pdf


Informazioaren gizartearen panorama 2021
Atalak
Atalak
 

Administrazio elektronikoa (e-administrazioa)

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ezarpena administrazio publikoen establezimenduetan ezagutzea du helburu, baita Euskal AEko erabiltzaile eta enpresek administrazio publiko horien zerbitzu elektronikoak nola erabiltzen dituzten jakitea ere.

Administrazio elektronikoak administrazioarekiko izapideak telematikoki egiteko aukera ematen du.

Ildo horretan, 15 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileen % 45ek aurkeztu dizkiote Internet bidez betetako formularioak administrazioari azken 12 hilabeteotan. Horrelakorik aurkeztu ez duten Interneteko erabiltzaileen artean, % 6k bakarrik egin dute formularioa bide telematikoetatik ez izapidetzeko hautua.

Administrazioak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuei dagokienez, erabiltzeen % 46k bilatu du informazioa eta % 37k deskargatu ditu formulario ofizialak bide horren bitartez.

Guztira, erabiltzaile diren biztanleen erdiak baino apur bat gehiagok (% 54,5) erabaki dute Internet erabiltzea administrazio publikoak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak baliatzeko.

Enpresek administrazioarekin duten harremanetan, ia enpresa guztiek izapide elektronikoren bat egin zuten administrazio publikoekin. Izapideak zuzenean egin daitezke, hirugarrenen bidez (aholkularitza-etxeak...) edo bi prozeduren bitartez. Horrela, enpresen erdiak baino gehiagok zuzenean egin dute izapideren bat, eta ia lautik hiruk, berriz, hirugarrenen bidez. Hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, haien tamaina dela-eta baliabide gehiago dituztenez, izapide horiek zuzenean egiten dituzte neurri handi batean. Erdiak baino gehiagok hirugarrenengana jotzen dute.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Egiten diren izapide elektroniko gehienen helburua informazioa eta inprimakiak lortzea da. Gizarte-kotizazioak eta zergak aitortzeko ere erabiltzen dute bide hori.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

EAEko enpresek izapide horiek elektronikoki zein administraziorekin egiten dituzten aztertuz gero, lautik hiruk Foru Aldundiekin eta Administrazio Zentralarekin egiten dituzte, eta ehuneko horietan eragina dute zerga nagusien gainean dituzten eskumenek. Ondoren, erdiak gutxi gorabehera Eusko Jaurlaritzarekin egiten ditu; lautik batek, tokiko erakundeekin, eta neurri txikiagoan Europar Batasunarekin eta beste batzuekin. Hamar langile edo gehiagoko enpresetarako, tokiko erakundeekin, Europar Batasunarekin eta beste batzuekin administrazio elektronikoa erabiltzen duten enpresen ehunekoa nabarmen handitu da.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Halaber, administrazio autonomikoen artean, izapide ohikoenak dira balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) deklaratzea, informazioa bilatzea eta inprimakiak eta formularioak lortzea; Administrazio Zentralari dagokionez, berriz, ohiko izapidea langileen gizarte-kotizazioak deklaratzea da.

Enpresak

Administrazioarekin harremana duten lehen sektoreko enpresak aztertuta, 2019. urtean, % 90k baino gehiagok egin zuten izapide elektronikoren bat erakunde publikoekin. Hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, haien tamaina dela-eta baliabide gehiago dituztenez, ia enpresa guztiek egiten dituzte horrelako izapideak.

Sektoreka, establezimendu guztiak kontuan hartuz, arrantza eta akuikultura sektoreek gehienbat egiten dituzte izapide elektronikoak. Hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, nekazaritza eta arrantza sektorea parean daude.

Egiten diren izapide elektroniko gehienen helburua informazioa eta inprimakiak lortzea da. Gizarte-kotizazioak eta zergak aitortzeko ere erabiltzen dira gehienbat izapide elektronikoak.


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali