pdf


Informazioaren gizartearen panorama 2021
Atalak
Atalak
 

Ordenagailuaren erabilera

Kapitulu honetan, aztertuko dugu EAEko biztanleek zenbateraino erabiltzen duten ordenagailua, adinaren arabera zenbateko maiztasunarekin erabiltzen duten, eta horrek jarduerarekin, generoarekin eta lurralde historikoarekin nolako lotura duen, baita azken urteotan nolako bilakaera izan den ere.

Bestalde, ordenagailuaren erabilera aztertzen da, biztanleen lanbidea kontuan hartuz. Horrela, EAEko enpresetako langileek ordenagailua zenbateraino erabiltzen duten adierazten da datuen bidez.

Pertsonek ordenagailuarekin duten harremana kontuan hartuta, hauek bereiz ditzakegu: ohiko erabiltzaileak (ordenagailua egunero edo gutxienez astean behin erabiltzen dutela diotenak), noizbehinkako erabiltzaileak (ordenagailua gutxienez hilean behin, edo ez hilabete guztietan, edo batzuetan baina ez azken 3 hilabeteetan, erabiltzen dutela diotenak) eta ez-erabiltzaileak (inoiz ordenagailurik erabili ez dutela diotenak).

Aztertutako talde bakoitzak ordenagailua zenbatean behin erabiltzen duen kontuan hartuz gero, generoa bereizita, ikus dezakegu gizonezkoen % 67 direla ohiko erabiltzaileak, eta emakumezkoen % 58. Emakumeei dagokienez, % 25 ez dira erabiltzaileak, eta gizonezkoei erreparatuta, berriz, ehuneko hori txikiagoa da.

Ordenagailuaren erabilerak eta erabileraren maiztasunak alderantzizko harremana du adinarekiko; gauzak horrela, gazteenek (15 eta 24 urte bitartekoek) erabiltzen dute ordenagailua gehien eta maizen. Adinak gora egin ahala, murriztu egiten dira erabilera eta maiztasuna. Hortaz, gutxien erabiltzen dituztenak nagusienak dira (65 urte edo gehiago dauzkatenak).

Jarduerarekiko erlazioa ere adinarekin lotuta dago. Horrela, ikasle gehien-gehienak ohiko erabiltzaileak dira 2021ean; hortaz, oso ehuneko txikiak dituzte noizbehinkako erabiltzaileek eta, batez ere, ez-erabiltzaileek.

Ikasketa-mailari erreparatuta, goi-mailako ikasketak dituzte erabiltzaile gehienek. Zehazki, horien % 91 dira ohiko erabiltzaileak, eta oso ehuneko txikiak dituzte noizbehinkako erabiltzaileek eta ez-erabiltzaileek.




Enpresetako ekipamenduetan gertatu denaren aurka, teknologia horiek erabiltzen dituzten lan-kontratudun langileen portzentajeak ez dauka alde handirik enpresaren tamainari dagokionez. Besteak beste, hauxe izan daiteke arrazoia: enpresa handietan, langileetako batzuek –gehienetan bulegokoek eta administrazio-zerbitzuetakoek– daukate aztertutako ekipamendu teknologikoak erabiltzeko aukera; enpresa txikietan, berriz, lana ez dago hain desberdinduta eta ohikoagoa da langileek enpresako ekipamendu gehienak erabiltzeko aukera izatea.

turria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Horrela, EAEko 4 langiletatik 3k ordenagailua erabiltzen du lan egitean, eta bi herenak posta elektronikoa eta Internet. Lurralde Historikoen arabera, aldeak oso txikiak dira.

Zerbitzuen sektorean erabiltzen dira gehien informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, enpresaren tamaina edozein dela. Arestian azaldu dugu industria-sektoreko enpresek daukatela ekipamendu teknologiko gehien; baina, esan bezala, lana banatuta dagoelako ziurrenik, sektore horretako langile gutxiagok erabiltzen dituzte teknologia horiek zerbitzuen sektorekoek baino.

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Aldi erabilgarriak

Era berean, ekipamendu teknologikoak erabiltzen dituzten langileen portzentajeak modu mailakatuan egin du gora azken urteetan . Ordenagailuen, posta elektronikoaren edo Interneten erabilera nabarmen hedatu da langileen artean.

Horrela, batez beste, langileen hiru laurdenak IKT sistemak erabiltzen ditu, eta % 10 inguru IKT sistemetan aditua da. Halaber, langileen herenak baino gehiagok urrutiko konexioa du erabilera profesionalerako gai eramangarriaren bidez. Bestalde, 2021. urtean, % 12k telelana egin du, aurreko urtearen bikoitza baino gehiago.

Langileak sexuaren arabera aztertzen baditugu, IKT sistemetako adituen kasuan izan ezik, gizon gehiago dagoelako emakumeak baino, gainerako kategorietan gizon eta emakume kopurua oso antzekoa da; ia % 50ekoa. Jarduera-sektoreak kontuan hartzen badira, aldeak daude. Horrela, industrian eta eraikuntzan, gizon gehiago dago. Zerbitzuetan, berriz, emakume gehiago.




IKT ekipamenduak erabiltzen dituzten langileen ehunekoa % 90etik gertu dago. Enpresaren sektorean, berriz, ehunekoak txikiagoak dira; % 70 ingurukoak.

Gainerako sektoreekin alderatuz, IKTen erabileraren eta langileen IKTen erabileraren ehunekoa askoz ere handiagoa da Administrazio publikoan enpresetan baino. Bereziki nabarmentzen da ia administrazio publiko gehienek daukatela web-orrialdea. Telefono mugikorraren erabilera bakarrik da ohikoagoa enpresen sektorean.

Bestalde, ehuneko handi horiek, hala ekipamenduekin nola langileen erabilerarekin lotutakoak, establezimendu publiko guztiei dagozkie, haien langile kopurua edozein dela ere. Beraz, Administrazio Publikoan, establezimenduen tamainak ez dauka ia eraginik.



Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali