Euskal industriaren panorama 2024

pdf

Atalak
Atalak
 

Euskal AEko industria

EAEko industriak oinarrizko prezioetako balio erantsi gordinean (OPBEGd) duen pisu erlatiboa handiagoa da sektore horrek Estatu osoan duena baino: 2022ko partaidetza-ehunekoa ekonomia osoaren % 24,2 da. Hala eta guztiz ere, beste ekonomia batzuekin alderatuta, EAEko egitura produktiboak Frantziako edo Espainiako egiturekin baino zerikusi handiagoa du Alemaniako egiturarekin.

Industriaren balio erantsiak 2022. urterako kateatutako bolumenaren indizean izan duen bilakaerak 2020 aurreko urteen antzeko balioak izan ditu erreferentzia-eremu nagusietan (2020an erorketa handia izan zuen). EAE da igoera handiena duena (% 4,7), ondoren Espainia (% 2,6) eta EB-27 (% 1,9), eta, azkenik, Frantzia eta Alemania daude, % 1,5 eta % 0,5eko beherakadak izan dituztenak, hurrenez hurren. 

Industriaren barruan, industriako adarretako edo sektoreetako balio erantsiaren ehunekoen banaketari dagokionez, ikusten da ohiko sektoreek –Metalurgia eta produktu metalikoak eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna– pisu garrantzitsua dutela ehunekoetan: EAEko industriaren BEGd-aren % 39,5 osatzen dute 2022an.

Nabarmentzekoak dira, halaber, Makinak eta ekipoak eta Garraio-materiala sektoreen pisua: 2022an, % 10,1 eta % 9,9, hurrenez hurren. Euskal Autonomia Erkidegoko industrian pisu txikiena izan duten sektoreak Erauzketa-industriak eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza izan dira: % 0,2 eta % 0,4, hain justu, 2022an.

Euskal AEko industriako balio erantsiaren sektorekako banaketa. Uneko prezioak (%). 2012-2022

 20122013201420152016201720182019202020212022
02 - Petrolioa ateratzeko industriak0,40,40,30,30,20,20,20,20,20,20,2
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa6,06,76,86,56,26,26,16,15,75,24,7
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza0,70,80,70,60,70,70,60,60,40,40,4
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak4,94,84,64,34,34,54,44,44,24,24,0
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak0,60,00,32,83,12,42,21,90,12,85,8
07 - Industria kimikoa/ 08 - Farmaziako produktuak3,03,23,03,23,43,43,53,54,14,03,8
09 - Kautxua eta plastikoak9,69,18,99,39,09,19,39,29,39,68,3
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak27,027,928,727,227,728,328,327,026,630,030,2
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak2,62,62,52,52,52,72,72,82,82,72,5
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa5,74,74,84,03,63,63,63,54,13,83,3
13 - Makineria eta tresneria10,510,310,510,710,610,310,010,210,710,710,1
14 - Garraio-materiala10,010,69,710,210,610,911,511,911,610,79,9
15 - Altzariak eta beste manufakturak4,34,24,14,34,24,34,24,65,45,04,8
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna11,712,012,311,411,410,510,611,111,57,49,3
17 - Ur hornidura eta Saneamendu2,92,72,82,42,62,82,82,93,13,12,7
Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

EAEko industriaren egituraren bilakaerari dagokionez, azpimarratu behar da sektoreek antzeko banaketari eutsi diotela, denbora igaro ahala. Aldaketa gutxi batzuk bakarrik izan dira sektore batzuen pisuan, krisiaren eragina handiagoa edo txikiagoa izatearen ondorioz batez ere. Gorabehera gehien duen adarra Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak da, 2012-2022 aldian ehuneko 5,2 igo baita. Bestalde, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Material eta ekipo elektrikoa sektoreek 2,4 puntu egin dute behera 11 urteko aldi horretan, balio erlatiboetan.

Sailkapen honen arabera aztertu diren hamabost adarretatik nabarmentzekoa da 2022an horietako 13tan balio erantsia orokorrean igo egin dela; bi adarrek soilik izan dute erorketa txiki bat: Ur-hornidura eta saneamendua % 1,9 jaitsi da eta Kautxua eta plastikoak % 0,5. Nabarmentzekoa da Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak sektorea, % 142,1 igo dena; ondoren, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Metalurgia eta produktu metalikoak, % 44,5 eta % 15,9 igo direnak hurrenez hurren.

Euskal AEko industriaren sektoreko balio erantsiaren bilakaera. Uneko prezioak (%). 2012-2022

 20122013201420152016201720182019202020212022
02 - Petrolioa ateratzeko industriak-9,8-1,5-23,3-0,8-30,05,915,4-8,8-8,66,414,0
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa-8,87,92,10,8-1,12,92,11,9-18,10,73,7
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza-11,16,9-10,5-5,58,26,8-8,9-4,2-30,64,11,7
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak-12,2-4,0-3,2-3,04,85,42,83,3-18,211,410,1
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak-35,1-101,6--13,2-19,3-6,2-10,4-97,7-142,1
07 - Industria kimikoa/ 08 - Farmaziako produktuak-10,13,2-2,99,510,73,84,63,13,57,39,1
09 - Kautxua eta plastikoak-6,5-7,5-1,49,30,04,16,01,8-12,213,8-0,5
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak-5,00,43,5-0,85,85,23,8-2,3-14,624,415,9
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak4,10,3-4,25,70,611,24,98,3-13,96,04,6
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa-4,2-18,81,5-12,3-6,84,21,31,80,51,02,4
13 - Makineria eta tresneria-1,7-4,62,66,72,7-0,51,34,2-8,710,28,0
14 - Garraio-materiala-1,82,6-7,79,58,55,89,46,2-15,51,96,0
15 - Altzariak eta beste manufakturak-2,3-5,8-1,19,71,26,51,911,22,31,610,3
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna-0,2-0,53,9-3,84,1-5,45,66,6-10,2-29,044,5
17 - Ur hornidura eta Saneamendu6,5-9,33,6-7,79,412,02,45,7-5,210,3-1,9
*Ez da datu esanguratsurik

Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Aurreko azterketari erreparatzen badiogu, agerikoa da EAEko industriak sektoreka duen kontzentrazio-maila. Gai hori sakonago aztertzeko, kontzentrazioaren adierazle diskretu bat erabili da, erakusteko zer ehuneko duen industriako lau adar nagusienen BEGd-ak industriaren BEGd osoan. Izan ere, Metalurgia eta produktu metalikoak, Makinak eta ekipoak, Garraio-materiala eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreek hartu zuten industriaren balio erantsiaren % 59,5, hain justu, 2022an. Balio hori 2010ekoa baino 2,6 puntu handiagoa da, bi urteen arteko denbora-tartean izandako gorabeheren ostetik.

EAEko industrian nagusi diren sektoreen erakargarritasuna maila teknologikoaren bitartez zehaztea ere faktore interesgarria izan daiteke. EAEko sektore industrial gehienak ELGAk maila teknologiko «ertain-baxu» gisa katalogatutako sektoreetan kokatzen dira, eta BEGd osoaren % 47,8 metatzen dute. Eduki teknologiko «txikiak» dituzten sektoreen ehunekoak eta sailkapen horretan sartuta ez daudenak aurreko ehuneko horri gehitzen badizkiogu, emaitzak erakusten digu, 2022an, EAEko industriaren % 69,6, printzipioz, oso erakargarriak ez ziren sektoreetan zeudela. Industria osoa aintzat hartuta, EAEko industria-jardueren % 5,2 bakarrik sartzen da maila altuan. Baina aztertu den aldian (2010-2022) maila hori hazi egin da: 2010. urtean % 3,5 zen, eta 2022an, berriz, % 5,2. 13 urteko aldi horretan, bost puntutik gorako igoera izan dute eduki teknologikoren bat duten sektoreek: 2010ean % 84,9 ziren, eta, 2022an, % 90,0.


Euskal ekonomiaren eta industria-sektorearen azken bilakaera aztertzeko, prezio nominaletan eta errealetan eskuragarri dauden azken adierazleak baliatuko ditugu.

EAEko hiruhileko kontuek bilakaera ekonomikoaren ikuspegi koiunturalagoa eta hurbilagoa ematen digute. Datuak behatuta industriaren sektorearen bilakaera positiboa ageri da 2022an eta 2023an zehar. Zehazki, euskal ekonomiak eta industriaren sektoreak pandemia aurreko mailak gainditu dituzte.

Euskal AEko BPG p/m eta industriako BEG prezio korronteetan. Urte arteko hazkunde-tasak (%). 2022-2023

 20222023
 GuztiraIVGuztiraIIIIIIIV
Industria eta energia15,110,43,86,73,14,01,6
- Manufaktura-industria13,39,65,27,44,35,83,3
BPG merkatu-prezioetan10,58,55,87,75,84,95,0
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

EAEko industriak, balio nominaletan, bilakaera positiboa izan du 2023. urtean, baita balio errealak kontuan hartuta ere (moderatua izanik ere). Hala, EAEko industriak % 0,3ko tasa positiboa izan zuen industria eta energia osoan, eta % 0,5ekoa manufaktura-industrian; BPGd-ak, berriz, igoera apalagoa izan zuen (% 1,8). 

Euskal AEko BPG p/m eta industriako BEG. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko hazkunde-tasak (%). 2022-2023

 20222023
 GuztiraIVGuztiraIIIIIIIV
Industria eta energia4,72,40,31,2-0,70,50,1
- Manufaktura-industria4,42,30,51,5-0,50,70,3
BPG merkatu-prezioetan5,43,41,82,41,51,71,7
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Bestalde, Industria Produkzioaren Indizea (IPI) hilero ateratzen da, eta industriaren BEGd-aren bilakaera erreala neurtzen du, balio errealetan. Adierazle horren bidez, gainera, 2024. urteko lehenengo hilabeteetan EAEko industriak izan duen bilakaera ere azter dezakegu, sektoreak nolabait banatuta.

Beheko grafikoan ikusten da indize horrek zein bilakaera izan duen azken urteotan (2024ko martxora arte) industriako sektore handienetan. Nabarmentzekoa da 2021eko apirilean egondako igoera gogorra, indize orokorra % 63,7 igo baitzen 2020. urtearen aldean, non erorketa handia egon baitzen sektore guztietan, osasun-krisiaren ondorioz jarduera ekonomikoaren zati handi bat osorik edo partzialki eten zelako. Hala, ekoizpen osoa % 38,8 jaitsi zen. 2021eko apiriletik aurrera, pandemia aurretik egondakoaren antzeko joera berreskuratzen da, indize honetan ohikoak diren gorabeherekin.

Industriako lan-ikuspegiari dagokionez, nabarmena da industriako enpleguaren garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoan. Landunen adierazlea aintzat hartuta, 2022an, EAEko langileen % 19,8k industrian lan egiten dute. Eta datu horrek sobera gainditzen ditu bai Estatuko batezbestekoa (% 11,1) bai EB-27koa (% 15,6), 2010. urtetik ia bi puntu galdu baditu ere. Industrian aritzen diren langileen jaitsiera hori aztertutako hiru eremu geografikoetan erakusten da; hala eta guztiz ere, ehuneko horrek Estatuan 1,3 puntu galdu ditu; EB-27n 1,0 puntu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, 2,4.

Industria-jardueren enplegua aztertzean ikus dezakegu industriako langile kopuruari egin zaion ekarpena asko aldatzen dela adar batetik bestera, industriako balio erantsian adar horiek duten ordezkaritza-mailarekin bat etorriz.

Hala, industriaren hiru adarretan biltzen dira EAEko industrian aritzen diren langileen % 53,7: Metalurgia eta metalezko produktuak (% 32,9); Makinak eta ekipoak, (% 11,3), eta Kautxua eta plastikoak (% 9,4). Landunen kopuru txikiena duten sektoreak, aldiz, hauexek dira: Erauzketa-industriak (% 0,2), eta Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak (% 0,5), eta Farmazia-produktuak (industriako enpleguaren % 0,6).

Euskal AEko industriako langile okupatuen banaketa, industri adarren arabera. 2012-2022

 201220132014201520162017201820192020202120222022 (%)2022-2021 (%)
Araba/Álava203.174195.633192.387194.458198.141203.497206.349207.004200.699201.950204.774100,01,4
02 - Petrolioa ateratzeko industriak5504704594674374454594314184804450,2-7,3
03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa14.58714.53314.48114.66014.59915.06215.23515.24714.76214.90614.9327,30,2
04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza2.6502.4802.4062.4372.4812.5452.5752.3982.3542.3502.4291,23,4
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak12.94212.22211.70011.53811.47111.61711.45911.49811.17911.27611.4015,61,1
06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak1.1521.0901.0471.0511.0231.0251.0321.0009909769730,5-0,3
07 - Industria kimikoa3.9163.8783.8203.8484.0454.1224.1114.0053.9533.9964.0292,00,8
08 - Farmaziako produktuak5885786086396556646717239321.1231.2480,611,1
09 - Kautxua eta plastikoak20.01618.58218.10818.62818.63319.22719.10919.13418.51618.53818.5489,10,1
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak68.78965.97665.76366.32467.17968.93769.53569.73866.66667.03067.28032,90,4
11 - Produktu informatiko eta elektronikoak5.9415.7835.7106.0636.2246.5706.7797.0386.6666.7737.1193,55,1
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa11.97710.8179.5049.0818.9068.9808.8719.1769.0369.1159.0094,4-1,2
13 - Makineria eta tresneria20.66620.32220.72121.20421.85722.23422.68123.00822.22822.62823.09311,32,1
14 - Garraio-materiala16.93017.73016.72017.00218.37118.96320.60720.39719.55119.07119.6259,62,9
15 - Altzariak eta beste manufakturak13.96013.01312.80213.38613.86514.17614.30214.49014.52114.42314.9377,33,6
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna2.3562.3482.2952.2552.2012.3612.3592.0872.1542.4872.5381,22,1
17 - Ur hornidura eta Saneamendu6.1545.8116.2435.8756.1946.5696.5646.6346.7736.7787.1683,55,8
Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Industriako enpleguaren kontzentrazio-maila handi hori ia ez da aldatu azken urteotan.

2020an jasandako COVID-19aren ondorioz, EAEko industriako landunen kopurua jaitsi egin zen, eta, beraz, azken urteetan izandako joera positiboa hautsi zen. Hala ere, 2021. urtetik aurrera, langileak berriz ere igo ziren, eta aztertutako azken urterako (2022) enplegatutako langileak guztira 204.774 ziren, hau da, 2021ean baino bi mila eta zortziehun pertsona gehiago, nahiz eta kopuru hori oraindik ez den iristen pandemia aurreko urteetako datuetara.

Bestalde, bereziki azpimarratu behar da zein handia den industrian lan egiten duen emakumezkoen kopuruaren eta ekonomia osoan lan egiten dutenen arteko aldea. Hala, ekonomian, oro har, emakumezko landunen ehunekoa 2022an (% 47,9) industrian lan egiten dutenen bikoitza baino gehiago izan da (% 21,6). Dena den, zerbitzuen sektorean biltzen da emakumeen ehuneko handiena.

Iturria: Eustat. Biztanleriaren jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Landunen kopurua industria-adarren arabera aztertzen baldin badugu, azpimarratzekoa da jardueraren arabera zeharo aldatzen dela emakumezko langileen kopurua. Beheko grafikoan, hain zuzen, jarduera-adarren gaineko informazioa ematen da, eta 2022. urtean langile guztien artean emakumezkoek izan zuten parte-hartzearen maila bereizten da.

Grafikoko zazpi adarretan, emakumeen okupazioa industria sektoreko batezbestekoaren gainetik dago. Adar horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (landunen % 71,1 emakumeak dira) eta Farmaziako produktuak (% 56,3 dira emakumeak). Kopurua txikiagoa izan arren, honako sektore hauetan ere emakumeen parte-hartzea handia da: Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 42,2 dira emakumeak), eta Produktu informatikoak eta elektronikoak (% 34,6 dira emakumeak).

Azpimarratu behar da industria-sektorean enplegu-tasa eta pisu handiena duten adarretan oso txikia dela emakume landunen ehunekoa. Hala, Metalurgia eta produktu metalikoak sektorean emakumezkoak bakarrik % 15,7 dira.

                

EAEko industria-sektorearen banaketa eta bilakaera aztertuko dugu, eskualdez eskualde, baina B (Erauzketa-industriak) eta C (Manufaktura-industria) atalak bakarrik hartuko ditugu aintzat.

EAEko manufaktura- eta erauzketa-industriaren jarduerak negozio-kopuruaren zenbatekoa % 26,1 igo du. Hala, EAEko hogei eskualdetik hemeretzitan igoerak erregistratu dira. Arabako Kantaurialdea (% 72,0 egin du gora) eta Gorbeialdea (% 40,2) Araban eta Bilbo Handia eta Durangaldea Bizkaian (% 44,5 eta % 25,7, hurrenez hurren) dira salmentetan hazkuntza handienak izan dituzten eskualdeak. Gipuzkoaren kasuan, Donostialdea da industria-sektorearen salmenten igoera handiena izan duen eskualdea (% 19,4).

Enpleguak, batez beste, % 1,2ko igoera izan du EAEn; Añana (% 2,9) Araban, Durangaldea eta Bilbo Handia (% 2,7 eta% 2,2 hurrenez hurren) Bizkaian eta Goierri (% 1,8) Gipuzkoan dira adierazle horretan bilakaera positiboena izan duten eskualdeak.

Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta

Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak

Erauzketa- eta manufaktura-industrien enpleguak % 1,3 egin zuen gora Arabako eskualde guztietan, lau eskualdetan langileria hazi egin zelako; Añanan izan zen enplegu-hazkunderik handiena (% 2,9); ondoren, Arabako Lautada eta Gorbeialdea daude, biak % 1,7ko hazkundearekin; eta, azkenik, Arabako Errioxa, % 0,6ko hazkundearekin. Lurralde horretako gainerako eskualdeetan, enpleguak behera egin du hainbat intentsitatetan; Arabako Mendialdea % 2,8 jaitsi da, eta Arabako Kantaurialdea, berriz, % 0,6. Bizkaian, enpleguaren lurralde-igoera % 1,8koa izan da, eta bertako zazpi eskualdeetako lauk baino ez dute izan urteko aldakuntza positiboa: Durangaldeak (% 2,7), Bilbo Handiak (% 2,2), Arratia-Nerbioik (% 1,1) eta Plentzia-Mungiak (% 1,0). Gainerako eskualdeetan, enpleguak behera egin du; kasurik esanguratsuena Enkarterrietakoa da, enpleguak % 2,4 egin baitu behera. Gipuzkoan, enpleguaren gaineko ondorioen intentsitatea txikiagoa izan da (% 0,7) Araban eta Bizkaian baino. Nahiz eta eskualde guztiek ez dituzten beren kopuruak hobetu, Goierrin izan du enpleguak aldakuntza positiborik handiena (% 1,8) eta, ondoren, Donostialdean (% 1,7).

Esan genezake dentsitate uniformeena Gipuzkoan dagoela, eta Araban langileen kopurua eskualde batean biltzen dela batez ere: Arabako Lautadan. Landun pertsonen banaketan ikusi dugun bezala, Gipuzkoan uniformeagoa da industriaren sektoreko salmenten banaketa, eta Araban era ezberdinean daude banatuta eskualdez eskualde.

Iragazkia
Langileak

Salmentei dagokienez, esan behar da Arabako lurraldean salmenta garbiek % 23,6 egin dutela gora, 2021aren aldean; joera hori Arabako Lautadak markatu du, salmentak aurreko urtekoak baino % 18,4 altuagoak izan baititu. Izan ere, bertan bildu zen lurraldeko salmenta guztien ehunekorik handiena (% 68,7), bai eta enpleguarena ere (% 63,7). Nabarmendu behar da eskualde horretan Gasteiz sartzen dela, lurraldeko hiriburua.

Bi eskualdek markatzen dute joera positiboa, lurraldeko salmentei dagokienez, zeinak % 36,1eko igoera osoa izan baitu. Bilbo Handia (fakturazio osoaren % 69,8 dagokio) eta Durangaldea (% 18,1) dira eskualde horiek; biei dagokie Bizkaian erregistratu diren salmenta guztien % 87,9 eta horietan metatzen da enplegu osoaren ia % 80. Bietan, bilakaera positiboa izan da; haien salmentek % 44,5 eta % 25,7 egin dute gora, hurrenez hurren, 2021arekin alderatuta.

Salmenten konparaziozko bilakaerak, enpleguarekin gertatzen zen bezala, Gipuzkoa hirugarren postuan uzten du EAEko lurraldeen artean. Negozio-zifran igoera nabarmena egon bada ere (% 15,4), alde handia dago Arabako igoerarekin (% 23,6koa) eta Bizkaiko igoerarekin (% 36,1). Donostialdean –eskualde horretan dago Donostia hiriburua–, salmentek % 19,4 egin dute gora, eta Gipuzkoako salmenta guztietan izan duen pisua haren enpleguaren tamainaren oso antzekoa izan da. Hala, Donostialdean egon da salmenten % 25,3 eta lurralde-enpleguaren % 25,5; bi kasu horietan Bilbori eta Vitoria-Gasteizi dagozkien eskualdeetan –lurraldeen arabera– baino zifra baxuagoak.

Balio erantsi gordinari dagokionez –ekoitzitakoaren balioaren eta erabilitako kontsumoen arteko balioaren arteko desberdintasuna da eta sortutako aberastasuna adierazten du–, % 14,6 egin du gora 2022an, aurreko urtearekin alderatuta. Eskualdearen bilakaera positiboa izan da, era berean, EAEko hogei eskualdeetako hemezortzirentzat, eta, kasu honetan ere, Arabako Kantaurialdea izan da balio erantsiaren hazkuntza handiena izan duena 2021etik 2022ra (% 53,9). Araban, oro har, balio erantsia % 11,7 hazi da. Bizkaia izan da balio erantsiaren igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 24,9koa. Aurreko urtearekin alderatuta sortutako aberastasunak, balio erantsiak, lurraldean salmentek izan duten antzeko portaera izan du; beraz, % 6,6ko hazkuntzarekin, Bizkaiaren eta Arabaren azpitik dago.


Azkenik, industria-establezimenduen banaketa aztertu dugu, lurralde historikoen eta eskualdeen arabera, baita azken urtean izan duten bilakaera ere. Lurraldeen arabera, 2022an, Bizkaian ezarritako establezimenduek EAEkoen % 42,3 osatzen zuten; Gipuzkoan ezarritakoek % 40,0; eta Arabakoek % 17,7.

Eskualdeen arabera, lurralde historikoetako hiriburuak dituzten hiru eskualdeek dute establezimendu kopuru handiena 2022an.

2022. eta 2021. urteetan erregistratutako aldakuntzei dagokienez, bost eskualdetan bakarrik izan da positiboa, eta Arratia-Nerbioi nabarmentzen da (% 2,5). Eskualde batek balio berari eusten dio, eta gainerako eskualdeetan murriztu egin da industria-establezimenduen kopurua 2022an, bereziki Arabako Mendian (–% 9,5).

Euskal AEko industria-establezimenduak, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera (%). 2015-2022

 Urte arteko hazkundeaGuztizkoaren gaineko ehunekoa
 15/1416/1517/1618/1719/1820/1921/2022/2120152016201720182019202020212022
Euskal AE-1,8-2,6-1,0-0,8-1,9-1,7-0,8-1,7100100100100100100100100
                 
Araba/Álava-1,9-1,2-0,7-0,7-0,4-1,0-0,7-2,017,017,217,317,317,617,717,717,7
Añana0,01,50,07,42,7-4,0-6,90,00,60,60,60,60,70,70,60,6
Arabako Lautada / Llanada Alavesa-2,5-1,7-1,4-0,60,4-2,40,0-1,09,59,69,69,69,89,79,89,9
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa10,00,04,5-17,40,010,50,0-9,50,20,20,20,20,20,20,20,2
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa-2,20,20,0-1,1-2,10,9-4,4-1,93,73,83,83,83,83,93,83,7
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea-2,82,22,10,02,84,00,0-5,81,21,21,31,31,31,41,41,4
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa0,9-4,4-1,9-0,5-4,3-1,04,5-3,31,91,91,81,81,81,81,91,9
                 
Bizkaia-1,9-3,4-0,8-0,8-1,7-2,3-1,5-2,343,443,043,143,143,142,942,642,3
Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión-4,5-2,1-1,1-3,2-1,1-6,2-4,22,51,61,61,61,61,61,51,51,5
Bilbo Handia / Gran Bilbao-2,0-4,20,0-0,4-1,7-2,6-1,5-2,427,226,727,027,127,126,926,726,5
Durangaldea / Duranguesado-2,7-0,3-3,60,1-0,7-1,6-1,3-3,07,37,57,37,37,47,47,47,3
Enkartazioak / Encartaciones0,0-8,9-1,30,0-4,60,00,70,71,41,31,31,31,31,31,31,4
Gernika-Bermeo1,8-1,8-3,2-1,0-1,0-2,4-2,01,01,81,91,81,81,81,81,81,9
Markina-Ondarroa-3,2-1,7-1,7-10,4-7,1-3,5-1,4-2,91,51,51,51,41,31,31,31,2
Plentzia-Mungia1,4-3,70,00,0-0,31,4-1,7-5,62,52,52,52,52,62,62,62,5
                 
Gipuzkoa-1,7-2,3-1,1-1,0-2,7-1,50,0-1,039,639,839,739,639,339,439,740,0
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa-1,31,0-0,80,5-3,30,0-0,5-2,93,23,43,43,43,43,43,43,4
Debabarrena / Bajo Deba-2,4-1,4-1,8-0,6-3,2-1,3-1,2-1,64,74,74,74,74,64,74,64,6
Debagoiena / Alto Deba-3,0-4,51,2-1,2-0,9-1,41,4-3,13,83,73,83,83,83,83,93,8
Donostialdea-2,3-3,5-2,4-1,8-2,6-1,60,1-0,614,214,113,913,813,713,713,814,0
Goierri1,5-4,01,1-2,4-0,4-1,81,1-1,34,03,94,04,04,04,04,14,1
Tolosaldea0,40,8-0,2-1,2-4,10,0-1,5-0,94,14,34,34,34,24,34,24,3
Urola Kosta-2,3-1,3-1,50,9-4,1-2,50,31,15,65,75,65,75,65,65,65,8
Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali