Informazioaren gizartearen panorama 2024
Atalak
Atalak
 

Ordenagailuaren erabilera

Kapitulu honetan, honako hauek aztertzen dira: batetik, Euskal AEko biztanleen ordenagailuaren erabilerak, adinaren araberako maiztasuna, jarduerarekiko harremana, generoa eta lurralde historikoa, baita azken urteetako bilakaera ere. Bestetik, ordenagailuaren erabilera, biztanleriaren lanbidea kontuan hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako langileen ordenagailu-erabilerari buruzko datuak aurkeztu dira.

Biztanleria

Ordenagailuarekiko harremanari dagokionez, honako hiru taldeak bereiz daitezke: ohiko erabiltzaileak (ordenagailua egunero edo gutxienez astean behin erabiltzen dutela diotenak), noizbehinkako erabiltzaileak (ordenagailua gutxienez hilean behin erabiltzen dutenak, ez hilero eta inoiz, baina ez azken 3 hilabeteetan) eta ez-erabiltzaileak (inoiz ordenagailurik erabili ez dutela diotenak).

Aztertutako talde bakoitzeko ordenagailua nola erabiltzen den kontuan hartuta, ikus daiteke, generoaren arabera, gizonen % 67k eta emakumeen % 62k maiz erabiltzen dutela ordenagailua. Emakumeen % 20 ez dira erabiltzaileak, eta gizonetan ez-erabiltzaileen kategoria txikiagoa da.

Ordenagailuaren erabilerak eta maiztasunak alderantzizko lotura dute adinarekin: biztanle gazteenek (15-24 urte) erabiltzen dute gehien eta maiztasun handienarekin ordenagailua, eta adinak gora egin ahala beherantz doa, adin handieneko biztanleetan (65 urte eta gehiago) gutxieneko balioetara iritsi arte.

Jarduerarekiko harremana kontuan hartuta (aldagai hori adinarekin lotuta dago aldi berean), ikasleen artean nabarmen nagusitzen dira ohiko erabiltzaileak 2024an, eta oso ehuneko txikian daude noizbehinkako erabiltzaileak eta, batez ere, ez-erabiltzaileak.


                    


Enpresetako ekipamenduekin ez bezala, teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoek ez dute alde handirik erakusten enpresaren tamaina kontuan hartzen denean. Horren arrazoia izan daiteke, besteak beste, enpresa handietan enplegatuen zati batek bakarrik duela aztertutako ekipamendu teknologikoetarako sarbidea, normalean bulegoetakoek eta administrazio-zerbitzuetakoek, baina enpresa txikietan lana ez dagoela hain bereizita eta ohikoagoa dela enplegatuek enpresako ekipamendu gehienetarako sarbidea izatea.

turria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak

Oro har, Euskal AEn lan egiten duten 4 pertsonatik 3k ordenagailua eta Internet erabiltzen dute beren jardueran, eta erabilera hori % 90 ingurukoa da enplegu gutxien duten lantokietan. Lurralde historikoen arteko aldeak oso txikiak dira.

Zerbitzuen sektorean, langileek sarbide handiagoa dute informazioaren eta komunikazioaren teknologietara, enpresaren tamaina edozein dela ere. Industria-sektoreko enpresei dagokienez, arestian esan da teknologikoki gehien hornituta daudenak direla, baina, neurri batean, aipatutako lan-banaketaren ondorioz, enpresa horietako langileak teknologia horiek erabiltzen dituzten zerbitzu-enpresen atzetik daude.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak

Era berean, ekipamendu teknologikoak erabiltzen dituzten langileen ehunekoa pixkanaka handituz joan da azken urteetan. Ordenagailuaren eta Interneten erabilera nabarmen hedatu da enplegatuen artean.

Batez beste, bost langiletik ia lauk erabiltzen dituzte IKT sistemak (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), eta % 10,7 IKT sistemetan adituak dira. Era berean, langile guztien % 43,2k urruneko konexioa du erabilera profesionalerako gailu eramangarri baten bidez, eta % 10,6k telelana egiten du 2024an. Aurreko urtearekin alderatuta, behera egin du, baina pandemia aurreko mailak baino askoz handiagoak ditu.

Langile horiek sexuaren arabera aztertuz gero, nabarmentzekoa da, IKT sistemetako espezialisten kasuan izan ezik (gizonen proportzioa emakumeena baino handiagoa da), aipatutako gainerako kategorietan kopuruak oso antzekoak direla, ia % 50ean banatuta. Aldeak ikusten dira jarduera-sektoreak kontuan hartuz gero. Industrian eta Eraikuntzan gizonen ehunekoa handiagoa da; Zerbitzuetan, aldiz, emakumeen ehunekoa handiagoa da.

Gainera, euskal enpresetako langileen % 11,0k enpresaren lokaletatik kanpo lan egin du gutxienez lanaldiaren erdian, erregulartasunez, 2024an, sare telematikoak erabiliz IKT sistemekin konektatzeko – Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak –, eta, horregatik, telelangiletzat har daiteke. Zifra hori aurreko urtekoa (% 10,6) baino 6 hamarren handiagoa da.




Ordenagailua eta/edo internet erabiltzen duten administrazioko langileen proportzioa oso handia da, % 90etik gorakoa. Enpresa-sektorean, langileen erabilera-ehunekoak txikiagoak dira, % 75 inguru.

Gainerako sektoreekin alderatuta, IKTen sartze-ehunekoa eta langileek duten erabilera askoz ere handiagoa da Administrazioan enpresetan baino.

Bestalde, langileek ekipamenduak erabiltzeari dagokionez, ehuneko handi horiek establezimendu publikoetan ematen dira, enplegu-geruza edozein dela ere; beraz, Administrazio Publikoan ez du ia eraginik establezimenduek duten tamainak.

        

Batez beste, % 95,6 IKT sistemen erabiltzaileak dira (Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), eta % 7,8 IKT sistemetan espezialistak dira. Era berean, guztizkoaren herenak baino gehiagok, % 38,3k, urruneko konexioa du erabilera profesionalerako gailu eramangarri baten bidez.

Bestalde, Administrazioan, zentroen tamainak ez du alde nabarmenik sortzen IKT teknologiak erabiltzen dituzten langileen ehunekoan.

Langile horiek sexuaren arabera aztertuz gero, nabarmendu behar da IKT sistemetako espezialisten kasuan izan ezik (horietan, gizonen ehunekoa emakumeena baino handiagoa da, % 59,9, eta emakumeen kasuan, berriz, % 40,1, bai IKTen erabilerari dagokionez, bai urruneko konexioari edo telelanari dagokionez), emakumeen ehunekoa % 60 ingurukoa dela, eta gizonen kasuan, berriz, % 40 ingurukoa.

Jarduera-adarren arabera, ordea, alde handiagoak daude. Hala, aipagarrienak aipatzearren, IKTen erabilera erabatekoa da Osasun-jardueretan, eta oso handia bada ere, konparatiboki txikiagoa da Gizarte-, kultura- eta bestelako jardueretan (% 85,1). Era berean, IKT espezialistak nabarmen ohikoagoak dira Administrazio publikoan eta defentsan (% 13,2) gainerako jardueretan baino, eta Hezkuntzakoak (% 9,9) bigarrenak dira sailkapenean. Hain zuzen ere, Hezkuntzan agertzen da gehien urruneko konexioa enplegatuen artean (% 69,5). Azkenik, telelangileen presentziak proportzio handienak Administrazioaren beste jarduera batzuetan (% 15,6) eta Administrazio publikoan eta defentsan (% 7,4) ikusten ditu.




Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali