Euskal AEko industriaren testuinguru makroekonomikoa
- Testuinguru makroekonomikoa
- BPGaren bilakaera
- Kanpo-merkataritza
- Enpresen dinamismoa
EAEko industriak gaur egun duen testuinguru makroekonomikoa aztertze aldera, EAEko ekonomiak eta Europar Batasuneko ekonomiak (EB-27) izan duten azken bilakaera laburtuko dugu. Horretarako, lau adierazle ekonomiko erabili ditugu: BPGd errealaren urte arteko hazkunde-tasa, kateatutako bolumenen indizeen arabera neurtua; enplegua sortzeko tasa (pertsona landunen bilakaeratzat hartuta); langabezia-tasa, eta kontsumoko prezioen indizea.
Aurreko urteetan EAEko industrian emaitzak ezohikoak izan ziren bitartean, 2023an hazkunde txikiagoa ikusi da adierazle ekonomiko guztietan. BPGd errealetik hasita, nola EAEn hala EB-27n, aztertutako azken urteetan baino tasa positibo baxuagoak izan ditugu (% 2,7 eta % 0,4 hurrenez hurren), baina, edonola ere, 2014tik izandako joera positiboarekin jarraitu da, nahiz eta 2020an eten egin zen, COVID-19aren pandemiaren ondorioz.
2023an, enpleguak goranzko joera bera erakutsi du aztertutako bi eremu geografikoetan, baina aurreko urtean baino maila baxuagoan. Enpleguaren sorkuntzan igoera antzekoa izan da EB-27n (% 1,2) eta EAEn (% 1).
2014an izan zen langabezia-tasarik handiena (% 16,1); hau da, Europako batezbestekoa baino bost puntu gehiago. 2015. urtean, hazkunde ekonomikoaren tasa positiboek gora egiteaz bat, EAEko langabezia-tasa jaisten hasi zen. Joera horrek 2019. urtera arte eutsi zion EAEn; 2020an, baina, pandemiaren ondorioz, langabezia-tasa igo egin zen, 2021ean eta 2022an berriro jaitsi, eta 2023an jaisten jarraitu du % 7,8raino eta EB-27n % 6,1eraino.
2023an, KPIak bilakaera positiboa izan du, baina aurreko urtean baino txikiagoa, bai EAEn (% 3,1), bai EB-27n (% 3,4).
Euskal AEko eta EB-27ko makromagnitude nagusien bilakaera. Aldakuntza-tasa erreala . 2023
| |
Benetako BPG |
Enplegua |
Langabezia tasa* |
KPI** |
| |
Euskal AE |
EB-27 |
Euskal AE |
EB-27 |
Euskal AE |
EB-27 |
Euskal AE |
EB-27 |
| 2009 |
-4,1 |
-4,3 |
-9,5 |
-1,8 |
8,1 |
9,3 |
1 |
1,3 |
| 2010 |
0,6 |
2,1 |
-2,9 |
-0,9 |
9,1 |
10,1 |
2,8 |
2,5 |
| 2011 |
0,2 |
1,9 |
-2,5 |
0 |
10,8 |
10,1 |
2,4 |
2,8 |
| 2012 |
-2,1 |
-0,8 |
-4,8 |
-0,3 |
11,8 |
11,1 |
2,7 |
2,3 |
| 2013 |
-1,8 |
0 |
-3,7 |
-0,4 |
15,1 |
11,6 |
0,6 |
0,8 |
| 2014 |
1,6 |
1,6 |
-1,6 |
0,9 |
16,1 |
11 |
-0,7 |
-0,2 |
| 2015 |
2,9 |
2,3 |
1,1 |
0,9 |
15,7 |
10,2 |
0,3 |
0,2 |
| 2016 |
3,4 |
1,9 |
1,9 |
1,3 |
13,8 |
9,3 |
1,5 |
1,1 |
| 2017 |
2,7 |
2,8 |
2,7 |
1,6 |
11,6 |
8,3 |
1,1 |
1,4 |
| 2018 |
3,1 |
2,1 |
1,7 |
1,5 |
10,5 |
7,4 |
1 |
1,6 |
| 2019 |
2,3 |
1,9 |
0,8 |
1,3 |
9,8 |
6,8 |
1,2 |
1,6 |
| 2020 |
-9,5 |
-5,6 |
-3,2 |
-1,3 |
10,6 |
7,2 |
-0,3 |
0,2 |
| 2021 |
6,1 |
6,3 |
0,6 |
1,6 |
10 |
7,1 |
6,4 |
5,3 |
| 2022 |
5,7 |
3,5 |
1,5 |
2,2 |
8,6 |
6,2 |
5,4 |
10,4 |
| 2023 |
2,7 |
0,4 |
1 |
1,2 |
7,8 |
6,1 |
3,1 |
3,4 |
* biztanleria aktiboaren %
** aurreko abenduarekiko igoera-tasa
Oharra: EBrekin aldera daitekeen enplegua pertsonak dira
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Eurostat eta INE (KPI)
EAEko ekonomia testuinguru zabalago batean kokatu ahal izateko, aztertuko dugu EAEko, Espainiako, EB-27ko, Japoniako eta AEBko BPGd errealaren urte arteko aldakuntza-tasek zer bilakaera izan duten azken 15 urteetan.
Kontuan izanda 2009. urtea izan zela atzeraldi handiaren urterik gogorrena, ikusten dugu Europaren bilakaera ez zela joan Japoniaren eta AEBn bilakaeren parean egoera horretatik irteteko. 2010. urtean suspertzen hasi ostean, 2011. urtean ekonomia guztiek egin zuten behera; batzuek gogorrago eta beste batzuek leunago. Baina Japoniak eta AEBk 2012. urtean hazteko joera berreskuratu zuten, eta 2013. urtean joera horri eutsi zioten. Europako ekonomia osoak (batez ere Espainiako eta EAEko ekonomiek), aldiz, ezin izan zuten balio positiborik lortu 2014. urtera arte. Hurrengo urtean, 2015ean, hazkundea erregistratu zen aztertutako ekonomia guztietan.
BPGd errealaren hazkunde-tasak positiboak izan ziren 2016. eta 2017. urteetarako aztertutako eremu guztietan, eta Espainiak eta EAEk izan zituzten tasarik altuenak. Hazkunde hori 2019ra arte mantendu zen, eta, aztertutako ekonomien artean, Japonia izan zen BPGd negatiboa izan zuen bakarra (–% 0,4). Hortik aurrera, baita 2020. urtean ere, BPGd errealaren beherakada orokorra izan zen, pandemiaren ondorioz. Hala ere, industriaren susperraldiaren ondorioz, 2021etik aurrera BPGd-aren tasak igo egin ziren aztertutako ekonomia guztietan. 2022an eta 2023an, hazkundeak neurtuagoak izan dira. Azken urte horretan, EAEk izan du igoerarik handiena (% 2,7), eta, ondoren, Espainiak eta Ameriketako Estatu Batuek (% 2,5). BPGd-aren igoerarik txikiena izan zuen ekonomia EB-27koa izan zen (% 0,5); haren atzetik, Japoniakoa (% 1,9).
Europar Batasunaren barruan, ekonomiek portaera desberdinak izan dituzte. Portaerak aztertzeko, EAEko bilakaera eta EB-27ko batezbestekoa alderatuko dira Alemania, Espainia eta Frantziako bilakaerekin.
Itxuraz, ekonomia guztien bilakaerek antz handia dute, batez ere aztertutako lehen urteetan (2009); izan ere, urte horretan herrialde guztiek jasan zuten krisiaren eraginik handiena. Hala ere, denek ez zuten bilakaera berdina izan puntu horretatik aurrera.
Alemaniak eta Frantziak berehala heldu zioten hazkundeari 2010. eta 2011. urteetan, baina beherakada izan zuten atzera 2012an eta 2013an, % 0 inguruko hazkundeekin. Hala, 2014. urtean hasi ziren indarra hartzen, eta, ordutik, bide horretan jarraitu zuten. 2020an –COVID-19aren pandemiak ekonomia guztiei eragin zien urtean–, % 4,1eko eta % 7,4ko beherakada izan zuten, hurrenez hurren. Hortik aurrera suspertu egin ziren, baina Frantzian Alemanian baino neurri handiagoan.
Espainiak eta EAEk bilakaera oso antzekoa izan dute, baina aztertu diren beste bi herrialdeek baino zailtasun gehiago izan dituzte krisia gainditzeko. Izan ere, herrialde horiek beherakada handiagoa izan zuten, eta tasa negatiboak izan zituzten 2013ra arte. 2014an, bi ekonomiek antzeko hazkunde-tasak izan zituzten; % 1,5 ingurukoak, hain zuzen. 2015. urtetik aurrera, ordea, aztertutako herrialde guztien artetik tasarik handienak eurek izan zituzten, EB-27ren batezbestekoaren gainetik (% 2,3), harik eta, 2020ko krisi sanitarioaren ondorioz, haien BPGd erreala gainerako ekonomien azpitik erori zen arte (% 10,9 eta % 9,5, hurrenez hurren). 2022an, gainerako ekonomietan bezala, BPGd erreala igo egin zen, tasa oso antzekoetan, Espainian (% 6,2) eta EAEn (% 5,7).
Aztertutako azken urtean, 2023an, ekonomia guztiek izan dute dezelerazioa, eta EAEk eta Espainiak izan dute hazkunde-tasarik handiena, biak % 2,7rekin. Ondoren, Frantzia (% 0,9) eta EB-27 (% 0,4) daude. Hazkunde-tasarik txikiena Alemania erregistratu da, % 0,3ko beherapenarekin.
EAEko hiruhileko kontabilitateak erakusten du EAEko BPGd-ak urtean zehar izan duen bilakaeraren analisi koiunturalenak berretsi egiten duela 2020ko BPGd-aren balantzea, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioak markatu zuena, beherakada nabarmenarekin itxi zela. Hala, 2020ko laugarren hiruhilekoan, eta hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, EAEko BPGd-a % 1,3 igo da.
Hala ere, ikusten dugu, 2021ean, EAEko BPGd-ak pandemiaren aurretik zituen posizioak berreskuratu dituela, eta 2021a urteko % 5,5eko hazkundearekin amaitu dela, 2020. urtearekin alderatuta. Joera positibo horrekin jarraitu da hurrengo urteetan ere, eta, hala, 2024ko laugarren hiruhilekoan, hirugarren hiruhilekoarekin lotuta, EAEko BPGd % 0,6 igo da, eta, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 2,1.
Atal honetan, kanpo-merkataritzako eragiketak egiten dituzten EAEko enpresen merkataritza-fluxuak aztertuko ditugu. Azterketa horri esker jakin ahalko dugu zer kokapen duen gure erkidegoak Europako testuinguruan; izan ere, errealitate ekonomikoa aztertzeko ezinbesteko tresna da, horren bidez ezagutu ahal izango baitugu zein den gure ekonomiaren bilakaera koiunturala eta zenbateraino dagoen irekita kanpora.
Industriako ondasunen esportazioak 32.750 milioi euro izan ziren 2023. urtean; hau da, 2022. urtean baino 29 milioi gehiago; alegia, % 0,1 gehiago. Era berean, inportazioak 26.944 milioi euro izan ziren. Kopuru hori 2.717 milioi euro jaitsi zen, 2022. urtean erregistratu ziren balioekin alderatuta; beraz, % 9,2ko beherakada izan zen. Ondorioz, 2023ko ekitaldiko industriako ondasunen merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) 5.806 milioi euroko superabita izan zuen. Estaldura-tasa (esportazioek inportazioekin alderatuta daukaten ehunekoa) % 121,5 izan zen.
Industriako esportazioen eta inportazioen urte arteko aldakuntza-tasak eta industriako BPGd-a –datuak 2003. eta 2022. urteen artekoak dira– kopuru arruntetan aztertuta, ikusten dugu ohiko korrelazioa dagoela industriako ondasunen kanpoko merkataritza-fluxuen eta industriako BPGd-aren artean, azken horrek, orokorrean, profil leunagoa badu ere.
Ikusten denez, egonkortasun erlatiboko urte batzuen ondoren, eta zehazki 2006. urtetik aurrera, urte arteko aldakuntza-tasetan dezelerazioa hasi zen pixkanaka. 2009. urtean iritsi zen punturik baxuenera, eta, 2010ean, indar handiz hasi zen garatzen. Gorabeherak izan zituen, neurri handiagoan edo txikiagoan, harik eta 2020an balio negatibo nabarmenetara iritsi zen arte, baina, dena den, ez ziren 2009koak bezain nabarmenak izan. Horrela, ikusten dugu, 2020an, esportazioak % 17,1 gutxitu zirela; inportazioak, % 21,3, eta BPGd-a, % 12,2. 2010ean bezala, 2021ean ere, tasa horiek nabarmen igo ziren, eta, 2022an aztertutako serieko tasarik altuenera iritsi ziren. 2023an tasa horiek jaitsi egin ziren, % 0,1eko igoera egonik esportazioetan eta % 9,2ko jaitsiera inportazioetan, BPGd-a iazkoaren aldean % 1,8 igo ahala.
Industria-sektorearen esportatzeko joeraz ari bagara (industria-esportazioen proportzioa, industriako BPGd-aren aldean), agerian geratzen da EAEko industria-enpresen kanporako orientazioa, 2023an % 134koa izan baitzen. Ezaugarri hori ez da berdina sektore guztietan. Izan ere, sektore hauek batezbestekoak baino esportatzeko joera handiagoa izan zuten: Garraio-materiala (% 467), Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak (% 252) eta Makinak eta ekipoak (% 214).

Iturria: Eustat, Industria Inkesta
2024. urtean EAEko industriako kanpo-merkataritzaren helmuga eta jatorri diren 10 herrialde nagusietako esportazioen eta inportazioen balioari erreparatzen badiogu (milioika eurotan), ikusten dugu Alemania eta Frantzia nabarmentzen direla bai esportazioen bai inportazioen artean. Azken horien barruan, Txinako Herri Errepublika hirugarren postuan dago rankingean. Industriako esportazioak hartzen dituztenen artean daude, arestian zehaztutakoez gainera, AEB eta Erresuma Batua.
Ranking honetan, Txina da merkataritza-saldorik okerrena duen herrialdea, produktu mota asko inportatzen delako eta esportatzen denaren balioarekin konpentsatu ezin delako.
EAEko industria-ondasunen kanpoko merkataritzaren helmuga- eta jatorri-herrialde nagusiak 2024an (milioika eurotan).

Iturria: Eustat, Kanpo Merkataritzaren Estatatistika
Euskal AEko industri ondasunen kanpo-merkataritza, esportatutako partida nagusien arabera. 2023-2024
| |
2024 |
% |
2023 |
Gehikuntza 2024-2023 (%) |
| Guztira |
30.967.367 |
100,0 |
32.644.944 |
-5,1 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
2.753.453 |
8,9 |
3.195.348 |
-13,8 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
2.292.011 |
7,4 |
2.241.615 |
2,2 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
1.472.265 |
4,8 |
2.129.526 |
-30,9 |
| Petrolioaren olio finduak |
1.302.006 |
4,2 |
1.636.075 |
-20,4 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
1.020.592 |
3,3 |
1.434.152 |
-28,8 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
642.644 |
2,1 |
665.716 |
-3,5 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
571.048 |
1,8 |
549.960 |
3,8 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
524.442 |
1,7 |
709.019 |
-26,0 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
408.546 |
1,3 |
303.846 |
34,5 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
393.479 |
1,3 |
420.808 |
-6,5 |
| Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak |
385.808 |
1,2 |
134.883 |
186,0 |
| Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako |
378.339 |
1,2 |
486.194 |
-22,2 |
| Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak |
375.366 |
1,2 |
511.034 |
-26,5 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
370.068 |
1,2 |
283.793 |
30,4 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
315.744 |
1,0 |
226.220 |
39,6 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
315.507 |
1,0 |
266.061 |
18,6 |
| Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko |
305.141 |
1,0 |
244.103 |
25,0 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
303.617 |
1,0 |
270.905 |
12,1 |
| Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak |
286.908 |
0,9 |
165.176 |
73,7 |
| Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak |
277.531 |
0,9 |
360.573 |
-23,0 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
276.746 |
0,9 |
260.595 |
6,2 |
| Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
259.910 |
0,8 |
240.765 |
8,0 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
246.853 |
0,8 |
334.134 |
-26,1 |
| Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
244.287 |
0,8 |
220.785 |
10,6 |
| Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
242.302 |
0,8 |
267.178 |
-9,3 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2023an eta 2024an esportatu diren industriako partida nagusiak berberak dira, baina ordena desberdinean aztertutako bi urteetan. Partida garrantzitsuena 10 pertsonatik beherako turismoak da: guztizkoaren % 8,9 osatzen du, baina aldi horretan urte artean % 13,8ko jaitsiera izan du. Atzetik datoz Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (% 7,4) eta Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (guztizkoaren % 4,8). Nabarmentzekoa da koadroan agertzen diren 25 partidetatik erdiak gutxi gorabehera hazkunde positiboak izan dituela aztertutako aldian, eta igoera handiena izan duen partida petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinena izan dela (% 186).
Industria-ondasunen kanpo-merkataritza autonomia-erkidegoen arabera. Behinbehineko datuak. 2024
| |
Esportazioak (milaka eurotan) |
Inportazioak (milaka eurotan) |
Estaldura-tasa (%) |
Merkataritza-saldoa (milaka eurotan) |
| Guztira |
384.465.679 |
424.741.224 |
90,5 |
-40.275.545 |
| autonomi erkidegoa |
|
|
|
|
| Andaluzia |
40.173.405 |
41.314.903 |
97,2 |
-1.141.498 |
| Aragoi |
16.766.643 |
17.369.371 |
96,5 |
-602.728 |
| Asturiasko Printzerria |
5.777.208 |
5.596.719 |
103,2 |
180.489 |
| Balear Uharteak |
2.641.414 |
1.623.395 |
162,7 |
1.018.019 |
| Kanariak |
2.626.332 |
4.500.274 |
58,4 |
-1.873.942 |
| Kantabria |
3.448.644 |
2.799.297 |
123,2 |
649.347 |
| Gaztela-Mantxa |
10.692.141 |
17.207.748 |
62,1 |
-6.515.607 |
| Gaztela eta Leon |
20.010.293 |
16.057.716 |
124,6 |
3.952.577 |
| Katalunia |
100.132.982 |
110.752.679 |
90,4 |
-10.619.697 |
| Extremadura |
3.329.788 |
2.226.990 |
149,5 |
1.102.798 |
| Galizia |
31.019.982 |
20.909.832 |
148,4 |
10.110.150 |
| Madrilgo Erkidegoa |
48.828.417 |
95.648.512 |
51,0 |
-46.820.095 |
| Murtziako Eskualdea |
14.236.858 |
14.625.342 |
97,3 |
-388.484 |
| Nafarroako Foru Komunitatea |
10.112.015 |
6.475.037 |
156,2 |
3.636.978 |
| Euskal AE |
30.967.367 |
27.039.918 |
114,5 |
3.927.450 |
| Araba/Álava |
9.151.483 |
6.161.557 |
148,5 |
2.989.926 |
| Bizkaia |
11.854.659 |
15.499.554 |
76,5 |
-3.644.895 |
| Gipuzkoa |
9.961.226 |
5.378.808 |
185,2 |
4.582.418 |
| Errioxa |
2.382.720 |
1.735.847 |
137,3 |
646.873 |
| Valentzia |
36.978.407 |
35.499.913 |
104,2 |
1.478.494 |
| Ceuta |
11.966 |
609.059 |
2,0 |
-597.093 |
| Melilla |
4.008 |
41.232 |
9,7 |
-37.224 |
| Zehaztu gabe |
4.325.089 |
2.707.440 |
159,7 |
1.617.648 |
Uneko prezioak
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Azkenik, EAEko merkataritza-jarduera ingurune hurbilean kokatze aldera, Estatuko, autonomia-erkidego guztietako eta EAEko lurralde historikoetako industria-produktuen esportazioen eta inportazioen balioak, estaldura-tasa eta Estatu osoko merkataritza-saldoa erakutsi dira.
Lurralde historikoen artean, portaera ezberdinak antzeman dira. Arabako eta Gipuzkoako industria-produktuen esportazioek inportazioen balioa baino askoz altuagoa dute (estaldura-tasak % 148,5 eta % 185,2 izan dira, hurrenez hurren). Bizkaiaren kasuan, kontrakoa gertatzen da: inportazioen bolumena ia 4.000 milioi euro handiagoa da esportazioena baino, eta 2024an % 76,5eko estaldura-tasa izan du.
Nafarroako Foru Komunitateak eta Galiziako, Extremadurako, Errioxako, Balear Uharteetako eta Kantabriako autonomia-erkidegoek bakarrik gainditu dute EAEko estaldura-tasa (% 114,5). Kontrako aldean, Ceutaren eta Madrilen atzetik betiere, esportazioen fluxuak baino askoz handiagoak izan dira inportazioen fluxuak Madrilen, Kanarietan eta Gaztela-Mantxan. Horietan guztietan, estaldura-tasak % 90etik beherakoak izan dira.
2024. urtean, Estatu osoan, inportazioen balioa esportazioena baino handiagoa izan da. Estaldura-tasa % 90,5ekoa izan dute; ondorioz, merkataritzako defizita 40.276 milioi eurokoa izan da.
2024ko urtarrilaren 1ean, 9.936 enpresa zituen EAEko industria-sektoreak. Bestela esanda, EAEko enpresa guztien % 6,7. Azken urtean, industria-enpresen kopuruak % 2,1 egin zuen behera, eta, ekonomia osoan, enpresen beherakada % 1ekoa izan zen. 2012. urtearekin alderatuta, industria-enpresen kopurua % 18,9 murriztu zen, eta enpresa guztiak aintzat hartuta, % 8,4. Azpimarratu behar da manufaktura-industriari lotutako jarduerak direla ia industria-enpresa guztietan garatzen direnak; % 95,7 hain zuzen ere.
Euskal AEn instalatutako enpresen kopurua. 2012-2023
| |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2023/2022 (%) |
| B. Erauzteko industriak |
42 |
40 |
41 |
40 |
40 |
40 |
42 |
39 |
38 |
35 |
33 |
31 |
-6,1 |
| C. Manufaktura industria |
11.858 |
11.421 |
11.115 |
10.979 |
10.692 |
10.546 |
10.468 |
10.234 |
10.062 |
9.961 |
9.719 |
9.508 |
-2,2 |
| D. Energia elektrikoaren hornidura |
120 |
118 |
118 |
122 |
119 |
114 |
121 |
131 |
129 |
127 |
147 |
152 |
3,4 |
| E. Ur hornidura |
232 |
234 |
229 |
237 |
248 |
251 |
256 |
253 |
248 |
254 |
249 |
245 |
-1,6 |
| Araba/Álava |
12.252 |
11.813 |
11.503 |
11.378 |
11.099 |
10.951 |
10.887 |
10.657 |
10.477 |
10.377 |
10.148 |
9.936 |
-2,1 |
| Ekonomia guztira |
161.067 |
159.001 |
158.810 |
158.436 |
158.086 |
156.528 |
157.358 |
153.971 |
152.554 |
151.088 |
149.070 |
147.524 |
-1,0 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
EAEko enpresak eta enplegua aztertzen baditugu jarduera-atala eta egoitza zein lurralde historikotan dagoen kontuan hartuta, ikusten dugu hauxe dela EAEko enpresen batez besteko tamaina: enpresako 6,4 landun euskal ekonomia osoan; industria-enpresetan, berriz, 18,8 landun enpresa bakoitzeko.
Jarduera-atalaren arabera, Uraren hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa atalean dago enpresako landunen kopururik handiena (25,8), eta haren atzetik, Manufaktura-industria (18,8 landun, batez beste).
Enpresak eta beren enplegua Euskal AEn, jarduera-atalaren (A21) egoitza sozialaren arabera. 2024/01/01
| |
Guztira |
Araba/Álava |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
Estatuko gainerakoak |
| |
KOP |
Enplegua |
KOP |
Enplegua |
KOP |
Enplegua |
KOP |
Enplegua |
KOP |
Enplegua |
| Guztira |
147.524 |
945.626 |
20.041 |
184.682 |
74.178 |
371.694 |
48.331 |
255.985 |
4.974 |
133.265 |
| Industria |
9.936 |
187.234 |
1.634 |
29.046 |
4.065 |
68.527 |
3.839 |
71.627 |
398 |
18.034 |
| B. Erauzteko industriak |
31 |
367 |
4 |
25 |
13 |
255 |
8 |
57 |
6 |
30 |
| C. Manufaktura industria |
9.508 |
178.303 |
1.551 |
27.526 |
3.896 |
64.046 |
3.716 |
69.812 |
345 |
16.919 |
| D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura |
152 |
2.237 |
23 |
94 |
73 |
1.796 |
38 |
137 |
18 |
210 |
| E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa |
245 |
6.327 |
56 |
1.401 |
83 |
2.430 |
77 |
1.621 |
29 |
875 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Sozietatearen egoitza lurraldeen arabera aztertzean, EAEn ezarritako enpresen erdiek (% 50,3) Bizkaian zuten egoitza; Gipuzkoan % 32,8k, eta Araban % 13,6k. Industria-enpresen egoitzen araberako banaketa ere oso antzekoa zen: industria-enpresen % 4k baino ez zuen egoitza EAEtik kanpo.
Establezimenduen araberako azterketak ikuspegi zehatzago eta mugatuagoa ematen du. Enpresen dinamika establezimenduen tamainaren ikuspegitik aztertuta, ikusten dugu EAEko establezimenduek 17,5 langile izan zituztela batez beste. Industria-establezimenduen % 82,9k 20 langile baino gutxiago izan zituzten, eta lanpostuen % 20,2 osatzen zuten. Beste muturrean, establezimenduen % 0,8k, 250 langile baino gehiago zituztenek, enpleguaren % 27 hartzen zuten.
Enpleguaren banaketa Euskal AEn jarduera-adarraren arabera, batez besteko tamainari eta enplegatutako pertsonen geruzari jarraiki. 2023
| |
Banaketa (%) |
Batez besteko tamaina |
Establezimenduak (%) |
Enplegu-geruza (%) |
| |
Enplegua |
Establezimenduak |
|
<20 |
20-249 |
≥250 |
<20 |
20-249 |
≥250 |
| Araba/Álava |
100 |
100 |
17,5 |
82,9 |
16,3 |
0,8 |
20,2 |
52,8 |
27,0 |
| Ateratze-industriak |
0,2 |
0,3 |
8,5 |
88,9 |
11,1 |
- |
61,9 |
38,1 |
- |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria |
7,1 |
12,8 |
9,6 |
90,4 |
9,2 |
0,4 |
39,6 |
48,9 |
11,5 |
| Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria |
0,8 |
5,2 |
2,8 |
97,1 |
2,9 |
- |
66,9 |
33,1 |
- |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
5,0 |
11,7 |
7,5 |
93,1 |
6,9 |
- |
39,3 |
60,7 |
- |
| Kokeak eta petrolioa fintzen |
0,5 |
0,0 |
983,0 |
0,0 |
0,0 |
100,0 |
0,0 |
0,0 |
100,0 |
| Industria kimikoa |
2,1 |
1,6 |
23,4 |
65,9 |
33,5 |
0,6 |
14,4 |
76,3 |
9,3 |
| Botiken fabrikazioa |
0,7 |
0,2 |
77,0 |
47,1 |
41,2 |
11,8 |
2,9 |
42,4 |
54,7 |
| Kautxuzko eta plastikozko produktuen eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa |
9,1 |
5,7 |
27,9 |
78,2 |
20,3 |
1,5 |
14,4 |
42,1 |
43,5 |
| Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa |
31,7 |
28,4 |
19,5 |
77,5 |
21,7 |
0,9 |
22,2 |
57,6 |
20,2 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa |
3,9 |
1,6 |
42,3 |
60,5 |
36,6 |
2,9 |
7,1 |
67,4 |
25,5 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
4,7 |
1,9 |
42,7 |
57,6 |
39,4 |
3,0 |
7,5 |
61,2 |
31,3 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa |
11,4 |
5,5 |
36,5 |
58,9 |
38,9 |
2,2 |
10,4 |
64,6 |
25,0 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa |
10,6 |
1,5 |
123,8 |
59,1 |
32,7 |
8,2 |
2,4 |
26,1 |
71,6 |
| Altzarien fabrikazioa; beste manufaktura-industria batzuk; makinen eta ekipoen konponketa eta instalazioa |
7,2 |
18,3 |
6,9 |
92,6 |
7,3 |
0,2 |
39,0 |
50,9 |
10,1 |
| Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura |
1,2 |
1,9 |
11,1 |
93,0 |
6,0 |
1,0 |
31,2 |
36,2 |
32,6 |
| Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa |
3,7 |
3,4 |
18,9 |
77,1 |
22,1 |
0,8 |
21,9 |
60,1 |
18,0 |
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Ikusten dugun bezala, tamaina-tarteen arabera, enpleguaren banaketa oso ezberdina zen sektore batetik bestera. Adibidez, Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioa izeneko adarrak EAEko industriako lanpostuen eta establezimenduen ehuneko handiena izan zuen: lanpostuen % 31,7 eta establezimenduen % 28,4. Sektore horretako establezimenduak 20 lanpostu baino gutxiagoko tartean zeuden: % 77,5. Enpleguari dagokionez, sektore berean, enplegatuen erdiak baino gehiago zeuden (% 57,6) 20 eta 249 langileko tartean.
Establezimenduen batez besteko tamaina 17,5 langilekoa izan zen. Eta batezbesteko hori guztiz gainditzen zuen Koke-lantegiak eta Petrolio-findegiak jarduera-adarrak (983 lanpostu, batez beste), establezimendu bakarraren tamainak baldintzatuta. Hortik oso urrun zeuden honako adar hauek: Garraio-materialen fabrikazioa (123,8) eta Farmaziako produktuen fabrikazioa (77).
20 eta 249 langile arteko establezimenduek EAEko lanpostuen erdia baino gehiago hartzen zituzten. Haien artean, Industria kimikoa nabarmentzen zen, enpleguaren % 76,3 multzo horretan biltzen zelako.
Azkenik, EAEn ezarritako enpresek 2023. urtean izandako demografia aztertuko dugu.
2023. urtean lanean hasi ziren eta urte horretan jarduera utzi zuten enpresen arteko saldo garbia negatiboa izan zen: 1.546 enpresa gutxiago ekonomia osoan. Industria-jarduera duten enpresetan, saldo orokorra –212koa da. Haren osoa ia Manufaktura-industriako enpresei dagokie, baina nabarmentzekoa da Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura izeneko jarduera-adarrak 5 enpresako saldo positiboa izan zuela.
Enpleguaren saldo orokorra, ekonomia osoa aintzat hartuta, 17.584 langile gehiago izan zen, kontuan izanda altak, bajak eta jarraitzen duten enpresetan izandako mugimenduak. Industriako saldo orokorrean 3.710 enpleguko hazkundea egon da. Saldo hori, funtsean, bi jardueraren emaitza da: manufaktura-industria dago batetik, zeinak jarrera ezberdina baitu enpresetan eta enpleguan, 211 enpresa gutxiago egon arren 3.510 enplegu gehiago sartu baitira. Bestetik, ur-hornidura dago, 4 enpresako saldo negatiboarekin 110 enplegu sartu dituena.
Enpresa-demografia eta enplegua Euskal AEn, jarduera-sekzioaren arabera (A21). 2024/01/01
| |
Altak |
Irteerak |
Saldo osoa 2023 |
| |
KOP |
Enplegua |
KOP |
Enplegua |
KOP |
Enplegua |
| Guztira |
13.570 |
26.498 |
15.116 |
29.627 |
-1.546 |
17.584 |
| Industria |
530 |
1.597 |
728 |
2.904 |
-212 |
3.710 |
| B. Erauzteko industriak |
- |
- |
3 |
53 |
-2 |
16 |
| C. Manufaktura industria |
493 |
1.574 |
696 |
2.605 |
-211 |
3.510 |
| D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura |
20 |
23 |
11 |
37 |
5 |
74 |
| E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa |
17 |
x |
18 |
209 |
-4 |
110 |
(x)Isilpekotasun arrazoiak direla-eta babestutako laukia
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda