2022. urteko datuekin alderatuta, 2023. urtean zehar EAEko manufaktura-industrietan egin den inbertsio garbia (inbertsio gordina ken desinbertsioa) % 0,8 jaitsi da. 2012-2023 aldian, 2012. urtean baino 589 milioi gehiago inbertitu ziren, 2022 ostean aztertutako aldian inbertitutako zenbateko handiena izanik.
Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia (mila euro eta %). 2012-2023
| |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2023/2022 (%) |
| Inbertsioa |
1.461.033 |
1.575.195 |
1.391.654 |
1.489.075 |
1.588.497 |
1.529.994 |
1.630.504 |
1.763.039 |
1.372.805 |
1.421.996 |
2.067.146 |
2.050.536 |
-0,8 |
| Inbertsioa / VABcf |
12,5 |
14,3 |
12,6 |
12,7 |
13,0 |
12,1 |
12,4 |
13,3 |
12,2 |
10,9 |
13,8 |
13,0 |
-5,5 |
| Inbertsioa / Langile okupatuak |
7.527 |
8.423 |
7.588 |
8.012 |
8.391 |
7.882 |
8.278 |
8.911 |
7.174 |
7.398 |
10.621 |
10.346 |
-2,6 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Industria-inbertsio garbiaren eta industriako balio erantsiaren arteko zatidura aztertu da, eta ikusi da 2023. urtean aurreko urtean baino % 5,5 txikiagoa izan zela. Datu hori 2012. urtekoarekin alderatzen bada, ikusten da 2023. urteko koefizientea % 4,7 handiagoa dela.
Bestalde, industria-inbertsio garbiaren eta manufaktura-industrian ari diren enplegatuen arteko kozientearen batezbestekoa 10.346 euro izan zen 2023an, 2022. urtean baino % 2,6 txikiagoa. Ratioa 2012an erregistratutakoa baino % 37,5 handiagoa da.
Manufaktura-industrietan egindako inbertsio garbiaren banaketa aztertuz gero, ikusten dugu nahiko berdina izan dela EAEko hiru lurraldeetan, desberdintasunak badira ere. Hala, Bizkaiak izan du 2023an besteek baino inbertsio handixeagoa, % 45,3koa; gero, Gipuzkoa dator, % 31rekin; hirugarrenik, Araba, gainerako % 23,6rekin.
Industria-jardueraren adarren araberako inbertsio garbiaren banaketari dagokionez, esan dezakegu, 2023an, Metalurgia eta produktu metalikoak (% 27,2), Garraio-materiala (% 12,6) eta Kautxua eta plastikoak (% 11,9) sektoreek izan dituztela inbertsio-kuota handienak. Industria-inbertsio garbiaren kontzentrazio sektoriala oso handia da: inbertsio handiena duten hiru jarduera-adarrek sektorearen inbertsio osoaren ia % 50 biltzen dute.
2022-2023 aldiko inbertsio garbiaren bilakaera jarduera-adarren arabera aztertzen badugu, aipatu behar da hazkunde negatibo handiena izan duen sektorea Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak (–% 52,6) dela, eta, ondoren, Material eta tresna elektrikoak (–% 48,4). Nabarmentzen da, alde positibotik, % 66,2ko hazkundea baitu, Farmaziako produktuak sektorea, eta, ondoren, Garraio-materiala (% 32,3).
2012-2023 aldian egindako inbertsioaren bilakaera aztertuta, azpimarratzekoa da aztertutako sektoreetatik hirutan soilik egon dela beherakada, eta Material eta tresna elektrikoak izan da aldi horretan beherakada nabarmenena izan duen sektorea (% 46,9). Aitzitik, 12 urteko aldi horretan bilakaera positibo handia izan duten bi sektore nabarmentzen dira: Farmazia-produktuak (% 842,4), eta Elikagai-industriak, edariak eta tabakoa (% 173,4).
Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia jarduera-adarren arabera (mila euro eta %). 2012-2023
| |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2023/2022 (%) |
2023 (%) |
| Manufaktura-industria, guztira |
1.461.033 |
1.575.195 |
1.391.654 |
1.489.075 |
1.588.497 |
1.529.994 |
1.630.504 |
1.763.039 |
1.372.805 |
1.421.996 |
2.067.146 |
2.050.536 |
-0,8 |
100,0 |
| 03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa |
81.222 |
70.220 |
108.556 |
160.043 |
145.975 |
127.101 |
147.384 |
162.866 |
140.654 |
141.341 |
180.414 |
222.084 |
23,1 |
10,8 |
| 04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza |
4.199 |
4.878 |
8.183 |
6.119 |
4.448 |
2.318 |
2.395 |
2.478 |
6.812 |
2.625 |
5.466 |
4.530 |
-17,1 |
0,2 |
| 05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
74.649 |
52.719 |
67.707 |
61.571 |
97.939 |
48.917 |
78.537 |
100.876 |
126.983 |
97.576 |
136.325 |
116.511 |
-14,5 |
5,7 |
| 06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak |
93.907 |
112.451 |
42.106 |
72.125 |
70.197 |
85.711 |
74.715 |
129.912 |
13.977 |
49.407 |
191.568 |
90.773 |
-52,6 |
4,4 |
| 07 - Industria kimikoa |
33.587 |
38.558 |
75.262 |
73.694 |
40.318 |
34.621 |
31.809 |
45.106 |
66.151 |
61.304 |
45.870 |
52.542 |
14,5 |
2,6 |
| 08 - Farmaziako produktuak |
19.295 |
6.953 |
6.873 |
2.190 |
9.835 |
22.179 |
16.057 |
16.042 |
33.926 |
80.458 |
109.405 |
181.839 |
66,2 |
8,9 |
| 09 - Kautxua eta plastikoak |
146.590 |
150.363 |
128.662 |
166.844 |
206.292 |
182.480 |
132.937 |
226.746 |
172.856 |
181.053 |
211.247 |
243.782 |
15,4 |
11,9 |
| 10 - Metalurgia eta produktu metalikoak |
444.913 |
457.931 |
436.255 |
479.672 |
550.368 |
537.454 |
606.546 |
610.726 |
457.655 |
460.975 |
661.539 |
558.468 |
-15,6 |
27,2 |
| 11 - Produktu informatiko eta elektronikoak |
32.558 |
39.858 |
39.366 |
32.359 |
34.336 |
51.062 |
51.744 |
54.392 |
32.525 |
47.774 |
44.439 |
46.174 |
3,9 |
2,3 |
| 12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
95.678 |
51.114 |
78.804 |
65.742 |
39.195 |
36.341 |
43.779 |
40.820 |
41.160 |
37.235 |
98.416 |
50.820 |
-48,4 |
2,5 |
| 13 - Makineria eta tresneria |
112.209 |
140.585 |
118.207 |
138.054 |
143.660 |
182.838 |
185.117 |
132.997 |
138.431 |
134.680 |
146.690 |
180.908 |
23,3 |
8,8 |
| 14 - Garraio-materiala |
278.005 |
420.963 |
238.185 |
196.239 |
217.113 |
188.481 |
220.262 |
206.235 |
120.557 |
104.267 |
194.589 |
257.375 |
32,3 |
12,6 |
| 15 - Altzariak eta beste manufakturak |
44.221 |
28.602 |
43.488 |
34.423 |
28.821 |
30.491 |
39.222 |
33.843 |
21.118 |
23.301 |
41.178 |
44.730 |
8,6 |
2,2 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Amaitzeko, industria-sektoreek egin duten inbertsio gordinaren bilakaera ageri da, eskuratutako ondasun-motaren ikuspegitik. Nabarmentzekoa da 2023an hazi egin zela ibilgetu materian egindako inbertsioa (% 2,5) aurreko urtearekin alderatuta, eta, aldiz, ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioak –% 2,4ko beherakada izan duela. Inbertsio-mota bakoitzak orotara izandako pisua oso desberdina da; esaterako, 2023. urtean egin zen inbertsio gordinaren % 89,7 ibilgetu materialetan egin zen.
Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio gordina, ondasun motaren arabera (mila euro eta %). 2011-2023
| |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2023/2022 |
| Inbertsioa guztira |
1.639.626 |
1.697.052 |
1.548.803 |
1.602.445 |
1.679.209 |
1.654.560 |
1.879.381 |
1.855.185 |
1.668.447 |
1.657.174 |
2.209.271 |
2.252.447 |
2,0 |
| Lurrak eta ondasun naturalak |
22.303 |
32.361 |
37.563 |
33.953 |
39.498 |
27.140 |
53.038 |
39.636 |
34.581 |
53.537 |
61.288 |
84.822 |
38,4 |
| Eraikuntzak |
109.148 |
134.346 |
108.805 |
102.047 |
126.855 |
154.734 |
172.593 |
158.209 |
144.350 |
161.033 |
196.684 |
233.090 |
18,5 |
| Instalazio tekniko espezializatuak |
278.787 |
201.122 |
188.641 |
207.907 |
277.072 |
228.953 |
274.389 |
202.292 |
295.242 |
303.930 |
369.663 |
320.799 |
-13,2 |
| Makineria, lanabesak eta tresneria |
598.074 |
745.586 |
733.814 |
666.297 |
730.459 |
678.727 |
698.494 |
701.661 |
574.943 |
584.162 |
651.874 |
679.859 |
4,3 |
| IINFORMATIK TRESNAK |
20.204 |
22.966 |
24.590 |
16.163 |
19.836 |
23.823 |
26.549 |
33.825 |
23.840 |
26.444 |
27.054 |
27.489 |
1,6 |
| Garraio-osagaiak |
21.852 |
15.270 |
19.416 |
23.354 |
26.345 |
22.169 |
24.153 |
27.616 |
28.967 |
23.127 |
30.518 |
38.615 |
26,5 |
| Bestelako ibilgetu materiala |
68.803 |
58.700 |
74.915 |
97.489 |
86.962 |
95.152 |
102.746 |
94.263 |
70.934 |
83.516 |
242.924 |
122.673 |
-49,5 |
| Aribideko ibilgetu materiala |
210.752 |
257.518 |
129.138 |
228.556 |
226.408 |
257.751 |
323.502 |
348.791 |
310.920 |
243.082 |
392.352 |
513.779 |
30,9 |
| Ibilgetu materialean egindako inbertsioa, guztira |
1.329.923 |
1.467.869 |
1.316.882 |
1.375.766 |
1.533.435 |
1.488.449 |
1.675.464 |
1.606.293 |
1.483.777 |
1.478.831 |
1.972.357 |
2.021.126 |
2,5 |
| |
| I+Gko gastuak |
123.440 |
133.031 |
113.583 |
96.797 |
78.393 |
94.952 |
105.576 |
150.143 |
103.982 |
93.906 |
105.625 |
94.116 |
-10,9 |
| Garatutako aplikazio informatikoak |
11.728 |
13.215 |
15.295 |
15.566 |
13.122 |
13.246 |
15.042 |
15.298 |
18.271 |
14.762 |
16.759 |
12.957 |
-22,7 |
| Eskuratutako aplikazio informatikoak |
24.797 |
19.496 |
21.217 |
23.792 |
26.215 |
31.894 |
38.542 |
35.187 |
29.972 |
36.924 |
68.733 |
78.346 |
14,0 |
| Emakidak, patenteak, etab. |
113.125 |
3.282 |
40.571 |
7.947 |
5.204 |
11.986 |
10.178 |
7.118 |
8.120 |
3.561 |
5.467 |
12.248 |
124,0 |
| Bestelako ibilgetu ukiezina |
36.613 |
60.159 |
41.255 |
82.577 |
22.840 |
14.033 |
34.579 |
41.146 |
24.325 |
29.190 |
40.330 |
33.654 |
-16,6 |
| Ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioa, guztira |
309.703 |
229.183 |
231.921 |
226.679 |
145.774 |
166.111 |
203.917 |
248.892 |
184.670 |
178.343 |
236.914 |
231.321 |
-2,4 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Ondasun-mota kontuan hartuta, inbertsio gordin garrantzitsuenak honako hauek izan dira oraindik: Makinak, tresnak eta ekipoak (guztirakoaren % 30,2) eta Abian den ibilgetu materiala (% 22,8). Aurreko urtearekin alderatuta, sektore horiek % 4,3 eta % 30,9ko aldakuntza positiboak izan zituzten, hurrenez hurren. Azken hamabi urteetako bilakaera aztertzean ikusi da inbertsio osoa % 37,4 igo dela. Izan ere, nahiz eta ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioak behera egin duen (% 25,3), ibilgetu materialean egindakoak gora egin du (% 52).
Eskuratutako ondasunen artean, nabarmentzekoak dira azken hamabi urteotan inbertsioa areagotu duten hauek: Lurrak eta ondasun naturalak (% 280,3), Eskuratutako aplikazio informatikoak (% 215,9) eta Aribideko ibilgetu materiala (% 143,8).
Lan-kostuak eta horien bilakaera funtsezko elementuak dira ekoizpen-sektore baten lehiakortasun ekonomikoa aztertzeko, eta, horregatik, EAEko manufaktura-industriaren egoera aztertuko dugu, inguruko zenbait ekonomiarekin alderatuta. Hiru adierazle aztertuko ditugu: lanak itxuraz duen produktibitatea, soldatapeko bakoitzeko lan-kostuak eta, biak konbinatuta, unitateko lan-kostua.
Produktibitateari dagokionez (faktoreen kostuko balio erantsi gordina –FKBEGd– zati landunen kopurua), hobekuntza orokorra ageri da 2010etik aurrera, ekonomia guztietan, baina gorabehera eta alde apalekin. Hala ere, 2020. urtean aztertutako ekonomia guztietan jaitsi egin da produktibitatea, osasun-krisiak eragindako ondorioen zioz, adierazle ekonomiko guztietan ikus daitekeen bezala. Hala, EAEk, 2010ean berreskuratzen hasi bazen ere, 2012-2013 aldian krisialdi txiki bat izan zuen, eta berriz ere hazkundea izan zuen aztertutako azken urtera arte, alegia, 2019ra arte. 2020an 2013ko balioetara itzuli zen.
Manufaktura-industrian, pertsona bakoitzeko produktibitaterik handiena 2022an Alemanian dago (urte horretakoak dira azken datuak): 96.200 euro pertsona bakoitzeko; ondoren dator Frantzia (85.800 €), eta baxuena, berriz, Espainian dago: 68.700 €. EAEn 77.000 € izan zen, Espainiaren gainetik.
Aldi osoa aztertuta, nabarmentzekoa da aztertutako herrialde guztietan manufaktura-industriaren itxurazko produktibitateak izan duen igoera handia, 2019ra arte. 2020an, nahiz eta beherakada orokorra izan, aztertutako ekonomia guztiek, EAEk izan ezik, hazkunde moderatua izan dute aldi horretan. Eta berriz ere 2022an, aztertutako ekonomia guztiek itxurazko produktibitatearen igoera izan dute 13 urte hauetan bezala
Soldatapeko bakoitzeko langile-kostuek ere bilakaera positiboa izan dute 2010 eta 2019 artean, eta hazkundeak izan dira aztertutako ekonomia guztietan; aldiz, itxurazko produktibitateak bezala, 2020an guztiek izan dute beherakada handiagoa edo txikiagoa.
2022an, Alemania eta Frantzia nabarmentzen ziren langileen kostu handiengatik: 65.900 € eta 62.400 €, hurrenez hurren. Balio horiek nabarmen txikiagoak dira Espainian (41.300 €). EAE eta EB-27 tarteko egoeran daude, eta soldatapeko langileen kostuak 48.600 € eta 48.100 € izan ziren, hurrenez hurren, 2022an.
Denbora-tarte osoa aintzat hartuta, EAEko eta Espainiako langileko kostuek izan dituzte hazkunde txikienak 2010 eta 2022 bitartean: % 20 eta % 15,4ko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren.
Azterketatik ateratako bi ondorio nagusiak honako hauek dira: batetik, EAEk lehiakortasun handiagoa du aztertutako denbora-tartean, inguruko ekonomiekin alderatuta; eta, bestetik, Frantziako eta Alemaniako manufaktura-industriak dauka produktibitate-mailaren hazkunderik handiena. Bestalde, EAEn eta Espainian hazten da gutxien produktibitatea, baina haietan dira pertsonako kostuak apalenak 2010-2022 aldian.
Lan-kostua deritzon aldagaiaren bidez, lan-kostuak produktu-unitate bakoitzeko duen eragina azter daiteke unitateko; hau da, lan-kostuaren eta itxurazko produktibitatearen aldagaiek batera duten eragina neur daiteke. Hortaz, ezinbesteko aldagaia da jarduera ekonomiko baten lehiakortasuna aztertzeko.
LLKren grafikoak oso argi erakusten du zein izan den EAEko manufaktura-industriaren lehiakortasunaren bilakaera aztertutako denbora-tartean, erreferentziatzat hartutako herrialdeekin alderatuta. Hori ikusita, ondoriozta daiteke EAEko manufaktura-industriako langile bakoitzeko lan-kostuak Espainiako ekonomiak 2010ean zituen kostuen antzekoak izan arren, 2022an haren eta EB-27ren gainetik kokatzen dela, eta Frantzia eta Alemania bakarrik ditu aurretik.
Bestela esanda, alderantziz aztertuz gero, EAEko soldaten kostuek balio erantsiaren % 45,5eko gehikuntza sortzen zuten 2010ean; eta datu hori 2022an igo, eta % 58,5 izatera heldu zen. Hala, 2010-2022 aldian, EAEk eta Espainiak dute aztertutako ekonomia guztien produktibitate-hazkunderik handiena: 13 puntu eta 19 puntu, hurrenez hurren. Atzetik ditugu Frantzia (9,6 puntu) eta, azkenik, Alemania (8,1 puntu).
Azkenik, pertsona bakoitzeko produktibitatea eta lan-kostua aztertuko dira, EAEko manufaktura-industrian. Aldagai bakoitzak aurreko urtearekin alderatuta duen aldakuntza-tasa kontuan hartuta, esan dezakegu, 2022an ez bezala, 2023an langile-kostuak produktibitateak baino igoera handiagoa izan duela. 2023an, langile-kostuak eta pertsonako produktibitateak gora egin dute aurreko urtearekin alderatuta; zehazki, langileen kostuaren igoera produktibitatearena baino handiagoa izan da, % 5,9 eta % 3,1, hurrenez hurren. Beraz, esan dezakegu langileen kostua produktibitatea baino egonkorragoa dela denboran.