Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ezarpena administrazio publikoen establezimenduetan ezagutzea du helburu, baita Euskal AEko erabiltzaile eta enpresek administrazio publiko horien zerbitzu elektronikoak nola erabiltzen dituzten jakitea ere.
Administrazio elektronikoak administrazioarekiko izapideak telematikoki egiteko aukera ematen du.
Ildo horretan, 15 urte eta gehiagoko Interneteko erabiltzaileen % 57k aurkeztu dizkiote Internet bidez betetako formularioak administrazioari azken 12 hilabeteotan. Horrelakorik aurkeztu ez duten Interneteko erabiltzaileen artean, % 4k bakarrik egin dute formularioa bide telematikoetatik ez izapidetzeko hautua.
Administrazioak eskaintzen dituen gainerako zerbitzu elektronikoei dagokienez, erabiltzeen % 58k bilatu dute informazioa eta % 51k deskargatu dituzte formulario ofizialak bide horren bitartez.
Guztira, erabiltzaile diren biztanleen erdiak baino apur bat gehiagok (% 62) erabaki dute Internet erabiltzea administrazio publikoak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko.
Enpresek administrazioarekin duten harremanetan, ia enpresa guztiek izapide elektronikoren bat egin zuten administrazio publikoekin. Izapideak zuzenean egin daitezke, hirugarrenen bidez (aholkularitza-etxeak...) edo bi prozeduren bitartez. Horrela, bost enpresatik hiruk baino gehiagok zuzenean egin dute izapideren bat, eta lautik hiruk, berriz, hirugarrenen bidez. Hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, haien tamaina dela-eta baliabide gehiago dituztenez, izapide horiek zuzenean egiten dituzte neurri handiago batean. Kasuen % 60k baino zertxobait gehiagok hirugarrenengana jotzen dute.
Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak
Egiten diren izapide elektroniko gehienen helburua informazioa bilatzea eta inprimakiak eta formularioak lortzea da. BEZa, gizarte-kotizazioak eta zergak aitortzeko ere erabiltzen dute bide hori.
Halaber, administrazio autonomikoen artean, izapide ohikoenak dira balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) aitortzea, informazioa bilatzea eta inprimakiak eta formularioak lortzea; administrazio zentralari dagokionez, berriz, ohiko izapidea langileen gizarte-kotizazioak aitortzea da.
Hurrenkera
Aldiak
EAEko enpresek izapide horiek elektronikoki zein administraziorekin egiten dituzten aztertuz gero, ia % 90ek foru-aldundiekin egiten dituzte eta lautik batek administrazio zentralarekin. Ehuneko horietan eragina dute zerga nagusien gainean dituzten eskumenek. Ondoren, % 66,5ek Eusko Jaurlaritzarekin egiten dituzte; % 41,0k tokiko erakundeekin, eta neurri txikiagoan Europar Batasunarekin eta beste batzuekin. Hamar langile edo gehiagoko enpresetarako, tokiko erakundeekin, Europar Batasunarekin eta beste batzuekin administrazio elektronikoa erabiltzen duten enpresen ehunekoa nabarmen handitu da.
Hurrenkera
Aldiak
Enpresak
Administrazioarekin elkarreraginean dauden lehen sektoreko enpresak aztertuz gero, lehen sektoreko establezimenduen % 94,0k egin dute izapide edo zerbitzuren bat administrazio publikoarekin Internet bidez 2025ean. Izapideak zuzenean egin ditzakete % 53,8k, eta hirugarrenen bidez (aholkularitza-etxeak...) % 82,3k. Sektore honetan 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduak soilik hartzen badira kontuan, ehuneko hori % 100ekoa da.
Sektoreka, establezimendu guztiak kontuan hartuz, gehienbat arrantzaren eta akuikulturaren sektoreek egiten dituzte izapide elektronikoak. Hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreak parean daude.
Egiten diren izapide elektroniko gehienen helburua informazioa bilatzea eta inprimakiak eta formularioak lortzea da. Gizarte-kotizazioak eta zergak aitortzeko ere erabiltzen dira gehienbat izapide elektronikoak.