
| Altzariak eta beste fabrikazioak | 18,7 | 11,1 | 21,5 | 13,3 | . | 19,2 | 8,3 | 9,6 | 11,3 | 4,5 | 25,1 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | . | 65,2 | 65,2 | 48,5 | 28,3 | 9,1 | . | 6,1 | 6,1 | 9,1 | 54,5 |
| Ur hornidura eta Saneamendu | 6,9 | 6,9 | 9,8 | 18,3 | 6,9 | 10,2 | 10,4 | 2,0 | 4,9 | 2 | 23,1 |
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Eustat. Berrikuntzaren inkesta
Produktuaren berrikuntzari erreparatzen badiogu, ikus dezakegu aztergai dugun aldian establezimenduen erdiak baino gehiagok egin duela berrikuntza mota hori hiru jarduera-adar hauetan: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna; Makinak eta ekipoak, eta Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta ekipo elektrikoa. Horren harira, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adar dinamikoena izan da: establezimenduen % 65,2k egin dituzte berrikuntzak.
Bestalde, prozesu-berrikuntzetan, establezimenduen erdiak baino gehiagok jarduera-adar batean egin du berrikuntza-mota hori 2020-2022 aldian. Horrela, berriz ere, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna ditugu, establezimenduen % 54,5ek prozesu-berrikuntzak egiten baititu.
Beraz, ondoriozta dezakegu Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarra EAEko adarrik berritzaileena dela, bai produktuari dagokionez, bai prozesuari dagokionez.
Amaitzeko, EAEko establezimendu berritzaileen ehunekoa aztertuko dugu, bai produktuaren berrikuntzari dagokionez, bai prozesuaren berrikuntzari dagokionez.
Euskal AEko 10 langile eta gehiagoko establezimenduak, jarduera-adarraren arabera, establezimendu-motari jarraiki (%). 2020-2022
| | Establezimendu berritzaileak (1) | GUZTIRA EIN (2) |
| Guztira | 35,4 | 37,9 |
| Industria | 39 | 42,2 |
| Erauzteko industriak, kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak | 18,2 | 18,2 |
| Elikagaien industriak, edariak, tabakoa | 29,6 | 31 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza | 25,4 | 25,4 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 30,6 | 33,4 |
| Industria kimikoa eta farmazia produktuak | 59,6 | 70,3 |
| Kautxua eta plastikoak | 22,1 | 28 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 37,4 | 39,6 |
| Produktu informatiko eta elektronikoak Material eta tresneria elektrikoa | 61,4 | 64,2 |
| Makineria eta tresneria | 59,1 | 64,5 |
| Garraio-materiala | 50,1 | 52,7 |
| Altzariak eta beste fabrikazioak | 30,1 | 30,6 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 65,2 | 65,2 |
| Ur hornidura eta Saneamendu | 23,1 | 31,5 |
(1)Produktuaren eta/edo prozesuaren berrikuntza barne
(2)Barne hartzen ditu, establezimendu berritzaileez gain, berrikuntza abian dutenak edo huts egindakoak bakarrik
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Eustat. Berrikuntzaren inkesta
Establezimenduen % 35,4k produktu- eta/edo prozesu-berrikuntza egiten du, eta ehuneko hori % 39,0koa da industria-establezimenduetan. Establezimendu berritzaileez gain, berrikuntza abian dutenak edo huts egindakoak ere kontuan hartzen badira, ehuneko hori % 42,2koa da 2020-2022 aldian.
Adarren arabera, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna da berrikuntzarik handiena duen adarra: 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 65,2k berrikuntza-motaren bat egiten dute.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek EAEko industria-enpresetan duten ezarpen-maila aztertzeko, hasiera batean, teknologia nagusi horietako bakoitza duten establezimenduen ehunekoari erreparatuko diogu, adarrez adar.
Koadro hori begiratuta bakarrik, ondorioztatzen da EAEko industriak maila ona duela ekipamendu mota horietan, ia adar guztietan esan baitezakegu industria-establezimenduen % 92k baino gehiagok dutela ordenagailua eta posta elektronikoa.
Bestetik, gero eta enpresa gehiago ohartzen dira webgune baten bidez Interneten agertzeak duen garrantziaz. Hala, 2023an, sarean dauden industria-enpresak guztizkoaren % 67,5 dira, eta adarren artean nabarmentzen dira Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta ekipo elektrikoa, non establezimenduen % 89,3k webgunea duen.
Nabarmentzekoa da, halaber, EAEko industria-enpresen erdiek baino gehixeagok elektronikoki trukatzen dituztela datuak. Hala ere, adarren arteko aldeak nabarmenagoak dira. Hala, Ur-hornidura eta saneamendua adarrean establezimenduen % 84,9k datuen truke elektronikoa egiten du, eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoak adarrean, berriz, % 35,6k bakarrik.

Euskal enpresek gero eta agerpen handiagoa dute Interneten. Sarera sartzeko modu nagusia konexio finkoak dira, sarbidea duten industria-enpresa guztien % 96,9, eta adar guztiek balio altuak dituzte sarbide mota horretan. Konexio mugikorrak 2023an bide hori erabiltzen duten industria-enpresen % 89,2 dira.
Euskal AEko Interneteko sarbidedun establezimenduak, jarduera-adarraren eta sarbidearen arabera (%). 2021-2022
| | Konexio finkoak | Konexio mugikorrak |
| | Guztira | Guztira |
| | 2022 | 2023 | 2022 | 2023 |
| Ekonomia guztira | 94,1 | 94,5 | 89,6 | 89,3 |
| Araba/Álava | 95,6 | 96,9 | 94,5 | 89,2 |
| Erauzteko industriak, kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak | 93,0 | 79,9 | 97,7 | 82,1 |
| Janariak, edariak eta tabakoa | 92,3 | 88,2 | 89,7 | 89,5 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza | 93,1 | 93,0 | 84,9 | 81,9 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 94,0 | 99,3 | 94,1 | 92,6 |
| Industria kimikoa eta farmazia produktuak | 100,0 | 98,6 | 96,2 | 91,2 |
| Kautxua eta plastikoak | 89,6 | 96,4 | 95,7 | 81,0 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 98,8 | 100,0 | 98,2 | 93,1 |
| Produktu informatiko eta elektronikoak Material eta tresneria elektrikoa | 98,1 | 98,8 | 92,7 | 89,1 |
| Makineria eta tresneria | 100,0 | 98,9 | 94,8 | 88,7 |
| Garraio-materiala | 97,3 | 89,3 | 91,3 | 95,9 |
| Altzariak eta beste manufakturak | 93,9 | 97,6 | 93,9 | 82,4 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 96,6 | 94,4 | 100,0 | 93,9 |
| Ur hornidura eta Saneamendu | 97,8 | 97,7 | 96,7 | 96,7 |
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta -IGI enpresak
Internetek eskaintzen dituen aukera anitzen artean, merkataritza elektronikoa erabiltzekoa dugu. Eskuragarri dauden datuen arabera, jarduera mota horrek gora egin du azken urtean EAEn, bai negozio-kopuruei, bai parte hartzen duten enpresen kopuruari dagokienez. 2022an, 10 langile edo gehiagoko industria-establezimenduen % 44,8k Internet bidez egin zituzten erosketak edo salmentak; 2021ean, ordea, % 35,6k.

Adarren arabera, Ehungintza, joskintza, larrugintza eta zapatagintza sektorea nabarmendu da: 10 langiletik gorako establezimenduen % 61,1ek merkataritza elektronikoa erabili dute. Beste muturrean, Erauzketa-industriak, koke-lantegiak eta petrolio-findegiak ditugu (sektore horietan, establezimendu bakar batek ere ez du merkataritza hori egiten), bai eta Ur-hornidura eta saneamendua sektorea ere, non % 22,9k egiten baitute.
Erosketa eta salmenta elektronikoei dagokienez, esan dezakegu, konparatiboki, Internet bidezko erosketa-eragiketak egiten dituzten industria-enpresa gehiago daudela salmentak egiten dituztenak baino. 10 langile edo gehiago dituzten industria-enpresen % 19,9k Internet bidez egiten ditu salmentak; erosketak, ordea, enpresen % 41,3k egiten ditu.
Enpresek gero eta gehiago erabiltzen dituzte teknologiak, eta, ildo horri jarraituta, EAEko erakunde publikoek eskaintzen dituzten zerbitzu elektronikoen erabilera ere igo egin da azken urteotan.
2023an, Internet konexioa duten enpresen % 98,0k Internet bidez egiten ditu izapideak administrazio publikoekin. Ehuneko horrek hirukoiztu egin du 2004ko kopurua (% 35,0).
Inustria-sektoreak antzeko bilakaera izan du aldi horretan: Internet konexioa zuten eta izapideak Internet bidez egiten zituzten enpresen ehunekoa % 41,0 zen 2004an; 2023an, ordea, % 98,7 izan da.
Ehuneko horiek handiagoak dira, 10 langile edo gehiagoko enpresak aintzat hartzen baditugu: administrazio publikoarekin dituzten harremanak Internet bidez egiten dituzten euskal enpresen ehunekoa % 98,5 da, enpresa guztiak kontuan hartuta; eta % 99,1era iristen da industria-enpresetan (ia guztiak, alegia).
4.0 industria terminoak beren artean balio-katean modu autonomoan komunikatzen diren gailuetan eta teknologian oinarritutako produkzio-prozesuen antolaketa deskribatzen du. Modu errazagoan esanda, industriaren eta enpresarekin lotutako zerbitzu guztien digitalizazioa da. 4.0 industria laugarren iraultza industrialtzat hartzen da, eta enpresa erakunde adimendun bihurtzea du helburu, emaitzarik onenak lortzeko.
Bederatzi adierazleren bidez neurtu da 4.0 industriak gure erkidegoan duen egoera, hamar langile edo gehiagoko establezimenduak establezimendu guztietatik bereizita.
Analisia lehenengoetan zentratuz (hots, hamar enplegu edo gehiagoko establezimenduetan) sare sozialak dira, enpresen helburuetarako erabiltzen dituzten establezimenduen % 74,4rekin, aztertzen diren bederatzi adierazleetatik adierazlerik azpimarragarriena.
Jarraian, hodeiko zerbitzu informatikoak (Cloud Computing) daude. Establezimenduen % 55,6k horren bidez ordaintzen dute, eta enpresa baten informazioa edo zerbitzuak ikusteko aukera ematen dute, Interneteko konexio baten bidez, edo edozein tokitan kokatuta dagoen beste gailu mugikor edo finko baten bidez.
Zibersegurtasuneko jarduerak hirugarren lekuan daude eta hamar langile edo gehiagoko establezimenduen % 52,8an.
Gauzen Interneten erabilera (IoT) 4.0 industriaren laugarren adierazlea izango litzateke garrantziaren arabera, eta establezimendu handienen % 28,1ek hartzen du bertan parte.
Bosgarrenik, Zerbitzu mugikorren erabilera dago (% 27,2). Zerbitzu mugikortzat hartzen da enpresaren jarduerarekin eta produkzio-prozesuekin loturiko aplikazioak erabiltzea.
Ondoren, portzentaje txikiagoekin, hauek leudeke: Makrodatuen analisia (Big Data), % 25,5; Robotikaren erabilera, % 11,0; 3D inprimagailuen erabilera, % 10,5; eta Adimen artifizialeko sistemen erabilera, % 9,3.
Establezimendu guztien kasuan, 10 langiletik beherakoak barne, ehuneko horiek nabarmen txikiagoak dira: Sare sozialak establezimenduen % 53,4 dira. % 20tik gora Hodeiko zerbitzu informatikoen erabilera (% 31,0) eta Zibersegurtasun-jarduerak (% 22,7) daude. Azkenik, eta % 20ko mugatik behera daude Zerbitzu mugikorren erabilera, % 14,8, Gauzen Internet (IoT), % 12,6, Makrodatuen analisia (Big data), % 12,6, Adimen artifizialeko sistemen erabilera, % 5,9, Robotikaren erabilera, % 2,6 eta 3D inprimagailuen erabilera, % 2,4.
Euskal AEko Interneteko sarbidedun establezimenduak, jarduera-adarraren eta sarbidearen arabera (%). 2021-2022
| | Konexio finkoak | Konexio mugikorrak |
| | Guztira | Guztira |
| | 2022 | 2023 | 2022 | 2023 |
| Ekonomia guztira | 94,1 | 94,5 | 89,6 | 89,3 |
| Araba/Álava | 95,6 | 96,9 | 94,5 | 89,2 |
| Erauzteko industriak, kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak | 93,0 | 79,9 | 97,7 | 82,1 |
| Janariak, edariak eta tabakoa | 92,3 | 88,2 | 89,7 | 89,5 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza | 93,1 | 93,0 | 84,9 | 81,9 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 94,0 | 99,3 | 94,1 | 92,6 |
| Industria kimikoa eta farmazia produktuak | 100,0 | 98,6 | 96,2 | 91,2 |
| Kautxua eta plastikoak | 89,6 | 96,4 | 95,7 | 81,0 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 98,8 | 100,0 | 98,2 | 93,1 |
| Produktu informatiko eta elektronikoak Material eta tresneria elektrikoa | 98,1 | 98,8 | 92,7 | 89,1 |
| Makineria eta tresneria | 100,0 | 98,9 | 94,8 | 88,7 |
| Garraio-materiala | 97,3 | 89,3 | 91,3 | 95,9 |
| Altzariak eta beste manufakturak | 93,9 | 97,6 | 93,9 | 82,4 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 96,6 | 94,4 | 100,0 | 93,9 |
| Ur hornidura eta Saneamendu | 97,8 | 97,7 | 96,7 | 96,7 |
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta -IGI enpresak