Compartir facebook Compartir twitter Compartir correo electrónico pdf

Populazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek hazkunde demografiko apala ageri dute azkeneko urteetan, eta migrazio-saldoak, berriz, positiboak dira. EAEko populazioaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira, besteak beste: bizi-itxaropen handia, ugalkortasun apala eta migrazio moderatuak. Halaber, populazio gaztearen proportzioa apalagoa da biztanle nagusiagoen proportzioa baino.

Beste kapituluak
Beste kapituluak
 
 

Biztanleak 2001-2018 bitartean

Euskal Autonomia Erkidegoko populazioaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira 2018an: bizi-itxaropen handia, ugalkortasun apala eta migrazio moderatuak, saldo orokor positiboarekin.

Emakumeen eta gizonen populazioa handitu egin da 2001 eta 2012 bitartean, eta, ondoren, murriztu egin da 2018ra arte. Gaur egun emakumeak gehiago dira 2012an baino, 1.122.505 hain justu, baina gizonen kopuruak ez du berreskuratzen izandako galera (1.057.944 dira 2018an), biztanleen udal-estatistikan jasotako kopuruen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko populazioaren bilakaera, sexuaren eta denbora-tartearen arabera. 2001-2018.
Iturria: Eustat. Datu-bankua. Biztanleen udal-estatistika

Jatorrizko grafikoa

Hazkundea

Hazkunde begetatiboak ez du zeinu positiboa 2001 eta 2017 bitartean, 2004 eta 2012 artean izandako hazkunde-tarte kasu batean izan ezik; ondoren, beheranzko joera nagusitzen da 2017raino, heriotzen eta jaiotzen estatistikek jasotzen duten moduan.

2001-2017 aldi ia osoan, migrazioaren saldoak konpentsatu du begetatiboa, 2012 eta 2013 biurtekoan izan ezik. Migrazio-mugimenduen 2017ko estatistikak jasotzen duenez, etorkinen % 51 gizonezkoak izan ziren, eta % 49 emakumezkoak; aldiz, emigranteen kasuan handiagoa izan zen sexuen arteko aldea, % 54 gizonezkoak eta % 46 emakumezkoak.

Saldo begetatiboaren eta migrazio-saldoaren bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan (%) 1988-2016..
Iturria: Eustat. 2018ko ikuspegi demografikoa.

Erreferentziazko dokumentua

Familiak

Familia-etxebizitzetan ohikoena den bizikidetza moduak seme-alabekin batera bizitzea biltzen du; hala bizi ziren 300.200 familia 2016an, Inkesta Demografikoaren datuek jasotzen dutenez. Haien atzetik, pertsona bakarreko familiak dira –bakarrik bizi direnak–; 245.000 inguru ziren 2016an, eta haien kopurua nabarmen handitu da 2001 eta 2016 bitartean (90.000 lagun baino gehiago). Era berean, etxean seme-alabarik gabeko bikoteen kopurua ere ugaritu egin da aipatutako denbora-tartean; nahiz eta gaur egun egonkortzeko joera duen, 187.300 izan ziren 2016an.

Seme-alaba emantzipatuen batez besteko adina 1990an 26,8 urte izatetik 2016an 29,7 izatera igaro da, Inkesta Demografikoak jasotzen duenez.

Euskal Autonomia Erkidegoko familiak, motaren arabera, 2001, 2016.
Iturria: EUSTAT. 2001eko populazio- eta etxebizitza-erroldak, eta 2016ko inkesta demografikoa.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali