EAEko industriak oinarrizko prezioetako balio erantsi gordinean (OPBEGd) duen pisu erlatiboa handiagoa da sektore horrek Estatu osoan duena baino: 2023ko partaidetza-ehunekoa ekonomia osoaren % 23,7 da. Hala eta guztiz ere, beste ekonomia batzuekin alderatuta, EAEko egitura produktiboak Frantziako edo Espainiako egiturekin baino zerikusi handiagoa du Alemaniako egiturarekin.
Industriaren balio erantsiak 2023. urterako kateatutako bolumenaren indizean izan duen bilakaerak 2020 aurreko urteen antzeko balioak izan ditu erreferentzia-eremu nagusietan (2020an erorketa handia izan zuen). Frantziak izan du igoerarik handiena (% 5,5) , 2022an –% 5,5eko jaitsiera izan ondoren. Ondoren, EAE dago (% 1,8ko igoera), gero Espainia (% 0,7), eta Alemania (% 0,1) eta, azkenik, EB-27 (% 1,4ko jaitsiera)
Industriaren barruan, industriako adarretako edo sektoreetako balio erantsiaren ehunekoen banaketari dagokionez, ikusten da ohiko sektoreek –Metalurgia eta produktu metalikoak eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna– pisu garrantzitsua dutela ehunekoetan: EAEko industriaren BEGd-aren % 37,6 osatzen dute 2023an.
Nabarmentzekoa da, halaber, Garraio-materiala sektorearen pisua (2023an, % 11,6) eta Makineria eta ekipoa sektorearen pisua (% 9,8). Euskal Autonomia Erkidegoko industrian pisu txikiena izan duten sektoreak Erauzketa-industriak eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza izan dira: % 0,2 eta % 0,5, hain justu, 2023an.
Euskal AEko industriako balio erantsiaren sektorekako banaketa. Uneko prezioak (%). 2012-2023
| |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
| 02 - Petrolioa ateratzeko industriak |
0,5 |
0,5 |
0,4 |
0,4 |
0,2 |
0,3 |
0,3 |
0,3 |
0,3 |
0,3 |
0,2 |
0,2 |
| 03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa |
6,1 |
6,7 |
6,8 |
6,7 |
6,4 |
6,4 |
6,3 |
6,2 |
5,8 |
5,4 |
5,0 |
5,2 |
| 04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza |
0,7 |
0,8 |
0,7 |
0,7 |
0,7 |
0,7 |
0,6 |
0,6 |
0,5 |
0,5 |
0,5 |
0,5 |
| 05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
4,9 |
4,8 |
4,6 |
4,3 |
4,4 |
4,5 |
4,4 |
4,4 |
4,1 |
4,3 |
4,4 |
4,1 |
| 06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak |
0,3 |
0,0 |
0,1 |
1,4 |
1,5 |
1,2 |
1,0 |
0,9 |
0,0 |
1,3 |
5,6 |
3,5 |
| 07 - Industria kimikoa |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2,5 |
2,3 |
2,1 |
| 08 - Farmaziako produktuak |
2,9 |
3,1 |
3,0 |
3,1 |
3,4 |
3,4 |
3,4 |
3,4 |
4,0 |
1,5 |
1,4 |
1,7 |
| 09 - Kautxua eta plastikoak |
9,2 |
8,7 |
8,5 |
9,1 |
8,8 |
8,8 |
9,0 |
8,9 |
9,0 |
9,4 |
9,0 |
9,2 |
| 10 - Metalurgia eta produktu metalikoak |
26,8 |
27,5 |
28,3 |
27,3 |
27,8 |
28,4 |
28,3 |
27,0 |
26,3 |
30,2 |
29,2 |
28,1 |
| 11 - Produktu informatiko eta elektronikoak |
2,6 |
2,7 |
2,5 |
2,6 |
2,5 |
2,7 |
2,7 |
2,8 |
2,8 |
2,7 |
2,7 |
2,8 |
| 12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
5,6 |
4,6 |
4,7 |
4,0 |
3,6 |
3,6 |
3,5 |
3,5 |
4,0 |
3,7 |
3,5 |
3,6 |
| 13 - Makineria eta tresneria |
10,3 |
10,1 |
10,3 |
10,7 |
10,5 |
10,2 |
9,9 |
10,1 |
10,5 |
10,7 |
9,7 |
9,8 |
| 14 - Garraio-materiala |
9,6 |
10,1 |
9,2 |
9,8 |
10,3 |
10,6 |
11,1 |
11,5 |
11,1 |
10,5 |
10,3 |
11,6 |
| 15 - Altzariak eta beste manufakturak |
4,5 |
4,3 |
4,2 |
4,5 |
4,4 |
4,6 |
4,5 |
4,8 |
5,6 |
5,3 |
5,1 |
5,2 |
| 16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
13,2 |
13,5 |
13,9 |
13,0 |
13,0 |
12,0 |
12,2 |
12,6 |
13,0 |
8,5 |
8,2 |
9,5 |
| 17 - Ur hornidura eta Saneamendu |
2,8 |
2,6 |
2,7 |
2,4 |
2,6 |
2,8 |
2,7 |
2,8 |
3,0 |
3,1 |
3,0 |
2,9 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
EAEko industriaren egituraren bilakaerari dagokionez, azpimarratu behar da sektoreek antzeko banaketari eutsi diotela, denbora igaro ahala. Aldaketa gutxi batzuk bakarrik izan dira sektore batzuen pisuan, krisiaren eragina handiagoa edo txikiagoa izatearen ondorioz batez ere. Sailkapen honen arabera aztertu diren hamabost adarretatik nabarmentzekoa da 2022an horietako 12tan balio erantsia orokorrean igo egin dela; hiru adarrek soilik izan dute erorketa txiki bat: Industria kimikoak % 2,4 egin du behera, eta Zura, papera eta arte grafikoak adarrak % 1,2. Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak sektorea nabarmentzen dugu, 2022an igoera nabarmena izan ondoren 2023an % 34,4 jaitsi baita. Farmaziako produktuen adarrak izan du igoerarik handiena (% 25,7), eta, ondoren, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Garraio-materiala adarrek (% 21,2 eta % 18, hurrenez hurren).
Euskal AEko industriaren sektoreko balio erantsiaren bilakaera. Uneko prezioak (%). 2012-2023
| |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
| 02 - Petrolioa ateratzeko industriak |
-11,4 |
-2,1 |
-22,7 |
-0,8 |
-30,3 |
6,0 |
17,3 |
-9,1 |
-9,7 |
5,9 |
3,4 |
11,8 |
| 03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa |
-8,7 |
7,9 |
2,1 |
0,8 |
-1,0 |
2,9 |
2,1 |
1,9 |
-18,0 |
0,7 |
5,6 |
9,2 |
| 04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza |
-10,9 |
6,5 |
-10,3 |
-5,4 |
8,2 |
6,8 |
-9,0 |
-4,1 |
-30,5 |
4,4 |
19,9 |
3,9 |
| 05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
-12,2 |
-4,0 |
-3,2 |
-3,0 |
4,8 |
5,4 |
2,8 |
3,3 |
-18,2 |
11,4 |
16,8 |
-1,2 |
| 06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak |
-35,1 |
-101,6 |
- |
- |
13,2 |
-19,3 |
-6,2 |
-10,4 |
-97,7 |
- |
379,2 |
-34,4 |
| 07 - Industria kimikoa |
- |
- |
- |
- |
- |
- |
- |
- |
- |
- |
4,7 |
-2,4 |
| 08 - Farmaziako produktuak |
-10,1 |
3,4 |
-2,8 |
9,6 |
10,9 |
3,9 |
4,5 |
3,2 |
3,6 |
-59,5 |
7,9 |
25,7 |
| 09 - Kautxua eta plastikoak |
-6,4 |
-7,4 |
-1,5 |
9,4 |
-0,1 |
4,1 |
6,0 |
1,7 |
-12,2 |
13,9 |
8,5 |
8,5 |
| 10 - Metalurgia eta produktu metalikoak |
-5,0 |
0,4 |
3,5 |
-0,8 |
5,8 |
5,2 |
3,7 |
-2,3 |
-14,7 |
24,5 |
10,3 |
1,4 |
| 11 - Produktu informatiko eta elektronikoak |
3,9 |
0,6 |
-4,9 |
4,6 |
-0,1 |
11,2 |
4,8 |
8,6 |
-13,4 |
5,7 |
10,5 |
9,4 |
| 12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
-4,2 |
-19,0 |
1,6 |
-12,2 |
-6,8 |
4,2 |
1,3 |
1,7 |
0,5 |
1,0 |
6,3 |
7,8 |
| 13 - Makineria eta tresneria |
-1,8 |
-4,6 |
2,6 |
6,7 |
2,7 |
-0,5 |
1,3 |
4,2 |
-8,7 |
10,2 |
3,6 |
6,2 |
| 14 - Garraio-materiala |
-1,9 |
2,5 |
-7,9 |
9,5 |
8,5 |
5,8 |
9,5 |
6,1 |
-15,5 |
1,9 |
13,0 |
18,0 |
| 15 - Altzariak eta beste manufakturak |
-2,3 |
-5,8 |
-1,1 |
9,8 |
1,2 |
6,5 |
1,9 |
11,0 |
2,3 |
1,7 |
10,3 |
6,0 |
| 16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
-0,2 |
-0,5 |
3,8 |
-3,8 |
4,1 |
-5,3 |
5,6 |
6,5 |
-10,2 |
-29,0 |
10,8 |
21,2 |
| 17 - Ur hornidura eta Saneamendu |
6,5 |
-9,3 |
3,7 |
-7,8 |
9,5 |
12,0 |
2,4 |
5,7 |
-5,1 |
10,4 |
8,5 |
2,2 |
*Ez da datu esanguratsurik
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Aurreko azterketari erreparatzen badiogu, agerikoa da EAEko industriak sektoreka duen kontzentrazio-maila. Gai hori sakonago aztertzeko, kontzentrazioaren adierazle diskretu bat erabili da, industriako lau adar nagusienen BEGd-ak industriaren BEGd osoan duen ehunekoa erakusteko. Izan ere, Metalurgia eta produktu metalikoak, Makinak eta ekipoak, Garraio-materiala eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreek hartu zuten industriaren balio erantsiaren % 59 hain justu, 2022an. Balio hori 2010ekoa baino puntu 1 handiagoa da, bi urteen arteko denbora-tartean izandako gorabeheren ostetik.
EAEko industrian nagusi diren sektoreen erakargarritasuna maila teknologikoaren bitartez zehaztea ere faktore interesgarria izan daiteke. EAEko sektore industrial gehienak ELGAk maila teknologiko «ertain-baxu» gisa katalogatutako sektoreetan kokatzen dira, eta BEGd osoaren % 44,2 metatzen dute. Eduki teknologiko «txikiak» dituzten sektoreen ehunekoak eta sailkapen horretan sartuta ez daudenak aurreko ehuneko horri gehitzen badizkiogu, emaitzak erakusten digu, 2023an, EAEko industriaren % 66,9, printzipioz, oso erakargarriak ez ziren sektoreetan zeudela. Industria osoa aintzat hartuta, EAEko industria-jardueren % 6 bakarrik sartzen da maila altuan. Baina aztertu den aldian (2010-2023) maila hori hazi egin da: 2010. urtean % 3,5 zen, eta 2023an, berriz, % 6. 14 urteko aldi horretan, bost puntutik gorako igoera izan dute eduki teknologikoren bat duten sektoreek: 2010ean % 84,9 ziren, eta, 2023an, % 89,6.
IIndustriako lan-ikuspegiari dagokionez, nabarmena da industriako enpleguaren garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoan. Landunen adierazlea aintzat hartuta, 2023an, EAEko langileen % 20,1ek industrian lan egiten dute. Eta datu horrek sobera gainditzen ditu bai Estatuko batezbestekoa (% 11,3) bai EB-27koa (% 15,4), 2010. urtetik bi puntu galdu baditu ere. Industrian aritzen diren langileen jaitsiera hori aztertutako hiru eremu geografikoetan erakusten da; hala eta guztiz ere, ehuneko horrek Estatuan 1,4 puntu galdu ditu; EB-27n 1,1 puntu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, 2,2.
Industria-jardueren enplegua aztertzean ikus dezakegu industriako langileen kopuruari egin zaion ekarpena asko aldatzen dela adar batetik bestera, industriako balio erantsian adar horiek duten ordezkaritza-mailarekin bat etorriz.
Hala, industriaren hiru adarretan biltzen dira EAEko industrian aritzen diren langileen % 53,5: Metalurgia eta metalezko produktuak (% 32,8); Makinak eta ekipoak, (% 11,3), eta Garraio-materiala (% 9,4). Landunen kopuru txikiena duten sektoreak, aldiz, hauexek dira: Erauzketa-industriak (% 0,2), Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak (% 0,5), eta Farmazia-produktuak (industriako enpleguaren % 0,7).
Euskal AEko industriako langile okupatuen banaketa, industri adarren arabera. 2012-2023
| |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2023 (%) |
2023/2022 (%) |
| Araba/Álava |
203.174 |
195.633 |
192.387 |
194.458 |
198.141 |
203.497 |
206.349 |
207.004 |
200.699 |
201.950 |
204.774 |
208.367 |
100,0 |
1,8 |
| 02 - Petrolioa ateratzeko industriak |
550 |
470 |
459 |
467 |
437 |
445 |
459 |
431 |
418 |
480 |
445 |
472 |
0,2 |
6,1 |
| 03 - Elikadura ind., edariak, tabakoa |
14.587 |
14.533 |
14.481 |
14.660 |
14.599 |
15.062 |
15.235 |
15.247 |
14.762 |
14.906 |
14.932 |
14.855 |
7,1 |
-0,5 |
| 04 - Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza |
2.650 |
2.480 |
2.406 |
2.437 |
2.481 |
2.545 |
2.575 |
2.398 |
2.354 |
2.350 |
2.429 |
2.373 |
1,1 |
-2,3 |
| 05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
12.942 |
12.222 |
11.700 |
11.538 |
11.471 |
11.617 |
11.459 |
11.498 |
11.179 |
11.276 |
11.401 |
11.350 |
5,4 |
-0,4 |
| 06 - Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak |
1.152 |
1.090 |
1.047 |
1.051 |
1.023 |
1.025 |
1.032 |
1.000 |
990 |
976 |
973 |
983 |
0,5 |
1,0 |
| 07 - Industria kimikoa |
3.916 |
3.878 |
3.820 |
3.848 |
4.045 |
4.122 |
4.111 |
4.005 |
3.953 |
3.996 |
4.029 |
4.201 |
2,0 |
4,3 |
| 08 - Farmaziako produktuak |
588 |
578 |
608 |
639 |
655 |
664 |
671 |
723 |
932 |
1.123 |
1.248 |
1.357 |
0,7 |
8,7 |
| 09 - Kautxua eta plastikoak |
20.016 |
18.582 |
18.108 |
18.628 |
18.633 |
19.227 |
19.109 |
19.134 |
18.516 |
18.538 |
18.548 |
18.659 |
9,0 |
0,6 |
| 10 - Metalurgia eta produktu metalikoak |
68.789 |
65.976 |
65.763 |
66.324 |
67.179 |
68.937 |
69.535 |
69.738 |
66.666 |
67.030 |
67.280 |
68.381 |
32,8 |
1,6 |
| 11 - Produktu informatiko eta elektronikoak |
5.941 |
5.783 |
5.710 |
6.063 |
6.224 |
6.570 |
6.779 |
7.038 |
6.666 |
6.773 |
7.119 |
7.690 |
3,7 |
8,0 |
| 12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
11.977 |
10.817 |
9.504 |
9.081 |
8.906 |
8.980 |
8.871 |
9.176 |
9.036 |
9.115 |
9.009 |
9.334 |
4,5 |
3,6 |
| 13 - Makineria eta tresneria |
20.666 |
20.322 |
20.721 |
21.204 |
21.857 |
22.234 |
22.681 |
23.008 |
22.228 |
22.628 |
23.093 |
23.598 |
11,3 |
2,2 |
| 14 - Garraio-materiala |
16.930 |
17.730 |
16.720 |
17.002 |
18.371 |
18.963 |
20.607 |
20.397 |
19.551 |
19.071 |
19.625 |
19.995 |
9,6 |
1,9 |
| 15 - Altzariak eta beste manufakturak |
13.960 |
13.013 |
12.802 |
13.386 |
13.865 |
14.176 |
14.302 |
14.490 |
14.521 |
14.423 |
14.937 |
15.419 |
7,4 |
3,2 |
| 16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
2.356 |
2.348 |
2.295 |
2.255 |
2.201 |
2.361 |
2.359 |
2.087 |
2.154 |
2.487 |
2.538 |
2.582 |
1,2 |
1,7 |
| 17 - Ur hornidura eta Saneamendu |
6.154 |
5.811 |
6.243 |
5.875 |
6.194 |
6.569 |
6.564 |
6.634 |
6.773 |
6.778 |
7.168 |
7.118 |
3,4 |
-0,7 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Industriako enpleguaren kontzentrazio-maila handi hori ia ez da aldatu azken urteotan.
2020an jasandako COVID-19aren ondorioz, EAEko industriako landunen kopurua jaitsi egin zen, eta, beraz, azken urteetan izandako joera positiboa hautsi zen. Hala ere, 2021. urtetik aurrera, langileak berriz ere igo ziren, eta aztertutako azken urterako (2023) enplegatutako langileak guztira 208.367 ziren, hau da, 2022an baino hiru mila eta bostehun pertsona gehiago, pandemia aurreko urteetako datuetara itzuliz.
Bestalde, bereziki azpimarratu behar da zein handia den industrian lan egiten duen emakumezkoen kopuruaren eta ekonomia osoan lan egiten dutenen arteko aldea. Hala, ekonomian, oro har, emakumezko landunen ehunekoa 2023an (% 48,1) industrian lan egiten dutenen bikoitza baino gehiago izan da (% 20,7). Zerbitzuen sektorean batzen da emakume gehien.
Landunen kopurua industria-adarren arabera aztertzen baldin badugu, azpimarratzekoa da jardueraren arabera zeharo aldatzen dela emakumezko langileen kopurua. Beheko grafikoan, hain zuzen, jarduera-adarren gaineko informazioa ematen da, eta 2023. urtean langile guztien artean emakumezkoek izan zuten parte-hartzearen maila bereizten da.

Iturria: Eustat, Industria Inkesta
Grafikoko zazpi adarretan, emakumeen okupazioa industria sektoreko batezbestekoaren gainetik dago. Adar horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (landunen % 69,3 emakumeak dira) eta Farmaziako produktuak (% 61,9 dira emakumeak). Kopurua txikiagoa izan arren, honako sektore hauetan ere emakumeen parte-hartzea handia da: Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 41,7 dira emakumeak), eta Produktu informatikoak eta elektronikoak (% 34,1 dira emakumeak).
Azpimarratu behar da industria-sektorean enplegu-tasa eta pisu handiena duten adarretan oso txikia dela emakume landunen ehunekoa. Hala, Metalurgia eta produktu metalikoak sektorean emakumezkoak bakarrik % 16,5 dira.
EAEko industria-sektorearen banaketa
eta bilakaera aztertuko dugu, eskualdez eskualde, baina B
(Erauzketa-industriak) eta C (Manufaktura-industria) atalak bakarrik hartuko
ditugu aintzat.
EAEko manufaktura-
eta erauzketa-industriaren jarduerak negozio-kopuruaren zenbatekoa % 2,5
jaitsi du. Hala, EAEko hogei eskualdetik hamarretan jaitsierak erregistratu
dira. Araban, beherakada handiena izan duen eskualdea Arabako Errioxa izan da
(–% 5,5); igoera handiena izan duena, berriz, Arabako Kantaurialdea izan
da (% 6,1). Bizkaian, jaitsierarik handiena Bilbo Handiak izan du
(–% 11), eta Ondarroa izan da hazkunderik handiena izan duen eskualdea (%
6,4). Gipuzkoaren kasuan, Tolosaldea eta Urola Kosta dira gehien jaitsi diren
eskualdeak (–% 3,6), eta Bidasoa Beherean igo da gehien negozio-zifra (% 8).
Enpleguak, batez
beste, % 1,8ko igoera izan du EAEn; Añana (% 6,2) Araban,
Plentzia-Mungia (% 5,7) Bizkaian eta Deba Goiena (% 4,9) Gipuzkoan
dira adierazle horretan bilakaera positiboena izan duten eskualdeak.
Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak
Erauzketa- eta
manufaktura-industrietako enplegua % 0,9 hazi zen Arabako eskualde guztietan,
lau eskualdetan langileak gehitu zirelako; Añanak izan zuen enplegu-hazkunderik
handiena (% 6,2), ondoren Arabako Kantaurialdeak (% 2,5), Arabako Errioxak (%
0,5) eta Arabako Lautadak (% 0,4). Gorbeia Inguruetan 2022ko enplegu bera dago;
Arabako Mendialdean, berriz, % 4,7 jaitsi da. Bizkaian enplegua % 2,2 hazi
da, eta zazpi eskualdetatik seik urteko aldakuntza positiboa izan dute.
Plentzia-Mungia (% 5,7) eta Markina-Ondarroa (% 4,3) nabarmentzen dira.
Landunen kopurua Gernika-Bermeon bakarrik jaitsi da, % 0,4. Gipuzkoan,
enpleguaren gaineko ondorioen intentsitatea % 1,9 igo da. Bi eskualdek
jaitsiera txikiak izan dituzte (Tolosaldea eta Urola Kosta, –% 0,1 eta
–% 0,7, hurrenez hurren), baina hazkunde nabarmenenak Debagoienean (% 4,9)
eta Donostialdean (% 3,3) izan dira.
Esan genezake dentsitate uniformeena
Gipuzkoan dagoela, eta Araban eta Bizkaian langileen kopurua eskualde batean
biltzen dela batez ere: Arabako Lautadan eta Bilbo Handian, hurrenez hurren.
Landun pertsonen banaketan ikusi dugun bezala, Gipuzkoan uniformeagoa da
industriaren sektoreko salmenten banaketa, eta Araban eta Bizkaian era
ezberdinean daude banatuta eskualdez eskualde.
Salmentei dagokienez, adierazi behar da
Araban % 2,7 jaitsi zirela salmenta garbiak, 2022. urtearen aldean, EAEn
igoera handiena izan duen lurraldea bilakatuta. Joera hori Arabako Kantauriar
eskualdeak markatu du, aurreko urtean baino % 6,1 salmenta gehiago izan
baititu. Hala ere, Arabako Lautadan bildu zen lurraldeko salmenta guztien
ehunekorik handiena (% 69,2), bai eta enpleguarena ere (% 63,4).
Nabarmendu behar da eskualde horretan Gasteiz sartzen dela, lurraldeko
hiriburua.
Bizkaian, salmentek % 7,9 egin dute
behera, aurreko urtearekin alderatuta. Bilbo Handia izan da nagusi, salmentak %
11 jaitsi baitira. Eskualde horrek fakturazio guztiaren % 67,4 hartzen du.
Ondoren dator Durangaldea (% 19,2). Bi eskualde horiei dagokie Bizkaian
erregistratu diren salmenta guztien % 86,6 eta horietan metatzen da
enplegu osoaren ia % 80.
Gipuzkoari dagokionez, negozio-zifra % 1,6 igo da 2022arekin alderatuta. Behe Bidasoak (% 8) eta Goierrik (% 6,1) nabarmen egin dute gora. Donostialdean salmentek % 1,1 egin dute gora, eta Gipuzkoako salmenta guztietan izan duen pisua haren enpleguaren tamainaren oso antzekoa izan da. Hala, Donostialdean egon da salmenten % 25,2 eta lurralde-enpleguaren % 25,9; bi kasu horietan Bilbori eta Gasteizi dagozkien eskualdeetan –lurraldeen arabera– baino zifra baxuagoak.
Balio erantsi gordinari dagokionez –ekoitzitakoaren balioaren eta erabilitako kontsumoen arteko balioaren arteko desberdintasuna da eta sortutako aberastasuna adierazten du–, % 5,1 egin du gora 2023an, aurreko urtearekin alderatuta. Eskualdearen bilakaera positiboa izan da, era berean, EAEko hogei eskualdeetako hemezortzirentzat, eta Añanako eskualdea izan da balio erantsiaren hazkuntza handiena izan duena 2022tik 2023ra (% 33,2). Araban, oro har, balio erantsia % 7 hazi da; Bizkaian bakarrik jaitsi da balio erantsia (–% 0,8) eta Gipuzkoan hazi da gehien (% 10,3).
Azkenik,
industria-establezimenduen banaketa aztertu dugu, lurralde historikoen eta
eskualdeen arabera, baita azken urtean izan duten bilakaera ere. Lurraldeen
arabera, 2023an, Bizkaian ezarritako establezimenduek EAEkoen % 42,5
osatzen zuten; Gipuzkoan ezarritakoek % 39,8; eta Arabakoek % 17,7.
Eskualdeen arabera,
lurralde historikoetako hiriburuak dituzten hiru eskualdeek dute establezimendu
kopuru handiena 2023an.
2023. eta 2022.
urteetan erregistratutako aldakuntzei dagokienez, bi eskualdetan bakarrik izan
da positiboa, eta Plentzia-Mungia nabarmentzen da (% 2,2). Arabako
Mendialdeak balio berari eusten dio, eta gainerako eskualdeetan murriztu egin
da industria-establezimenduen kopurua 2023an, bereziki Gernika-Bermeon
(–% 7) eta Añanan (–% 6).
Euskal AEko industria-establezimenduak, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera (%). 2015-2023
| |
Urte arteko hazkundea |
Guztizkoaren gaineko ehunekoa |
| |
15/14 |
16/15 |
17/16 |
18/17 |
19/18 |
20/19 |
21/20 |
22/21 |
23/22 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
| Euskal AE |
-1,8 |
-2,6 |
-1,0 |
-0,8 |
-1,9 |
-1,7 |
-0,8 |
-1,7 |
-1,7 |
100 |
100 |
100 |
100 |
100 |
100 |
100 |
100 |
100 |
| |
| Araba/Álava |
-1,9 |
-1,2 |
-0,7 |
-0,7 |
-0,4 |
-1,0 |
-0,7 |
-2,0 |
-1,5 |
17,0 |
17,2 |
17,3 |
17,3 |
17,6 |
17,7 |
17,7 |
17,7 |
17,7 |
| Añana |
0,0 |
1,5 |
0,0 |
7,4 |
2,7 |
-4,0 |
-6,9 |
0,0 |
-6,0 |
0,6 |
0,6 |
0,6 |
0,6 |
0,7 |
0,7 |
0,6 |
0,6 |
0,6 |
| Arabako Lautada / Llanada Alavesa |
-2,5 |
-1,7 |
-1,4 |
-0,6 |
0,4 |
-2,4 |
0,0 |
-1,0 |
-0,6 |
9,5 |
9,6 |
9,6 |
9,6 |
9,8 |
9,7 |
9,8 |
9,9 |
10,0 |
| Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa |
10,0 |
0,0 |
4,5 |
-17,4 |
0,0 |
10,5 |
0,0 |
-9,5 |
0,0 |
0,2 |
0,2 |
0,2 |
0,2 |
0,2 |
0,2 |
0,2 |
0,2 |
0,2 |
| Arabako Errioxa / Rioja Alavesa |
-2,2 |
0,2 |
0,0 |
-1,1 |
-2,1 |
0,9 |
-4,4 |
-1,9 |
-2,0 |
3,7 |
3,8 |
3,8 |
3,8 |
3,8 |
3,9 |
3,8 |
3,7 |
3,7 |
| Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea |
-2,8 |
2,2 |
2,1 |
0,0 |
2,8 |
4,0 |
0,0 |
-5,8 |
-2,1 |
1,2 |
1,2 |
1,3 |
1,3 |
1,3 |
1,4 |
1,4 |
1,4 |
1,4 |
| Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa |
0,9 |
-4,4 |
-1,9 |
-0,5 |
-4,3 |
-1,0 |
4,5 |
-3,3 |
-3,5 |
1,9 |
1,9 |
1,8 |
1,8 |
1,8 |
1,8 |
1,9 |
1,9 |
1,8 |
| |
| Bizkaia |
-1,9 |
-3,4 |
-0,8 |
-0,8 |
-1,7 |
-2,3 |
-1,5 |
-2,3 |
-1,2 |
43,4 |
43,0 |
43,1 |
43,1 |
43,1 |
42,9 |
42,6 |
42,3 |
42,5 |
| Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión |
-4,5 |
-2,1 |
-1,1 |
-3,2 |
-1,1 |
-6,2 |
-4,2 |
2,5 |
-3,7 |
1,6 |
1,6 |
1,6 |
1,6 |
1,6 |
1,5 |
1,5 |
1,5 |
1,5 |
| Bilbo Handia / Gran Bilbao |
-2,0 |
-4,2 |
0,0 |
-0,4 |
-1,7 |
-2,6 |
-1,5 |
-2,4 |
-1,2 |
27,2 |
26,7 |
27,0 |
27,1 |
27,1 |
26,9 |
26,7 |
26,5 |
26,7 |
| Durangaldea / Duranguesado |
-2,7 |
-0,3 |
-3,6 |
0,1 |
-0,7 |
-1,6 |
-1,3 |
-3,0 |
-0,5 |
7,3 |
7,5 |
7,3 |
7,3 |
7,4 |
7,4 |
7,4 |
7,3 |
7,4 |
| Enkartazioak / Encartaciones |
0,0 |
-8,9 |
-1,3 |
0,0 |
-4,6 |
0,0 |
0,7 |
0,7 |
-1,4 |
1,4 |
1,3 |
1,3 |
1,3 |
1,3 |
1,3 |
1,3 |
1,4 |
1,4 |
| Gernika-Bermeo |
1,8 |
-1,8 |
-3,2 |
-1,0 |
-1,0 |
-2,4 |
-2,0 |
1,0 |
-7,0 |
1,8 |
1,9 |
1,8 |
1,8 |
1,8 |
1,8 |
1,8 |
1,9 |
1,8 |
| Markina-Ondarroa |
-3,2 |
-1,7 |
-1,7 |
-10,4 |
-7,1 |
-3,5 |
-1,4 |
-2,9 |
-3,0 |
1,5 |
1,5 |
1,5 |
1,4 |
1,3 |
1,3 |
1,3 |
1,2 |
1,2 |
| Plentzia-Mungia |
1,4 |
-3,7 |
0,0 |
0,0 |
-0,3 |
1,4 |
-1,7 |
-5,6 |
2,2 |
2,5 |
2,5 |
2,5 |
2,5 |
2,6 |
2,6 |
2,6 |
2,5 |
2,6 |
| |
| Gipuzkoa |
-1,7 |
-2,3 |
-1,1 |
-1,0 |
-2,7 |
-1,5 |
0,0 |
-1,0 |
-2,3 |
39,6 |
39,8 |
39,7 |
39,6 |
39,3 |
39,4 |
39,7 |
40,0 |
39,8 |
| Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa |
-1,3 |
1,0 |
-0,8 |
0,5 |
-3,3 |
0,0 |
-0,5 |
-2,9 |
-2,7 |
3,2 |
3,4 |
3,4 |
3,4 |
3,4 |
3,4 |
3,4 |
3,4 |
3,4 |
| Debabarrena / Bajo Deba |
-2,4 |
-1,4 |
-1,8 |
-0,6 |
-3,2 |
-1,3 |
-1,2 |
-1,6 |
-3,6 |
4,7 |
4,7 |
4,7 |
4,7 |
4,6 |
4,7 |
4,6 |
4,6 |
4,6 |
| Debagoiena / Alto Deba |
-3,0 |
-4,5 |
1,2 |
-1,2 |
-0,9 |
-1,4 |
1,4 |
-3,1 |
-0,5 |
3,8 |
3,7 |
3,8 |
3,8 |
3,8 |
3,8 |
3,9 |
3,8 |
3,9 |
| Donostialdea |
-2,3 |
-3,5 |
-2,4 |
-1,8 |
-2,6 |
-1,6 |
0,1 |
-0,6 |
-1,9 |
14,2 |
14,1 |
13,9 |
13,8 |
13,7 |
13,7 |
13,8 |
14,0 |
13,9 |
| Goierri |
1,5 |
-4,0 |
1,1 |
-2,4 |
-0,4 |
-1,8 |
1,1 |
-1,3 |
-5,0 |
4,0 |
3,9 |
4,0 |
4,0 |
4,0 |
4,0 |
4,1 |
4,1 |
4,0 |
| Tolosaldea |
0,4 |
0,8 |
-0,2 |
-1,2 |
-4,1 |
0,0 |
-1,5 |
-0,9 |
-3,5 |
4,1 |
4,3 |
4,3 |
4,3 |
4,2 |
4,3 |
4,2 |
4,3 |
4,2 |
| Urola Kosta |
-2,3 |
-1,3 |
-1,5 |
0,9 |
-4,1 |
-2,5 |
0,3 |
1,1 |
-0,8 |
5,6 |
5,7 |
5,6 |
5,7 |
5,6 |
5,6 |
5,6 |
5,8 |
5,8 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda