Informazioaren gizartearen panorama 2025
Atalak
Atalak
 

Ordenagailuaren erabilera

Kapitulu honetan, aztertuko dugu EAEko biztanleek zenbateraino erabiltzen duten ordenagailua, adinaren arabera zenbateko maiztasunarekin erabiltzen duten, eta horrek jarduerarekin, generoarekin eta lurralde historikoarekin nolako lotura duen, baita azken urteotan nolako bilakaera izan den ere.


Bestalde, ordenagailuaren erabilera aztertuko da, biztanleen lanbidea kontuan hartuz. Horrela, EAEko enpresetako langileek ordenagailua zenbateraino erabiltzen duten adieraziko da datuen bidez.

Biztanleak

Biztanleek ordenagailuarekin zer erlazio duten aztertuz gero, hainbat kategoria bereiz daitezke: ohiko erabiltzaileak (astean gutxienez behin erabiltzen dutela diotenak), noizbehinkako erabiltzaileak (astean behin baino gutxiago erabiltzen dutenak) eta ez-erabiltzaileak (ordenagailu bat inoiz ere erabili ez dutela diotenak).

Aztertutako talde bakoitzak ordenagailua zenbatean behin erabiltzen duen kontuan hartuz gero, generoa bereizita, ikus dezakegu gizonezkoen % 67 direla ohiko erabiltzaileak, eta emakumezkoen % 62. Emakumeei dagokienez, % 20 ez dira erabiltzaileak, eta gizonezkoei erreparatuta, berriz, datu hori ehuneko 5 txikiagoa da.

15 urtekoen eta hortik gorakoen artean, ordenagailuaren erabilerak eta erabileraren maiztasunak alderantzizko harremana dute adinarekiko; gauzak horrela, gazteenek (15 eta 24 urte bitartekoek) erabiltzen dute ordenagailua gehien eta maizen. Adinak gora egin ahala, murriztu egiten dira erabilera eta maiztasuna. Hortaz, gutxien erabiltzen dituztenak nagusienak dira (65 urte edo gehiago dauzkatenak). 

6 eta 14 urte bitarteko haurren % 92k erabiltzen dute ordenagailua, eta % 84k maiz erabiltzen dute.

Jarduerarekiko erlazioa ere adinarekin lotuta dago. Horrela, ikasle gehien-gehienak ohiko erabiltzaileak dira 2025ean; hortaz, oso ehuneko txikiak dituzte noizbehinkako erabiltzaileek eta, batez ere, ez-erabiltzaileek. 

                      


Enpresetako ekipamenduetan gertatzen denaren aurka, teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen portzentajeak ez dauka alde handirik enpresaren tamainari dagokionez. Besteak beste, hauxe izan daiteke arrazoia: enpresa handietan, langileetako batzuek –gehienetan bulegokoek eta administrazio-zerbitzuetakoek– daukate aztertutako ekipamendu teknologikoak erabiltzeko aukera; enpresa txikietan, berriz, lana ez dago hain desberdinduta, eta ohikoagoa da langileek enpresako ekipamendu gehienak erabiltzeko aukera izatea.


Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak

Oro har, EAEko 4 langiletik 3 inguruk erabiltzen dituzte ordenagailua eta Internet beren lanean. Erabilera hori % 90 ingurukoa da enplegu gutxiagoko lantokietan. Lurralde historikoen arabera, aldeak oso txikiak dira.


Zerbitzuen sektorean erabiltzen dituzte langileek gehien Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, enpresaren tamaina edozein dela. Arestian azaldu dugu industriaren sektoreko enpresek daukatela ekipamendu teknologiko gehien; baina, esan bezala, lana banatuta dagoelako ziurrenik, sektore horretako langileek gutxiago erabiltzen dituzte teknologia horiek zerbitzuen sektorekoek baino.


Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak

Era berean, ekipamendu teknologikoak erabiltzen dituzten langileen ehunekoak modu mailakatuan egin du gora azken urteetan. Ordenagailuen eta Interneten erabilera nabarmen hedatu da langileen artean.


Bost langiletik ia lauk, batez beste, IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sistemak erabiltzen dituzte, eta % 9,6 IKT sistemetako langile espezialistak dira. Era berean, langile guztien % 44,3k dute urrutiko konexioa erabilera profesionalerako den gailu eramangarri baten bidez, eta % 11,0 telelanean ari dira 2025ean, hau da, aurreko urtean baino gutxiago, baina pandemia aurretik baino nabarmen gehiago oraindik ere.

Langileak sexuaren arabera aztertzen baditugu, IKT sistemetako espezialisten kasuan izan ezik, gizon gehiago dagoelako emakumeak baino, gainerako kategorietan gizon eta emakume kopurua oso antzekoa da; ia % 50ekoa. Jarduera-sektoreak kontuan hartzen badira, aldeak daude. Horrela, industrian eta eraikuntzan gizon gehiago dago. Zerbitzuetan, berriz, emakume gehiago.

Gainera, 2025ean, EAEko enpresetako langileen % 11,0k lantokitik kanpo lan egin dute erregulartasunez lanaldiaren erdia gutxienez, eta sare telematikoak erabiltzen dituzte Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) sistemekin konektatzeko. Hori dela eta, telelangiletzat har daitezke. 




Administrazioan ordenagailua edota Internet erabiltzen duten langileen ehunekoa oso altua da, % 90etik gorakoa. Enpresaren sektorean, berriz, ehunekoak txikiagoak dira; % 75 ingurukoak.


Gainerako sektoreekin alderatuz, IKTen sarreraren eta IKTen erabileraren ehunekoa askoz ere handiagoa da administrazio publikoan enpresetan baino.

Bestalde, ehuneko handi horiek, langileek ekipamenduen gainean egiten duten erabilerarekin lotutakoak, establezimendu publiko guztiei dagozkie, haien langile kopurua edozein dela ere. Beraz, administrazio publikoan establezimenduen tamainak ez dauka ia eraginik.

        

% 95,4k, batez beste, IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) sistemak erabiltzen dituzte, eta % 8,2 IKT sistemetako langile espezialistak dira. Era berean, % 40k baino gehiagok urruneko konexioa dute erabilera profesionalerako gailu eramangarri baten bidez.


Bestalde, administrazioan, zentroen tamainak ez du alde aipagarririk eragiten IKT teknologiak erabiltzen dituzten langileen ehunekoan.

Langile horiek sexuaren arabera aztertuta, azpimarratu beharra dago IKTen erabilerari zein urruneko konexioari edo telelanari dagokionez emakumeen ehunekoa % 60 ingurukoa eta gizonena % 40 ingurukoa dela, IKT sistemetako espezialisten kasuan izan ezik (kasu horretan, gizonak % 59,4 dira, eta emakumeak % 40,6).

Jarduera-adarrak aztertuz gero, hala ere, aldeak handiagoak dira. Nabarmenenak aipatzearren, IKTen erabilera erabatekoa da osasun-jardueretan eta, nahiz eta oso altua izan, alderatuz gero baxuagoa da jarduera sozialetan, kulturaletan eta bestelakoetan (% 84,8). Era berean, IKTen espezialistak nabarmen maizago ikus daitezke administrazio publikoan eta defentsan (% 12,5), gainerako jardueretan baino. Sailkapenean bigarrenak hezkuntzakoak eta administrazioko beste jarduera batzuk dira (biak ere % 10,7). Hezkuntzan erabiltzen dute langileek maizen urrutiko konexioa (% 71,2). Azkenik, telelangile gehienak administrazioko beste jarduera batzuetan (% 19,0) eta administrazio publikoan eta defentsan (% 7,4) daude.



Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar