Interneten erabilerak
Erabiltzaileen eta enpresen mailan, Interneteko portaera eta ohiturak askotarikoak dira, denboran zehar aldatzen dira eta hainbat zirkunstantziek bereziki eragiten diete. Hori dela eta, interesgarria da Interneten zer egiten dugun, zergatik egiten dugun eta horren inguruan nola aldatzen garen aztertzea eta ezagutzea.
- Familiak eta Biztanleria
- Enpresak
- Administrazio publikoa
- Landa-ingurunea
2025ean, EAEn, 15 urteko eta hortik goragoko biztanleen % 90ek erabili dute Internet (1.735.500 pertsona inguruk), hau da, aurreko urtean bezala. EAEn, pertsonen % 95ek dute Interneterako konexioa etxean, eta Internetera konektatu dira azken 3 hilabeteetan.
Interneteko konexioa egiteko tokiari dagokionez, ia erabiltzaile guztiak konektatzen dira etxetik, eta, neurri txikiagoan, lantokitik eta ikastegitik.
Araban, 15 urteko eta hortik goragoko biztanleen % 91,2 dira Interneten erabiltzaileak. Ondoren datoz Bizkaia (% 89,5) eta Gipuzkoa (% 89,3). Araba da aurreko urtearekiko Interneteko erabiltzaileen ehunekoan gorakada handiena izan duen lurralde historikoa.
Generoen arteko aldea ehuneko 7 puntukoa zen 2005ean; 2025ean, berriz, ehuneko 2koa da. Hala, bada, 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen % 91 dira, eta emakumezkoen % 89.
Internet gehien erabiltzen dutenak ikasleak edo enplegua dutenak dira: ia denek erabili dute azken 3 hilabeteetan. Ostera, erabilerak nabarmen egiten du behera langabetuen edo aktibo ez dauden langileen artean.

Interneten erabilera-maiztasunari dagokionez, % 96 ia egunero konektatzen dira (edo gutxienez astean 5 egunetan). Erabiltzaileen % 4 maiztasun txikiagoarekin konektatzen dira.
Azken 10 urteetako bilakaeraren arabera, 2015etik 2025era, gehien hazi den taldea egunero konektatzen dena da: 20 ehuneko-puntu igo da, 2025ean % 96ra iritsita.
2025ean, EAEko 6 eta 14 urte bitarteko biztanleen artean egunero konektatzen direnak % 58 dira, hau da, 2015ean baino ehuneko 24 gehiago.
Internet azken hiru hilabeteotan erabili duten pertsonen ehunekoa % 72koa zen 2015ean, eta % 90ekoa 2025ean.
Interneten erabilera eta erabiltzaileen araberako bilakaera ezberdinak dira ezaugarri soziodemografikoen arabera. Sexuari erreparatuta, handiagoa izan da gorakada emakumezkoen artean gizonezkoen artean baino: % 68tik % 89ra hazi da. Adinari dagokionez, 65 urtetik gorakoen taldea da aldi horretan bilakaerarik handiena izan duena. Erabiltzaileen jarduerari helduta, ikasle eta okupatutako langile gehienek erabiltzen dute Internet 2025ean; alabaina, hazkunde handiagoa egon da aktibo ez dauden eta langabezian dauden langileen artean.

Komunikaziora eta informazioa bilatzera zuzendutako zerbitzuak erabiltzen dituzte, batez ere, Internetera sartzen direnek. Biztanle gehienek erabiltzen dituzte WhatsApp edo berehalako mezularitzako beste aplikazio batzuk. Ondoren datoz ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioaren bilaketa (% 85), posta elektronikoa (% 84), egunkari eta aldizkarietako albisteen irakurketa (% 80) eta deiak edo bideo-deiak (% 58). Erabiltzaileen erdiak baino gehiagok parte hartzen dute sare sozialetan (% 58).
Internet bidez egiten diren eragiketa askoren jatorrian kontsumoa eta jarduera ekonomikoak daude. Besteak beste, bankuetara sartzeko eta finantza-eragiketak egiteko (% 75), erosketak egiteko (% 56) eta ondasunak eta zerbitzuak erosteko eta saltzeko (% 14) erabiltzen da.

EAEko etxetan bizi diren 6 eta 14 urte bitarteko biztanleen artean, Internet bidez egindako jarduerarik ohikoenak entretenimenduari eta sormenari lotutakoak dira. % 79k ikusi dituzte bideo-edukiak informazioa partekatzeko lekuetan, % 74k jolastu dute edo jokoak deskargatu dituzte, % 67k musika entzun dute Internet bidez, % 63k eskaripeko filmak edo bideoak ikusi dituzte, eta % 49k Whatsapp edo berehalako mezularitzako beste aplikazio batzuk erabili dituzte komunikatzeko. Internet erabiltzen duten 6 eta 14 urte bitarteko pertsonen % 27k sare sozialetan parte hartu dute.

Gaur egun, EAEko enpresen % 90k baino gehiagok daukate Interneteko konexioa. Bestalde, 10 langile edo gehiagoko enpresak kontuan hartzen badira, % 100 inguruk dute.
Enpresa horiek Interneteko zer konexio-mota duten aztertuz gero, ikus dezakegu Internet daukaten enpresen % 95ek banda zabaleko konexio finkoren bat dutela, eta % 90ek konexio mugikorren bat erabiltzen dutela. Tamaina kontuan hartzen badugu, 10 langile edo gehiagoko enpresetan, mailak zertxobait handiagoak dira aurrekoetan baino; zehazki, % 100etik gertukoak.
Konexio finkoen bilakaera aztertuz gero, teknologian egondako aldaketa izan da bereizgarri nagusia. Lehenengo konexio finkoek (Modem eta RDSI), zeinak 2003. urtera arte konektatzeko bide nagusiak baitziren, beheranzko joera nabarmena izan dute, haien abiadura motela delako; gaur egun desagertu egin dira. ADSL bidezko konexioek izan zuten, bestalde, igoerarik handiena, 2009an goren unera iritsi arte (% 86,7). Ordutik aurrera, konexio horiek ez dute gora egin; aitzitik, 2013tik aurrera behera egiten dute, gaur egun arte. Horren aldean, aurrekoa ordezkatuz, zuntz optiko bidezko konexioa agertu da (kable bidezkoa, FTTH...). Bilakaera handia duen konexio mota da, eta horixe da gehien erabiltzen dena.
Azpimarratu behar da hazkunderik handiena konexio mugikorrek izan dutela azken urteotan. Konexio horiek 2008an hasi ziren hazten, eta hazkunde hori arestian aipatu ADSLaren beherakadarekin batera hasi zen gertatzen.
EAEko gero eta enpresa gehiagok daukate web-orria eta, beraz, Interneten presentzia. Gaur egun, EAEko establezimenduen erdiak baino gehiagok daukate web-orria; 10 langile eta gehiagoko enpresetan, ehuneko hori % 90 baino handiagoa da.
Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak
Web-orri horietan, gaztelania gehienbat erabiltzen da ia kasu guztietan, enpresa tamaina, sektore ekonomikoa edo kokatuta dauden lurralde historikoa edozein direla. Ondoren, euskara, bost web-orritatik bitan, eta ingelesa, hirutatik batean. Hamar langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartzen baditugu, bitik batek euskaraz eta ingelesez du web-orria; laurden batek beste hizkuntza batzuetan.
Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak
Web-orrietan ematen diren zerbitzuei erreparatzen badiegu, enpresari buruzko informazio orokorra ematea da ohikoena, eta jarraian, informazioaren pribatutasunari buruzko adierazpena izatea eta produktuen katalogo bat edo prezio-zerrenda bat edukitzea. Ondoren, ehuneko txikiagoan bada ere, enpresak sare sozialetan dituzten profiletarako estekak, enplegu-eskaintzei buruzko informazioa, eskaerak jasotzeko edo erreserbak online egiteko aukera eta saldu ondoko zerbitzuak eskaintzen dituztenak daude.
Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak
Eskualdeen arabera, web-orriak non dauden aztertuz gero, Añana gailentzen da Araban, Enkarterri Bizkaian eta Debabarrena Gipuzkoan: % 98,7, % 97,5 eta % 94,8, hurrenez hurren. Hiriburuen artean, Gasteiz nabarmentzen da (% 94,2), gero Donostia (% 94,0) eta, azkenik, Bilbo (% 93,2).
Web-orria duten enpresen erdiek baino gehiagok (% 52,0k) eskaintzen dute hura euskaraz. Euskarazko web-orriak ohikoagoak dira Gipuzkoako eskualdeetan kokatutako enpresetan (% 60,9 batez beste). Lurralde horretan, zazpi eskualdeek gainditu dute % 50eko ehunekoa, eta ehunekorik handiena Debabarrenak izan du (% 76,2). Haien atzetik, Bizkaiko eskualdeak daude (% 48,6 batez beste). Lurralde horretan, zazpi eskualdeetako seik gainditu dute % 50eko proportzioa. Ehunekorik handiena Gernika-Bermeok izan du (% 89,1), eta erkidego osoan euskarazko web-orrien ehunekorik handiena izan duen eskualdea da. Arabaren kasuan (% 43,4 batez beste), bi eskualdek gainditu dute % 50eko proportzioa: Arabako Mendialdeak (% 82,4) eta Arabako Kantaurialdeak (% 54,5).
Administrazio ia osoa konexio finkoen bidez konektatzen da Internetera, eta establezimenduen % 86,7k, gainera, konexio mugikorren bat du.
Administrazioen webguneetan, neurri handiagoan, aurki daitezke erakundeari berari buruzko informazio orokorra, informazioaren pribatutasun-adierazpena eta komunikabide sozialetako profiletarako estekak. Horiek enpresen sektorekoekin alderatuta, administrazioak garrantzi handiagoa ematen dio enplegu-eskaintzei buruzko informazioari eta desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasunari.

Web orrietara sartzeko hizkuntzei dagokienez, euskara eta gaztelania nabarmentzen dira, ia hizkuntza guztietan baitaude; ingelesez, berriz, orrien % 31,1etan nabigatu daiteke, eta beste hizkuntza batzuetan, % 21,2an baino gehiagotan. Enpresen sektorean, euskarazko web orrien erabilgarritasuna nabarmen txikiagoa da, eta, batez besteko txikiagoan, ingelesezko edo beste hizkuntza batzuetako web orriena ere txikiagoa da.
Enpresak
Interneteko konexioa duten lehen sektoreko establezimenduen artean, lau bostenak konexio finkoak zituzten 2025ean, eta ia guztiek konexio mugikorrak.
Hala ere, lehen jorratutako sektoreetan ez bezala, hemen establezimenduen % 8,9k soilik daukate web-orria. Ehuneko hori % 34,2ra igotzen da hamar langile edo gehiago dituzten enpresa edo ustiapenetan.
Eskuragarri dauden hizkuntzei dagokienez, gaztelania nabarmentzen da kasuen % 98,0an, eta ondoren daude euskara (% 38,5), ingelesa (% 25,3) eta beste hizkuntza batzuk (% 10,7).
Web-orri horietan enpresari buruzko informazio orokorra (orrien % 99), eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen katalogoa (% 66,2) edo informazioaren pribatutasunari buruzko adierazpena (% 61,3) aurkitu daitezke, besteak beste.