Merkataritza elektronikoak gero eta garrantzi handiagoa du Interneten. Sareko globalizazioari esker, ordutegi-murrizketarik gabe egin ahal izan dira negozioak mundu osoan, eta erosteko eta saltzeko modu berri bat sortu da, bai enpresen artean, bai kontsumitzaileen artean. Web Orriek eta enpresen beste sare batzuek bilakaera izan dute zerbitzu horiek emateko.
Erosketa elektronikoak biztanleen artean
2021ean, Interneteko erabiltzeen erdiak baino gehiagok erosi du ondasun edo zerbitzuren bat elektronikoki azken 12 hilabeteotan. Kolektibo horrek, batez ere, honako produktu hauek erosten ditu: kirol-materiala eta arropa (kolektiboaren herenak), etxerako gauzak, ekipamendu elektronikoa, elikagaiak, liburuak, aldizkariak, egunkariak eta ekipamendu informatikoak. Aldiz, nabarmen murriztu da ikuskizunetarako sarreren eta oporretarako ostatuen erosketa, ziurrenik COVID-19ak biztanleengan izan duen eraginagatik.

Ekipamenduen datuak ez bezala (inkestaren erreferentzia-urteko lehen hiruhilekokoak dira), merkataritza elektronikoari buruzko datuak, zenbateko ekonomikoak jasotzen dituztenez, informazioa jaso aurreko urte ekonomikoari dagozkio beti.
EAEko enpresen merkataritza elektronikoak banaketa ezberdina du sistema horren bidez egindako erosketak edo salmentak aintzat hartzen badira. Halaber, ezberdintasunak daude enpresaren tamaina eta enpresaren ekoizpen-sektorea aztertzen badira. Enpresek produktuak saltzeko erabiltzen dute neurri txikiagoan.
Halaber, merkataritza elektronikoak bilakaera nabaria izan du azken bi hamarkadatan. Ia ez zegoen merkataritza elektronikoa egiten zuen enpresarik 2001. urtean, gaur egun, berriz, lau enpresetatik batek, egiten du.
Halaber, erosketak bide elektronikoen bidez egiten dituzten establezimenduen kopurua salmentak egiten dituztenena baino askoz ere handiagoa bada ere, salmentak erosketa elektronikoak baino handiagoak dira zifra ekonomikoetan.
Lurralde historiko bakoitzaren pisuari dagokionez, nahiko antzera banatzen dira hiruretan salmenta elektronikoak. Hala ere, erosketei dagokienez, parte hartzea desberdina da. Bizkaian egiten dira EAEko erosketa elektroniko guztien erdia.
Sektoreka, industria-sektoreko enpresak dira salmentak egiteko baliabide hori gehien erabiltzen dutenak. Haien atzetik, zerbitzuen sektorea dago, oso hurbil, eta eraikuntza sektorean ia ez da egiten. Esanguratsuagoak dira erosketak egiteko erabiltzen duten enpresen artean, izan ere, enpresen laurdenak baino gehiagok baliabide hori erabiltzen dute erosketak egiteko.
Tamaina kontuan hartzen bada, datu horiek aldatu egiten dira 10 langile edo gehiagoko establezimenduak soilik kontuan hartuz gero; neurri horretako hiru enpresetatik batek merkataritza elektronikoa egiten du. Establezimenduen % 6,4k merkataritza elektronikoa egiten zuen 2001ean; gaur egun, berriz, % 33,5ak. Urte horretan, % 5,1ak erosketak egiten zituen; % 1,8k, salmentak. Azken urtean, % 28,9k erosketak egin ditu; % 14,2k salmentak, betiere baliabide elektronikoak erabiliz.
Erosketa elektronikoak egin diren baliabideari dagokionez, ia gehienak helbide elektronikoa erabiliz egin dira; laurden bat, EDI (datu-truke elektronikoa) eta beste sare batzuen bidez; gainerakoak, webgunearen bidez. Bestalde, antzekoak diren hiru zatitan banatzen dira salmentak. Alde batetik, webguneen, aplikazioen edo Interneteko salmenta atarien bidez egindakoak daude. Bestetik, posta elektronikoaren bidez egindakoak, eta azkenik, EDI eta beste sare batzuen bidez egindakoak.
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
Merkataritza elektronikoko salmentak zuzendu diren bezero motari dagokionez, 2020. urtean, baliabide elektronikoen bidez fakturatutako guztiaren ia hiru laurdenak beste enpresa batzuk izan dira (B2B delakoa); ia laurden bat kontsumitzaile partikularrak izan dira (B2C). Gainerakoak, beste mota bateko bezeroak izan dira, hala nola, administrazio publikoak (B2G).
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
Establezimendu publikoen % 20 inguruk egiten du merkataritza elektronikoa, establezimenduen tamaina edozein dela ere.
Lurraldeka, Gipuzkoa nabarmentzen da, Bizkaian eta Araban baino askoz ere gehiago ezarrita dagoelako.
Administrazioaren jarduera-adarrak kontuan hartuz, hezkuntza eta gizarte-, jolas- eta kultura-jarduerak nabarmentzen dira, % 30 ingurukoak baitira, gainerako adarren bikoitza (Administrazio publikoa eta defentsa, Osasuna eta beste jarduera batzuk).
Nazioarteko datuak ere aztertu ditugu. Ekipamenduen atalean gertatu den bezala, EAEn eta Espainian geroagoko datuak baditugu ere, 2020ko lehen hiruhilekoaren datuak besterik ez dira egon erabilgarri EBko herrialdeei dagokienez. EAErekin hobeto alderatzeko, 10 langile edo gehiagoko enpresen datuak erabiltzen dira. Bestalde, aldi bera eta herrialde horiei buruzko informazioa ematen duten erakundeek erabili dituzten sektore berak kontuan hartu dira.
Hori guztia kontuan hartuta ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoan azken urteetan erosketa eta salmenta elektronikoak asko gehitu diren arren, oraindik ez dutela eragin handirik EAEn, izan ere, grafikoaren behealdean kokatzen da. Europar Batasuneko herrialde gehienek gainditu dute bai erosketa elektronikoei, bai salmenta elektronikoei dagokienez.
