2021. urteko datuekin alderatuta, 2022. urtean zehar EAEko manufaktura-industrietan egin den inbertsio garbia (inbertsio gordina ken desinbertsioa) % 45,4 igo da. 2012-2022 aldian, 2012. urtean baino 606 milioi gehiago inbertitu ziren, aztertutako aldian inbertitutako zenbateko handiena izanik.
Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia (mila euro eta %). 2012-2022
| | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2022/2021 (%) |
| Inbertsioa | 1.461.033 | 1.575.195 | 1.391.654 | 1.489.075 | 1.588.497 | 1.529.994 | 1.630.504 | 1.763.039 | 1.372.805 | 1.421.996 | 2.067.146 | 45,4 |
| Inbertsioa / VABcf | 12,5 | 14,3 | 12,6 | 12,7 | 13,0 | 12,1 | 12,4 | 13,3 | 12,2 | 10,9 | 13,8 | 26,8 |
| Inbertsioa / Langile okupatuak | 7.527 | 8.423 | 7.588 | 8.012 | 8.391 | 7.882 | 8.278 | 8.911 | 7.174 | 7.398 | 10.621 | 43,6 |
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Industria-inbertsio garbiaren eta industriako balio erantsiaren arteko zatidura aztertu da, eta ikusi da, 2022. urtean aurreko urtean baino % 26,8 handiagoa izan zela. Datu hori 2012. urtekoarekin alderatzen bada, ikusten da 2022. urteko koefizientea % 10,8 handiagoa dela.
Bestalde, industria-inbertsio garbiaren eta manufaktura-industrian ari diren enplegatuen arteko zatiduraren batezbestekoa 10.621 euro izan zen 2022an, 2021. urtean baino % 43,6 handiagoa. Ratioa 2012an erregistratutakoa baino % 41,1 handiagoa da.
Manufaktura-industrietan egindako inbertsio garbiaren banaketa aztertuz gero, ikusten dugu nahiko berdina izan dela EAEko hiru lurraldeetan, desberdintasunak badira ere. Hala, Bizkaiak izan du 2022an besteek baino inbertsio handixeagoa, % 42,7koa; gero, Gipuzkoa dator, % 35,8rekin; hirugarrenik, Araba, gainerako % 21,4rekin.
Industria-jardueraren adarren araberako inbertsio garbiaren banaketari dagokionez, esan dezakegu, 2022an, Metalurgia eta produktu metalikoak (% 32,0) eta Kautxua eta plastikoak (% 10,2) sektoreek izan dituztela inbertsio-kuota handienak. Industria-inbertsio garbiaren kontzentrazio sektoriala oso handia da: inbertsio handiena duten bi jarduera-adarrek sektorearen inbertsio osoaren ia % 50 biltzen dute.
2021-2022 aldiko inbertsio garbiaren bilakaera jarduera-adarren arabera aztertzen badugu, aipatu behar da hazkunde negatibo handiena izan duen sektorea Industria kimikoa (–% 25,2) dela, eta, ondoren, Produktu informatikoak eta elektronikoak (–% 7,0). Nabarmentzen da, alde positibotik, % 287,7ko hazkundea baitu, Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak sektorea, eta, ondoren, Material eta ekipo elektrikoa (% 164,3).
2012-2022 aldian egindako inbertsioaren bilakaera aztertuta, azpimarratzekoa da aztertutako sektoreetatik bitan soilik egon dela beherakada, eta Garraio-materiala izan da aldi horretan beherakada nabarmenena izan duen sektorea (% 30,0). Aitzitik, 11 urteko aldi horretan bilakaera positibo handia izan duten hiru sektore nabarmentzen dira: Farmazia-produktuak (% 467,0), Elikagai-industriak, edariak eta tabakoa (% 122,1) eta Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak (% 104,0).
Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia jarduera-adarren arabera (mila euro eta %). 2012-2022
| | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2022/2021 (%) | 2022 (%) |
| Manufaktura-industria, guztira | 1.461.033 | 1.575.195 | 1.391.654 | 1.489.075 | 1.588.497 | 1.529.994 | 1.630.504 | 1.763.039 | 1.372.805 | 1.421.996 | 2.067.146 | 45,4 | 100,0 |
| 03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa | 81.222 | 70.220 | 108.556 | 160.043 | 145.975 | 127.101 | 147.384 | 162.866 | 140.654 | 141.341 | 180.414 | 27,6 | 8,7 |
| 04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza | 4.199 | 4.878 | 8.183 | 6.119 | 4.448 | 2.318 | 2.395 | 2.478 | 6.812 | 2.625 | 5.466 | 108,2 | 0,3 |
| 05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 74.649 | 52.719 | 67.707 | 61.571 | 97.939 | 48.917 | 78.537 | 100.876 | 126.983 | 97.576 | 136.325 | 39,7 | 6,6 |
| 06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak | 93.907 | 112.451 | 42.106 | 72.125 | 70.197 | 85.711 | 74.715 | 129.912 | 13.977 | 49.407 | 191.568 | 287,7 | 9,3 |
| 07 - Industria kimikoa | 33.587 | 38.558 | 75.262 | 73.694 | 40.318 | 34.621 | 31.809 | 45.106 | 66.151 | 61.304 | 45.870 | -25,2 | 2,2 |
| 08 - Farmaziako produktuak | 19.295 | 6.953 | 6.873 | 2.190 | 9.835 | 22.179 | 16.057 | 16.042 | 33.926 | 80.458 | 109.405 | 36,0 | 5,3 |
| 09 - Kautxua eta plastikoak | 146.590 | 150.363 | 128.662 | 166.844 | 206.292 | 182.480 | 132.937 | 226.746 | 172.856 | 181.053 | 211.247 | 16,7 | 10,2 |
| 10 - Metalurgia eta produktu metalikoak | 444.913 | 457.931 | 436.255 | 479.672 | 550.368 | 537.454 | 606.546 | 610.726 | 457.655 | 460.975 | 661.539 | 43,5 | 32,0 |
| 11 - Produktu informatiko eta elektronikoak | 32.558 | 39.858 | 39.366 | 32.359 | 34.336 | 51.062 | 51.744 | 54.392 | 32.525 | 47.774 | 44.439 | -7,0 | 2,1 |
| 12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 95.678 | 51.114 | 78.804 | 65.742 | 39.195 | 36.341 | 43.779 | 40.820 | 41.160 | 37.235 | 98.416 | 164,3 | 4,8 |
| 13 - Makineria eta tresneria | 112.209 | 140.585 | 118.207 | 138.054 | 143.660 | 182.838 | 185.117 | 132.997 | 138.431 | 134.680 | 146.690 | 8,9 | 7,1 |
| 14 - Garraio-materiala | 278.005 | 420.963 | 238.185 | 196.239 | 217.113 | 188.481 | 220.262 | 206.235 | 120.557 | 104.267 | 194.589 | 86,6 | 9,4 |
| 15 - Altzariak eta beste manufakturak | 44.221 | 28.602 | 43.488 | 34.423 | 28.821 | 30.491 | 39.222 | 33.843 | 21.118 | 23.301 | 41.178 | 76,7 | 2,0 |
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Amaitzeko, industria-sektoreek egin duten inbertsio gordinaren bilakaera ageri da, eskuratutako ondasun-motaren ikuspegitik. Nabarmentzekoa da bai ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioa bai ibilgetu materialean egindakoa igo egin direla 2022an, aurreko urtearen aldean: % 32,8 eta % 33,4, hurrenez hurren. Inbertsio-mota bakoitzak orotara izandako pisua oso desberdina da; esaterako, 2022. urtean egin zen inbertsio gordinaren % 89,3 ibilgetu materialetan egin zen.
Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio gordina, ondasun motaren arabera (mila euro eta %). 2012-2022
| | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2022/2021 |
| Inbertsioa guztira | 1.639.626 | 1.697.052 | 1.548.803 | 1.602.445 | 1.679.209 | 1.654.560 | 1.879.381 | 1.855.185 | 1.668.447 | 1.657.174 | 2.209.271 | 33,3 |
| Lurrak eta ondasun naturalak | 22.303 | 32.361 | 37.563 | 33.953 | 39.498 | 27.140 | 53.038 | 39.636 | 34.581 | 53.537 | 61.288 | 14,5 |
| Eraikuntzak | 109.148 | 134.346 | 108.805 | 102.047 | 126.855 | 154.734 | 172.593 | 158.209 | 144.350 | 161.033 | 196.684 | 22,1 |
| Instalazio tekniko espezializatuak | 278.787 | 201.122 | 188.641 | 207.907 | 277.072 | 228.953 | 274.389 | 202.292 | 295.242 | 303.930 | 369.663 | 21,6 |
| Makineria, lanabesak eta tresneria | 598.074 | 745.586 | 733.814 | 666.297 | 730.459 | 678.727 | 698.494 | 701.661 | 574.943 | 584.162 | 651.874 | 11,6 |
| IINFORMATIK TRESNAK | 20.204 | 22.966 | 24.590 | 16.163 | 19.836 | 23.823 | 26.549 | 33.825 | 23.840 | 26.444 | 27.054 | 2,3 |
| Garraio-osagaiak | 21.852 | 15.270 | 19.416 | 23.354 | 26.345 | 22.169 | 24.153 | 27.616 | 28.967 | 23.127 | 30.518 | 32,0 |
| Bestelako ibilgetu materiala | 68.803 | 58.700 | 74.915 | 97.489 | 86.962 | 95.152 | 102.746 | 94.263 | 70.934 | 83.516 | 242.924 | 190,9 |
| Aribideko ibilgetu materiala | 210.752 | 257.518 | 129.138 | 228.556 | 226.408 | 257.751 | 323.502 | 348.791 | 310.920 | 243.082 | 392.352 | 61,4 |
| Ibilgetu materialean egindako inbertsioa, guztira | 1.329.923 | 1.467.869 | 1.316.882 | 1.375.766 | 1.533.435 | 1.488.449 | 1.675.464 | 1.606.293 | 1.483.777 | 1.478.831 | 1.972.357 | 33,4 |
| | | | | | | | | | | | | |
| I+Gko gastuak | 123.440 | 133.031 | 113.583 | 96.797 | 78.393 | 94.952 | 105.576 | 150.143 | 103.982 | 93.906 | 105.625 | 12,5 |
| Garatutako aplikazio informatikoak | 11.728 | 13.215 | 15.295 | 15.566 | 13.122 | 13.246 | 15.042 | 15.298 | 18.271 | 14.762 | 16.759 | 13,5 |
| Eskuratutako aplikazio informatikoak | 24.797 | 19.496 | 21.217 | 23.792 | 26.215 | 31.894 | 38.542 | 35.187 | 29.972 | 36.924 | 68.733 | 86,1 |
| Emakidak, patenteak, etab. | 113.125 | 3.282 | 40.571 | 7.947 | 5.204 | 11.986 | 10.178 | 7.118 | 8.120 | 3.561 | 5.467 | 53,5 |
| Bestelako ibilgetu ukiezina | 36.613 | 60.159 | 41.255 | 82.577 | 22.840 | 14.033 | 34.579 | 41.146 | 24.325 | 29.190 | 40.330 | 38,2 |
| Ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioa, guztira | 309.703 | 229.183 | 231.921 | 226.679 | 145.774 | 166.111 | 203.917 | 248.892 | 184.670 | 178.343 | 236.914 | 32,8 |
Data 2024ko Ekainaren 25a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Ondasun-mota kontuan hartuta, inbertsio gordin garrantzitsuenak honako hauek izan dira oraindik: Makinak, tresnak eta ekipoak (guztirakoaren % 29,5) eta Abian den ibilgetu materiala (% 17,8). Aurreko urtearekin alderatuta, sektore horiek % 11,6 eta % 61,4ko aldakuntza positiboak izan zituzten, hurrenez hurren Azken hamaika urteetako bilakaera aztertzean ikusi da inbertsio osoa % 34,7 igo dela, gora egin baitute ibilgetu materialetan egindako inbertsioak (% 48,3) eta behera ibilgetu ukiezinetan egindakoak (% 23,5).
Eskuratutako ondasunen artean, nabarmentzekoak dira Bestelako ibilgetu materiala adarraren bilakaera, hamaika urteko aldi honetan inbertsioa % 253,1 igo baitu, Erositako aplikazio informatikoena % 177,2 eta Lursail eta ondasun naturalena % 174,8.
Lan-kostuak eta horien bilakaera funtsezko elementuak dira ekoizpen-sektore baten lehiakortasun ekonomikoa aztertzeko, eta, horregatik, EAEko manufaktura-industriaren egoera aztertuko dugu, inguruko zenbait ekonomiarekin alderatuta. Hiru adierazle aztertuko ditugu: lanak itxuraz duen produktibitatea, soldatapeko bakoitzeko lan-kostuak eta, biak konbinatuta, unitateko lan-kostua.
Produktibitateari dagokionez (faktoreen kostuko balio erantsi gordina –FKBEGd– zati landunen kopurua), hobekuntza orokorra ageri da 2010etik aurrera, ekonomia guztietan, baina gorabehera eta alde apalekin. Hala ere, 2020. urtean aztertutako ekonomia guztietan jaitsi egin da produktibitatea, osasun-krisiak eragindako ondorioen zioz, adierazle ekonomiko guztietan ikus daitekeen bezala. Hala, EAEk, 2010ean berreskuratzen hasi bazen ere, 2012-2013 aldian krisialdi txiki bat izan zuen, eta berriz ere hazkundea izan zuen aztertutako azken urtera arte, alegia, 2019ra arte. 2020an 2013ko balioetara itzuli zen.
Manufaktura-industrian, pertsona bakoitzeko produktibitaterik handiena 2021ean Alemanian dago (urte horretakoak dira azken datuak): 92.600 euro pertsona bakoitzeko; ondoren dator Frantzia (81.000 €), eta baxuena, berriz, Espainian dago: 63.100 €. EAEn 68.000 € izan zen, Espainiaren gainetik.
Aldi osoa aztertuta, nabarmentzekoa da aztertutako herrialde guztietan manufaktura-industriaren itxurazko produktibitateak izan duen igoera handia, 2019ra arte. 2020an, nahiz eta beherakada orokorra izan, aztertutako ekonomia guztiek, EAEk izan ezik, hazkunde moderatua izan dute aldi horretan. Eta berriz ere 2021ean, aztertutako ekonomia guztiek itxurazko produktibitatearen igoera izan dute 12 urte hauetan.
Soldatapeko bakoitzeko langile-kostuek ere bilakaera positiboa izan dute 2010 eta 2019 artean, eta hazkundeak izan dira aztertutako ekonomia guztietan; aldiz, itxurazko produktibitateak bezala, 2020an guztiek izan dute beherakada handiagoa edo txikiagoa.
2021ean, Alemania eta Frantzia nabarmentzen ziren langileen kostu handiengatik: 62.400 € eta 60.900 €, hurrenez hurren. Balio horiek nabarmen txikiagoak dira Espainian (39.700 €). EAE eta EB-27 tarteko egoeran daude, eta soldatapeko langileen kostuak 46.000 € eta 45.800 € izan ziren, hurrenez hurren, 2021ean.
Denbora-tarte osoa aintzat hartuta, EAEko eta Espainiako langileko kostuek izan dituzte hazkunde txikienak 2010 eta 2021 bitartean: % 13,6 eta % 10,9ko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren.
Azterketatik ateratako bi ondorio nagusiak honako hauek dira: batetik, EAEk lehiakortasun handiagoa du aztertutako denbora-tartean, inguruko ekonomiekin alderatuta; eta, bestetik, Frantziako eta Alemaniako manufaktura-industriak dauka produktibitate-mailaren hazkunderik handiena. Bestalde, EAEn eta Espainian hazten da gutxien produktibitatea, baina haietan dira pertsonako kostuak apalenak 2010-2021 aldian.
Lan-kostua deritzon aldagaiaren bidez, lan-kostuak produktu-unitate bakoitzeko duen eragina azter daiteke unitateko; hau da, lan-kostuaren eta itxurazko produktibitatearen aldagaiek batera duten eragina neur daiteke. Hortaz, ezinbesteko aldagaia da jarduera ekonomiko baten lehiakortasuna aztertzeko.
LLKren grafikoak oso argi erakusten du zein izan den EAEko manufaktura-industriaren lehiakortasunaren bilakaera aztertutako denbora-tartean, erreferentziatzat hartutako herrialdeekin alderatuta. Hori ikusita, ondoriozta daiteke EAEko manufaktura-industriako langile bakoitzeko lan-kostuak Espainiako ekonomiak 2010ean zituen kostuen antzekoak izan arren, 2021ean alde handiagoa dagoela bien artean, Alemaniaren antzeko balioarekin eta Frantziak soilik gaindituta.
Bestela esanda, alderantziz aztertuz gero, EAEko soldaten kostuek balio erantsiaren % 45,5eko gehikuntza sortzen zuten 2010ean; eta datu hori 2021ean igo, eta % 47,9 izatera heldu zen. Hala, 2010-2021 aldian, EAEk aztertutako ekonomia guztien artean produktibitate-hazkunderik txikiena izan zuen bitartean (2,4 puntu), Espainiak hamaika puntu baino zertxobait gehiago egin zuen gora produktibitatean. Gainerako ekonomietan, guztiek handitzen dute produktibitatea, neurri desberdinean bada ere.
Azkenik, pertsona bakoitzeko produktibitatea eta lan-kostua aztertuko dira, EAEko manufaktura-industrian. Aldagai bakoitzak aurreko urtearekin alderatuta duen aldakuntza-tasa kontuan hartuta, esan dezakegu bai 2010ean bai 2022an produktibitateak langile-kostuak baino igoera handiagoa izan duela. 2022an, langile-kostuak eta pertsonako produktibitateak gora egin dute aurreko urtearekin alderatuta; zehazki, langileen kostuaren igoera produktibitatearena baino txikiagoa izan da. Beraz, esan dezakegu langileen kostua produktibitatea baino egonkorragoa dela denboran.