IKT ekipamenduak
Urtez urte Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien (IKT) gero eta ekipamendu gehiago erabiltzen dira. Haien erabilera etengabe ari da handitzen. Desberdintasunetan enpresaren langile kopuruak, kokapenak, hots, zer Lurralde Historikotan kokatuta dagoen, eta jarduera garatzen duen sektore ekonomikoak nagusiki eragiten dute. Hala ere, ekipamendu guztiek ez dute modu berean egiten, ezta intentsitate berarekin ere.
Era berean, desberdintasuna hautematen da IKTen banaketan etxeetan, eta etxeen arloa osatzen duten pertsonengan. Hor, adinak eta jarduerarekiko harremanak eragiten dute.
- Etxeak eta biztanleria
- Enpresak
- Administrazio publikoak
- Landa-ingurunea
- Euskadi Europan
Etxeak
Internet eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) gero eta ohikoagoak eta beharrezkoagoak dira gure eguneroko bizitzetan; horregatik, Euskadin gero eta etxe gehiagotan daude IKT ekipamendu nagusiak, nahiz eta ezarpen-erritmoan aldeak dauden. Ildo horretan, bereziki azpimarragarria da zein azkar ezarri den Interneterako konexioa: gaur egun euskal etxeen % 87k daukate konexio hori, 2003an % 29k baino ez zeukatenean.
2021ean, EAEko etxeetako % 87,4an dago Interneterako konexioa, eta konexio gehien-gehienak banda zabalekoak dira. Bestalde, ordenagailua etxeen % 74,3an dago, eta, azkenik, etxeen % 97,2an dago, gutxienez, telefono mugikor bat.
Telebistari lotutako ekipamenduei dagokienez, ordainpeko telebistak eta Internet bidezko telebistak azken hiru urteotan izandako bilakaera azpimarratu behar da. Gaur egun, 2 etxetatik 1ean daude mota horietako ekipamenduak.
Telebista hartzeko sistema ezberdinen ezarpenean ere gorakada nabarmena egon da: 2021ean hazi egin da kable bidezko telebistaren eta Internet bidezko telebistaren erabilera. Gainera, familien erdiak baino gehiagok onartzen dute 2021ean ordainpeko telebista-zerbitzuren bat (Netflix, HBO...) kontratatu dutela. Bestalde, urte berean beherakada izan dute DVDek, kamera digitalek eta musika-kateek. Telefoniari dagokionez, gora egin dute telefono mugikorraren eta Interneten erabilerak; ostera, nabarmen murriztu da telefono finkoarena. Azkenik, ordenagailuari lotutako ekipamenduen erabilera pixka bat areagotu da aurreko urtearekiko.

Etxeetan dauden IKT ekipamenduak familien edo etxean bizi direnen arteko harremanen arabera aztertzen baditugu, seme-alabak dituzten familiek hartzen dute ehunekorik handiena telebistari lotutako elementu guztietan, pertsona bakarrak edo unitate konposatuak –bakarrik bizi diren pertsonak edo bikote edo guraso/seme-alaba harremanik izan gabe–, elkarrekin bizi diren pertsonak dituzten etxeen aldean. Alde hori are nabarmenagoa da banda zabalerako irisgarritasunari dagokionez; izan ere, seme-alabak dauden etxeetan bikoiztu egiten da banda-zabalaren presentzia, pertsona bakarreko etxeetan dagoenaren aldean.
Halaber, alde txikiak daude IKT ekipamendu ezberdinen ezarpen-mailan lurralde historikoen arabera. Zehazki, Araban, Internet bidezko telebista, ordenagailua, mugikorra eta Interneterako konexioa dira nagusi; Bizkaian, aldiz, handiagoa da kable bidezko telebista duten etxeen kopurua; eta, azkenik, Gipuzkoan dago banda zabala duten etxeen ehunekorik handiena.

Biztanleria
2003-2021 aldian, aldaketa nabarmenak gertatu dira Interneten eta teknologien ezarpen-mailan.
Aldi horretan, bilakaera bereziki garrantzitsua izan dute ordenagailuari lotutako ekipamenduek. 2003. urtean, 15 urte eta gehiagoko biztanleen % 54k zeukaten ordenagailua; 2021ean, berriz, % 81ek. Ordenagailuen artean, mahai gaineko ordenagailuak eta ordenagailu eramangarriak bereizi behar ditugu. Eramangarriak azken urteetan ugaritu dira; hain zuzen ere, ordenagailuek izan duten hazkundea, hein handi batean, ordenagailu eramangarriei esker izan da.
Aldi horretan, 56 ehuneko puntutan hazi da etxean Interneterako sarbidea duten biztanleen proportzioa.
Azpimarratzekoa da ordainpeko telebistaren presentzia nabarmen ugaritu dela azken bi urte hauetan. Azkenik, kable bidezko telebistak ia 5 puntu irabazi ditu azken urtean.
EAEko enpresetako IKT ekipamenduei buruzko datuak aztertzeko, enpresaren neurria erabiltzen da funtsezko aldagai gisa, bai eta enpresari dagokion lurralde historikoa eta sektore ekonomikoa ere.
EAEko enpresetan argi ikusten da garapen positiboa izan dutela urtez urte, izan ere, ekipamendu teknologiko guztien erabilera handitu egin da.
Enpresen tamainari dagokionez (langile kopurua), desberdintasun argiak daude duten ekipamendu motan. Enpresa txikiek, bereziki pertsona batek edo bik osatutakoek, hala nola autonomoek, enpresa handiagoek baino ekipamendu teknologiko gutxiago daukate. Mota horretan enpresetan telefono mugikorra da nagusi, eta enpresa handiagoetan, berriz, ordenagailua.
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
Hala ere, alde nabarmenek jarraitzen badute ere, urtez urte murrizten ari dira enpresa handi eta txikien artean dagoen ekipamendu teknologiko mailan. Murrizketa hori joera bikoitz baten ondorioz gertatu da: batetik, enpresa handiak teknologia nagusien ekipamendu-maila maximora iristen ari dira eta, bestetik, bi langile edo gutxiago dituzten enpresetan ekipamendu teknologikoaren maila gero eta handiagoa da.
Lurralde Historikoaren arabera, oinarrizko IKTen ekipamenduen arteko aldea mantentzen da. Arabako enpresak zertxobait nabarmentzen dira ordenagailu pertsonalen, posta elektronikoaren, Interneten eta web-orrien erabileran. Bizkaiko enpresak, berriz, azken 20 urteetan bilakaerarik handiena izan dutenak dira, bai Interneten, bai ordenagailu pertsonal erabileran.
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
Jarduera sektoreen arabera, industria-sektoreko enpresak dira ezarpen teknologikorik handiena izan dutenak ia ekipamendu guztietan. Ekipamendu elektronikoei erreparatzen badiegu, hala nola, posta elektronikoari, Interneti eta web-orriei, alde horiek are handiagoak dira jarduera-sektorearen arabera.
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
Hiriburu eta eskualdearen arabera, 10 langileko edo hortik gorako euskal enpresek IKT ekipamenduen maila handiak dituzte. Horren adibidea dugu Interneteko konexioa, eskualde gehienetan ia % 100ekoa delako. Horrez gain, eskualdeen arteko aldeak oso txikiak dira, ia gehienetan % 98koa delako.
Erabilera handien duen beste ekipamendu bat sare informatikoak dira: % 92k baino gehiagok daukate. Kasu horretan, Arabako Errioxako (Araba) eta Gernika-Bermeo (Bizkaia) eskualdeak aipa daitezke. Gipuzkoako eskualdeetan ez dago hainbeste ezarrita, eta Donostialdea da eskualderik garrantzitsuena.
Kode irekiko programen erabilera % 50 baino handiagoa da 10 langile edo gehiagoko euskal enpresen artean. Soilik bost eskualdek gainditzen dute% 60a; horietatik bi Bizkaian, Gernika-Bermeon eta Enkarterrin, eta hiru Araban, Gorbeialdean, Arabako Kantaurialdean eta Añanan. Aipatu behar da ekipamendu horrek etengabe egin duela behera 2015. urtetik aurrera, urte hartan izan baitzuen serie erabilgarriaren maximoa, enpresen % 81,7rekin, azken urte honetan baino ia ehuneko 30 puntu gehiago.
EAEko administrazio publikoaren establezimendu ia guztiek dituzte oinarrizko IKT ekipamenduak.
Telefono mugikorra ezarpen-maila apalena duen IKT ekipamendua da, baina establezimendu publikoen 5etik 4k baino gehiagok daukate bat. Ehuneko handi horiek, hala ekipamenduekin nola langileen erabilerarekin lotutakoak, haien langile kopurua edozein dela ere gertatzen dira. Beraz, Administrazio Publikoan, establezimenduen tamainak ez dauka ia eraginik.

Lehen sektoreko enpresak
Lehen sektoreko informazioaren gizarteari buruzko inkesta hiru urtez behin egiten denez, IKTen ekipamenduaren egoerari buruz dauzkagun azken datuak 2019. urtekoak dira.
Datu horien arabera, lehen sektoreko IKTen ekipamendu mailaren bilakaerak goranzko joera du. Halaber, ikus dezakegu enpresa txikiek soilik dutela ekipamendu-maila baxua, 10 langile edo gehiago dituzten enpresek ekipamendu-maila altua baitute.
Datuek adierazten dute lehen sektoreko enpresetan IKT teknologia gutxi dagoela, EAEko gainerako enpresekin alderatuta. Hori horrela, sektorea osatzen duten establezimenduen % 95ak baino gehiagok 9 langile edo gutxiago dituzte. Halaber, sektore horretan egiten diren jarduerak espezifikoak dira.

Sektore horretan, ekipamendu gutxiago dituzte teknologia guztietan gainerako sektore ekonomikoekin alderatuta; telefono mugikorra da salbuespen bakarra. Gainerako ekipamenduetan, ehunekoak nahikoa txikiagoak dira. Bereziki nabarmentzen da haien % 7,8k bakarrik dutela web-orrialdea.
IKT ekipamenduen maila murritz horiek alde nabarmena sortzen dute gainontzeko sektore ekonomikoetako enpresen batezbestekoarekin. Distantzia hori txikiagoa da enpresa handiagoetan. Enpresen neurria funtsezko aldagaia da sektore ekonomiko guztietan, baina lehen sektorean are nabariagoa da.
Hamar langile edo gehiago dituzten lehen sektoreko enpresen egoera oso desberdina da; horietan, IKT ekipamendu askoz ere gehiago dago enpresa txikietan baino. Halaber, gainontzeko sektore ekonomikoetako enpresa handien mailatik hurbil daude. Lehen sektoreko enpresa handi guztiek telefono mugikorra, ordenagailua, Interneterako sarbidea eta posta elektronikoa daukate. Webguneak, berriz, oso eskasak dira lehen sektoreko enpresetan, baita handienetan ere; izan ere, 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 34,1ek soilik daukate webgunea.

Bestalde, lehen sektorean IKT ekipamenduen ezarpen-maila oso desberdina dela nekazaritzako enpresak eta arrantzakoak bananduz gero, azken horiek askoz ere ehuneko handiagoak baitauzkate. Hala eta guztiz ere, datu horrek ez du garrantzi handirik sektore osoari dagokionez, nekazaritza-enpresak baitira lehen sektoreko enpresa guztien % 96,3. Horrela, nekazaritza-sektorean, IKTen ezarpena txikiagoa da. Arrantza-sektorean, berriz, % 100etik hurbil daukate, sektorea handiagoa delako.
Empresak
Nazioartean IKT ekipamenduen datuek zer ekartzen duten jakiteko, Europar Batasuneko gainerako herrialdeen aurrean non gauden kokatuta kontuan hartu behar dugu. EBeko herrialdeei dagokienez, 2020. urteko lehen hiruhilekoko datuak izan ditugu eskura. EAErekin hobeto alderatzeko, 10 langile edo gehiagoko enpresen datuak erabiltzen dira. Bestalde, aldi bera eta herrialde horiei buruzko informazioa ematen duten erakundeek erabili dituzten sektore berak kontuan hartu dira.
Hiru baldintza horiek kontuan hartuta, bada, Euskal Autonomia Erkidegoa Europako batez bestekoaren antzeko postuan dago IKT ekipamendu nagusien erabilerari dagokionez.
Ordenagailuen kasuan, enpresetako erabilerak ia-ia erdietsi du gehieneko erabilera, eta neurri horretako establezimenduetako oinarrizko ekipamenduaren parte da jada. Horrenbestez, EBko herrialde gehienetan lortutako erabilera-ehunekoak oso antzekoak dira, ia ez baitago alderik batetik bestera, eta %100etik oso gertu daude.
Interneteko konexioan lortzen diren ehunekoei dagokienez, antzera gertatzen da, tamaina horretako enpresen artean erabilera orokortu baita. Europar Batasuneko batezbestekoa baino zertxobait handiagoa da.

Halaber, EAEko enpresa horiek presentzia handia dute sarean, webguneak baitituzte bertan. EAEko enpresak taulako goren postuetan agertzen dira EB-27ko gainerako herrialdeekin alderatuta.