Euskal industriaren panorama 2024

pdf

Atalak
Atalak
 

Euskal AEko industriaren testuinguru makroekonomikoa

EAEko industriak gaur egun duen testuinguru makroekonomikoa aztertze aldera, EAEko ekonomiak eta Europar Batasuneko ekonomiak (EB-27) izan duten azken bilakaera laburtuko dugu. Horretarako, lau adierazle ekonomiko erabili ditugu: BPGd errealaren urte arteko hazkunde-tasa, kateatutako bolumenen indizeen arabera neurtua; enplegua sortzeko tasa (pertsona landunen bilakaeratzat hartuta); langabezia-tasa, eta kontsumoko prezioen indizea.

2022a aparteko urtea izan da euskal industriarako, eta bultzada hori adierazle ekonomiko guztietan islatu da. BPGd errealetik hasita, nola EAEn hala EB-27n, aztertutako azken urteetako tasa positibo altuenak izan ditugu (% 5,4 eta % 3,5 hurrenez hurren), eta, beraz, 2014tik izandako joera positiboarekin jarraitu da, nahiz eta 2020an eten egin zen, COVID-19aren pandemiaren ondorioz.

2022an, enpleguak goranzko joera bera erakutsi du bi eremu geografikoetan: EB-27n % 2,0 igo da enpleguaren sorrera; EAEn, aldiz, % 1,4.

2014an izan zen langabezia-tasarik handiena (% 16,1); hau da, Europako batezbestekoa baino bost puntu gehiago. 2015. urtean, hazkunde ekonomikoaren tasa positiboek gora egiteaz bat, EAEko langabezia-tasa jaisten hasi zen. Joera horrek 2019. urtera arte eutsi zion EAEn; 2020an, baina, pandemiaren ondorioz, langabezia-tasa igo egin zen, 2021ean berriro jaitsi, eta 2022an jaisten jarraitu du % 8,6raino eta EB-27n % 6,2raino.

2022an, KPIak bilakaera positiboa izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoan eta EB-27n: % 5,4 eta % 10,4ko hazkundeak, hurrenez hurren.

Euskal AEko eta EB-27ko makromagnitude nagusien bilakaera. Aldakuntza-tasa erreala (%). 2022

 Benetako BPGEnpleguaLangabezia tasaKPI
 Euskal AEEB-27Euskal AEEB-27Euskal AEEB-27Euskal AEEB-27
2009-4,1-4,3-9,6-1,88,19,311,3
20100,72,2-2,9-0,99,110,12,82,5
20110,31,9-2,5010,810,12,42,8
2012-2-0,7-4,8-0,211,811,12,72,3
2013-1,7-0,1-3,7-0,415,111,60,60,8
20141,61,6-1,70,916,111-0,7-0,2
201532,31,10,915,710,20,30,2
20163,321,91,313,89,31,51,1
20172,82,82,71,611,68,31,11,4
20183,12,11,71,510,57,411,6
20192,21,80,91,19,86,81,21,6
2020-9,6-5,6-3,2-1,410,67,2-0,30,2
2021660,61,5107,16,45,3
20225,43,51,428,66,25,410,4
* biztanleria aktiboaren %

** aurreko abenduarekiko igoera-tasa

Oharra: EBrekin aldera daitekeen enplegua pertsonak dira

Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Eurostat eta INE (KPI)



EAEko ekonomia testuinguru zabalago batean kokatu ahal izateko, aztertuko dugu EAEko, Espainiako, EB-27ko, Japoniako eta AEBko BPGd errealaren urte arteko aldakuntza-tasek zer bilakaera izan duten azken 14 urteetan.

Kontuan izanda 2009. urtea izan zela atzeraldi handiaren urterik gogorrena, ikusten dugu Europaren bilakaera ez zela joan Japoniaren eta AEBn bilakaeren parean egoera horretatik irteteko.

 2010. urtean suspertzen hasi ostean, 2011. urtean ekonomia guztiek egin zuten behera; batzuek gogorrago eta beste batzuek leunago. Baina Japoniak eta AEBk 2012. urtean hazteko joera berreskuratu zuten, eta 2013. urtean joera horri eutsi zioten. Europako ekonomia osoak (batez ere Espainiako eta EAEko ekonomiek), aldiz, ezin izan zuten balio positiborik lortu 2014. urtera arte. Hurrengo urtean, 2015ean, hazkundea erregistratu zen aztertutako ekonomia guztietan.

BPGd errealaren hazkunde-tasak positiboak izan ziren 2016. eta 2017. urteetarako aztertutako eremu guztietan, eta Espainiak eta EAEk izan zituzten tasarik altuenak. Hazkunde hori 2019ra arte mantendu zen, eta, aztertutako ekonomien artean, Japonia izan zen BPGd negatiboa izan zuen bakarra (–% 0,4). Hortik aurrera, baita 2020. urtean ere, BPGd errealaren beherakada orokorra izan zen, pandemiaren ondorioz. Hala ere, industriaren susperraldiaren ondorioz, 2021etik aurrera BPGd-aren tasak igo egin ziren aztertutako ekonomia guztietan. Aztertutako azken urtean (2022), hazkundeak neurtuagoak dira aurreko urtean baino. Espainia eta EAE dira igoera handienak dutenak, % 5,8 eta % 5,4, hurrenez hurren. BPGd-aren jaitsierarik txikiena izan zuen ekonomia Japoniakoa izan zen (% 1,0); haren atzetik, AEBkoa (% 1,9), eta, ondoren, EB-27koa (% 3,5).


 

Europar Batasunaren barruan, ekonomiek portaera desberdinak izan dituzte. Portaerak aztertzeko, EAEko bilakaera eta EB-27ko batezbestekoa alderatuko dira Alemania, Espainia eta Frantziako bilakaerekin.

Itxuraz, ekonomia guztien bilakaerek antz handia dute, batez ere aztertutako lehen urteetan (2009); izan ere, urte horretan herrialde guztiek jasan zuten krisiaren eraginik handiena. Hala ere, denek ez zuten bilakaera berdina izan puntu horretatik aurrera.

Alemaniak eta Frantziak berehala heldu zioten hazkundeari 2010. eta 2011. urteetan, baina beherakada izan zuten atzera 2012an eta 2013an, % 0 inguruko hazkundeekin. Hala, 2014. urtean hasi ziren indarra hartzen, eta, ordutik, bide horretan jarraitu zuten. 2020an –COVID-19aren pandemiak ekonomia guztiei eragin zien urtean–, % 3,8ko eta % 7,5eko beherakada izan zuten, hurrenez hurren. Hortik aurrera, errekuperatu egin ziren, baina Frantzian Alemanian baino neurri handiagoan. Hala, aztertutako azken urtean, 2022an, Frantzian % 2,5 igo zen bere BPGd-a eta, aldiz, Alemanian % 1,8 (guztietan igoera txikiena). Aztertutako ekonomien arteko susperraldi-tasa altuena Espainiak dauka (% 5,8), ondoren EAEk (% 5,4) eta EB-27k (% 3,5).



Espainiak eta EAEk bilakaera oso antzekoa izan dute, baina aztertu diren beste bi herrialdeek baino zailtasun gehiago izan dituzte krisia gainditzeko. Izan ere, herrialde horiek beherakada handiagoa izan zuten, eta tasa negatiboak izan zituzten 2013ra arte. 2014an, bi ekonomiek antzeko hazkunde-tasak izan zituzten; % 1,5 ingurukoak, hain zuzen. 2015. urtetik aurrera, ordea, aztertutako herrialde guztien artetik tasarik handienak eurek izan zituzten, EB-27ren batezbestekoaren gainetik (% 2,0), harik eta, 2020ko krisi sanitarioaren ondorioz, haien BPGd erreala gainerako ekonomien azpitik erori zen arte (% 11,2 eta % 9,6, hurrenez hurren). Azkenik, 2022an, gainerako ekonomietan bezala, BPGd erreala igo egin da, tasa oso antzekoetan, Espainian (% 5,8) eta EAEn (% 5,4).

EAEko hiruhileko kontabilitateak erakusten du EAEko BPGd-ak urtean zehar izan duen bilakaeraren analisi koiunturalenak berretsi egiten duela 2020ko BPGd-aren balantzea, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioak markatu zuena, beherakadarekin itxi zela, 2019. urtearekin alderatuta. Hala, 2020ko laugarren hiruhilekoan, eta hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, euskal BPGd-a % 1,2 igo zen, eta, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, kalkulatzen da BPGd-aren % 7,5eko beherakada gertatu zela.

Hala ere, ikusten dugu, 2021ean, EAEko BPGd-ak pandemiaren aurretik zituen posizioak berreskuratu dituela, eta 2021a urteko % 5,5eko hazkundearekin amaitu dela, 2020. urtearekin alderatuta. Joera positibo horrekin jarraitu da hurrengo urteetan ere, eta, hala, 2023ko laugarren hiruhilekoan, hirugarren hiruhilekoarekin lotuta, EAEko BPGd % 0,5 igo da, eta, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,7.



Atal honetan, kanpo-merkataritzako eragiketak egiten dituzten EAEko enpresen merkataritza-fluxuak aztertuko ditugu. Azterketa horri esker jakin ahalko dugu zer kokapen duen gure erkidegoak Europako testuinguruan; izan ere, errealitate ekonomikoa aztertzeko ezinbesteko tresna da, horren bidez ezagutu ahal izango baitugu zein den gure ekonomiaren bilakaera koiunturala eta zenbateraino dagoen irekita kanpora.

Industriako ondasunen esportazioak 32.721 milioi euro izan ziren 2022. urtean; hau da, 2021. urtean baino 6.700 milioi gehiago; alegia, % 25,7 gehiago. Era berean, inportazioak 29.662 milioi euro izan ziren. Kopuru hori 8.379 milioi eurotan gehitu zen, 2021. urtean erregistratu ziren balioekin alderatuta; beraz, % 39,4ko igoera izan zen. Ondorioz, 2022ko ekitaldiko industriako ondasunen merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) 3.059 milioi euroko superabita izan zuen. Estaldura-tasa (esportazioek inportazioekin alderatuta daukaten ehunekoa) % 110,3 izan zen.



Industriako esportazioen eta inportazioen urte arteko aldakuntza-tasak eta industriako BPGd-a –datuak 2003. eta 2022. urteen artekoak dira– kopuru arruntetan aztertuta, ikusten dugu ohiko korrelazioa dagoela industriako ondasunen kanpoko merkataritza-fluxuen eta industriako BPGd-aren artean, azken horrek, orokorrean, profil leunagoa badu ere.

Ikusten denez, egonkortasun erlatiboko urte batzuen ondoren, eta zehazki 2006. urtetik aurrera, urte arteko aldakuntza-tasetan dezelerazioa hasi zen pixkanaka. 2009. urtean iritsi zen punturik baxuenera, eta, 2010ean, indar handiz hasi zen garatzen. Gorabeherak izan zituen, neurri handiagoan edo txikiagoan, harik eta 2020an balio negatibo nabarmenetara iritsi zen arte, baina, dena den, ez ziren 2009koak bezain nabarmenak izan. Horrela, ikusten dugu, 2020an, esportazioak % 17,1 gutxitu zirela; inportazioak, % 21,3, eta BPGd-a, % 12,2. 2010ean bezala, 2021ean ere, tasa horiek nabarmen igo ziren, eta, 2022an aztertutako serieko tasarik altuenera iritsi ziren, % 25,7ko igoera egonik esportazioetan eta % 39,4koa inportazioetan, BPGd-a iazkoaren aldean % 4,7 igo ahala.

Industria-sektorearen esportatzeko joeraz ari bagara (industria-esportazioen proportzioa, industriako BPGd-aren aldean), agerian geratzen da EAEko industria-enpresen kanporako orientazioa, 2022an % 140koa izan baitzen. Ezaugarri hori ez da berdina sektore guztietan. Izan ere, sektore hauek batezbestekoak baino esportatzeko joera handiagoa izan zuten: Garraio-materiala (% 480), Makinak eta ekipoak (% 217) eta Industria kimikoa (% 195).


2023. urtean EAEko industriako kanpo-merkataritzaren helmuga eta jatorri diren 10 herrialde nagusietako esportazioen eta inportazioen balioari erreparatzen badiogu (milioika eurotan), ikusten dugu Alemania eta Frantzia nabarmentzen direla bai esportazioen bai inportazioen artean. Azken horien barruan, Txinako Herri Errepublika hirugarren postuan dago rankingean. Industriako esportazioak hartzen dituztenen artean daude, arestian zehaztutakoez gainera, AEB eta Erresuma Batua.

Ranking honetan, Txina da merkataritza-saldorik okerrena duen herrialdea, produktu mota asko inportatzen delako eta esportatzen denaren balioarekin konpentsatu ezin delako.



Euskal AEko industri ondasunen kanpo-merkataritza, esportatutako partida nagusien arabera. 2022-2023

 2023%2022 2023-2022 (gehiguntza %)
Guztira32.644.944100,032.538.4070,3
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak3.195.3489,82.637.31621,2
Automobilentzako zati eta osagarriak2.241.6156,92.108.0466,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak2.129.5266,51.714.42824,2
Petrolioaren olio finduak1.636.0755,02.620.576-37,6
Kautxuzko pneumatiko berriak1.434.1524,41.220.56317,5
Hodi edo profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak709.0192,2674.6635,1
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak665.7162,0871.718-23,6
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako549.9601,7570.630-3,6
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak511.0341,6501.4451,9
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako486.1941,5458.4316,1
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak420.8081,3422.277-0,3
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak360.5731,1380.073-5,1
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak334.1341,0371.005-9,9
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne303.8460,9214.00542,0
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina283.7930,9272.8804,0
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak…270.9050,8257.5615,2
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk267.1780,8253.8805,2
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak266.0610,8462.037-42,4
Arrain izoztua xerratu gabe264.7630,8208.00027,3
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak260.5950,8202.64128,6
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)253.6250,8245.2833,4
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak253.5550,8315.889-19,7
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko244.1030,7280.405-12,9
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.240.7650,7268.677-10,4
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak229.0210,7235.115-2,6
Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2022an eta 2023an esportatu diren industriako partida nagusiak berberak dira, baina ordena desberdinean aztertutako bi urteetan. Partida garrantzitsuena 10 pertsonatik beherako turismoak da: guztizkoaren % 9,8 osatzen du, eta urteen artean % 21,2ko igoera izan du. Atzetik datoz Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (% 6,9) eta Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (guztizkoaren % 6,5). Nabarmendu behar da koadroan agertzen diren 25 partidetatik gehienek izan dituztela hazkunde positiboak aztertutako aldian.

Industria-ondasunen kanpo-merkataritza, autonomia-erkidegoen arabera (p). 2023

 Esportazioak (milaka eurotan)Inportazioak (milaka eurotan)Estaldura-tasa (%)Merkataritza-saldoa (milaka eurotan)
Guztira383.689.325424.249.16990,4-40.559.844
autonomi erkidegoa    
Andaluzia38.536.98541.295.74193,3-2.758.756
Aragoi17.624.64518.575.35494,9-950.709
Asturiasko Printzerria6.286.9755.511.590114,1775.385
Balear Uharteak2.388.9721.901.580125,6487.392
Kanariak2.342.9304.341.58254,0-1.998.652
Kantabria3.359.5302.750.421122,1609.109
Gaztela-Mantxa9.827.42315.652.02462,8-5.824.601
Gaztela eta Leon17.172.07214.832.212115,82.339.860
Katalunia100.683.717109.995.88291,5-9.312.165
Extremadura3.021.8892.220.037136,1801.852
Galizia30.038.46820.900.083143,79.138.385
Madrilgo Erkidegoa51.591.82598.479.36052,4-46.887.535
Murtziako Eskualdea14.020.00814.887.11494,2-867.106
Nafarroako Foru Komunitatea10.174.6526.999.387145,43.175.265
Euskal AE32.644.94426.796.524121,85.848.420
Araba/Álava10.209.9665.945.443171,74.264.522
Bizkaia12.388.28515.619.81879,3-3.231.533
Gipuzkoa10.046.6935.231.263192,14.815.430
Errioxa2.280.7811.767.599129,0513.182
Valentzia38.014.21934.657.503109,73.356.716
Ceuta9.152462.6752,0-453.523
Melilla2.68041.8316,4-39.151
Zehaztu gabe3.667.4582.180.670168,21.486.788
(p)Behinbehineko datuak

Uneko prezioak

Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Azkenik, EAEko merkataritza-jarduera ingurune hurbilean kokatze aldera, Estatuko, autonomia-erkidego guztietako eta EAEko lurralde historikoetako industria-produktuen esportazioen eta inportazioen balioak, estaldura-tasa eta Estatu osoko merkataritza-saldoa erakutsi dira.

Lurralde historikoen artean, portaera ezberdinak antzeman dira. Arabako eta Gipuzkoako industria-produktuen esportazioek ia-ia bikoiztu egin dute inportazioen balioa (estaldura-tasak % 171,7 eta % 192,1 izan dira, hurrenez hurren). Bizkaiak, ordea, % 79,3ko estaldura-tasa izan du 2023. urtean, produktu energetikoen inportazioa dela eta.

Nafarroako Foru Komunitateak eta Galiziako, Extremadurako, Errioxako, Balear Uharteetako eta Kantabriako autonomia-erkidegoek bakarrik gainditu dute EAEko estaldura-tasa (% 121,8). Kontrako aldean, Ceutaren eta Madrilen atzetik betiere, esportazioen fluxuak baino askoz handiagoak izan dira inportazioen fluxuak Madrilen, Kanarietan eta Gaztela-Mantxan. Horietan guztietan, estaldura-tasak % 90etik beherakoak izan dira.

2023. urtean, Estatu osoan, inportazioen balioa esportazioena baino handiagoa izan da. Estaldura-tasa % 90,4koa izan dute; ondorioz, merkataritzako defizita 40.560 milioi eurokoa izan da.


2023ko urtarrilaren 1ean, 10.148 enpresa zituen EAEko industria-sektoreak. Bestela esanda, EAEko enpresa guztien % 6,8. Azken urtean, industria-enpresen kopuruak % 2,2 egin zuen behera, eta, ekonomia osoan, enpresen beherakada % 1,3koa izan zen. 2012. urtearekin alderatuta, industria-enpresen kopurua % 17,2 murriztu zen, eta enpresa guztiak aintzat hartuta, % 7,4. Azpimarratu behar da manufaktura-industriari lotutako jarduerak direla ia industria-enpresa guztietan garatzen direnak; % 95,8 hain zuzen ere.

Euskal AEn instalatutako enpresen kopurua. 2012-2022

 201220132014201520162017201820192020202120222022/2021 (%)
B. Erauzteko industriak4240414040404239383533-5,7
C. Manufaktura industria11.85811.42111.11510.97910.69210.54610.46810.23410.0629.9619.719-2,4
D. Energia elektrikoaren hornidura12011811812211911412113112912714715,7
E. Ur hornidura232234229237248251256253248254249-2,0
Araba/Álava12.25211.81311.50311.37811.09910.95110.88710.65710.47710.37710.148-2,2
Ekonomia guztira161.067159.001158.810158.436158.086156.528157.358153.971152.554151.088149.070-1,3
Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

EAEko enpresak eta enplegua aztertzen baditugu jarduera-atala eta egoitza zein lurralde historikotan dagoen kontuan hartuta, ikusten dugu hauxe dela EAEko enpresen batez besteko tamaina: enpresako 6,2 landun euskal ekonomia osoan; industria-enpresetan, berriz, 18,1 landun enpresa bakoitzeko.

Jarduera-atalaren arabera, Uraren hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa atalean dago enpresako landunen kopururik handiena (25), eta haren atzetik, Manufaktura-industria (18 landun, batez beste).


Enpresak eta beren enplegua Euskal AEn, jarduera-atalaren (A21) egoitza sozialaren arabera. 2023/01/01

 GuztiraAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoaEstatuko gainerakoak
 KOPEnpleguaKOPEnpleguaKOPEnpleguaKOPEnpleguaKOPEnplegua
Guztira149.070928.04220.445183.07374.951368.86549.205250.8034.469125.301
Industria10.148183.5241.68628.6274.12866.6523.95470.34938017.896
B. Erauzteko industriak3335142513223970733
C. Manufaktura industria9.719174.7931.60127.1843.95962.8303.83168.54932816.230
D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura1472.1632384701.4843512519470
E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa2496.217581.334862.115791.605261.163
Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Sozietatearen egoitza lurraldeen arabera aztertzean, EAEn ezarritako enpresen erdiek (% 50,3) Bizkaian zuten egoitza; Gipuzkoan % 33,0k, eta Araban % 13,7k. Industria-enpresen egoitzen araberako banaketa ere oso antzekoa zen: industria-enpresen % 3,7k baino ez zuen egoitza EAEtik kanpo.

Establezimenduen araberako azterketak ikuspegi zehatzago eta mugatuagoa ematen du. Enpresen dinamika establezimenduen tamainaren ikuspegitik aztertuta, ikusten dugu EAEko establezimenduek 16,9 langile izan zituztela batez beste. Industria-establezimenduen % 83,3k 20 langile baino gutxiago izan zituzten, eta lanpostuen % 20,8 osatzen zuten. Beste muturrean, establezimenduen % 0,8k, 250 langile baino gehiago zituztenek, enpleguaren % 25,4 hartzen zuten.

Enpleguaren banaketa Euskal AEn jarduera-adarraren arabera, batez besteko tamainari eta enplegatutako pertsonen geruzari jarraiki. 2022

 Banaketa (%)Batez besteko tamainaEstablezimenduak (%)Enplegu-geruza (%)
 EnpleguaEstablezimenduak <2020-249>=250<2020-249>=250
Araba/Álava10010016,983,315,90,820,853,925,4
Ateratze-industriak0,20,48,589,710,3-60,639,4-
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria7,313,29,390,79,10,240,252,67,3
Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria0,95,22,897,12,9-68,131,9-
Zurgintza, papera eta arte grafikoak5,011,57,493,07,0-40,060,0-
Kokeak eta petrolioa fintzen0,50,0973,00,00,0100,00,00,0100,0
Industria kimikoa2,11,523,066,532,90,615,174,910,0
Botiken fabrikazioa0,70,182,740,053,36,72,662,934,5
Kautxuzko eta plastikozko produktuen eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa9,25,826,878,820,01,114,745,040,4
Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa31,628,218,977,721,60,722,959,817,3
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa3,71,638,462,934,32,97,867,125,1
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa4,62,039,559,737,92,48,464,127,5
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa11,55,435,959,937,92,210,764,325,0
Garraiorako materialen fabrikazioa10,71,6112,761,629,78,72,525,072,5
Altzarien fabrikazioa; beste manufaktura-industria batzuk; makinen eta ekipoen konponketa eta instalazioa7,018,36,593,36,60,241,049,29,8
Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura1,21,811,292,26,81,030,439,330,3
Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa3,83,319,177,221,90,821,457,621,0
Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Ikusten dugun bezala, tamaina-tarteen arabera, enpleguaren banaketa oso ezberdina zen sektore batetik bestera. Adibidez, Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioak izeneko adarrak EAEko industriako lanpostuen eta establezimenduen ehuneko handiena izan zuen: lanpostuen % 31,6 eta establezimenduen % 28,2. Sektore horretako establezimenduak 20 lanpostu baino gutxiagoko tartean zeuden: % 77,7. Enpleguari dagokionez, sektore berean, enplegatuen erdiak baino gehiago zeuden (% 59,8) 20 eta 249 langileko tartean.

 

Establezimenduen batez besteko tamaina 16,9 langilekoa izan zen. Eta batezbesteko hori guztiz gainditzen zuen Koke-lantegiak eta Petrolio-findegiak jarduera-adarrak (973 lanpostu, batez beste), establezimendu bakarraren tamainak baldintzatuta. Hortik oso urrun zeuden honako adar hauek: Garraio-materialen fabrikazioa (112,7) eta Farmaziako produktuen fabrikazioa (82,7).

 

20 eta 249 langile arteko establezimenduek EAEko lanpostuen erdia baino gehiago hartzen zituzten. Haien artean, Industria kimikoa nabarmentzen zen, enpleguaren % 74,9 multzo horretan biltzen zelako.

 

Azkenik, EAEn ezarritako enpresek 2022. urtean izandako demografia aztertuko dugu.


2022. urtean lanean hasi ziren eta urte horretan jarduera utzi zuten enpresen arteko saldo garbia negatiboa izan zen: 1.896 enpresa gutxiago ekonomia osoan. Industria-jarduera duten enpresetan, saldo orokorra –189koa da. Haren osoa ia Manufaktura-industriako enpresei dagokie, baina nabarmentzekoa da Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura izeneko jarduera-adarrak 20 enpresako saldo positiboa izan zuela.

 

Enpleguaren saldo orokorra, ekonomia osoa aintzat hartuta, 16.386 langile gehiago izan zen, kontuan izanda altak, bajak eta jarraitzen duten enpresetan izandako mugimenduak. Industriako saldo orokorrean 2.697 enpleguko hazkundea egon da. Saldo hori, funtsean, bi jardueraren emaitza da: manufaktura-industria dago batetik, zeinak jarrera ezberdina baitu enpresetan eta enpleguan, 207 enpresa gutxiago egon arren 2.096 enplegu gehiago sartu baitira. Bestetik, ur-hornidura dago, enpresa 1eko saldo positiboarekin 564 enplegu sartu dituena.

Enpresa-demografia eta enplegua Euskal AEn, jarduera-sekzioaren arabera (A21). 2023/01/01

 AltakIrteerakSaldo osoa 2022
 KOPEnpleguaKOPEnpleguaKOPEnplegua
Guztira13.21125.13315.10724.917-1.89616.386
Industria5761.6027442.202-1892.697
B. Erauzteko industriak--2x-3-28
C. Manufaktura industria5161.3597032.053-2072.096
D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura379015202065
E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa23153241291564
(x)Isilpekotasun arrazoiak direla-eta babestutako laukia

Data 2024ko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali