Euskal industriaren panorama 2024

Atalak
Atalak
 

Berrikuntza eta informazio gizartea

Aztertzeko berrikuntzak nola egin duen aurrera industria-sektorean, sektore horretako enpresen berrikuntzaren bilakaerari erreparatuko diogu, hainbat ikuspegitatik.

Lehenik eta behin, 2023. urteko berrikuntza-jardueretan egindako gastuaren bilakaera aztertuko dugu, EAEko industria-jardueraren adar guztiak bereizita. Nabarmendu behar da industria osoan egindako gastuak gastu osoaren % 41,6 osatu zuela. Jarduera bakoitzaren pisuari erreparatzen badiogu, EAEn nabarmena da barneko I+G jarduera: industrian egin zen gastuaren ia erdia (% 49,1) I+Gan egin zen. Atzetik, kapital-gastuak datoz (% 23,3); eta kanpoko I+Gko baliabidea dago hirugarren lekuan (% 22,3). Berrikuntzarekin lotutako gainerako jarduerek apenas izan dute garrantzirik.

Adarrez adar aztertuta, honako hauek dira berritzaileenak: Garraio-materiala (berrikuntza teknologikoan egindako inbertsio guztiaren % 25,6), Metalurgia eta produktu metalikoak (guztizkoaren % 18), eta, ondoren, hirugarren lekuan, Produktu informatiko eta elektronikoak. Materiala eta ekipo elektrikoa (% 17,4rekin).



 
Iturria: Eustat. Berrikuntzaren inkesta

Beste alde batetik, 2023. urtean berrikuntzako jardueretarako egin den gastua aztertuko da, EAErako eta Espainiarako eta, betiere, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetarako, horiek direlako berrikuntzan gastu handiena egiten dutenak.


Espainian industria osoan egin den berrikuntza-gastua EAEkoa baino handixeagoa da kopuru erlatiboetan: 2022an, gastu osoaren % 42,6 izan zen, eta gure erkidegokoa, ordea, % 41,6. Bi eremu geografikoetan, barneko I+G da gehien nabarmentzen den elementua (Estatuan jarduera mota horretan egin den berrikuntza-gastua % 55,9 izan da, eta EAEn % 49,1 2023an).

Iturria: Eustat, Berrikuntza Inkesta. EIN, Empresetan den berrikuntzari buruzko inkesta. Oharra: Beztelako berrikuntza-jardueren banakapenaren ehunekoak, %100aren gainean.

Aurreko informazioa osatzeko, aztertu dezakegu zein den EAEko industria-adarren berrikuntza mota, haien establezimenduen neurria kontuan izanda. Printzipioz, berrikuntzan egin den gasturik handiena 10 langile edo gehiagoko establezimenduek egin dute. Horregatik, establezimendu horiei buruzko informazioa bakarrik adierazi dugu.

Azpimarratu behar dugu EAEko 9 langile baino gehiagoko industria-establezimenduak, oro har, berritzaileagoak direla ekoizpen-jarduera osoa osatzen dutenak baino; zehazki, % 26,7 eta % 23 produktu-berrikuntzan, eta % 37,4 eta % 32,9 prozesu-berrikuntzan. 

 

. 2021-2023

  Produktuko berrikuntza PROZESUKO BERRIKUNTZA
  Ondasunak Zerbitzuak Produktuarenak Fabrikazio-metodoak Sistema logistikoak Prozesatze-metodoak Kontabilitate-metodoak Negozio-praktikak Antolaketa-metodoak Marketin-metodoak Prozesuan
Guztira 14,4 16,9 23,0 16,0 8,1 23,4 18,2 7,6 12,2 11,9 32,9
Industria 23,2 10,6 26,7 20,3 6,7 21,9 16,8 3,7 8 10,4 37,4
Erauzteko industriak, kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak 10,0 10,0 10,0 55,0 10,0 0,0 0,0 10,0 10 10 55
Elikagaien industriak, edariak, tabakoa 23,9 13,8 27,9 13,5 5,9 17,4 22,0 5,9 12,3 12,5 34
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza 28,3 3,3 28,3 3,3 7,3 14,2 10,8 10,8 3,3 14,2 21,5
Zurgintza, papera eta arte grafikoak 7,4 1,6 8,9 8,8 0,0 12,4 13,9 7,0 1,1 1,6 26,9
Industria kimikoa eta farmazia produktuak 49,1 16,7 50,3 29,9 14,3 25,3 5,7 12,3 14,6 20,9 35,3
Kautxua eta plastikoak 30,4 12,6 31,5 14,0 8,9 18,3 8,4 0,4 5,1 5,7 22,6
Metalurgia eta produktu metalikoak 15,1 5,4 16,3 17,4 5,9 23,6 19,4 0,8 4,4 6,9 37,1
Produktu informatiko eta elektronikoak Material eta tresneria elektrikoa 47,8 20,2 53,2 35,2 4,6 27,7 20,8 11,1 19,5 17,6 47,4
Makineria eta tresneria 44,7 15,0 48,3 28,8 11,6 27,5 17,4 4,8 11,4 25 51,7
Garraio-materiala 33,2 15,2 37,6 44,3 13,3 34,9 25,2 11,9 10,3 15,7 57,8
Altzariak eta beste fabrikazioak 17,6 8,2 20,4 11,4 1,3 14,6 8,3 3,3 11,1 9,7 25,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 0,0 74,2 74,2 68,5 28,7 11,4 0,0 8,6 5,7 8,6 77
Ur hornidura eta Saneamendu 6,6 17,0 17,0 25,0 6,1 21,2 19,3 0,0 8,9 0 38,1
Data 2025eko Uztailaren 18a

Iturria: Eustat. Berrikuntzaren inkesta

Produktuaren berrikuntzari erreparatzen badiogu, ikus dezakegu aztergai dugun aldian establezimenduen erdiak baino gehiagok egin duela berrikuntza mota hori hiru jarduera-adar hauetan: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna; Industria kimikoa eta farmazia-produktuak; eta Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta ekipo elektrikoa. Horren harira, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adar dinamikoena izan da: establezimenduen % 74,2k egin dituzte berrikuntzak.


Bestalde, prozesu-berrikuntzetan, establezimenduen erdiak baino gehiagok hiru jarduera-adarretan egin du berrikuntza mota hori 2021-2023 aldian. Horrela, berriz ere, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 77), Garraio-materiala (% 57,8) eta Makinak eta ekipoak (% 51,7) ditugu prozesu-berrikuntzak egiten.


Beraz, ondoriozta dezakegu Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarra EAEko adarrik berritzaileena dela, bai produktuari dagokionez, bai prozesuari dagokionez.


Amaitzeko, EAEko establezimendu berritzaileen ehunekoa aztertuko dugu, bai produktuaren berrikuntzari dagokionez, bai prozesuaren berrikuntzari dagokionez.

. 2021-2023

  Establezimendu berritzaileak (1) Guztira EIN (2)
Guztira 38,4 40,3
Industria 44,4 46,7
Erauzteko industriak, kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak 55 55
Elikagaien industriak, edariak, tabakoa 38,5 40,2
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza 35,7 35,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak 28 28
Industria kimikoa eta farmazia produktuak 53,6 65,6
Kautxua eta plastikoak 33,3 37,4
Metalurgia eta produktu metalikoak 42,5 44,2
Produktu informatiko eta elektronikoak Material eta tresneria elektrikoa 63,4 66,3
Makineria eta tresneria 59,2 62,7
Garraio-materiala 62,3 64,8
Altzariak eta beste fabrikazioak 33,8 33,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 77 77
Ur hornidura eta Saneamendu 44,7 49,4
(1)Produktuaren eta/edo prozesuaren berrikuntza barne

(2)Barne hartzen ditu, establezimendu berritzaileez gain, berrikuntza abian dutenak edo huts egindakoak bakarrik

Data 2025eko Uztailaren 18a

Iturria: Eustat. Berrikuntzaren inkesta

Establezimenduen % 38,4k produktu- edota prozesu-berrikuntza egiten du, eta ehuneko hori % 44,4koa da industria-establezimenduetan. Establezimendu berritzaileez gain, berrikuntza abian dutenak edo huts egindakoak ere kontuan hartzen badira, ehuneko hori % 46,7koa da 2021-2023 aldian.

Adarren arabera, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna da berrikuntzarik handiena duen adarra: 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 77k berrikuntza-motaren bat egiten dute.


Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek EAEko industria-enpresetan duten ezarpen-maila aztertzeko, hasiera batean, teknologia nagusi horietako bakoitza duten establezimenduen ehunekoari erreparatuko diogu, adarrez adar.


Koadro hori begiratuta bakarrik, ondorioztatzen da EAEko industriak maila ona duela ekipamendu mota horietan, ia adar guztietan esan baitezakegu industria-establezimenduen % 97k baino gehiagok dutela ordenagailua eta internet.


Bestetik, gero eta enpresa gehiago ohartzen dira webgune baten bidez Interneten agertzeak duen garrantziaz. Hala, 2024an, sarean dauden industria-enpresak guztizkoaren % 72,1 dira, eta, adarren artean, Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta ekipo elektrikoa (% 90), Industria kimikoa eta produktu farmazeutikoak (% 90,2) eta Makinak eta ekipoak (% 90,7) nabarmentzen dira, beren establezimenduak web-orriak dituztelako.


Nabarmentzekoa da, halaber, EAEko industria-enpresen erdiek baino gehixeagok elektronikoki trukatzen dituztela datuak. Hala ere, adarren arteko aldeak nabarmenagoak dira. Hala, Ur-hornidura eta saneamendua adarrean establezimenduen % 86,7k datuen truke elektronikoa egiten du, eta Metalurgia eta produktu metalikoak adarrean, berriz, % 53,4k bakarrik.

                        


Iturria: Eustat, Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. IGI - Empresak.

Euskal enpresek gero eta agerpen handiagoa dute Interneten. Sarera sartzeko modu nagusia konexio finkoak dira, sarbidea duten industria-enpresa guztien % 96, eta adar guztiek balio altuak dituzte sarbide mota horretan. Konexio mugikorrak 2024an bide hori erabiltzen duten industria-enpresen % 91,2 dira. 

Euskal AEko Interneteko sarbidedun establezimenduak, jarduera-adarraren eta sarbidearen arabera (%). 2023-2024

  Konexio finkoak Konexio mugikorrak
  2023 2024 2023 2024
Ekonomia guztira 94,5 95,0 89,3 90,6
Araba/Álava 96,9 96,0 89,2 91,2
Erauzteko industriak, kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak 79,9 95,4 82,1 89,2
Janariak, edariak eta tabakoa 88,2 90,8 89,5 87,8
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza 93,0 92,0 81,9 88,1
Zurgintza, papera eta arte grafikoak 99,3 95,4 92,6 95,8
Industria kimikoa eta farmazia produktuak 98,6 96,3 91,2 90,8
Kautxua eta plastikoak 96,4 93,9 81,0 85,6
Metalurgia eta produktu metalikoak 100,0 97,6 93,1 90,6
Produktu informatiko eta elektronikoak Material eta tresneria elektrikoa 98,8 100,0 89,1 87,2
Makineria eta tresneria 98,9 98,5 88,7 90,9
Garraio-materiala 89,3 91,7 95,9 96,7
Altzariak eta beste manufakturak 97,6 97,8 82,4 93,1
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 94,4 92,7 93,9 100,0
Ur hornidura eta Saneamendu 97,7 98,9 96,7 95,5
Data 2025eko Uztailaren 18a

Iturria: Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta -IGI enpresak

Internetek eskaintzen dituen aukera anitzen artean, merkataritza elektronikoa erabiltzekoa dugu. Eskuragarri dauden datuen arabera, jarduera mota horrek gora egin du azken urtean EAEn, bai negozio-kopuruei, bai parte hartzen duten enpresen kopuruari dagokienez. 2023an, 10 langile edo gehiagoko industria-establezimenduen % 46,5ek Internet bidez egin zituzten erosketak edo salmentak; 2022an, ordea, % 44,8k.


Iturria: Eustat, Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. IGI - Empresak.

Adarren arabera, Ehungintza, joskintza, larrugintza eta zapatagintza sektorea nabarmendu da: 10 langiletik gorako establezimenduen % 63,8k merkataritza elektronikoa erabili dute. Beste muturrean, Erauzketa-industriak, koke-lantegiak eta petrolio-findegiak ditugu (sektore horietan, establezimendu bakar batek ere ez du merkataritza hori egiten), bai eta Ur-hornidura eta saneamendua sektorea ere, non % 28,8k egiten baitute.

Erosketa eta salmenta elektronikoei dagokienez, esan dezakegu, konparatiboki, Internet bidezko erosketa-eragiketak egiten dituzten industria-enpresa gehiago daudela salmentak egiten dituztenak baino. 10 langile edo gehiago dituzten industria-enpresen % 21,5ek Internet bidez egiten ditu salmentak; erosketak, ordea, enpresen % 40,5ek egiten ditu.

Enpresek gero eta gehiago erabiltzen dituzte teknologiak, eta, ildo horri jarraituta, EAEko erakunde publikoek eskaintzen dituzten zerbitzu elektronikoen erabilera ere igo egin da azken urteotan.

2024an, Internet konexioa duten enpresen % 97,7k Internet bidez egiten ditu izapideak administrazio publikoekin. Ehuneko horrek hirukoiztu egin du 2004ko kopurua (% 35,0).

Industria-sektoreak antzeko bilakaera izan du aldi horretan: Internet konexioa zuten eta izapideak Internet bidez egiten zituzten enpresen ehunekoa % 41,0 zen 2004an; 2024an, ordea, % 98,3 izan da.

Ehuneko horiek handiagoak dira, 10 langile edo gehiagoko enpresak aintzat hartzen baditugu: administrazio publikoarekin dituzten harremanak Internet bidez egiten dituzten euskal enpresen ehunekoa % 98,6 da, enpresa guztiak kontuan hartuta; eta % 98,5era iristen da industria-enpresetan.

4.0 industria terminoak beren artean balio-katean modu autonomoan komunikatzen diren gailuetan eta teknologian oinarritutako produkzio-prozesuen antolaketa deskribatzen du. Modu errazagoan esanda, industriaren eta enpresarekin lotutako zerbitzu guztien digitalizazioa da. 4.0 industria laugarren iraultza industrialtzat hartzen da, eta enpresa erakunde adimendun bihurtzea du helburu, emaitzarik onenak lortzeko.

Bederatzi adierazleren bidez neurtu da 4.0 industriak gure erkidegoan duen egoera, hamar langile edo gehiagoko establezimenduak establezimendu guztietatik bereizita. 

Analisia lehenengoetan zentratuz (hots, hamar enplegu edo gehiagoko establezimenduetan) sare sozialak dira, enpresen helburuetarako erabiltzen dituzten establezimenduen % 76,5rekin, aztertzen diren bederatzi adierazleetatik adierazlerik azpimarragarriena.

Jarraian, hodeiko zerbitzu informatikoak (Cloud Computing) daude. Establezimenduen % 57,3k horren bidez ordaintzen dute, eta enpresa baten informazioa edo zerbitzuak ikusteko aukera ematen dute, Interneteko konexio baten bidez, edo edozein tokitan kokatuta dagoen beste gailu mugikor edo finko baten bidez.

Zibersegurtasuneko jarduerak hirugarren lekuan daude, eta hamar langile edo gehiagoko establezimenduen % 54,1ean.

Gauzen Interneten erabilera (IoT) 4.0 industriaren laugarren adierazlea izango litzateke garrantziaren arabera, eta establezimendu handienen % 30,1ek hartzen du bertan parte.

Bosgarrenik, Zerbitzu mugikorren erabilera dago (% 28,2). Zerbitzu mugikorrak dira enpresaren jarduerarekin eta produkzio-prozesuekin lotutako aplikazioak erabiltzea.

Ondoren, ehuneko txikiagoekin, honako hauek daude: makrodatuen analisia (Big Data), % 26; adimen artifizialeko sistemen erabilera, % 12,2; robotikaren erabilera, % 11,5, eta 3D inprimagailuen erabilera, % 10,4.

Establezimendu guztien kasuan, 10 langiletik beherakoak barne, ehuneko horiek nabarmen txikiagoak dira: Sare sozialak establezimenduen % 53,8 dira. % 20tik gora Hodeiko zerbitzu informatikoen erabilera (% 31,7) eta Zibersegurtasun-jarduerak (% 25,4) daude. Azkenik, eta % 20ko mugatik behera daude Zerbitzu mugikorren erabilera, % 15.1, Gauzen Internet (IoT), % 13,7, Makrodatuen analisia (Big data), % 12,5, Adimen artifizialeko sistemen erabilera, % 7,4, 3D inprimagailuen erabilera, % 2,9 eta Robotikaren erabilera, % 2,6.

 

Euskal AEko industri establezimenduetako 4.0 industriaren adierazleak enplegu geruzaren arabera (establezimenduen %). 2024

  Establezimenduak
  Guztira 10 langile edo gehiagoko
Sare sozialen erabilera enpresa-helburuetarako 53,8 76,5
Zerbitzu informatikoen erabilera "hodeian" 31,7 57,3
Zerbitzu mugikorren erabilera 15,1 28,2
Gauzen interneten erabilera (IoT) 13,7 30,1
Zibersegurtasuneko jarduerak 25,4 54,1
Makrodatuen analisia (Big Data) 12,5 26
Adimen artifizialeko sistemen erabilera 7,4 12,2
3D inprimagailuen erabilera 2,9 10,4
Robotikaren erabilera 2,6 11,5
Data 2025eko Uztailaren 18a

Oinarria: Eustat



Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar