Hezkuntza
Mende honetako euskal gazteen hezkuntza maila bigarren hezkuntzan edo goi-mailako hezkuntzan sendotu da.
Neska-mutilen ikasketa-hautuek genero-estereotipoen arabera jarraitzen dute, nahiz eta ageri den badela ere ikasketak ikuspegi handiagoz aukeratzen dituen ikaslerik.
Emakumezkoak bide egiten ari dira ikerketaren esparruan, nahiz eta desberdintasunak ageri diren emakumeen eta gizonen artean, puntako sektoreetan.
Beste kapituluak
Beste kapituluak
- Herritarren hezkuntza-maila
- Ikasle-populazioa
- Goi-mailako hezkuntza eta segregazioa
- Hezkuntza eta ikerketa
Titulazioa eta jarduera ekonomikoa
Sendoturik ageri da Euskadiko herritarren hezkuntza-maila mende honetan: okupatutako populazioaren erdiak baino gehiagok bigarren mailako hezkuntza edo hortik gorakoa dauka egiaztatuta. Hain zuzen ere, okupatutako emakumeen % 63k eta okupatutako gizonen % 53k, 2016ko datuek jasotzen dutenez.
Goi-mailako ikasketekin okupatutako emakumeen proportzioa ehuneko hamar puntu handiagoa da gizonezkoena baino, Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikak jasotako datuen arabera.
Orotara, 640.126 pertsona dira hamasei urtetik gorakoak eta lehen mailako ikasketak dituztenak; lehen mailako ikasketak dituzten gizonen kopurua handiagoa da emakumezkoena baino, adin bosturteko guztietan, hasi 16 urtetik eta 55 urtera iritsi arte (2016ko datuak). Adin horretatik aurrera, lehen mailako ikasketak dituzten emakumeak 84.134 gehiago dira, 55 urtetik gorako populazio-taldeetan.
Hamasei urteko eta hortik gorako biztanleak Euskal Autonomia Erkidegoan, titulazio-mailaren arabera, jarduera eta sexua kontuan hartuta. 2016/11/01. %
Jatorrizko taula
Hezkuntza-bilakaera
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen ezaugarria izan emakumeek baino askoz gizon gehiagok eskola goiz uztea. Horretarako, gehienez ere bigarren hezkuntzako lehen etapa osatu duten 18 eta 24 urte bitarteko herritarren ehunekoa hartzen da, ondoren inolako ikasketarik eta prestakuntzarik jarraitu ez dutenak, alegia. Mende honetan, tasak poliki-poliki jaisten joan dira, eta 2017an emakumezkoen eskola-uzte goiztiarraren tasa % 5,5 izan da Euskadin; gizonezkoena, berriz, % 5,6.
2017an gutxienez bigarren mailako ikasketak gainditu dituen populazio-tasa (20 eta 24 urte bitartekoak) % 80,1 izan da emakumeen kasuan, eta % 86 gizonezkoetan.
Hirugarren mailako ikasketak dituzten populazioaren tasa (30 eta 34 urte bitartean) kontuan hartuta, emakumeak izan dira nagusi eta hala jarraitzen dute, dela Euskal Autonomia Erkidegoan, dela Europan. Emakumeen tasa ehuneko 23 puntu handitu da Euskadin, eta, 2017an, 30 eta 34 urte bitarteko emakumeen % 57k gaindituta zeuzkan hirugarren mailako ikasketak.
Eskola-uzte goiztiarraren tasa (*) 18-24 urteko populazioan, eta hirugarren mailako ikasketak dituzten 30 eta 34 urte arteko herritarren tasa. %. 2002-2017.
Etengabeko hezkuntza
Helduen etengabeko hezkuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen ezaugarria da emakumeen presentzia handiagoa dela, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestak emandako datuen arabera –2010 eta 2012 bitartean izan ezik –.
2017an, emakumezkoen % 9,7k eta gizonezkoen % 8,4k (25 eta 64 urte bitartekoek) parte hartu zuten helduen etengabeko hezkuntzan.
Etengabeko hezkuntzan diharduen populazioaren ehunekoa (25 eta 64 urte). 2001-2017
Erreferentziako taula
Eskolatze-tasa garbiak
2017/2018 ikasturteko Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen ezaugarria eskolatze goiztiarra da: 2 urteko populazioaren % 94 eta urtebeteko populazioaren % 50 eskolatuta baitzegoen. Oro har, Haur-hezkuntzako matrikulazioa handitu egin da mende honetan. Goia jo zuen 2012an, eta apur bat jaitsi da gaur egunera arte: 43.046 neska eta 45.977 mutil matrikulatuta, 2017/2018 ikasturtean.
Lehen hezkuntza ia populazio osoan dago ezarrita, eta matrikulen kopuruak ez dio hazteari utzi mende honetan orain artean: 63.357 neska eta 67.268 mutil zeuden matrikulatuta 2017/2018 ikasturtean.
Emakumeen eta gizonen arteko segregazioak jarraitzen du ikasketa profesionalei dagokienez, Irakaskuntzaren estatistikak jasotzen dituen datuek diotenez. Hori hala, 16 eta 17 urte arteko nesken % 76 Batxilergoan daude matrikulatuta; ehuneko hori 16 puntu apalagoa da mutilen kasuan (% 60,9), haiek gehiago ageri baitira Lanbide-heziketan –neskak baino ehuneko hamar puntu gehiagorekin–.
Ikasle atzerritarren % 27 Oinarrizko lanbide-heziketan matrikulatu zen 2017/2018 ikasturtean; ikasketa horiek nagusiki hitzartutako zentroetan (matrikulen % 72) eta A ereduan egiten dituzte. Era berean, atzerriko ikasleen % 12 Erdi mailako heziketa-zikloetan matrikulatu zen (esandako matrikulazio horien % 60 zentro publikoetakoak dira).
Eskolatze-tasa garbiak (*) Euskal Autonomia Erkidegoan, adinaren, mailaren eta sexuaren arabera. 2016/2017
Eustat. Datu-Bankua.Erreferentziazko taula.
Graduatze-tasa gordina
Ikasleek lehen aipatutako emakume eta gizonen arteko segregazioa ageri dute, ikasketa teknikoei erreparatzen baldin badiegu (eskola teknikoak eta goi-eskola teknikoak); hala erakusten dute Eskola-jardueraren estatistikako datuek.
Graduatze-tasa gordina handiagoa dute emakumeek, derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, unibertsitate-graduetan eta master ofizialetan; gizonezkoek, berriz, tasa handiagoak ageri dituzte lanbide-heziketa teknikoan –erdi- eta goi-mailakoak–, 'lizentziaturetan, arkitekturan eta ingeniaritzan', betiere 2015/2016 ikasturteko datuen arabera.
Ikasketa teknikoekin lotutako gizonezkoen errenta pertsonal eskurakoa da altuenetakoa: 29.751 eurokoa izan zen 2016an. Hezkuntza-maila horretan bertan, emakumeen errenta pertsonal eskurakoa 18.216 euro izan zen. Hala eta guztiz ere, errenta pertsonal eskurakoan, emakumeen eta gizonen arteko alde handienak lehen hezkuntzaren mailan agertzen dira: 2016an, emakumezkoen errenta gizonezkoenaren erdia zen.
Graduatze-tasa gordina Euskal Autonomia Erkidegoan, ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera. 2015/2016.
Erreferentziazko taula
Goi-mailako hezkuntza duen populazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko populazioaren hezkuntzako zifrek aurrerapen handia ageri dute azkeneko 30 urteetan, 1986 eta 2016 artean, bereziki emakumezkoen kasuan. Baita segregazioa ere, Populazio eta Etxebizitza errolden eta Estatistikaren arabera.
Goi-mailako hezkuntza duten emakumeen kopuruaren igoera bereziki nabari da fakultateetan eta unibertsitate-eskoletan. Fakultateetako eta unibertsitate-eskoletako goi-mailako hezkuntza duten emakumeen kopurua nabarmen handiagoa izan da emakumeetan, eta hala izaten jarraitzen du: 118.392 emakume eta 82.714 gizon fakultateetan, eta 81.625 emakume eta 27.485 gizon unibertsitate-eskoletako prestakuntzan, 2016an.
Goi-mailako hezkuntza teknikoa duten gizonezkoen kopurua handiagoa da emakumeena baino: 29.781 gizon eta 10.524 emakume goi-mailako hezkuntza-zentro teknikoetan, eta 28.166 gizon eta 7.704 emakume zentro teknikoetan, 2016an. Kopuru horiek areagotzeko joera nabarmenagoa dute goi-mailako ikasketa-zentro teknikoen kasuan, 2001etik aurrera.
Hamar urteko eta hortik gorako biztanleak Euskal Autonomia Erkidegoan, goi-mailako hezkuntza desagregatuaren eta sexuaren arabera. 1986-2016.
Jatorrizko grafikoa
Bestelako ikuspegia
Unibertsitate-segregazioa
2016/2017 ikasturtean, 5.122 emakumek eta 3.775 gizonek amaitu zituzten graduko ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan, Unibertsitate-estatistikan jasotako datuen arabera. Dena den, aldeak nabari dira emakumeen eta gizonen prestakuntza-hautuetan.
Osasun Zientziak titulazioaren taldean, gradu-tituluen % 77 emakumeek eskuratuak dira; Ingeniaritza eta Arkitekturan, berriz, gradu-tituluen % 28 izan ziren emakumezkoen esku, denbora-tarte horretan.
Ingeniaritza Mekanikoko titulazioan, 81 emakumek eta 293 gizonek amaitu zituzten ikasketak; Industria Ingeniaritza Elektronikoan eta Automatikoan, berriz, 19 emakumek eta 114 gizonek. Era berean, 85 emakumek eta 88 gizonek amaitu zituzten Arkitekturako graduko ikasketak (Arkitekturako Oinarriak edo Arkitektura Teknikoa), esandako ikasturte horretan.
Gizarte Zientzien kasuan, Lehen Hezkuntzan 521 emakume eta 318 gizon graduatu ziren (% 60 eta % 40, ez dirudi desoreka); Haur Hezkuntzan, ordea, 428 emakume eta 38 gizon (% 92 eta % 8, ez dirudi zoriz izandako zifra), betiere adierazitako denbora-tartean.
EAEko unibertsitateetan graduko ikasketak amaitutako ikasleak, titulazioaren eta sexuaren arabera sailkatuta. 2016/2017
Jatorrizkoa grafikoa
Aktibo intelektualak
Euskal Autonomia Erkidegoak goi-mailako instrukzioa duen enplegatuen proportzio handia du; hala diote Berrikuntzako Adierazleen Panelean erabilitako irizpideek, giza baliabideen esparruan, 2018ko datuen arabera.
Goi-mailako instrukzioa duten enplegatuen zati handi bat emakumeak dira; baieztapen hori lehendik ere berretsita dago adierazitako Europako adierazlean: Hirugarren mailako hezkuntza duen 30-34 urte bitarteko populazioaren ehunekoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Kopurua % 58,9 da emakumeen kasuan, eta % 37,3 gizonezkoen kasuan, 2017ko datuak aintzat hartuta. Era berean 25-34 urte bitarteko ikasleek gainditutako tesiak kontuan hartzen baditugu, 224 emakumek gainditu zituzten, eta 212 gizonezkok (2016/2017 ikasturtea).
Goi-mailako teknologiaren sektorean, oinarri teknologiko sendoko oinarria duten jarduerak ageri dira, jakintza bizkor berritzea eskatzen dutenak. Orotara, 87.727 lanpostu sortu zituen 2016an.
Sektore horrek I+Ga garatzen duten enpresen % 47,1 biltzen du, eta enpresa-sektorearen barneko I+Garen gastu osoaren % 73,7 hartzen. Goi-mailako teknologiaren sektorean enplegatutako pertsonek genero-arrakala ageri dute: hamar enplegutatik hiru bakarrik betetzen dituzte emakumeek, eta hamarretik zapi, aldiz, gizonezkoek.
Goi-mailako teknologiaren sektoreko I+Gra dedikatutako DOB langileak Euskal Autonomia Erkidegoan, okupazioaren (ikerketa) eta sexuaren arabera. 2016
Erreferentziako taula
I+Gko emakume ikertzaileak
Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistikak, I+G, informazio garrantzitsua eskaintzen du emakumeek jarduera zientifikoetan, teknologikoetan eta ikerketarekin lotutakoetan duten egitekoari buruz.
I+Garen sektorean ari ziren langileak 11.109 emakume eta 18.958 gizon ziren 2017an. Gehienak Ingeniaritzan eta Teknologian biltzen dira (% 63); diziplina zientifiko horrek 4.961 emakume eta 13.845 gizon ditu. Gainerako eremu zientifikoetan (zientzia medikoak, zientzia zehatzak eta naturalak, gizarte eta giza zientziak, nekazaritza-zientziak), emakumeen eta gizonen arteko orotarako aldeak ez dira horren nabarmenak, eta kasuren batean (zientzia medikoak, farmazia barne) emakumeak 2.730 eta gizonak 1.835 dira.
I+Garen alorrean okupatutako emakume guztiak ez dira ikertzaileak, nahiz eta 10tik 7 hala diren; proportzio bertsua ageri dute gizonek ere (DOB zifrak). Ikertzaileen proportziorik handiena goi-mailako irakaskuntzan ageri da (emakumeak % 83 eta gizonezkoak % 90); halere, administrazio publikoaren sektorean, emakume ikertzaileak % 41 dira, eta gizonezko ikertzaileak berriz, % 65.
EDB ikertzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko I+Gko sektorean, exekuzio-sektorearen, sexuaren eta aldiaren arabera. 2002-2016.
Jatorrizko grafikoa
Exekuzio-sektorea
Emakumeen eta gizonen arteko desorekak ez dira, ordea, eremu edo diziplina zientifikoan bakarrik ageri; exekuzioaren sektoreak –I+Gko jarduera exekutatzen den esparruak edo inguruneak– ere ageri ditu aldeak, dela emakumeen eta gizonen enpleguan, dela emakume ikerlariek eskura duten gastuan.
Enpresen sektoreak (hemen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak ere biltzen dira) exekutatzen du barne-gastuaren % 55. Gastu horren % 77 ingeniaritzaren eta teknologiaren esparruan baliatu zen.
Garatzen duen langile-taldea 5.354 emakumek eta 13.877 gizonek osatzen dute orotara, eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren diziplina zientifikoak sektore honetan emakumeen % 72 eta gizonezkoen % 90 biltzen du, 2017ko datuek jasotzen dutenez.
Sektore honetan, hamar emakumetik sei ikertzaileak dira: gizonezkoen proportzio berean.
I+Gra dedikatutako langileak Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko enpresa pribatuen sektorean, diziplina zientifikoaren eta sexuaren arabera 2017an.
Jatorrizko grafikoa
Goi-mailako irakaskuntzak ere exekutatzen du barne-gastua I+Gn, nahiz eta guztizkoaren % 3 bakarrik izan, eta 3.785 emakumek eta 3.712 gizonek dihardute. Aurrekontuaren erdia ingeniaritzaren eta teknologiaren esparruan baliatu zen, non DOB langile-taldea 34 emakumez eta 117 gizonez baitago osatuta. Halaber, gizarte-zientzien esparruan ere baliatu zen, sektore horretako aurrekontuaren % 28rekin: DOB langile taldea 305 emakumez eta 584 gizonez dago osatuta, 2017ko datuen arabera. Zientzia zehatzek aurrekontuaren % 14 bideratzen dute, eta 228 emakume eta 349 gizon dituzte DOB taldean.
Sektore honetan, hamar emakumetik sei ikertzaileak dira: gizonezkoen proportzio berean.
I+Gra dedikatutako langileak Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako irakaskuntza-zentroetan, diziplina zientifikoaren eta sexuaren arabera 2017an.
Jatorrizko grafikoa
Administrazio publikoak exekutatzen du I+Gko gastuaren % 34: 1.970 emakumek eta 1.369 gizonek garatu zuten 2017an. Berriro ere, ingeniaritzaren eta teknologiaren eremuak hartzen du gastuaren erdia, sektoreko langileen zati batek bakarrik bada ere: izan ere, 1.725 emakume eta 981 gizonek jarduten dute zientzia medikoen esparruan.
Administrazio publikoen sektorean emakumeen proportzioa emakumezko langileen % 41 da; gizonezkoen kasuan, berriz, % 65 dira ikertzaileak, DOB zifretan betiere.
I+Gra dedikatutako langileak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoan, diziplina zientifikoaren eta sexuaren arabera 2017an.
Jatorrizko grafikoa
Bioteknologia
Euskal Autonomia Erkidegoko bioteknologiaren esparruko ikertzaileen ezaugarria da emakumezkoen presentzia handiagoa izatea, bioteknologiako I+Gari buruzko estatistikan jasotzen denez. 800 emakume eta 545 gizon dira EDP zifretan –hau da, erabateko dedikazioan–, 2017an. Emakumeen % 73 ikertzaileak dira, eta gizonezkoen % 82 (DOB zifretan); hau da, nahiz eta emakume gehiago egon, ikertzaile direnen proportzioa txikiagoa da gizonen kasuan baino.
Eskuratutako produktuen aplikazio-eremuak giza osasunarekin (% 74,0) eta elikadurarekin (% 8,9) daude lotuta.
Emakume askok ikasketan osasunarekin lotutako diziplina zientifikoa aukeratzen dute: bai lanbide-heziketako hezkuntza-maila apaletan, bai erdi- eta goi-mailakoetan, bai unibertsitate-maila handiagoetan.
Bioteknologiako I+Ga. Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten pertsona guztiak, okupazioaren eta sexuaren arabera. 2007-2017
Erreferentziako taula