Compartir facebook Compartir twitter Compartir correo electrónico pdf

Aisialdia eta gizarte-bizitza

Aisialdia denbora librearen eta kapital kulturalaren arteko konbinazio bat da. Aisialdi motibatua da, gozatze-jardueretara eskainia –dela aktiboak, dela sedentarioak–, eta estu lotuta egoten dira gizon-emakumeen gustu eta gaitasunekin, jakinik haien motibazioak aldatu egiten direla bizitzan zehar.

Gizarte-bizitza etxetik kanpoko pertsonekin diren harremanen multzoa da; ez dira hemen sartzen lana eta prestakuntza, etxeko pertsonen zaintzak eta etxeko lanak, eta gizon-emakumeen kapital sozialarekin lotura estua duten jardueretan inbertitutako denbora.

Aisialdi motibatutik, hainbat alderdi azter litezke, hala nola kopurua (geratzen den denbora librea kanpoko eta etxeko lanetik aparte, loa, elikatzea eta prestakuntza ere albo batera utzita), kalitatea (modu askean aukeratutako jarduerak, zainketa-lanak aisialdi gisa kontatzea saihestuz), eta edukia (emakumeen irudia handituko duen kapital kulturala baliatuz). Gainera, aisialdiaren lekuak eta konpainiak aldeak erakusten ditu emakumeen eta gizonen artean.

Beste kapituluak
Beste kapituluak
 
 

Aisialdia

Pertsona batek bere zaletasunetan eta abarretan eman dezakeen denbora librea, egun arrunt batean, ordaindutako lanetik eta etxeko lanetik aparte, prestakuntza eta etxeko pertsonen zaintza albo batera utzita; denbora librea hondar-denbora da eta alderantzizko aldaketa ageri du gizon-emakumeek lanari oro har eskaintzen dioten denborarekiko.

Ordaindutako lanak eta prestakuntzak zuzenean baldintzatzen dute denbora librea gizonezkoen kasuan, baina, emakumeen kasuan, etxeko lanek eta zainketek aldarazten dute hondar-denbora hori, ordaindutako lanaz eta prestakuntzaz gainera; mendekotasuna duten pertsonak zaintzea eta lan- eta familia-bizitza uztartzeko desorekek (baita bizitza pertsonala uztartzekoek ere) gehiagotan murrizten dute emakumeen eguneroko denbora librea, gizonezkoena baino gehiago.

Desberdintasunak (+) emakumeen eta gizonen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko 16 urtetik gorako herritarren batez besteko denbora sozialean, eguneroko jarduera-talde handiei dagokienez eta lan jarduerarekin duten harremanaren arabera (oo:mm). 2018
Eustat. Denbora-aurrekontuen gaineko inkesta

Erreferentziako taula

Tartea: (+) zeinu positiboko aldea, emakumeen edo gizonen alde.
Oharra: Laginak maiztasun apala erakusten du etxeko lanetara eta zainketetara dedikatutako gizonen kategorian; hori dela eta, esangura eskasagoa du talde horrenak.

Batez besteko denbora soziala

Gizarte modernoek balioesten dute aisialdiak eta interakzio sozialek gizon-emakumeen ongizatean duten egitekoa.

Erretiratutako gizonezkoek eskaintzen dute batez beste denbora sozial gehiena aisialdira eta gizarte-bizitzara: 7:24, 2018ko denbora-aurrekontuen gaineko inkestaren arabera, egunean zazpi ordutik gora, alegia. Enplegua duten emakumeek 3:22 minutu dituzte egunean batez beste denbora sozialean, eta enplegua duten gizonek, berriz, 3:58 minutu, hots, 36 minutu gehiago batez beste, esandako tartean.

Hamasei urte eta gehiagoko Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren batez besteko denbora soziala, eguneroko jarduera-talde handiei dagokienez, lan-jarduera eta sexua kontuan hartuta (oo:mm). 2018
Eustat. Denbora-aurrekontuen inkesta
Oharra: Laginak maiztasun apala erakusten du etxeko lanetara eta zainketetara dedikatutako gizonen kategorian; hori dela eta, esangura eskasagoa du talde horrenak.

Asteko egunak

Asteburuetan kontzentratzen da gizon-emakumeen aisialdirako eta gizarte-bizitzarako denbora gehien. Aisialdi pasibora bideratutako denbora ,alegia, «sedentariotzat» hartzen dena, hala nola telebista ikustea, irakurtzea, zaletasunak lantzea, ikuskizunetara joatea, jokoak (ez onlinekoak) eta abar, handiagoa da asteburuetan, eta beti gehiago izaten da gizonezkoetan emakumezkoetan baino – ordu erdi inguru gehiago parte-hartzaileko –. Gizonen aldeko desberdintasun hori egonkorra da denboraren erabilpenerako estatistiken historian.

Aisialdi aktiboak pertsona bera protagonista den jardueretan emandako denbora erakusten du; esaterako, paseoak, mendi-irteerak, kirola praktikatzea eta, oro har, etxetik kanpo egiten diren jarduerak. Talde honen barruan sartzen da ordenagailu eta Internet bidezko aisialdia, maiz etxe barruan eginagatik ere. Emakumeen eta gizonezkoen artean, batez beste 20 minutuko aldea zenbatu da, eta are handiagoa aisialdi aktiboaren kasuan, beti gizonezkoen alde, asteko egun guztietan.

Gizarte-bizitzaren jarduerarik ohikoenak hauek dira: bazkaltzera, afaltzera edo kopak hartzera irtetea, eta etxetik kanpora jendearekin solasean aritzea. Gizarte-bizitzaren barruan sartzen dira, era berean, praktika erlijiosoak, boluntariotza-lanak eta beste etxe batzuetan egindako laguntza eskuzabala.

Aisian eta gizarte-bizitzan parte-hartzaileko batez besteko denbora, asteko egunaren eta sexuaren arabera (oo:mm) 2018.
Iturria: Eustat. Denbora-aurrekontuen inkesta

Erreferentziako taula

Aisialdi osoaren ordutegia

Guztira aisialdirako denbora gutxien duten herritarren taldea, aisialdi pasiboa barnean hartuta, 35 eta 59 urte bitarteko herritarrak dira, eta horiexek ageri dute, halaber, emakumeen eta gizonen arteko tarte txikiena. Beheko grafikoan, bi adin kategoriatako (35 eta 59 urte, eta 60 urtetik gora) gizon-emakumeek aisialdiko jardueretan egunean zehar duten partaidetza-tasa erakusten da, goizeko 6:30etik gaueko 11:59ra arte, betiere 2018ko denbora-aurrekontuen inkestaren arabera.

Gizon-emakumeen aisialdiko partaidetza-tasa apalenak honako une hauetan gertatzen dira: jaten edo lotan daudenean, lanean edo ikasten ari direnean, etxeko lanak egitean, etxeko pertsonak zaintzean edo joan-etorrietan.

Aisialdi-jardueretan partaidetza-tasa handiena duten orduen banaketa antzekoa da emakumeen eta gizonen artean, eta gehieneko aldi bat izaten da 22:00etan, populazioaren erdia aisialdi pasiboko jardueretan, eta beste piko bat 17:00etatik 20:00etara gertatzen da. Aisialdiko jardueretako partaidetza-tasa nabarmen txikiagoa da 60 urtetik gorako emakumeetan, adin horretako gizonek egunean zehar izaten dutenaren aldean, harik eta 21:00ak igaro arte; ordu horretan, gainjarri egiten dira ordu-lerroak –partaidetza-tasak–.

Populazioak aisia osoko jardueretan duen partaidetza-tasa, ordu-tartearen, adinaren (35-59 urte, 60 eta gehiago) eta sexuaren arabera (%) 2018
Iturria: Eustat. Denbora-aurrekontuen inkesta

Aisialdi pasiboa: komunikabideak eta zaletasunak

Sedentariotzat hartzen diren aisialdiko jarduerarik ohikoenak (% 90eko partaidetza-tasekin baino handiagoekin), komunikazioarekin lotuta daude: telebista ikustea; liburuak, aldizkariak eta egunkariak irakurtzea; musika edo irratia entzutea... Hor barruan sartzen dira, halaber, zaletasunak (margotzea, zizelkatzea, musika interpretatzea eta abar), baita erakusketetara, kontzertuetara edo zinemara joatea edo jokoak ere (baina ez onlinekoak).

Aldeak nabari dira gizon-emakumeen artean komunikabideak kontsumitzeari dagokionez, baita irakurketarekin loturik eta etxetik kanpo egiten diren kultura- eta jolas-jarduerak hautatzen ere –hala nola jokoak eta zaletasunak–.

Emakumeek batez besteko partaidetza-denbora 2:54 ordu da 2018an, eta gizonezkoen kasuan, berriz, 3:05.

Aisialdi pasiboko jardueretan parte-hartzaileko batez besteko denbora, lan-jarduerarekin duen harremanaren eta sexuaren arabera (oo:mm). 2018
Iturria: Eustat. Denbora-aurrekontuen inkesta

Erreferentziako taula

Oharra: Laginak maiztasun apala erakusten du etxeko lanetara eta zainketetara dedikatutako gizonen kategorian; hori dela eta, esangura eskasagoa du talde horrenak

Aisialdi aktiboa: jarduera fisikoa eta Internet

Aisialdi aktiboaren barruko jarduera nagusiak paseoak, mendi-irteerak eta kirola praktikatzea dira. Eskuarki kanpoan egiten dira, eta maiz lagunartean gauzatzen.

Emakumeen eta gizonen arteko alde handiena kirola praktikatzeko partaidetza da nagusiki, nahiz eta parte hartzeko tasa handitzen ari den: 1998 eta 2018 artean, % 8,3 izatetik % 12,9 izatera igaro zen emakumeen kasuan, eta % 13,7tik % 21,9ra gizonezkoetan. Horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak aisialdi aktiboan batez beste baliatutako denboran 20 minutu inguruko aldea zenbatu da gizonen eta emakumeen artean, beti gizonezkoen alde, asteko egun guztietan.

Ordenagailua eta Internet baliatzea aisialdi aktiboarekin lotu da; maiz etxebizitzan garatzen da eta haren praktika nabarmen handitu da gizon-emakumeen artean –dela partaidetza-tasari dagokionez, dela parte-hartzaile bakoitzak batez beste eskainitako denborari dagokionez–. Adierazleek apur bat handiagoak izaten jarraitzen dute gizonen artean, eta erabilerak bereizi ahal dira: emakumeek apur bat gehiago erabiltzen dituzte sare sozialak eta WhatsApp, eta gizonek, berriz, gehiago baliatzen dituzte komunikabideak eta fitxategien deskargak.

Aisialdi aktiboko jardueretan parte-hartzaileko batez besteko denbora, lan-jarduerarekin duen harremanaren eta sexuaren arabera (oo:mm). 2018
Iturria: Eustat. Denbora-aurrekontuen inkesta

Erreferentziako taula

Oharra: Laginak maiztasun apala erakusten du; hori dela eta, esangura txikiagoa du etxeko lanetara eta zainketetara dedikatutako gizonen kategorian.

Gizarte-bizitzaren jarduerak

Gizarte-bizitzaren jarduerarik ohikoenak hauek dira: bazkaltzera, afaltzera edo kopak hartzera irtetea –etxebizitzatik kanpo gertatzen dira–, eta etxetik kanpora jendearekin solasean aritzea. Teknologia berriek aldaketak eragiten dituzte gizarte-interakzioetan, dela komunikazio pertsonalaren maiztasunean, dela sare sozialen bidez eraikitako harreman pertsonaletan.

Praktika erlijiosoak, boluntariotza-jarduerak eta beste etxe batzuetan emandako laguntza ez-formalak gizon-emakumeen kapital sozialarekin oso lotutako jarduerak dira.

Nahiz eta denbora-aurrekontuen inkestak ez duen uzten herritarren boluntario-lanaren bolumena zehatz-mehatz neurtzen, garrantzitsua da informazioaren analisi kualitatiboa (izan ere, informazioa biltzeko sistemak asteko egun zehatz bakarra esleitzen dio pertsona bakoitzari denboraren erabilerari buruz, eta jarduera asoziatibo bat ez da nahitaez eguneroko praktika).

Gizon-emakumeek batez beste boluntariotza-jardueretan ematen duten denboraren arteko aldea ez da erakunde motan dagoen aldea bezain esanguratsua, ezta gizon-emakumeek parte hartzeko edo lankidetzan jarduteko duten moduaren arteko aldea bezain esanguratsua ere, Bizi-baldintzen gaineko inkestan jasotzen denaren arabera. Halaber, Kapital sozialaren gaineko inkestak ere zabaltzen du informazio hori.

Gizarte-bizitzaren jardueretan parte-hartzaileko batez besteko denbora, lan-jarduerarekin duen harremanaren eta sexuaren arabera (oo:mm). 2018
Iturria: Eustat. Datu-bankua. Denbora-aurrekontuen inkesta

Erreferentziako taula

Oharra: Laginak maiztasun apala erakusten du; hori dela eta, esangura txikiagoa du etxeko lanetara eta zainketetara dedikatutako gizonen kategorian.

Emakumeen kapital soziala

Emakumeen eta gizonen kapital soziala gizarte-bazterkeriarekin eta arrakasta eta gizarteratzearekin dago lotuta. Bizitza asoziatiboak ongizate indibidualean ez ezik erkidegoan bertan ere eragiten du. Adiskidetasun- edo familia-harremanak lirateke kapital sozialean instituzionalizazio-maila txikia dutenak.

Hainbat dimentsiok –hala nola gizarte-partaidetzak, sare sozialek eta babes sozialak– pertsonaren ezaugarriak neurtzen dituzte; beste batzuk, berriz, erkidegoaren atributuekin daude lotuta –elkarrekikotasuna eta konfiantza, kasu–.

Emakumeen sareak gizonezkoen kapital sozialeko esferez bestelakoetan ibili ohi dira. Emakumeen kapital soziala gehiago dago erlazionatuta loturak sortzearekin, zubiak sortzearekin baino; hau da, taldea zerbitzatzen jarduten dute (loturak sortuz), eta ez hainbeste botere politiko eta ekonomikoko munduarekin kontaktuak egiten (zubiak eraikitzen), berriki egindako azterlanek jasotzen dutenez.

Kapital sozialaren adierazleen batez besteko balioak, sexuaren arabera. 2017
Iturria: Eustat. Kapital sozialaren gaineko inkesta.

2018ko prentsa-oharra

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali